Castellano | Euskara | Français | English
11/1996 FORU AGINDUA, OTSAILAREN 19KOA, TOKI ADMINISTRAZIOKO KONTSEILARIAK EMANA, TOKI ENTITATEEK NAFARROAKO ZERGETAN PARTE HARTZEKO FONDOAN, KAPITAL TRANSFERENTZIEN ZATIAN, ASIGNATURIK DAUDEN PARTIDEN BIZKAR EGIN BEHARREKO OBRA PROIEKTUAK AURKEZTEKO RAUAK ONESTEN DITUENA
Nafarroako Gobernuak diru laguntzak eman izan ditu toki entitateen eskumenpeko azpiegitura obrak egiteko, eta foru Dekretuen bidez arautu izan du laguntzok nola eman, zer dokumentazio aurkeztu, zer baldintza bete behar ziren etab.
Hori horrela, beharrezkoa da azpiegitura horien proiektu teknikoek bete behar dituzten baldintzak garatu eta zehaztea, haietan kalitate maila egokia eta berdintsua izan dadin eta baliagarri izan daitezen oinarri eta orientabide izateko bai toki kudeaketaren arduradunentzat nola gai horietan lan egiteko gai diren profesionalentzat.
Halatan eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioa eta Gobernua arautzeko Foru Legeak esleitzen dizkidan eskumenak erabiliz,
Agindu dut:
Artikulu bakarra.-Azpiegitura lokalen proiektu teknikoak aurkezteko arauak" onestea, Foru Agindu honen eraskinean ageri direnak.
Xedapen Gehigarria
Arau tekniko hauek Azpiegitura Lokaletarako 1997‑1999 Plan hiru urtekoan sartzeko aurkezten diren proiektuei aplikatzekoak izanen dira.
Azken Xedapena
Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
ERASKINA
Azpiegitura lokaletarako proiektuak aurkezteko arauak sarrera
Arau hauek Nafarroako Gobernuan honako proiektuok aurkezteko balioko dute:
A) Ur hornidura, herriak hornitzeko edota saneatzeko sare lokalak.
B) Elektrifikazioa.
C) Argiteria publikoa.
D) Zoladurak eta bide lokalak.
E) Udal eraikinak eta kanposantua.
Proiektu guztiek, legez hartarako gai den teknikari batek sinatuak behar dute eta kasuko Elkargo ofizialak bisatuak. Administrazioko bertako teknikariek eginiko roiektuetan, lanek ez dute bisa beharrik izanen. Proiektuek gutxienez eta oro har, honako agiriak eduki beharko dituzte:
1.-Memoria.
Memoriak proiektuaren aurrekinak aipatuko ditu, xehero deskribatuaz, proiektuaren obrak, haien justifikazioa eta haien luze‑zabala finkatzeko, neurtzeko, baloratzeko eta exekuzio baldintzak ezartzeko erabili diren irizpideak.
Gaion guztion tratamenduan, deskripzioak zehatzak izanen dira eta justifikazioetan zehaztu eginen dira abiaburuko irizpideak, arrazoibidea eta ondorioak zein izan diren. Kasu guztietan, behar adina xehetuko dira gaiok, memoriak ikerketa osoa isla dezan, laburpenez, eta bai proiektuaren irizpide oinarrizkoak, halatan non agiri bakar hori leiturik aski izanen baita proiektua behar adina ezagutzeko.
Memoriak funtsez bi zati izanen ditu:
-Aurrekariak.
-Proiektua erredaktatzeko ordena.
-Aurrekari administratiboak.
-Proiektuaren oinarri izan diren ikerketa tekniko lehenagokoen laburpena.
-Proiektuko obren premia; obrekin konpondu nahi diren oraingo problemak.
-Kontsideratzen diren alternatiben premia.
Kontsideratzen diren alternatiben laburpen ttiki bat eginen da, hartu den soluzioa justifikatuz.
-Obren deskripzioa.
Proiektuko obrez gain, oraingo obrak ere sartuko dira eta beste horiekin duten lotura.
-Obra osoaren luze zabalaren eta taxukeraren justifikazioa.
Osotasunerako eta elementu bakoitzerako laburtu eginen da zein arrazoi funtzional izan diren proiektuko dispositiboa aukeratzeko, eta luze‑zabala finkatzeko zein izan diren abiaburuko hipotesiak.
-Agindu teknikoak.
Laburtu eginen dira orain aplikagarriak diren lege arauak eta obra unitate oinarrizkoei dagozkien aginduak, bai exekuzioan nola balorazioan. Arau egokirik ez badago, justifikatu eginen dira hartu diren aginduak.
Aurrekontuen laburpena, espreski aipatuz exekuzio materialeko aurrekontuak, kontrata bidezko exekuzioarenak eta Administrazioak jakitekoak.
-Prezioen errebisioa.
Indarra duten baldintzen arabera prezio errebisiopean jar daitezkeen proiektuetan, errebisio formularik egokiena proposatuko da, indarra duten formula tipoen artetik aukeratuz edo bestela zergatik aukeratu den justifikatuz.
Zilegi izanen da obra guztietarako prezioak errebisatzeko formula bakarra erabiltzea edo bestela parte bakoitzeko formula diferenteak.
-Proiektuko dokumentazioaren aurkibidea.
-Memoriaren eraskinak.
1. eraskina.-Obren ezaugarrien laburpena.
Eraskin honetan proiektuko obren laburpen ttiki bat emanen da.
2. eraskina.-Oinarrizko informazioa.
Eraskin honetan teknikaz eta ekonomiaz egokiena den alternatiba aukeratzeko balio duten datu topografiko, geologiko eta bestelako guztiak sartuko dira.
3. eraskina.-Soluzioen justifikazioa.
Eraskin honetan, hartu den soluzioa justifikatzeko behar diren ikerketa eta analisi guztiak sartuko dira.
4. eraskina.-Kalkulu justifikatzaileak.
Eraskin honetan zehaztu eginen dira zer kalkulu behar izan diren obren eta proiektuko instalazioen luze‑zabala finkatzeko.
5. eraskina.-Prezioen justifikazioa.
Konturik handienarekin eginen da, proiektuko dokumenturik inportanteenetakoa baita. Arreta berezia paratuko da prezioak merkatuaren egoera errealarekin bat egon daitezen, eta hartarako eskura dauden datuak egiaztatu eginen dira. Errendimenduei ere aplikatuko zaie ponderazio irizpide berberau.
Prezio Tauletan ageri diren obra unitate guztien prezioak justifikatu eta itxuratuko dira. Taula horietan Proiektuaren plano kontraktualetan ageri diren obra unitate guztiak sartuko dira, hau da, Planoak, Baldintza eta Aurrekontuen Plegua, eta horrez gain, erabilera suposatu ez diren baina arrazoiz aurrikusi egiten diren beste unitate batzuk ere bai.
Bide denez, xeheroago jorratuko dira arurrekontuan isla handiagoa duten obra unitateak.
Kalkulurako etapak, behin finkatu delarik zein diren proiektuaren gauzapenean esku hartzen duten obra unitateak, ondoren zehazten direnak izanen dira:
1) Oinarrizko prezioak.
Honakoak jotzen dira halakotzat:
-Esku lana. Esku lanaren kategoria bakoitzak orduko eta eguneko zer kostu duen finkatuko da, hartarako kontutan harturik indarra duen legeria eta urteko lan egun benetakoak eta benetan pagatu direnak.
-Makinak. Makina bakoitzak obran egoten den egun bakoitzeko eta erabilzen den ordu bakoitzeko zer kostu sortzen duen zehaztuko da. Aurrenekoan aintzat hartuko dira makinak, lanean ari ala ez, sortzen dituen gastu guztiak (amortizazioa eta interesak, obraraino garraiatzea eta instalatzea, aseguruak eta zergak, etab.); eta bigarrenean aintzat hartuko dira aurreko gastuak gehi makina erabiltzeak sortzen dituenak (esku lana, erregaia eta lubrifikanteak etab.).
-Obrako bertako materialak. Obran metatu edo almazenatuta dauden materialen kostu unitarioa finkatuko da. Kostu horretan sartuko dira, funtsean, eroste edo eskuratze kostua eta obraraino garraiatzekoa; baina horrez gain kontutan hartuko da zein ere beste gastu sortzen baita, hala nola ateratze kanona, karga eta deskargak, murrizketak, almazenajea etab.
Bai obra unitateak eratzeko erabiltzen diren materialen kostuak (aridoak, zementua etab.) eta bai gauzapenean kontsumitzen direnak (erregaiak, zura, lehergailuak etab.) finkatuko dira.
2) Kostu zuzenekoak.
Eskulanari, makinei eta materialei buruz aurreko ataletan ateratako datuekin eta obra planetik heldu direnekin, obra unitateen kostu zuzenekoak kenduko dira.
3) Exekuzio materialaren prezioak.
Prezio bakoitza formula honen bidez aterako da:
P = (1 + K/100)C
P= Exekuzio materialaren prezioa (pezetak).
K=Zeharbideko kostuei dagokien portzentaia.
C=Kostu zuzenekoa (pezetak).
Zeharbideko kostutzat jozen dira zein ere gastu ezin baitzaio egotzi zuzenean unitate zehatz bati, hala nola: Bulegoak obran bertan instalatzeko gastuak; proiektuaren xede zuzena ez diren komunikazioak ezartzea; Lantegi, almazen, langileentzako behin‑behineko pabilioiak, laboratorioak etab.; soilik obrari atxikita dauden langile tekniko eta administratiboenak eta ustekabekoak.
Ez dira inoiz zeharbideko kostutzat joko obra unitate jakin batean erabiltzen diren elementu, baliabide lagungarri edo instalazioak, kostu horiek kasuan kasuko unitateetan jasotzekoak baitira.
Halaber, ez dira zeharbideko kostutzat kontatuko obra nagusia bukatu ondoren iraun beharreko obra osagarriak, horiek, oro har, prezio unitarioekin jasoko baitira aurrekontuan.
K kozienteak bi batugai izanen ditu: aurrenekoa, aipatu irizpideekin ateratako zeharbideko kostuen balorazioak eta kostu zuzenekoekin egindako obraren balorazio osotarakoak duten erlaziotik ateratzen den portzentaia da; bigarrena, ustekabekoei dagokien portzentaia.
Ustakebeko horiek %2an zifratuko dira eta K portzentaiaren zenbatekoa ez da %7 baino gehiago izanen, proiektuko unitate guztietarako betibatekoa izanen da eta zifra dezimal bakarrarekin kalkulatuko da.
4) Partida altxatuak.
Atal honetan sartuko dira proiektuak dauzkan eta proiektuaren xede zuzen diren partida altxatuen ikerketa edo proiektuaren xede kontraktualetan sartzen diren zerbitzuak edo menpekotzak berritzeari dagozkionak. Partida horiek zehazteko zein irizpide eta estimazio kontutan hartu diren aipatuko da.
Partida altxatuetan bi mota bereziko dira: bat, "justifikatzeko" dauden partida alxatuak; bestea, osorik ordaintzeko partida altxatuak.
Lehenbiziko mota horretan sartuko dira proiektuan neurtu ezinekoak edo zehatz neurtu ezinekoak diren obra unitateek osatzen duten partidak; horiek baloratu eta ordaintzeko, benetan exekutatu diren obra unitateak kontatuko dira, tokatzen zaien prezioan.
Osorik ordaintzeko partida altxatuak (adibidez, berme epeak dirauen artean obra kontserbatzea) obra unitatetzat jotzen dira eta halakotzat agertuko dira prezio tauletan.
6. eraskina.-Zerbitzu eta menpekotza bereziak berritzeko prezioen justifikazioa.
Obra batean, bertako lanak direla medio, obraren kontratista ez beste enpresa batek berritu behar baditu zerbitzu eta menpekotzak, horretarako ez da proiektuan kontraturik jarriko, eta prezioen kalkulua eraskin honetan sartuko da, osagarriko justifikazio batean. Horren osotarako kostua beste batugai bat izanen da Administrazioak jakin beharreko aurrekontuan, hurrengo puntuan aditzera ematen den bezala.
Justifikazio horretan zilegi izanen da honakoei dagozkien prezioak sartzea:
-Telefono eta telegrafo lineak.
-Tentsio altuko argindar lineak.
-Jario handiko likido edo gasetarako bideak.
-Trenbideak.
-Instalazio bereziak.
Obra horien prezioak obra unitateen arabera kalkula daitezke edo partida altxatuen arabera, neurketa bakoitzari zuzenean aplikatu eta balorazioa lortzeko moduan.
Bestelako zerbitzuak berritzea proiektuko kontrata bidezko exekuzio aurrenontuan sartu eta bertan baloratuko da.
7. eraskina.-Admnistrazioak jakin beharreko aurrekontuak.
Proiektu osoaren ezartze kostuen laburpen bat emanen da: Aurrekontuak kapituluko emaitzak eta gainerako kostu osagarriak, zerrenda honen arabera:
-Kontrata bidezko Exekuzio Aurrekontu Orokorra.
-Zerbitzu eta menpekotza bereziak berritzearen kostua.
-Obrak egiteko behar diren terreno etengabe okupatu beharrekoen kostua.
-Obrek jabetzetan sortzen dituzten kalteen ordainetako kostuak.
-Proiektua ikertu eta itxuratzearen eta obra zuzendaritzaren kostuak, erregelamenduzko lansariak ere bai, tokatzen badira.
Luze‑zabal handiko eta ingurugiroaren gaineko eragin larriko obretan, zilegi izanen da beste batugai bat eranstea, gutxienez kontrata bidezko exekuziorako aurrekontu orokorraren %1ekoa, apaintze, estetika edo ingurugiroko egokitze lanak egiteko.
Obraren batek, otsailaren 21eko 555/1986 Errege Dekretuaren aginduz (1986ko martxoaren 21eko "E.A.O."), nahitaezkoa badu Laneko Segurtasun eta Higieneari buruzko Ikerketa bat aurkeztea, obra horren proiektuan beste batugai bat erantsiko da: Ikerketa horretako aurrekontuari dagokiona, bera aplikatu eta exekutatzeko.
8. eraskina.-Jabetza publikoko terrenoetako obren aurrekontuak.
raskin honetan zehaztuko da zein obrak edo zein obra zatik ukitzen dituen jabetza publikoko terrenoak, tokatzen diren neurketak eginaz eta 1. Prezio taularen arabera baloratuz.
9. eraskina.-Ukitutako jabeak eta partzelarioa.
Eraskin honetan sartuko da obrek edo haien exekuzioak ukitzen dituen jabeen zerrenda, baldin haien terrenoak partez nahiz osorik desjabetu edo aldi batez okupatu beharrekoak badira.
Zerrenda horretan, behar adina datu emanen dira lurzatiak egoki identifikatzeko, udala, jabearen izen osoa eta helbidea, ukitutako eremua eta labore klase ohikoa zehaztuz. Sigla zenbaki bat ere erantsiko zaio, identifikagarri, zerrenda honekin batera aurkeztu behar d(ir)en planoan edo planoetan.
Eraskin honetan baloraturik agertuko dira obrek jabetzetan sortutako kalteengatik tokatzen diren ordainak, aldi batezkoak izan zein iraunkorrak.
10. eraskina.-Obra plana.
Ikerketan izandako emaitzetatik abiatuta eta errendimendu arrazoizko batzuk hartuta dauden makinen eta baliabide lagungarrien arabera, obrak exekutatzeko plana aztertuko da. Makina eta baliabide lagungarrien ekipoak obren bolumenaren araberakoa beharko du, epez eta diruz obrak exekutatzeko baldintzarik hoberenak lortzeko eginahalean.
Egindako ikerketen laburpen gisa eta ondorioen agergarri, obra planari dagokion barra diagrama aurkeztuko da.
Gainerako eraskinak aurrerago xehetzen dira azpiegitura klase bakoitzarentzat
2.-Planoak.
"Planoak" dokumentuan soilik sartuko dira obrak kokatu, berplanteiatu eta eraikitzeko behar diren errepresentazio grafikoak; informazio, ikerketa edo deskripzio plano eta grafikoak Memorian hartarako dagoen Eraskinean sartuko dira.
Planoen ordenamendua finkatzeko, orokorretik partikularrera doan gradazio bat eratuko da.
Planoak obra ongi definiturik egoteko moduan itxuratuko dira, halatan non aski izanen baitira bi dokumentuok obra eraikitzeko: "Planoak" eta "Agindu tekniko partikularren plegua". Hartarako, planoek behar adina akotazio izanen dituzte obrak eta haien kokalekua geometrikoki definitzeko; eta egitura edo dispositibo bakoitzeko elementu nahiz parte guztien materiala finkatzeko behar adina ohar eta jarraibide.
Plano guztiek zenbaki eta titulu bat izanen dute definigarri. Tituluak planoaren edukina aipatu behar du. Planoen aurkibide bat sartu beharko da.
Planook honakoak izanen dira:
-Kokaera planoa.
-Plano orokorrak.
-Berplanteiamendu planoak.
-Xehetasun planoak.
2.1. Kokaera planoak.
Kokaera planoak definitu beharko du obra osoa, bere ubikazio eremuaren barrenean non dagoen, eta bai ere eremu hori Nafarroaren barrenean non dagoen. Ahal dela, obra osoa orrialde bakar batean sartuko da osotarako ikuspegi bat emateko.
Ahal dela, Institutu Geografikoaren orriak erabiliko dira, 1:50.000 eta 1:25.000 eskalakoak.
Planook orientatuak behar dute, eta zehaztu behar dute obrak zer komunikazio‑bide dituen bide sare nazional edo eskualdekoarekin eta ongi eta errez antz emateko moduan itxuratu beharko dituzte jendeguneak eta akzidente topografikoak, obrak kokatzeko lagungarri.
2.2. Plano orokorrak.
Plano orokorretan, proiektuaren eraginpeko eremuaren barrenean kokatuko dira obrak.
Errepresentazio eskalak 1.5.000 eta 1:10.000 izanen dira. Salbuespenez, garapen handiko obrak direlarik, zilegi izanen da 1:25.000 eskala erabiltzea.
Errepresentatzen diren obrak bere kokalekuari, gainerako obrei eta obrei dagokien berplanteiamendu nahiz xehetasun planoei lotzeko behar diren adinaxe anotazio erabiliko dira.
Obrak irudikatzen dituzten marrazkiak behar bezala nabarmenduta egonen dira gainerako planotik eta zehatz eginda egonen, halatan non obrak terrenoan errez kokatzeko modua egonen den planoan neurketak eginaz.
2.3. Berplanteiamendu planoak.
Plano hauen zeregina zera da: obrak eta haien kokaera geometrikoki definitzea, planoetako informazioarekin obrak berplanteiatu ahal izateko moduan.
Plano hauetan hutsik gabe zehaztuak agertuko dira, nola plantaz nola altxaeraz, obretako ardatzak edo plano nagusi edo simetriakoak. Erreferentzia eginen diote zehazki puntu oinarrizko batzuei, eta puntuok ere sare topografikoari. Puntu oinarrizkook terrenoan fisikoki gauzatuak beharko dute, mugarri, iltze, seinale edo dena delakoaren bidez. Baldintza hori ez da eskatuko proiektuaren entitate ttikiagatik beharrezkoa ez bada.
Eskala horizontalak ez dira izanen 1:1.000 edo 1:2.000 baino gutxiagokoak luzerako obretan eta 1:5.000 baino gutxiagokoak gainerako obretan. Zilegi izanen da eskala bertikalak handiagotzea, bereziki luzerako obretan; hartara, zilegi izanen da kasuko eskala horizontala baino hamar aldiz handiagoko eskala bertikala erabiltzea.
Obra baten berplanteiamendu planoa egiteko, badaiteke beharrezko izatea obra hori parte edo tartetan zatitzea. Hala bada, zatikatze horrek bat bera izan behar du plantarako eta altxaerarako edo altxaeretarako. Gainera, luzerako obretan, ahal dela, tarte bateko planta eta hari dagokion altxaera edo profila orie berean egonen dira.
Segidako bi orri lotzeko, "kointzidentzi lerroak" erabiliko dira, biorrietan irudikatuko direnak.
2.4. Xehetasun planoak.
Plano hauetan zehaztu eta definituko dira obra bakoitzeko elementu guztiak. Eraikuntzarako behar diren dimenstio geometrikoak akotatuko dira bertan eta kasuan kasuan zer material erabili behar den seinalatuko; materialek eta exekuzio baldintzek izan beharreko ezaugarrien taulak ere sartuko dira.
Plano hauetan seinalatuko dira, halaber, obrak egoki erabiltzeko, eraikuntza egoera edo dispositibo berezien gainean jakin behar diren datuak, hala nola enkofratuen kontrageziak, kableen ainguratze mota etab.
Eskala hauek erabiliko dira: 1:11, 1:50, 1:20 eta 1:10
Errepikazio sistematikoa duten obrak, obran egitura horiek bataz beste dituzten terreno motari edo ingurune‑kondizio teorikoei loturik irudikatuko dira.
3.-Baldintza plegua.
Gutxienez Agindu Tekniko Partikularren plegua sartuko da eta Agindu Tekniko Orokorren pleguari eta Klausula Administratiboen pleguari eginen zaio erreferentzia. Horiek kontratazioa eta obren exekuzioa ere gobernatuko dituzte.
Baldintza Tekniko Partikularren pleguak zehatz eta hertsi definituko ditu bere gobernupeko obrak, materialei zer ezaugarri eskatu behar zaizkien, exekuzioaren detaileak, obrari zer nolako kalitate kontroleko entsegu programa eta proba programa egin behar zaizkion, eta obra unitate diferenteak nola neurtu eta ordaindu behar diren.
Pleguak, gutxienez, honako kapituluok izanen ditu, larriki:
-Definizioa, Pleguaren irispidea eta obren deskripzio xehetua.
-Kontutan hartu beharreko arau eta xedapen teknikoak.
-Materialak, dispositiboak eta instalazioak eta haien ezaugarriak.
-Obren exekuzio eta kontrola.
-Neurketa, balorazioa eta ordainketa.
-Xedapen orokorrak.
Pleguko aginduak argi eta erabat zehatz erredaktatuko dira. Ahal den guztietan ez da erabakirik utziko Obra zuzendariaren irizpenaren mende, aurretik Pleguan zehaztuz.
Kontzeptu bakoitzari esleitzen zaizkion aginduen bolumena eta zehaztasuna ez dira berdinak izanen. Agindu kopurua eta aginduon zehaztasuna handiagoa izanen da kontzeptu bat inportanteagoa delarik obren kostuari edo estabilitateari edo kontserbazioari begira.
Plegua agiri exekutiboa delarik, proiektugileak irizpide errealista betekin finkatu beharko ditu bere baldintzak, kontutan harturik merkatu nazionaleko nahiz internazionaleko teknologia eta lan metodoak, eta nekez edo kostata lortzeko moduko ezaugarririk eskatu gabe, non eta hartarako behar adinako justifikaziorik ez dagoen.
Oro har, Agindu Tekniko Partikularren Plegua obrak Plegua eta Planoak beste dokumenturik gabe exekutatu eta bukatu ahal izateko moduan erredaktatuko dira.
4.-Aurrekontua.
Aurrekontua deitu dokumentuak honako kapituluok izanen ditu:
-Neurketak.
-1. Prezio Taula.
-2. Prezio Taula.
-Aurrekontu partzialak.
-Aurrekontu orokorra.
4.1. Neurketak.
Neurketak banatzeko, aurrekontu partzialetakoekin bat egiten duten atalak erabiliko dira.
Atal bakoitzean, neurketak sistematikoki egin eta ordenatuko dira, ahal dela prezio taulen ordenamenduarekin bat egiteko moduan, taula horiek handizka obrak exekutatzeko prozesu kronologikoa bilduko baitute.
Neurtzen diren obra unitateen izenak eta prezio tauletakoak berberak izanen dira, behar adina argigarri erantsiaz unitateak hutsik gabe identifikatzeko.
Datuak prozesatuz egiten diren neurketetan, argi adieraziko da datu horiek nondik heldu diren, nola lortu diren eta egiten zaizkien operazioak ze sekuentziatan garatzen diren, ordenagailuaren inpresorak idazten dituen emaitzak berak aurkeztuz prozedura grafikoren baten bidez berreginak.
Eskabazioak metro kubotan adieraziko dira (m); enkofratuak metro koadrotan (m²); armadurak kilogramotan (Kg); hormigoiak metro kubotan (m). Oro har, hauexek hartuko dira neurtze‑unitatetzat: kilogramoa (Kg) eta metroa (m). Obra unitate bat masa handitan egiten bada eta masa horiek zehatz mugatzeko nekezak izanda pisutan neurtu behar badira, zilegi izanen da tona (t) erabiltzea. Unitateen sinboloak UNE 5009 arauan biltzen direnak izanen dira.
Neurketen atal diferenteetan ez errepikatzeko elementu berdinei dagozkien neurketak, zilegi izanen da neurketa lagungarrien hasierako atal bat eratzea, zeinean sartuko baitira, behin, errepikatzen diren elementuen kubikazio xehetuak (sekzio tipoa, egiturak etab.). Lagungarrizko neurketa horiek, beraz, ez dira baloratuko ez sartuko aurrekontuetan, ezpada bere emaitzen bidez, Neurketen beste ataletan sartuta.
Neurketa egiteko kontutan hartuko da Proiektuaren Agindu Tekniko Partikularren pleguko "Neurketa, balorazioa eta ordainketa" atalean xedatzen dena, Aurrekontua deduzitzeko egindako neurketaren eta ordaintzerakoan obra exekutatuan egiten denaren artean kontresanik izatea ezintzeko moduan.
Aurrekonturako neurketa proiektua itxuratzeko denboran partez nahiz osorik iritsi ezinekoa den ingurune edo egitura batena delarik, gutxi gora beherako balorazio bat eginen da, ahal den zehatzena, espreski esanaz gutxi gora beherakoa dela, nahiz horrek ez duen galarazten gero zehaztu ezineko unitateentzako eskubideak aplikatzerik.
4.2. Prezio taulak.
Proiektuan bi prezio taula sartuko dira, 1. prezio taula eta 2. prezio taula deituko direak.
Bi dokumentuok kontraktualak dira eta bertako prezioak, kasuko obra unitatearen exekuzio materialarenak izanen dira.
1 prezio taulan, prezio bakoitzean jasoko da kasuko obra unitatearen izena, koerlatiboki jarritako hurrenkera zenbaki batekin eta obra unitate exekutatuaren exekuzio materialaren prezioa letraz eta zifraz emana.
2. prezio taulan 1. prezio taulako obra unitatearen izen bera eta hurrenkera zenbaki bera jasoko da. Izenaren ondoren, zifraz, kontratua deseginez gero pagatu beharreko obra unitateren parteen prezioak. Haien batuketa gisa, zifraz, osotarako prezioa ere sartuko da, 1. prezio taularekin bat egin behar duena.
1. eta 2. prezio tauletan, zilegi izanen da aurrekontu partzialetan eta aurrekontu orokorrean ez dauden obra unitateak sartzea, zentzuz aurrikusten bada unitate horiek obrak eraiki bitartean erabili behar direla.
2. prezio taula ez da inoiz izanen 1 prezio taularen zatikadura edo justifikazioa, baizik eta haren antzeko dokumentu kontraktuala, Administrazioak aprobetxa lezazkeen obra unitate bukatu gabeak baloratzeko erredaktatua.
Administrazioak juzkatzen badu obra unitate bat onartzeko nahitaez erabat bukaturik behar duela, ez da sartuko arestian 2. prezio taularako esan tratamenduan eta "ezin da zatikatu" esaldiarekin sartuko da.
4.3. Aurrekontu partzialak.
Obra bakoitzaren exekuzio materialeko aurrekontua lortzeko, emaitzetako neurketei 1. prezio taulako prezioak ezarriko zaizkie.
Balorazio horiek ordenatuki taldetuko dira kapituluan, aurrekontu partzialak osatuz.
Kapitulu bakoitzaren barrenean balorazioak ordenatzeko, prezio tauletako prezioetan finkatu hurrenkerari segituko zaio.
Balorazioak sei zutabeko formatoan adieraziko dira. Zutabe horiek honakoa adieraziko dute: obra unitatearen zenbakia, obra unitatearen izena, neurtutako obra unitate kopurua, prezio unitarioa, bien batuketa eta produktu horien batuketa partzial eta metatuak.
Unitate kopurua neurketetatik hartuko da, bertan esandako zifra berberekin. Izena, zenbakia eta prezio unitarioa 1. prezio taulatik hartuko da.
Partida altxatutan adierazten diren balorazioak, tokatzen zaien kapituluan sartuko dira, kontzeptua zein den, eta kantitate eta prezio unitariotan definitutako balorazioen ondoren.
4.4. Aurrekontu orokorra.
Aurrekontu orokorra osatzeko, aurrekontu partzialen batuketa hartuko da oinarri. Aurrekontu partzial horiek batuketa gisa ageriko dira, kasuko kapituluaren tituluarekin eta aurrekontu orokorrean berean ateratzen den zenbatekoarekin. Batuketa horrek osatuko du "Exekuzio materialeko aurrekontu orokorra". Zenbateko guztiak zifraz emanen dira, salbu eta emaitza, hori zifraz eta letraz emanen baita.
"Kontrata bidezko exekuzio aurrekontu orokorra", zifraz eta letraz emana, honela lortuko da:
Exekuzio materialekoari erantsiko zaizkio kontratuaren gaineko gastuak, portzentaia hauetan zifratuak:
a) Ehuneko hamarra (%10) enpresaren gastu orokor, gastu finantzari, Administrazioaren tasa eta kontratuaren obligazioetatik heldu diren besteetarako.
b) Ehuneko seia (%6) kontratistaren benefizio industrialtako.
Batuketa horri erantsiko zaio Balio Erantsiaren Gaineko Zergari dagokiona, aldian aldian indarra duen portzentaian zifratua.
5.-Laneko segurtasun eta higienearen gaineko azterlan.
Azpiegitura lokalen obretarako proiektuetan, "Laneko Segurtasun eta Higienea"ren gaineko azterlan bat sartu beharko proiektuan, otsailaren 21eko 555/1986 Errege Dekretuak xedatzen duenarekin bat (1986ko martxoaren 21eko 60. "E.A.O.").
6.-Beste Xedapenak.
Lurzoru ez urbanizagarrian egin beharreko obra proiektuetan, uztailaren 19ko 229/1993 Foru Dekretuan xedatzen dena aplikatu beharko da. Dekretu horrek arautzen ditu Ingurune naturalean egin beharreko Plan eta Proiektuen Ingurugiro‑Eraginaren Azterlanak.
7.-Aurkezpena.
7.1. Titulazioa.
Proiektuaren titulua laburra izanen da. Beti bat bera izanen da hari dagozkion dokumentu guztietan.
Bai dokumentuen azaletan nola proiektua aipatzen duten idazkietan, proiektuaren tituluaren ondotik, noiz modutu zen adieraziko da, proiektua bukatu eta sinatu zen urte eta hilabetearen izena, alegia.
7.2. Formatua.
Proiektuko dokumentu guztiak UNE 1011 Arauko formatoko luze‑zabalean aurkeztu beharko dira.
Zilegi izanen da "Proiektuko Planoak" dokumentua Arau horrexek A‑3 formatorako esandako luze‑zabalean aurkeztea, aurerrago aipatzen den A‑1 formatoaren erredukzio fotografikoa baita.
"Planoak" dokumentua aurkezteko luze‑zabala delarik UNE A‑4koa, planoek normalean bi toles lerro bertikal izanen dituzte, beren neurriak dokumentu enkoadernatuaren neurrietara egokitzeko. Dimentsio horiek, alturaz, UNE A‑3‑ek definitzen duen alde ttikienarenak izanen dira.
Salbuespenez, zilegi izanen da beste zabalera bat erabiltzea, baldin eta dimentsio hori UNE arauak edo haren zatiren batek definitzen dituenetako bat bada. Edozein kasutan, planoen zabalera bereziak beti tolestu eginen dira A‑4 dimentsioko dokumentuetan aurkezteko.
Debeku da, edozein kasutan, dokumentuak toles lerro horizontalak dituzten orrietan aurkeztea, non eta orri bakoitza ez den zorro batean sartuta aurkezten, zorrotik errez atera eta zabaltzeko moduan. Hartara, planoak aurkezteko tamainarik handiena A‑1 izanen da, UNE 1011 Arauak definitua.
7.3. Enkoadernazioa.
Proiektua liburuen antzera jarritako bolumenetan aurkeztuko da.
Orrien lotura beren alde handienetik eginen da planoetan ezik, eta zilegi izanen da lotura sistema aldatzea, baldin eta bizkarra ez bada dokumentu multzoa baino nabarmen zabalagoa.
Dokumentazioak ordenatu eta banatzeko, proiektuko dokumentu kontraktualak fisikoki bolumen banaduetan bilduko dira, eta haien lodiera ez da izanen bataz beste bost zentimetro baino gehiagokoa, errez manejatzeko modukoak izan daitezen.
Bai Bolumenen azaletan eta bai bizkarretan, tituluak eta zenbakiak egonen dira bolumen bakoitzak proiektuan duen hurrenkera seinalatzeko, gaiak agudo aurkitzea aisatzeko moduan. Bizkarreko erreferentziak, gutxienez, hurrenkera zenbakia aipatuko du eta, ahal delarik, proiektuaren eta bolumenaren tituluak.
Bolumen bakoitzeko kapitulu diferenteak behar bezala bananduko dira, ale itxian ere errez lokalizatzeko.
7.4. Aurkibideak.
Proiektuaren aurkibide orokor bat sartu beharko da derrigorrez Memoriaren hasieran. Aurkibide honek, hurrenkaturik, titulua duten atal guztiak, ttikienak ere, bilduko ditu.
Planoak ere agertuko dira aurkibide honetan, banazka.
Bolumen bakoitzak, gainera, aurkibide partikular bat izanen du: bolumen horri dagokion aurkibide orokorreko partea.
Aurkibide hori bolumenaren hasieran jarriko da.
Aurkibide guztietan unitate bakoitzaren zenbakia eta titulua aipatuko da. Kapituluaz beheragoko unitateetan, beren hasierako orrialdea seinalatuko da.
Arau hauek Nafarroako Gobernuan tramitatu beharreko azpiegitura lokaletarako obra proiektu guztiei aplikatzekok dira eta kasu eta inguruabar zabalenak eta orokorrenak hartzen dituzte. Beraz, proiektu bakoitza erredaktatzeko kontutan hartuko da zein araudi partikular den aplikatzekoa.
Proiektuaren erreztasuna dela medio alferrik bada aipatu dokumentuetako bat edo haren parte bat, Azpiegitura Lokalen Zerbitzuko bulegoak zilegi du proiektugileari baimena ematea hori kentzeko.
Ondoren berariaz xehetzen dira azpiegitura lokal klase bakoitzerako honainoko araudia osatzen duten atalak:
A) UR HORNIDURARAKO ETA HERRIAK HORNITZEKO EDOTA SANEATZEKO SARE LOKALEN PROIEKTUETAN
A.1. eraskina.-Obren ezaugarriak laburturik
Eraskin honetan proiektuko obren ezaugarri nagusien laburpen ttiki bat eginen da, honako eredu honen arabera (proiektuarekin zer ikusirik ez duten datu guztiak kenduko dira):
Udal edo kontzejua: ..........................
Azken erroldako bizilagun kopurua: ..........................
Kalkuluko populazioa (25 urte): ..........................
Kalkuluko dotazioa (25 urte): l/biz. egun.
Eguneroko ur bolumena: m3/egun.
Etengabeko ur jario baliokidea: l/seg.
Uren jatorria: ..........................
Hartune mota: ..........................
Ur tratamendu mota: ..........................
Goiera:
-Altura manometrikoa: .......................... m.
-Potentzia: .......................... C.V.
-Egunean zenbat ordu funtzionatzen: .......................... ordu.
Kondukzioa:
-Osotarako luzera .......................... m.
-Diametroak ................. m .......................... mm koak
-Materiala: ..........................
-Hodietako presio normalizatuak: .......................... atm.
Depositu erregulatzailea:
-Mota: ..........................
-Konpartimentu kopurua ..........................
-Kapazitatea .......................... m3.
-Zolataren kota absolutua ..........................
Banaketa sarea:
-Osotarako luzera .......................... m.
-Diametroak .......................... m. .......................... mm koak.
-Materialak ..........................
-Hodietako presio normalizatuak ..........................
Saneamendu sarea:
-Osotarako luzera .......................... m.
-Diametroak .......................... m .......................... mm koak.
-Erregistro putzu kopurua ..........................
-Hustubide kopurua ..........................
Kontrata aurrekontua .......................... pzt.
Administrazioak jakin beharreko aurrekontuak .......................... pzt.
Exekuzio epeak ..........................
A.2. Eraskina.-Oinarrizko informazioa
Eraskin honetan sartuko dira lehendik zeuden eta proiektua dela medio sortu diren datu topografiko, geologiko, geotekniko, hodrologiko eta hidrogeologiko guztiak, hornidurarako eta saneamendurako teknikaz eta ekonomiaz posible diren soluzio guztiak egoki planteiatzeko bide ematen dutenak, eta horrez gain, hartu den soluzioaren justifikazio egokia eta soluzio horri dagozkion egitura eta instalazioena.
Azterlan horiek behar adinako zabalera eta iritsierarekin egin behar dira, kasuan kasuko muga arrazoizkoen barrenean, aukera emateko obrak egiten ari diren bitartean proiektuan sartu gabeko detaileak definitzeko eta salbuespenez aldaketak edo bariazioak sartzeko, proposatutako soluzioaren estabilitatea edota ekonomia hobetzeko modukoak, beti ere eraskin hauetan eskaintzen diren datu oinarrikzoekin justifikagarriak.
A.2.1. Topografia eta mapak.
Eraskin honetan honako informazioa sartuko da:
a) Memorandum bat esplikatzeko nola lortu diren proiektuaren oinarri diren mapak eta nola kalkulatu diren U.T.M. sisteman obrak berplanteiatzeko terrenoan diren mugarri eta erreferentzien koordenatu planialtimetrikoak. Modu ordenatu eta kronologikoan deskribitu eta justifikatuko da zer prozesu segitu den kanpoko eta kabineteko lan guztietan. Justifikazio horren xehetze maila nahikoa izanen da proiektuaz kanpoko jendeak ere errez konprobatu ahal izateko zer emaitza lortu diren. Harekin batera lan hori errezteko beharrezkotzat hartzen diren grafikoak eta krokisak sartuko dira.
b) Erreferentzi zerrenda. Terrenoan diren mugarri eta erreferentzien izenen eta erreferentzia planialtimetrikoen zerrenda orokor bat modutuko da, eta harekin batera kokaera krokis bat sartuko da, non den antze ematea errezteko modukoa.
c) Berplanteiamendurako datuak. Zerrenda bat eginen da, aurrekoaren antzekoa, obren posizio puntuekin (ikus 2. kapitulua, planoak), eta harekin batera puntu horiek definitzen dituzten indikazio topografiko eta datu guztiak sartuko dira, dauden erreferentzietatik abiatuta, puntu horiek terrenoan kokatu ahal izateko moduan.
Obra linealen kasuan, obra horien lerrokaduren egoera aurkeztuko da eta kurbek hurbileneko erreferentzia edo mgarriekiko dituzten bertize eta tangentzi puntuak definitzen dituzten datu guztiekin (gutxienez bi erreferentzia).
Datuok manejatu, prozesatu eta transkribitzeko, mekanizazio ahalik eta handiena erabiltzea gomendatzen da, ordenagailu elektronikoak erabiliz, prozesuaren eta emaitzen azkartasuna eta segurtasunak beste edozein kontsideraziok baino pisu gehiago baitute.
Osotarako aurrekontua 25 milioi baino gutxiago duten proiektuetan, zilegi izanen da topografia eta mapa kontu hau sinpletzea, baina beti ere hauxe sartuko da gutxienez:
-"In situ" hartutako obren planta eta profil luzerakoak, 2.3. puntuan esandako eskalan.
-Obra lineal, kondukzio, emisario eta abarretan, lerrokaduren egoera, aurreko c) puntuan agintzen den moduan.
-Erreferentziune egonkorren deskripzio eta krokisak, obrak berplanteiatzeko modua ematen dutenak.
A.2.2. Geologia eta Geoteknia.
Proiektuko obrak kokatzen diren eremu orokorraren ezaugarri geologiko eta geoteknikoen deskripzio bat sartuko da, sakonagoa edo azalekoagoa, obrek osotasunarekiko eta terrenoarekiko duten inportantzia erlatiboaren arabera.
Puntu islagarrienetan egindako kanpo miaketetan lortutako datuen arabera zein problema sor litezkeen emanen da aditzera. Miaketa horiek gutxienez kalikatak izanen dira. Problemoi aurre egiteko zein soluzio hartu den ere adieraziko da (ezponda, hagatzea, drenajea eta abar). Terrenoak eskabatzeari begira duten izaera eta gogortasuna ezagutzeko datuak ere emanen dira, bai zangetan eta bai fabrika obra larrietan.
Horrez gain, proiektuko materialei urek eta terrenoak egin liezaioketen erasoa ere aztertuko da, eta hartutako soluzioak justifikatuko, behar diren analisiekin.
A.2.3. Hidrologia edo/eta hidrogeologia.
Eskuratu beharreko ur baliabideak handiak izateak edo holakorik badela seguru jakiteak hala eskatzen badu, egindako azterlan hidrologiko eta hidrogeologikoak sartuko dira, eta haien barnean, datu plubiometriko eta foronomiko guztiak eta, halakorik badago, ustiatu beharreko akuiferoen harakapena, beti ere M.OU.ko Azterlan Hidrografikoen Zentroa eta Zerbitzu Geologikoak markatzen dituzten jarraibidei jarraikiz.
Kasu guztietan hartu beharreko baliabide, aforo eta abarrei buruz dauden eta lortuko diren datuak sartuko dira, beren bolumenak eta bermeak justifikatzen dituztenak.
A.2.4. Dauden obren oraingo egoera.
Hornidurarako edo saneamendurako dauden obren oraingo egoera behar bezain xehero aztertuko da bi sistemek, oraingoa eta proiektukoa, batera lan egin dezaten segurtatzeko eta proiektu berrian onartu diren hipotesien eta egindako kalkuluen zehaztasuna konprobatzeko.
Azterketa horrek batetik esplotazioan koordinatutako zerbitzua behar adina kunplitzea hartuko du aintzat, eta bestetik bai oraingo egituren egonkortasun edo iraunkortasuna ere, multzoa goizegi hondatzea galarazteko moduko baliabideak jartzeko, haren parte zaharrena sun‑tsi‑tu edo matxuratzearen ondorioz.
Eraskin honetan sartuko dira, hala tokatzen bada, obra horien plano altxatuak, fotografia akotatuak, multzoko fotografiak eta bai zenbat ere krokis beharko baitira obren egoera eta haien ezaugarri nagusiak agertzera emateko.
A.2.5. Proiektua baino lehenagoko azterlanak.
Orain idatzen dena baino lehenagoko azterlan, txosten edo proiektuekin, oraingoarekin lotura zerbait badute behintzat, laburpen ttiki bat eginen da, ahal den neurrian, eta eraskin honetan sartuko.
A.3. Eraskina.-Soluzioen justifikazioa
Gutxienez honakoak izanen dira:
A.3.1. Ur premien azterlan.
Ur premiak denboran barrena izanen duen bilakera aztertuko da, populazioaren, industriaren eta bestelako erabileren datu oraingoetatik abiatuta, hazkuntza eta dotazio unitarioarena.
Premia horiek 25 urteko etorkizun baterako kalkulatuko dira, proiektua idatzi denetik kontatuta, salbu eta 50.000 biztanle baino gehiagoko herrietarako, horiei azterlan espezifiko bat eginen baitzaie; kalkulu horretarako, A.3.1.1 eta A.3.1.2. puntuetan seinalatu den prozedura aplikatuko da.
Horrela kalkulatutako premiez gainera, uraren erabilera herri‑barreneko guztiak hartzen baitituzte, zilegi izanen da kontsideratzea berdeguneak eta familien baratze ttikiak ureztatzeko ur premiak, eta bai abeldegietakoak, baldin eta horiek etxegunearen barrenean badaude. Berdeguneak eta baratzeak ureztatzeko honako dotazioak erabiliko dira:
-I. eremua: 5,5 l/m² egunean.
-II. eremua: 6 l/m² egunean.
-III. eremua: 7,5 l/m² egunean.
Dotazio hauek kontsumo handieneko hilabeteari dagozkio eta aldameneko grafikoan adierazitako eremuei.
UREZTATZE‑DOTAZIOEI BEGIRAKO EREMU‑ZATIKETA
Indutria bultzatu beharreko eremurik ezartzen bada, zilegi izanen da 0,5 l/seg eta indistri eremuko ha.ko dotazio espezifikoa hartzea.
Nekazaritza eta abeltzaintzako xedetara emanak diren dotazioetarako, honakoak hartuko dira:
AZIENDA |
DOTAZIOA |
Behiak |
80 l/c/egun |
Zerriak |
25 l/c/egun |
Hegazti‑konejuak |
0,5 l/c/egun |
Ardiak |
10 l/c/egun |
Behorrak |
80 l/c/egun |
Dotazio hauek azienda herri barrenean estabulatua dagoenerako pentsatuak dira.
A.3.1.1. Populazioaren estimazioa.
Etorkizuneko populazioa estimatzeko, behar adina azterlan eta justifikazio eginen dira.
Azken erroldako populazioak hartuko dira oinarritzat, eta bai aurreko 10, 25 eta 50 urteetako erroldetakoak ere, eta urteroko hazkuntza tasak kalkulatuko dira, errolda horietatik azken erroldarainoko tarteei dagozkienak.
Tasa horien arteko koherentzia eskasa izaten den aldiro, edo urtean %3 baino gehiagoko hazkuntza islatzen badute, azterlan espezifiko bat egin beharko da; jende‑galerak ere azterlan berezia mereziko du.
Beste kasuetan hauxe hartuko da etorkizunari aplikatu beharreko hazkuntza tasatzat: Azken hamar urteei dagokiena, nahiz gero beste bi denbora‑tarteetako eboluzioa ikusita, zuzendu daitekeen.
Zilegi izanen da bestelako prozedurak ere erabiltzea, proiektugilearen iritziz egokiagoak badira, behar bezala justifikatuz.
Kasu guztietan konparatu egingo dira egindako prognosien datuak eta herrian indarra duen hirigintza planeamenduko aurrikuspenak.
Hala tokatzen bada, deskripzio osagarriak ere sartu beharko dira, populazioak aldizka gora egiten badu turismoa edo beste edozein arrazoi dela medio, zein urtarotan den seinalatuz. Aldizkako populazioari dagokion kontsumoa denboran barrena aldagabetzat joko da, hau da, ez zaio aplikatuko ondoren adierazten den urteroko hazkuntza metagarria.
A.3.1.2. Dotazioaren estimazioa.
Dotazioak, berariaz besterik zehazten ez bada, honakoak izanen dira:
HKO BIBILAGUN KOPURUA DUTEN JENDEGUNEAK |
DOTACION L/BIZ. EGUN |
1.000tik behera |
180 |
1.000tik 6.000ra |
240 |
6.000tik 12.000ra |
270 |
12.000tik 50.000ra |
300 |
50.000tik gora |
360 |
Dotazio hauetan urak etxegunearen barrenean izan lezazkeen erabilera guztiak kontatzen dira, galerak ere barne, salbu eta A.3.1. atalean berariaz aipatzen direnak
Urteko %2ko hazkuntza metagarria hartuko da aintzat 6.000 bizilagun egitezkotarainoko herrietan, eta %1ekoa 6.000tik gorakoetan; aldizkako populazioaren dotazioa, berriz, aldagabea izanen da.
Dotazioa berretzen hasteko urtea Araudi hau argitaratzen denekoa izanen da.
A.3.2. Ur disponibilitateen azterketa.
Ur ekarbide diferenteak aztertuko dira, eta eraskin honetan egin eta sartuko dira tokatzen diren uraren analisi fisiko‑kimikoak eta bakteriologikoak, Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak eginak, eman asmo zaien erabilerarako egokiak diren ala ez juzkatzeko modukoak.
Uraren kalitatea aztertzerakoan, kasu emanen zaio haren toxikotasunari, dela ongarri, insektizida eta nekazaritzan erabiltzen diren beste produktuengatik edo industri isurkinengatik, halakorik egon litekeen igarbideak daudenean.
Finkatu eginen da zein definizo dagokion kontsumo publikoko ur edangarrien hornidura eta kalitate kontrolerako araudi tekniko‑osasunezkoaren arabera, zein irailaren 14ko 1138/1990 Errege Dekretuak onetsi baitzuen (1990eko irailaren 20ko 226. "E.A.O.").
Hornidura iturria ubide‑azpikoa delarik, behar adina justifikatuko da akuiferoak zer kapazitate duen eta nola ustiatuko den, halatan non segurtatu eginen baita zerbitzua ematea hornidurarako behar adinako bermearekin, oso kontutan harturik zein ustiategi dauden, ur hartze horrek haien gaineko eraginik izan badezake.
Dudarik batere izaten bada behar adinako ur‑emana lortuko ote den, proposatu eginen dira egokitzat jotzen diren prospekzio eta kaptazio lanak, ur‑eman hori ba ote dagoen konfirmatzeko modukoak. Lan horiek proiektuko obrak kontratatu baino lehenago egin beharko dira, baiezko emaitzarekin.
A.3.3. Hartutako soluzioaren justifikazioa
Eraskin honetan sartuko dira izan zitezkeen soluzioetatik egokiena hautatzeko eta justifikatzeko azterlanak. Azterlanak honako etapak izanen ditu egitura:
A.3.3.1. Multzoaren kokaera.
Definitu egin beharko da, aurretik ikusita zer modu posible dauden ura kaptatu, eraman, gordairatu, tratatu, banatu eta saneatzeko, zein den osotara dispositiborik egokiena edo egokienak ikuspuntu orokor batetik, bai ikuspegi tekniko‑ekonomikotik nola funtzionaletik.
Osotarako multzo horiek oinarri harturik, definitu eta justifikatu eginen da proiektuaren soluzioa, kokaleku edo tipologia diferentea izategatik konparazioan pisua duten obra oinarrizkoen bariante diferenteen analisi konparatiboa eginaz, onargarritat jotako proiektu eskema bakoitzean.
Horri dagokionez, zilegi da juzkatzea zenbait kasutan ez dela banaketa sareko barianterik aztertu beharrik izanen, sare hori hiri trazadurak estuki baldintzatua egoteagatik konparazio guztietan termino aldagabea izanen baita, eta beraz ez baitu soluzioa hautatzerakoan pisurik izanen.
Bide beretik, ez da beharrezkoa izanen, oro har, ura tratatzeko dauden estazio mota gutziak aztertzea, hori berariaz aztertuko baita soluzio orokorra definitu ondoren, zeinean zehaztu behar baitira estazio kopurua eta haien kokalekua.
Tratamendu estazioak ere aintzat hartuko dira konparazio honetan, baldin eta tratatu beharreko ur klasea dela medio alternatiba diferenteetan diferentziak daudenean estazioaren tipologiaz, eraikuntzaren bolumenaz eta esplotazio gastuez diren bezainbatean.
Alternatiben konparazio ekonomikoa egiteko, definitu eta justifikatu eginen dira osotara prezio konposatu batzuk, bide emateko obrak behar bezain klaro baloratzeko.
Emaitzen analisi eta konparazioan funtsezko eragina duten obrak aztertzerakoan honako gomendioak hartuko dira aintzat:
A.3.3.2. Erregulazio eta kaptazio obrak.
Azaleko uren kasuak honakoak izanen ditu:
-Eutsiera dispositiboa.
-Hustutze dispositiboa (gainezbideak eta hustubideak).
-Deribazio eta kaptazio dispositiboa.
-Eutsiera elementurako honakoen alternatibak aztertu behar dira:
-Kokalekua.
-Materialak
-Egitura mota.
Hustutze elementurako, honakoen alternatibak aztertuko dira:
-Kokalekua (Eutsiera elementuaren barrenean den ala ez).
-Egitura mota (Eutsiera elementutik bananduta dagoen).
-Funtzionamenduaren ezaugarriak.
Deribazio dispositiborako, gutxienez honakoen alternatibak aztertuko dira:
-Kokalekua.
-Funtzionamendua (kargan edo lamina librean hartzen den, hartune kopurua etab.).
Alternatiba diferenteetarako, elementu guztien gutxi gora beherako neurriak finkatuko dira.
Ondoren justifikatu eginen da ekonomikoki eta funtzionalki zein den soluzio egokiena.
Kaptazioa ubide azpikoa delarik, multzoak honakoak izanen ditu:
-Lur azpiko hartze dispositiboa
-Gora ekartzeko instalazioa.
Lur azpiko hartze dispositiborako honakoen alternatiba diferenteak aztertuko dira:
-Kokalekua.
-Neurriak, forma eta putzu kopurua.
Gora ekartzeko instalaziorako honakoen alternatibak aztertuko dira:
-Kokalekua.
-Ponpa kopurua eta ezaugarriak.
Aurreko kasuaren antzera, aztertu eginen dira elementu diferenteen neurriak, eta hartutako soluzioa justifikatuko bai ikuspegi ekonomikotik nola funtzionaletik.
Iturriak kaptatzen badira, kaptazio obra egokitu eginen zaio uraren jariakera eta uhertasunari. Beti ere iritsiera erreza emanen zaio, ikuskatu eta mantentzeko.
Kasu guztietan aurrikusi egin beharko da zein soluziok bermatzen duen kaptazioaren eraginpeko eremua agente kutsatzaileetatik behar bezala babesteko.
A.3.3.3. Kondukzio obrak.
Kondukzio obra‑z hauxe aditzen da: Hartune edo kaptazio gunetik harik eta serbitu behar den jendeguneko depositu erregulatzailerainoko hornidura zatia. Gurpilduna, bortxatua edo mistoa izan daiteke.
Beraz, honakoei buruz izan daitezkeen barianteak aztertuko dira:
-Kondukzio mota.
-Trazadura.
-Sekzio tipoak eta erabili beharreko materialak, adieraziz zein hipotesi ekonomiko eta funtzional erabiliko diren azterlan konparatiboaren hautatze irizpidetzat.
Derrigorrezkoa izanen da gutxi gora beherako azterlan hidrauliko bat, erabilitako sekzio tipo bakoitzaren neurriak finkatzeko oinarria izan dadin, konparazio lanerako, karga galerak eta diametroak finkatzeko asmoz, hodi bortxatuak direlarik, luzerako maldak eta sekzioak lamina libreko kondukzioak direlarik.
Azkenik soluziorik egokiena edo egokienak hartuko d(ir)a, hartarako kontutan hartuz arestian aipatu hautatze irizpideak.
A.3.3.4. Deposituak.
Deposituen eginkizuna, funtsean, sarean behar den karga finkatzea da, eta ekarpen eta eskaer aerregimenen artean elementu errregulatzailearen lana egitea. Gainera, kondukzioko matxurak daudenean zerbitzuari kasu egiteko behar den ur bolumena almazenatzeko ere erabili daitezke. Zilegi da bi eginkizunok depositu bakar batean batzea edo ez batzea.
Deposituen kapazitatea, beti ere, bere eginkizunaren araberakoa izanen da.
Horniduran maizenik izaten den depositu mota, hornidura erregulatzailea da. Berak jasotzen du kondukzioko ura eta berak elikatzen banaketa sarea. Deposituok terrenoko goruneren batean egon behar dute, halatan non banaketa sareko lerro piezometrikoa, kontsumoak goia jotzen duelarik, gutxienez altuagoa izanen baita eraikuntza normalen goreneko partea gehi haien barne‑karga‑galeraren beteko altura baino; komeni da sarearen gaineko karga estatikoak ez daitezen izan hirurogei metro baino gehiagokoak () eta beraz goien‑barren handiko herrietan batzutan komeni izanen da arterietan presioa ttikitzeko balbulak tartekatzea edo, beste arrazoiren bat dela medio ekonomikoki abantaila bada, depositu bat baino geiagotan zatitzea osotarako erregulazio kapazitatea.
Hornidura erregulatzeko deposituen kapazitatea ekarrien erregimenaren arabera finkatuko da; beti ere behar adinakoa izanen da kontsumo handieneko egun bati dagokion ura egunean erregulatzeko, eta gainera erreserbako bolumen zerbait ere izanen du ustekabekoren bati aurre egiteko, hala nola kondukzioko matxura bat, sutea etab.. Kontrakorik justifikatzen ez bada, eguneroko kontsumo handienaren halako batetik halako bira bitarteko kapazitate bat hartuko da, horri 60tik 240 mra bitarteko bolumen bat gehituz suterik izaten bada hari aurre egiteko erreserbatzat. Honako kasuak hartuko dira aintzat:
EGITEZKO POPULAZIOA (ZERUMUGA URTEA) |
SUTEETARAKO ERRESERBA BOLUMENA M. |
500etik behera |
60 |
500etik 5.000ra |
120 |
5.000tik gora |
240 |
Suteen kontrako bolumen gehigarrizko hori ez da kalkulatuko 2.000 mtik gorako deposituentzat
Kasuren batean ez badago depositua jartzeko adinako gorune topografikorik, gainpresiorako taldeak edo depositu goratuak erabiliko dira.
Azken kasu horretan beste posibilitate bat da goratu gabeko hornidura depositu bat jarri eta kapazitate ttikiko beste depositu goratu bat jartzea eta bien arteko ponpaketa talde baten bidez (automatikoa nahiz ez, serbitu beharreko jendegunea nola den) depositu goratuko uraren azalera librea mantentzea sareak behar duen karga lortzeko behar den mailatik gora.
Serbitu beharreko jendeguneak sakan baten bi magaletan delarik, zilegi izanen da karga kopentsatzeko depositu bat eratzea, edo behar diren adina, kondukzioaren etorrerako beste magalean, sareko presioan izan litezkeen beheraldi bapatekoak galarazteko.
Hornidura elikatzeko erregimena dela medio -ureztatze kanalen hartuneak, kasu- beharrezkoa bada ura almazenatzea zenbait eguneko kontsumorako -urtegien kasua salbu- erreserbako depositu bat aztertuko da, eta kontutan hartuko da aldi berean hornidura erregulatzekoa izan dadin.
Beren inpulsioa depositu batera isurtzen duten goratuen kasuan -ez erreserbakoak ez eta hornidura erregulatzekoak- eta depositu horietatik kondukzio bat ateratzen bada beste depositu batera, inpulsioa erregulatzeko deposituak erabiltzen dira. Haien kapazitatea eguneroko erregulatze lana egiteko adinakoa izanen da instalazioaren eta haren ustiapenaren osotasunaren gaineko kontsiderazio ekonomikoen arabera finkatuko diren goratze eta kondukzioen eregimenen arabera. hala behartzen bada, osotasun horretan kondukzioak elikatzen duen depositua ere sartuko da baldin eta kondukzio horretako zirkulazio erregimenak azken depositu horretako kapazitatean eraginik badu.
A.3.3.5. Saneamendua.
Aztertu eta justifikatu beharko da, ur beltzen eta euri uren jarioaren estimazio gutxi gora beherako bat oinarri, zein sare mota proiektatuko den eta kolektore nagusietan zer trazadura, sekzio tipo eta material erabil daitezkeen.
Alternatiba diferenteak konparatzeko, kontutan hartuko dira ikuspegi funtzional eta ekonomikoa, bai eraikitze lanari begira nola ustiatze lanari begira.
Sare unitarioa ala bereiztailea aukeratzerakoan, aztertu beharko dira, beste faktore batzuekin, arazte sisteman duten eragina.
A.3.3.6. Ondorioak.
Aurreko etapetan egindako analisien ondorio gisa hornidura eta saneamendu multzoaren eskema oinarrizkoa aurkeztuko da, eta bere elementu nagusiena, neurriak eta erabili beharreko materialak aipatuz; eskema hori izanen du oinarri ondorengo azterlan xehetua eta neurrien finkapen behin betikoa.
Eskema horren lagungarri, hartutako soluzioa bermatzen duten arrazoi nagusien laburpen ttiki bat erantsiko da.
A.4. eraskina.-Neurrien finkapena
Eraskin hauen xedea da hornidura eta sanemandua osatzen dituzten obretako bakoitzaren neurriak justifikatzeko azterlanak aurkeztea, ikuspuntu funtzional, hidrauliko eta erresistentetik.
Aurreko ataletan justifikatu diren erregulazio kapazitate gutxienekoari eta hartuneari buruzko datuak oinarri, hartze sistema proiektatuko da, haren kokaera eta neurriak justifikatuz honako hiru azterlanon bidez:
A.4.1.1. Azterlan funtzionala.
Xehero aztertuko da obra mota honetako elementu bakoitza, haren funtzionamendua analizatuz, osotasunaren kokaerak funtzionalitate egokia bermatzeko moduan, bai eraikuntzaren nola ustiapenaren ikuspuntutik; honakoak joko dira oinarrizko elementutzat:
-Erregulazio elementuak (Urtegiko uharka, hala behartzen badu).
-Deribazio eta babes elementuak (Sarexkak, hondartegia, hartune iragaitza, etab.).
-Kontrol elementuak (aforoak).
-Segurtasun elementuak (gainezbideak, sifoiak etab.)
A.4.1.2. Kalkulu hidraulikoak.
Erregulazioa eta hartze sistema osatzen dituzten obretako bakoitzaren kalkulu hidraulikoak sartuko dira, hainbat funtzionamendu hipotesitarako, hartutako neurriak justifikatuz. Halaber, kalkulu hidrologikoak eginen dira hustu beharreko ur‑alde handienak zein izanen diren zehazteko.
A.4.1.3. Kalkulu estatiko‑erresistentea.
Derrigorrezkoa izanen da proiektuko obra bakoitzaren egitura neurria justifikatzeko kalkulu estatiko‑erresistentea egitea, indarra duten arauen arabera, funtzionamendu kondizio kaskarrenetarako.
A.4.2. Kondukzioa.
Hautatutako kondukzio obraren proiektua justifikatuko da, alderdi hauetan:
A.4.2.1. Trazadura.
Trazadura orokorra dagokion eraskinean justifikatuta dagoenez gero, hemen haren detaileetan erabilitako irizpide oinarrizkoak arrazoituko dira, hau da:
-Zer sekzio hartu den.
-Kurben radio gutxienekoak planta eta altxaeretan edo gutxieneko angeluak ukondoetan.
-Maldak eta eta goruneak zein beheruneak
-Pieza bereziak; bentosak, balbulak etab.
-Hartutako soluzio berezien justifikazioa(tunelak, akueduktoak, galeriak, etab.).
A.4.2.2. Fabrika obrak.
Azterlan konparatiboak eginaz justifikatuko da zer soluzio hartu den obra tipoetan sakanuneak eta bideak pasatzeko, arketetarako, iragaitzetarako etab.
Obra bereziak direlarik, zenbait alternatiba konparatuko dira ekonomikoki nahiz funtzionalki, egokiena hautatuz.
A.4.2.3. Neurrien finkapena.
Bi alderditan aztertuko da:
A.4.2.3.1. Neurri hidraulikoak.
Aurrean aipatu obretako bakoitza bere neurri hidraulikoak finkatu beharko ditu komunzki onartzen diren teorien arabera; derrigorrezkoa izanen da egindako kalkulu guztiak sartzea, eta bai haiek egiteko erabili ziren formula edo hipotesi guztiak ere.
Derrigorrezkoa izanen da jario nominaleko abiaduraren eta karga linealen galeraren kalkulua, eta gaitzetsi eginen dira zerbitzu kondizio normaletan sekzio eta material mota bakoitzarentzat komunzki onartzen denaz kanpoko abiadura sortzen duten soluzio guztiak.
Kondukzioaren eta tartekatutako obren azterlan hidrauliko honen ondorioz, kondukzioaren lerro piezometrikoa marraztuko da, erregimen uniformean.
Hodi bortxatuak daudenean, kondukzioa zati daitekeen tarte bakoitzaren tinbrajea finkatuko da. Hartarako karga estatikoa, erregimen normaleko presioak eta iragaitzezko erregimenen gainpresioak kalkulatuko dira eta, neurriak finkatzeko, haietatik tarte bakoitzerako zeinek sortzen duen tentsio egoera makurrena, hori hautatuko da. Iragaitzezko erregimenerako interes handikoa izanen da aztertzea zer nolako "ahari talka" sortzen den ponpaketa ekipoa bapatean gelditzean edo konporta bat ixtean eta bai ere zer dispositibo dauden talka hori amatatzeko.
A.4.2.3.2. Neurri finkatze estatiko‑erresitentea.
bano gehiagoko hodietan oinarritzen diren soluzioetarako, konprobatu egin beharko da terrenoaren eta trafikoaren kargek eta izan litezkeen gainpresioek nola erasotzen dioten; lamina libreko kanal erabiltzen dituztenetarako, berriz, albo‑ezponda batzuk hartuko dira, terrenoaren kondizio geoteknikoekin bateragarriak, horien egonkortasuna konprobatzeko behar den kalkulua eginen da; bestela fabrikazko kajeroak erabiliko dira eta haien egonkortasun eta erresistentzia ere konprobatuko dia.
Derrigorrezkoa izanen da, halaber, kondukziorako proiektatu diren obra edo egitura bakoitzeko neurri mekanikoak finkatzea; hartarako honakoak hartuko dira aintzat:
-Karga iraunkorrak: pisu propioa eta karga hilak.
-Gainkargak: eraikuntza, ustiapen eta klimari dagozkionak.
Zeharbideko egintzak: geologikoak, termikoak eta sismikoak, bere kasuan.
A.4.2.4. Pieza bereziak.
A.4.4.4. puntuan agintzen dena aplikatuko da.
A.4.3. Deposituak.
Honako alderdiak aztertu beharko dira:
A.4.3.1. Azterlan funtzionala.
A.3.3.4. Eraskineko azterlanean finkatu delarik zer bolumen almazenatu behar den eta non, deposituen neurriak finkatu eginen dira, osotasunaren funtzionalitzatea hoberentzeko moduko irizpideekin, obra eta mekanismoen tipifikazio ahal den osoenarekin bateratzeko moduan, kontutan harturik orain zenbat depositu dauden ariki.
Bolumen eta arkitekturaren diseinua proiektugileak finkatuko ditu, hartutako soluzioa justifikatuz.
Honako alderdiak justifikatu beharko dira beti ere:
-Ezarri behar deneko eremuaren azterlan geoteknikoa.
-Sarbidea.
-Eremuan eraginik izatea galarazteko adinako kapazitatea duen isurgune batera gainezbidea eramateko kondukzio obra.
-Euri uren ebakuazioa eta zolataren drenaje azpikoa sistema bananduetan.
Deposituaren kapazitatea bi zatitan banatzea: erabat lotura gabeko bi kamaratan, garbitze, zaintze eta konpontze lanak errez egiteko modukoak.
-Balbula kamararen edo kamaren kokaera edo diseinua, iriste, hartze, hustutze eta isurtze hodiak seinalatuz.
-Egurastea.
-Isolamendu termikoa.
-Estankeitatea.
-Kutsaduren kontrako babesa.
-Argitzapena.
-Ingurugiroarekiko egokitasuna.
-Deposituaren estankeitatea probatzeko sistema obra errezibitzeko.
Deposituen ateraeran neurgailuak jarri beharko dira, zenbateko jarioa serbitzen den jakiteko modukoak.
A.4.3.2. Kalkulu estatiko‑erresistenteak.
Deposituen egitura‑neurriak finkatzeko, honako premiak kontutan hartuko dira:
-Karga iraunkorrak: pisu propioa eta karga hilak.
Gainkargak: eraikuntza, ustiapen eta klimari dagozkionak.
Zeharbideko ekintzak: geologikoak, termikoak eta sismikoak halakorik bada.
Sekzioak kalkulatzeko metodologia indarra duten arauen arabera eginen da, kasu materiala zein den; hartarako, oso kontutan hartzekoa da, pitzadura‑konprobazioa, erabateko estankeitatea lortuko bada.
Derrigorrezkoa izanen da zimentazioen kalkulua. Hartarako terrenoaren ezaugarri mekanikoak behar bezala ezagutu beharko dira.
Juntakurak ere arretaz aztertu beharrekoak dira, paper funtsezkoa baitute kontrakzio edo dilatazio termikorako ez ezik, elementuen kalkulu erresistenterako ere.
Justifikatu egin beharko dira, halaber, armadurei eskatzen zaizkien estaldurak (ura ukitzen duten paramentuetarako gomendatzen den balio gutxienekoa: )
A.4.4. Banaketa sarea.
Sarearen tipologia eta trazadura, kasuko azterlan konparatiboen bidez justifikatuko da; orokorki sare mailatuen edo erdimailatuen -kasuan kasu- diseinua gomendatzen da.
A.4.4.1. Neurrien finkapena.
Sarearen neurriak finkatzeko honakoak hartuko dira aintzat:
Adabegi bakoitzerako behar den jarioa, populazioaren partikera topografikoaren, indistri eskaeraren eta beste erabileren arabera kalkulatua. Hartarako, eskaeren gaineko azterketa bat eginen da, auzoz auzo, gogo emanaz gaurko eta etorkizuneko populazioari, hirigintza hazkundeari, bizi mailari, hirigintz antolamendurako planei, dotazioaren gehikuntzari etab.
Besterik justifikatzen ez bada, punta jario bat hartuko da sareko mailen edo arteria nagusiaren osakide diren hodietarako, honako formula aplikatuz:
Cp = 1,15 x 5,7 / Q0,25
Formula honetan:
Cp = Eguneroko jario bataz bestekoari ezarri beharreko gehikuntza koefizientea.
Q = Eguneroko jario bataz bestekoa, m. /ordu‑tan emana.
Hornitu beharreko jarioak finkatu direlarik, ura hodietan zirkulatzeko abiadura maila bat finkatu behar da; hartarako honako balioak gomendatzen dira:
DIAMETROA M/M |
ABIADURA (M/SEG.) |
> 500 |
2,00 ‑ 2,50 |
350 ‑ 500 |
1,50 ‑ 2,00 |
150 ‑ 350 |
1,00 ‑ 1,50 |
150 ‑ 100 |
1,00 ‑ 0,60 |
< 100 |
0,60 |
Banaketa sareko kalkulu hidraulikoeen lagungarri, diagrama edo eskema bat ere sartuko da; bertan diametroak, jarioak, zirkulazio abiadurak, karga galerak eta sareko adabegietan eskura dauden terrenoaren gaineko presioak. Kalkulu horiek gutxienez honako bi hipotesi hauetan izanen dira egin beharrekoak:
a) Hipotesi normala.
Erabiltzaileen kontsumo handiena, lehen aipatu puntako dotazio eta koefizienteekin. Horri gehituko zaizkio sareko punturik desfaboragarrienetan ureztatze‑ahoak erabiltzeak sortzen dituen jario istantekoak eta honako baldintzetan:
POPULAZIOA (Egitezkoa zerumuga urtea) |
AHO KOPURUA BATERA FUNTZITZEN |
AHOKO JARIOA (l/seg.) |
| ||
500etik behera |
1 |
2 | |||
500etik 5.000ra |
3 |
3 | |||
5.000tik gora |
5 |
3 | |||
Konprobatu eginen da ur ahoetan eskuragai den presioa 2 Kg/cm² baino gutxiago izan ez dadin.
b) Sutea izan ezkeroko eskaera:
Erabiltzaileen bataz besteko kontsumoa, hau da, puntako koefizienteak kenduta, gehi sareko puntu desfaboragarrienetako suteen kontrako jario ondoren esaten dena populazio mailen arabera:
POPULAZIOA (Egitezkoa zerumuga urtea) |
N.º DE HIDRANTES BATERA FUNTZITZEN |
CAUDAL L/SEG. |
500etik behera. |
1 (100 m/m tipoa) |
8,33 |
500 ‑ 5.000. |
2 (100 m/m tipoa) |
16,66 |
5.000tik gora |
2 (100 m/m tipoa) |
33,33 |
Hipotesi honetan, konprobatu egingo da ahoetako presioa gutxienezko .c.d.a. baino gehiago izan dadin.
Besterik justifikatzen ez bada, gomendagarria da karga estatikoa 6 atmosfera baino gehiago ez izatea eta etxe bateko goreneko pisuko presioa ez 1,5 atmosfera baino gutxiagokoa.
Lehendik zeuden sareak erabiltzeko, Udalak edo zerbitzu horren ardura duen erakundeak sare horren funtzionamenduaren daturik ez badu, proiektugileak berak hartu beharko du ardura datuak hartzeko.
A.4.4.2. Sarearen trazadura.
Presioa hobeki banatu, hornidura bermatu eta kutsadura problemak sor litzaketen hodi buruak galarazteko. Sarea mailatuak proiektatu beharko dira, kaleen edo sarbide etengabe libreko eremu publiko ez urbanizagarrien trazadurari egokituak, jendegune oso ttikietan edo bakanduetan ezik, hor zilegi izanen baita trazadura arbola gisakoak erabiltzea.
Espaloiak meharrak direlarik edo batere ez delarik, zilegi izanen da hodia galtzada azpian proiektatzea.
Sarea moztura balbulen bidez zati daitekeen sektore guztiek deskarga bat izan beharko dute haren behereneko puntuan. Horren kokaerak bide emanen du kasuko sektorea erabat hustutzeko.
Ahal dela euri uraren sareko putzu batera lotuko dira (halakorik bada) edo ubide natural batera, eta, besterik ezean, estolda sareko putzu batera, nahitaez kota goratuan isuriz eta beti ere atzera egiteko ezintasuna bermatuz.
A.4.4.3. Kondukzioen materialak.
Aztertu eta justifikatu egingo da tarte bakoitzean zer material erabili, egokitasun irizpide hauen arabera finkatuz:
-Funtzionala, hidraulikoa eta erresistentea. #-Eraikuntzan. #-Iraunkortasuna. #-Ekonomikoa.
Kondukzioetarako hautatu den materiala metala bada, tokatzen den bezalako azterlanak eginen dira zoruaen agresibitatea finkatzeko, eta material horiek korrosiotik babesteko neurria egokiak hartuko dira.
A.4.4.4. Pieza eta instalazio bereziak.
Pieza bereziak hauek dira funtsean:
-Tartekatutako moztura balbulak.
-Neurgailuak.
-Konporta balbulak, abiagarri teleskopikodunak.
-"konbi" balbulak.
-Hodietako partikuneen pieza bereziak.
-Presio murrizgarriak.
-Su ahoak eta Ureztatze ahoak.
-Bentosak.
Elementuok guztiok sarean duten kokaera, ezaugarri, material eta abar guztiak definitu beharko dira, eta osotasunean duten eginkizuna justifikatu, kontutan harturik esplotazioaren betebehar funtzionalak, zerbitzuko segurtasuna eta iraunkortasua.
Pieza berezi bakoitzak eta multzo bakoitzak arketa batean sartuta beharko du. Arketa horren neurriek bide emanen dute elementuotara iritsi eta maniobratzeko; ahal dela, drenaje bat ezarriko da ur metatua ebakuatzea aisatzeko.
Zilegi izanen da moztura balbulak lurpean paratzea, abiagarri teleskopikoarekin.
Konporta balbulak proiektatzen direnean, honako baldintzak bete behar dituzte:
-Hondo leuna, eransteko koxkarik gabekoa.
-Obturazio elementu mugikorra, material elastikoz estalia.
-Estankeitate junta torikoak ardatzean.
Su ahoek suteen kontrako babesari buruz indarra duen araudia beteko dute, bai Estatuaren Administrazioarena, nola Foru Administrazioarena edo udal‑kontzejuena.
A.4.5. Saneamendu sarea.
Honako alderdiak aztertuko dira:
A.4.5.1. Tipologia eta neurriak.
Tokian tokiko zirkunstantziengatik justifikatu eginen da zer sare klase hartu den: unitarioa, banagarria edo mistoa.
Neurriak finkatzeko, bi alderdi nagusiok hartuko dira aintzat: ur beltzen eta euri uren jarioa. Eremu bakoitzerako bi jatorri horietako ekarriak aztertu beharko dira.
Saneamendu kondukzioetako kalkulu hidraulikoa egiteko Manning‑en formula erabiliko da.
A.4.5.1.1. Ur beltzen jarita.
Banaketa sarerako hartu diren balore berak hartuko dira.
A.4.5.1.2. Euri uren jarioak.
Euri jarioa finkatzeko, metodo arrazionala erabiliko da, J.R. Temez‑en "Cálculo hidrometereológico de caudales en pequeñas cuencas naturales" argitalpenean bildua.
Hodien neurriak finkatzeko, Kalte‑inbertsioei buruzko azterlan ekonomiko berezirik ez badago, hamar urteko errekurentzia aldi bat aurrikusiko da.
A.4.5.2. Trazadura.
Sarearen trazadura honela proiektatuko da: hiri eremuetan kaleetan joanen da, esplotatzen ari delarik kaletik errez iristeko moduan.
Ahal delarik, espaloiak zabalak izategatik edo ur banatzeko sarearen kokaeragatik, saneamendu sareko hodiak espaloi azpian proiektatuko dira.
Altxaerako egoera sakonera proiektatuko da, oraingo eta etorkizuneko eraikuntzen drenajea bermatzeko moduan, sotoak salbu, eta hornidura urik kutsatzeko arrisku oro galaraziz; sekzioko goren puntua ez da egonen terreno azaletik metro bat baino gutxiagora besterik justifikatzen ez bada, eta nolanahi ere gutxienez . banaketa sareko hodia baino beherago. Hodi horretatik, horizontalean, gutxienez .ra egonen da, neurriok hurbileneko generatrizen artean hartuz.
Zolata eta klabean debeku dira gorako mailak.
A.4.5.3. Hodiak.
Hodietan, neurri eta baldintzen arabera, gres, P.V.C., polietileno, masa hormigoia (ASTM C14) edo armatua (ASTM C76), porlan puzolanikoz edo sulfo‑erresistentez egina, hondakin uren kalitateak eta terrenoaren ezaugarriek hala eskatzen badute, edo bestelako materialez, kasuan kasuan hautapen hori justifikatuz, A.4.4.3. puntuan aipatu irizpideen arabera.
Bai hodiek nola sareko elementuek osotarako estankeitatea bermatu behar dute.
Neurriak finkatzeko kontutan hartuko dira esplotazioaren eta funtzionamendu hidrauliko eta estatiko‑erresistentearen betebeharrak.
Estolda hodietako diametro gutxienezkoa D.N. 250 m/m izanen da P.V.C. edo polietilenozko hodietan, eta D.N. 30 m/m gainerako materialetarako. Ekarbideetan, gutxienezko diametroa 160 m/m izanen da.
Saneamendu sareko kalkulua egiteko, besterik justifikaten ez bada, honako malda eta abiadurak finkatzen dira:
HODIKO DIAMETROA |
MALDA | |
GUTXIEN. |
GEHIEN. | |
Ekarbideak |
1:100 |
7:100 |
D200 ‑ D300 |
3:1000 |
7:100 |
D300 ‑ D600 |
2:1000 |
4:100 |
D600 ‑ D1000 |
1:1000 |
2:100 |
D1000 ‑ D2000 |
3:10000 |
1:100 |
MATERIALA |
GEHIEN. ABIADURA |
GUTXIEN. ABIADURA |
Hormigoia |
4 m/s |
0,6 m/s |
PVC |
5 m/s |
Kontutan harturik kolektoreen jarioa aldakorra dela tartez tarte, ur‑ekarriak eransten zaizkielako, zilegi izanen da jario bat bereko tarteak banaka aztertzea, erregimen uniformea suposatuz.
Neurri‑finkapen estatiko‑erresistentean, kontutan hartu beharko da sekzioek eskaeren aurrean duten portaera:
-Beren pisua.
-Lurrren eta beste karga hilek pisua.
-Lurren bultzada.
-Uren bultzada.
-Trafiko gainkarga.
-Azpi presioa.
Aintzat hartuko dira, halaber, eraikitzen ari direlarik sor daitezkeen gainkargak eta sekzio transbersalaren eraikitze prozesua aztertu, prozesu horrek eraginik baldin badu bere etapa bitartekoetan duen erresistentzian.
Materialean onar daitezkeen tentsio edo deformazioei dagokienez, neurriak finkatzeko, indarra duten arauak segituko dira.
A.4.5.4. Obra bereziak.
Honako oharrak hartu beharko dira kontutan halakoen proiektuan:
a) Erregistro putzuak.
Toki hauetan ezarriko dira: Adar‑hasieran; manguneetan, bai planta nola altxaeran; bi edo gehiago adarren juntakunean; kondukzioaren diametroa aldatzen den puntuak; ekarbide bat eranstean, bere diametroak hala eskatzen badu, kolektorekoarekin konparatuta.
500 m/m baino gutxiagoko Dn duten kondukzioetarako, putzutik putzurako alderik handiena 50 mkoa izanen da; 500 m/m baino gehiagoko Dn duten kondukzioetan, .
Putzuen diseinuak bermatu eginen du bai putzuko fabrika obra nola bertara biltzen diren hodien juntakura estankoak izatea, edo elementu modularren juntakuneekin putzu prefabrikatuak baldin badira. Putzu prefabrikatuetako eraztunen arteko juntakuneak junta estanko bat izan beharko dute.
Erregistro putzuak hormigoi armatuzkoak izanen dira, "in situ" eginak edo prefabrikatuak. 300 eta 400 m/mko hodi sareetarako, putzuaren barreneko diametroa . izanen da eta 400 m/m baino gehiagoko hodiak dituzten sareetarako, .
Putzura sartzeko ahoak 600 m/mko diametroa izanen du, fundizio nodular normalizatuzko estalki batez itxia. Putzu barrenera sartzeko, pate normalizatuak erabiliko dira, "in situ" obran kokatuak eta elkarrengandik .ra jarriak.
b) Gainezbideak.
Zilegi izanen da sarean gainezbideak jartzea ur beltzen diluzio onargarri bat sortzen duten uramiletako jarioak hustutzeko, hustuketa eta isurketa behar bezala aztertuz ingurugiroaren, osasunaren eta teknikaren ikuspuntutik.
Gainezbide horiek 5 Qnko jario batetik gora isurtzeko proiektatuko dira. Qn, kasuko tartean zirkulatzen duten ur beltzen jarioa da.
A.4.6. Uren tratamendua.
Instalazio mota honetan baliteke, duten inportantzia eta konplexitatearen arabera, marka komertzial edo patentatuko elementu eta mekanismoak erabili behar izatea eta etxe espezializatuek parte hartu edo aholku eman behar izatea. Horregatik, Proiektu orokorrean bakarrik sartuko dira tratamentu instalazio sinpleak -klorazioa-. Beste kasuetan, instalazioak aparte kontratatuko dira, eta hartarako kasuko toki entitateak zilegi izanen du edo etxe espezializatuen artean proiektu eta obraren lehiaketa deitzea edo obrak kontratatzea tratamentu instalazioak barne hartzen duen proiektu espezifiko bat oinarri hartuta. Lehendabiziko kasuan, hornidura proiektu orokorrak honakoak izan beharko ditu:
-Prozesuaren definizoa eta justifikazioa
-Beharrezko obra zibilen definizioa eta neurri finkatze gutxi gora beherakoa, eta bai instalatu beharreko makinen tipologiarena ere.
Obra zibilen eta instalazio berezien kostuaren kalkulu gutxi gora beherakoa.
Proiektuaren lehiaketarako oinarri teknikoen plegua. Oinarri plegu hori eta Proiektuaren Agindu Teknikoen Plegua agiri bana dira.
A.4.7. Ponpaketa zentralak.
Honakoak sartu beharko dira proiektuan:
a) Inpulsioa edo inpulsioak, instalazio elektrikoak etab. non kokatu behar diren kokatu definitu eta justifikatzea; kokaera plano bat ere aurkeztuko da, behar bezalako eskalakoa, haietako bakoitza non den agertzen duena.
b) Inpulsioarekin edo inpulsioekin lotura duten obra zibil bakoitzaren definizio eta neurri‑finkatze hidrauliko eta egiturala; azken kasu horretan, gomendatzen da tipifikazio egokia egitea. Ezinbestekoa izanen da honako elementuak aztertzea, A.4.7.1. atalean finkatu ezaugarri orokorren arabera:
-Ponpa etxea.
-Transformazio etxola.
-Ponpaketaren hartune eta adukzio kamara.
Hornidura edo saneamenduko gainerako obrekin interkonektatzeko sistema; horren barnean, funtzionamendu automatikorako dispositiboak edo telemando edo telekontrolerako dispositiboak.
A.4.7.1. Ponpaketa estazioaren ezaugarriak.
-Talde kopurua (Jarioaren eta esplotazio sistemaren arabera). Erreserbako talde bat aurrikusiko da beti.
-Eskatutako errendimendua.
-Jario nominala.
-Altura geometrikoa.
-Inpulsioko karga galera.
-Altura manometrikoa.
-Aspirazio altura.
-"Ahari‑talka" eta gehiegizko gainpresioa galarazteko dispositiboa.
-Gainera, eskatu beharreko probak ere finkatuko dira, eta konpbobatu beharreko parametro diferenteak neurtzeko modua.
A.4.7.2. Instalazio elektrikoa.
Instalazio elektrikoari dagokionez, honako kontzeptuak aztertuko dira:
-Indarraren hartuneak.
-Transmisio lineei eska dakizkiekeen ezaugarriak.
-Trasnformadoreei eska dakizkiekeen ezaugarriak.
-Kontrol eta babes ekipoei eska dakizkiekeen ezaugarriak.
Planoak.
Ur hornidurako obretan, jendeguneak hornitu eta saneatzeko sare lokaletan, planoak, salbu eta kokaerakoak, bloke banakatuetan antolatuko dira, honako obretako bakoitzari dagozkionak:
a) Ur hornidura
-Erregulazioa eta kaptazioa.
-Inpulsioa.
-Kondukzioa.
-Depositoak.
b) Sare lokalak
-Banaketa sarea.
-Saneamendu sarea.
Sare lokaletarako proiektuetan, hala behartzen den kasuetan, planta orokorreko plano bat sartuko da, behar den eskalakoa, orrialde bakar batean sare osoa iruditan emateko moduan.
Proiektu hauek guztiok luzerako profil planoak ere izanen dituzte, gutxienez honako detaileekin:
-Kondukzioen diametroa.
-Tarteen malda.
-Kondukzioen egitura mota.
-Balbulen arketa.
-Erregistro putzuak.
B) TENTSIO ALTUKO LINEETAKO INSTALAZIO ELEKTRIKOEN OBRETARAKO PROIEKTU ETA EXEKUZIOETAN, TRASFORMAZIO ZENTRO ETA TENTSIO BAJUKO SAREAK
Orokorki xedatu denaz gainera, proiektuaren erredakzioan eta bai obren exekuzioan ere, honako Erregelamendu eta Jarraibideetan diren arau eta aginduak aplikatuko dira:
a) Tentsio altuko linea elektriko airekoen gaineko erregelamendua, 3.151/1968, azaroaren 28koa, urte bereko abuaztuaren 1eko "Estatuaren Aldizkari Ofizial"ean argitaratua.
b) Zentral elektrikoetan, azpiestazio eta transformazio zentroetan izan beharreko baldintza teknikoei eta segurtasun garantiei buruzko erregelamendua, azaroaren 12ko 3.275/1982 Errege Dekretuak onetsia. Dekretu hori urte bereko abenduaren 1eko "Estatuaren Aldizkari Ofizial"ean argitaratu zen.
c) Zentral elektrikoetan, azpiestazio eta transformazio zentroetan izan beharreko baldintza teknikoei eta segurtasun garantiei buruzko erregelamenduaren jarraibide tekniko osagarriak, Industria ete Energia Ministerioaren 1984ko uztailaren 6ko Aginduak onetsiak. Agindu hori urte bereko abuztuaren 1eko "Estatuaren Aldizkari Ofizial"ean argitaratu zen.
d) Tentsio bajuko erregelamendu elektroteknikoa, Industria Ministerioaren irailaren 20ko 2.413/1973 Dekretua, urte bereko abuztuaren 1eko "Estatuaren Aldizkari Ofizial"ean argitaratua.
e) Jarraibide osagarriak, MI BT jarraibideak esaten zaienak, Ten‑tsio Bajurako Erregelamendu Elektroteknikoan finkatzen denaren arabera, Industria Ministerioaren 1973ko urriaren 31ko Aginduak one‑tsiak. Agindu hori urte bereko abenduaren 27, 28 eta 29ko "Estatuaren Aldizkari Ofizial"ean argitaratu zen.
Konprobazio elektriko eta Energi hornidurako erregularitatearen gaineko erregelamendua, Industria Ministerioaren 1954ko martxoaren 12ko dekretuak onetsia. Dekretu hori urte bereko apirilaren 15eko "Estatuaren Aldizkari Ofizial"ean argitaratu zen.
g) Arestian aipatu Dekretu eta Aginduekin lotutako eta geroztik argitaratutako beste zabalgarri eta interpretazio guztiak.
h) Argindarra hornitzen duen enpresaren arau partikularrak.
i) Instalazio elektrikoen osagai diren material, aparatu eta makinek bai beren eraikuntza ezaugarrietan eta bai beren obretako erabileran, UNE arauek eta aplikatzeko zaizkien UNESA gomendioek agintzen dutena beteko dute. Horrez gain, Argindarra hornitzen duten enpresa Elektrikoen arauetara egokituko dira, eta halakorik ez badago, NI arauak aplikatuko dira.
Instalazio baten proiektugileak aurrikusten badu teknika berriak aplikatu behar dituela edo Erregelamendu, Jarraibide eta Arau aurreko atalean aipatu direnetan aurrikusi gabeko inguruabarrak sortzen direnean, zilegi izanen du berrikuntza teknikoak sartzea, helburuak eta esperientziak justifikatuz, eta bai zer arau eta agindu aplikatzen dituen.
C) ARGITERIA PUBLIKORAKO OBRA PROIEKTU ETA EXEKUZIOETARAKO
1. Orokorki xedatu denaz gainera, proiektua erredaktatzeko eta obrak exekutatzeko, honako erregelemandu eta jarraibideetan diren xedapen, agindu eta arauak aplikatuko dira:
a) Zentral elektrikoetan, azpiestazio eta transformazio zentroetan izan beharreko baldintza teknikoei eta segurtasun garantiei buruzko erregelamendua, azaroaren 12ko 3.275/1982 Errege Dekretuak onetsia. Dekretu hori urte bereko abenduaren 1eko "Estatuaren Aldizkari Ofizial"ean argitaratu zen.
b) Tentsio bajuko erregelamendu elektroteknikoa, Industria Ministerioaren irailaren 20ko 2.413/1973 Dekretua, urte bereko abuztuaren 1eko "Estatuaren Aldizkari Ofizial"ean argitaratua.
c) Jarraibide osagarriak, MI BT jarraibideak esaten zaienak, Ten‑tsio Bajurako Erregelamendu Elektroteknikoan finkatzen denaren arabera, Industria Ministerioaren 1973ko urriaren 31ko Aginduak one‑tsiak. Agindu hori urte bereko abenduaren 27, 28 eta 29ko "Estatuaren Aldizkari Ofizial"ean argitaratu zen.
d) Argindarra hornitzen duen enpresaren arau partikularrak.
e) Herrilan eta Hirigintza Ministerioaren Argiteria publikorako jarraibideak.
f) Espainiako Argiteria batzordearen gomendioak.
g) Instalazio elektrikoen osagai diren material, aparatu eta makinek bai beren eraikuntza ezaugarrietan eta bai beren obretako erabileran, UNE arauek eta aplikatzeko zaizkien UNESA gomendioek agintzen dutena beteko dute. Horrez gain, argindarra hornitzen duten enpresa Elektrikoen arauetara egokituko dira, eta halakorik ez badago, NI arauak aplikatuko dira.
2. Argitu beharreko bideen dailkapena
Bide mota bakoitzeko argitzapen maila eta uniformitateak definitzeko, honako sailkapena hartuko da aintzat:
"A" mota: Oinarrizko eta osagarrizko sare nazionaleko errepideak.
"B" mota: Eskualde sareko errepideak.
"C" mota: oinezko eta ibilgailuen trafiko handiko plazak, ibiltokiak eta kale nagusiak.
"D" mota: Trafiko gutxiko jendeguneen plaza, ibiltoki eta kale nagusiak.
"E" mota: Bigarren mailako kaleak eta industri bideak.
"F" mota: Guneaz kanpoko kale eta bideak, aldian behin erabiltzen direnak.
3. Hartu beharreko argi maila orientaziozkoak.
BIDE MOTA |
ZERBITZUKO ARGI MAILA (LUX) |
UNIFORMITATEAK |
Tipo A |
24 |
B. besteko u. 65% |
U. Orok. 35% | ||
B tipoa |
20 |
B. besteko u. 60% |
U. Orok. 30% | ||
C tipoa |
24 |
B. besteko u. 65% |
U. Orok. 35% | ||
D tipoa |
20 |
B. besteko u. 60% |
U. Orok. 30% | ||
E tipoa |
15 |
B. besteko u. 50% |
U. Orok. 25% | ||
F tipoa |
10 |
B. besteko u. 30% |
U. Orok. 10% |
Zerbitzuko maila hauek lortzeko aintza hartzen den depreziazio faktorea 0,7 izanen da.
B. besteko u. = E. min. / B.b.ko e.
U.Gen. = E. min. / Gehien. e.
4. Berplanteiamendua eta exekuzioa.
Behin obrak behin betiko adjudikatu direlarik, haien berplanteiamendua eginen da, proiektuari hertsiki lotuz eta haien exekuzioa egiteko, bertan ageri diren xedapen guztiei men eginen zaie.
Obren berplanteiamendua eta hasiera konprobatzeko Aktari, honako dokumentuak erantsiko zaizkio, Alkateak edo Kontzejuburuak eta obra zuzendariak sinatua:
-Instalatu beharreko materialen zerrenda, fabrikantea, marka eta mota zehaztuz.
-Obrako zuzendariaren deklarazioa material horiek betetzen dutela obrak exekutatzeko oinarri den Proiektuaren Baldintza plegua.
5. Behin behineko errezibimendua.
Behin‑behineko errezibimenduaren aktari beste agiri bat erantsiko zaio, honakoak biltzen dituena:
-Tentsio jaitsieraren neurketa puntu desfaboragarrienetan.
-Lurreko jarriuneen isolamenduaren neurketa.
-Potentzia faktorearen neurketa.
-Proiektu batean kalkulatutako bide mota bakoitzean lortzen diren argi emaitzak.
Instalazioaren egoera errealaren Planta orokorreko planoa.
Hori dena obra zuzendariak sinatua.
C.1. Eraskina.-Obrako ezaugarrien laburpena
Eraskin horretan proiektuko obren ezaugarri nagusien laburpen ttiki bat eginen da, eredu honen arabera:
-Udala/Kontzejua ..........................
-Argiune kopurua ..........................
-Instalazioaren potentzia osotarakoa ..........................
-Elikadura tentsioa ..........................
-Konduktorearen sekzioa ..........................
-Konduktore mota ..........................
-Kanalizazio mota ..........................
-Muntaiaren altura ..........................
-Elkarren arteko distantzia ..........................
-Kokaera:
Alde bakarrean.
Alde bietan, hiruzuloka.
Alde bietan, binakaturik.
-Kontrata aurrekontua ..........................
-Administrazioak jakin beharreko aurrekontua ..........................
-Obrak exekutatzeko epea ..........................
D) ZOLADURA ETA BIDE LOKALEN PROIEKTUETAN
Orokorki zehaztu denaz gainera, ondoren aipatzen diren alderdiak ere ukituko dira:
D.1. Eraskina.-Obren ezaugarrien laburpena
Eraskin honetan, proiektuko obren ezaugarri nagusien laburpen ttiki bat eginen da, hurrengo ereduaren arabera. Eredutik proiektuarekin zer ikusirik ez duten datuak kenduko dira, edo atzitik, proiektugileak erantsi eginen ditu bere ustez obren ezaugarriak egoki definitzeko behar diren besteak.
-Udala/Kontzejua ..........................
-Adarrak:
Azalera/lodiera/Materialak:
M.B.C.
Hormigoia.
Galtzadarria.
Besterik.
-Plazak:
Azalera/lodiera/materialak:
M.B.C.
Hormigoia.
Galtzadarria.
Besterik.
-Espaloia:
Azalera/Materialak:
Hormigoia.
Baldosa.
Galtzadarria.
Besterik.
-Bide lokalak:
Luzera
Bataz besteko zabalera
Lodiera
Materialak.
Bide‑ezponda gainestaliaren luzera.
-Euri uraren sarea:
Osotarako luzera .......................... m.
Diametroak .......................... m .......................... m/m koak.
Materialak
Kontratako aurrekontua .......................... pzt.
Administrazioak jakin beharreko aurrekontua .......................... pzt.
Obrak exekutatzeko epea .......................... hil.
D.2.1. Topografia eta Mapak.
Eraskin honetan hurrengo informazioa bilduko da:
a) Proiektuaren oinarri diren mapak nondik lortu diren esplikatzen duen memoranduma. Horrez gain, obrak berplanteiatzeko terrenoan gauzatu diren mugarri eta erreferentziuneen koordenatu planialtimetrikoak U.T.M. sisteman nola kalkulatu diren ere esplikatuko da. Modu ordenatuan eta kronologikoan deskribitu eta justifikatu egingo da zer prozesu segitu den kanpo eta kabinete lan diferenteetan, proiektuaz landarako jendeak ere emaitzei errez antz emateko adina xehetasunarekin, eta horren guztiaren lagungarri, lan hori errezteko beharrezko juzkatzen den adina krokis eta grafiko esplikaziozkoak.
b) Erreferentziuneen zerrenda. Zerrenda orokor bat eginen da, terrenoan gauzatzen diren mugarri eta erreferentzi guztien izen eta koordenatu planialtimetrikoekin, eta horren lagungarri, kokatzea errezteko moduko kokaera krokis bat.
c) Berplanetamendurako datuak. Obren kokaera puntuen zerrenda bat eginen da, aurrekoaren antzekoa (ikus 2. Kapitulua, Planoak), eta bertan indikazio topografiko guztiak sartuko dira, eta dauden erreferentzietatik definitzen dituzten datu guztiak, puntuok terrenoan kokatzeko.
Obra linealen kasuan, haien lerrokaduren egoera aurkeztuko da eta kurben bertizeak eta tangentzi puntuak hurbileneko erreferentzi edo mugarriekiko definitzen dituzten datu guztiak.
Datuok guztiok manejatu, prozesatu eta transkribitzeko, ahal den mekanizaziorik altuena erabiliko da, ordenagailu elektrikoak erabiliz, prozesuaren eta emaitzen azkartasunak eta segurtasunak beste edozein faktorek baino pisu gehiago baitu.
D.2.2. Geologia eta geoteknia.
Proiektua osatzen duten obrak kokaturik daudeneko eremu orokorraren ezaugarri geologiko eta geoteknikoen deskripzio bat sartuko da.
Terrenoa harakatuz eskuratu diren datuetatik abiatuta, aditzera emanen da zein problema aurrikusten diren eta zein soluzio hartu den haiei aurre egiteko (ezpondak, drenajeak, murruak, arkaiztiak, etab.).
D.2.3. Erreportaia fotografikoa.
Oraingo egoera islatzen duten fotografien saila.
D.4.1. Kalkulu estatiko‑erresistenteak eta hidraulikoak.
Proiektuko fabrika obren neurriak justifikatzen dituzten kalkulu estatiko‑erresistenteak sartuko dira indarra duten arauen arabera funtzionamendu baldintza kaskarreneterako.
Halaber, hustu beharreko uramil handienetarako hustutze gaitasuna eskuratzeko behar diren kalkulu hidrologiko eta hidraulikoak ere sartuko dira.
Eraskin hau ez da nahitaezkoa izanen fabrika obra txikietarako (ezpondababesak, bidagurutzeak etab.)
D.4.2. Zoruen nuerriak finkatzea.
Zoruaren lodiera finkatzeko, honako parametro nagusiak hartuko dira aintzat: zelai bermagarriaren kalitatea, trafiko maila eta proiektuko aldia.
Planoak
a) Berplanteiamendu planoak.
2.3. puntuan zehaztu denaz gainera (araudi honetako berplanteiamendu planoak), honakoa hartuko da aintzat:
-Eskala horizontalak 1:250, 1:500 edo 1:1000 izanen dira, proiektuko obraeen neurrien arabera.
Luzerako profiletan, proiektuko sestren erabaki bertikalak xehetuko dira, Errepideei buruzko jarrabidearen arabera hartutako parametroak seinalatuz.
b) Xehetasun planoak.
2.4. puntuan zehaztu denaz gainera (Araudi honetako xehetasun planoak), eraskin honetan terrenoaren zeharkako profilei dagozkien planoak ere sartuko dira, lurrerauzketa edo lubeta lerroak seinalatuz.
E) UDAL ERAIKINEN PROIEKTUETAN
Orokorki zehaztu denaz gainera, ondoren aipatzen diren alderdiak ere hartuko dira aintzat:
1. Memoria.
Egin asmo diren obren deskripzio xehetua, obren premiazkotasunaren justifikazioa eta entitate promotoreak emandako programa, egoitza bakoitzari zer erabilera emanen zaion esaten duena.
Ekintzaren helburu den eraikinaren edo eraikin zatiaren azalera erabilgarri eta eraikien koadroa; azken kasu horretan, hauxe ere aditzera emanen da: erakinak duen eta ekintzaz kanpo gelditzen den gainerako azalera.
Hirigintza araudiaren eta indarra duen planeamenduaren justifikazioa.
Bere gaineko eraginik izan dezakeen hiri azpiegituraren deskripzioa, ezaugarri teknikoak eta kontserbazio egoera seinalatuz sarbidei, ur kondukzioei, elektrizitateari, saneamanduari, telefonoari eta bestelako instalazioei dagokienez.
Egitura eta instalazioak kalkulatzearen memoria.
Eraikuntzaren arau oinarrizkoak bete egin direla justifikatzen duen memoria, espreski eskatzen denean.
Egin asmo diren material entsegu diferenteen edo obra unitateen plana.
Honako proiektuon separatak aurkeztu behar diren ala ez justifikatzea: instalazio elektrikoa, kalefakzioa, bero‑ sorkuntza eta erregai almazenaketa eta MINP proiektua, tramitazio administratiboek hala eskatuta eta funtzionamendu baimenak eskuratzeko.
2. Planoak.
Kokaera planoa, dauden hiri zerbitzuak seinalatuz eta bai ere hurbileko eraikinekin duten erlazioa, behar bezala akotatua.
Berplanteiamendu eta mailakatze planoa, akotatua, jatorrizko mailak eta behin betikoak seinalatuz.
Solairu guztien planoak, egoitza bakoitzari zer erabilera eman asmo zaion seinalatuz eta bakoitzak zer azalera duen.
Estalki solairuaren planoa, malda, ur bilketa, jaitsibideak, tximiniak etab. seinalatuz.
Solairu guztien plano akotatua, mailak seinalatuz.
Solairuaren planoa, paret mota diferenteak seinalatuz, azalera bertikal eta horizontalen tratamendua, hutsune bakoitzari zer zurgintza eredu dagokion zehaztuz.
Sekzio orokorren planoak, altura kotekin; aurretik, seinalatuta egonen da sekzio planoa solairu planoetan.
Eraikuntza xehetasunen planoak, akotatuak, zerrakura diferente bakoitzeko bat bederen.
Fatxada guztien altxaerak.
Xehetasun eta zurgintza planoak, kanpokoak, barrengoak eta zerrakurenak, hutsune mota diferente bakoitzaren sekziobertikal eta horizontalekin.
Egitura planoak: zimentazioa, zutabeak eta zapatak, forjatuak, habeak, eskilarak eta hormak, eraikuntza xehetasunak, hori dena akotatua, EH‑91aren arabera tokatzen diren espezifikazio teknikoekin.
Saneamendu eta lurreko sarearen planoak, neurriak, maldak, sestra kotak seinalatuz.
Iturgintza planoak, hodi, giltza, aparatu eta abarren sekzio horizontal eta bertikalak seinalatuz, eta instalazioaren eskema.
Elektrizitate planoak, instalazioaren trazadura, sekzioak, aparatuen eta mekanismoen banaketa, eskema lerro bakarrekoa seinalatuz.
Kalefakzio planoak, honakoak seinalatuz: kalefakzioaren eta hodien trazadura, kokalekua, kopurua eta neurriak, makina aretoaren eta aparatuen detailea, instalazioaren eskema, erregaiaren almazenaketa eta karrioa.
Solairu guztien suteen kontrako planoak.
Beste instalazioen planoak.
Eraberritze obra delarik, lehen aipatu planoez gain, eraikinaren gaurko egoerarenak ere aurkeztu beharko dira.
3. Aurrekontua
Metro karratu eraikiaren kostua.