(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

745/2011 Ebazpena, uztailaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko arrautzatarako hegaztien produkzio integraturako erregelamendu teknikoa onesten duena

 

(2011ko 170. NAOn argitaratutako testua, abuztuaren 29an)

Atarikoa

Abere produkzio integratua arautzen duen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuak ezartzen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak behar diren berariazko erregelamendu teknikoak onetsiko dituela. Horietan abere produkzioa "abere produkzio integratutzat" jotzeko behar diren betebeharrak ezarriko dira. Nahitaezkoak, komenigarriak eta debekatuak diren egitekoak ere bilduko ditu.

Foru dekretu horren arabera, Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeak produktu bakoitzari dagokion erregelamenduari buruzko txostena egin behar du, besteak beste.

Abeltzaintza Zerbitzuak jakinarazi du Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeak, 2010eko azaroaren 11ko bilkuran, arrautzatarako hegaztien produkzio integraturako erregelamendu teknikoari buruzko proiektuaren aldeko txostena eman zuela.

Erregelamenduaren proiektu horrek Abere produkzio integratua arautzen duen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zuen uztailaren 26ko 109/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, ebatzi dut:

1. Arrautzatarako hegaztien produkzio integraturako erregelamendu teknikoa onestea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratzea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa