Castellano | Euskara | Français | English
(2008ko 126. NAOn argitaratutako testua, urriaren 15ean)
Atarikoa
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 30. eta 75. artikuluetan ezarri zuen hasierako lanbide kualifikaziorako programak emanen direla, derrigorrezko bigarren hezkuntzan graduatu titulurik eskuratu ez duten 16 urtetik gorako ikasleentzat, bai eta prestakuntzarako eskaintzak ere hezkuntza behar bereziak izan eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako helburuak lortzerik ez duten ikasleak gizartean eta lan munduan sartzeko.
Kontuan harturik uztailaren 4ko 109/2008 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean hasierako lanbide kualifikaziorako programak arautzen dituena, otsailaren 1eko 16/2008 Ebazpena, diru publikotik ari diren irakaskuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen duena 2008-2009 ikasturterako, eta ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuak emandako aldeko txostena.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:
1. Nafarroako Foru Komunitatean diru publikotik ari diren ikastetxeetan, hasierako lanbide kualifikaziorako programetan, oinarrizkoetan eta berezietan, ikasleak 2008-2009 ikasturtean onartzeko prozeduraren arauak ezartzea, ondoko oinarri hauetan zehazten den moduan:
ALDERDI OROKORRAK
1. 1. Izen-ematearen urte naturalean 16-21 bitarteko adina izanik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua ez duten gazteek eskatu ahalko dute hasierako lanbide kualifikaziorako programetan sartzea.
2. Salbuespenez, bai ikaslea bai guraso edo tutoreak ados egonez gero, adin hori hamabost urtera murriztu ahal izanen da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa egin eta etapa horretan jada behin errepikatu eta, dagokion ebaluazioaren ondoren, hirugarrenera igarotzeko moduan ez dauden ikasleentzat. Era berean, indarra duen legerian aniztasunari erantzuteko ezarrita dauden bide arruntak agortuak izan beharko dituzte. Hasierako lanbide kualifikaziorako programak.
OINARRIZKO MODALITATEA
2. 1. Eskatzaile bakoitzak eskaera bakar bat aurkeztuko du, ebazpen honen 1. eranskinean ageri den ereduaren araberakoa, eta bertan adieraziko, lehentasunaren araberako hurrenkeran, zer programa eta ikastetxetan eskatzen den tokia. Lehentasunez eskatzen den ikastetxean aurkeztuko da eskabidea, behar diren ziurtagiriekin batera. Eskabidea bi lekutan aurkeztuz gero, baremoa aplikatu ondoren lortutako puntu guztiak galduko dira.
2. Eskabide orokorra eta hari erantsitako egiaztagiriak aurkezteaz gain, programetan sartzeko prozedura bete beharko dute, alegia uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren 6.1.a) artikuluan deskribatutakoa 16 urtetik gorakoen edo 16 urte 2008ko abenduaren 31 baino lehen betetzen dutenen kasuan, eta 6.1.b) artikuluan deskribatutakoa 15 urtekoen edo 15 urte aurtengo abenduaren 31 baino lehen betetzen dutenen kasuan.
3. Programaren batean eskatzaileak ikaspostuak baino gehiago badira, ondoko irizpide orokor hauek aplikatuko dira hurrenez hurren:
a) Ikasle eskatzailea zein ikastetxetan dagoen matrikulatuta eta lortutako ikasketa maila.
b) Familiaren per capita errenta.
4. Irizpide orokor horiek ondoko baremo honi jarraikiz baloratuko dira:
a) Ikasle eskatzailea zein ikastetxetan dagoen matrikulatuta eta lortutako ikasketa maila.
a.1) DBHko 4. kurtsoan edo Curriculum aniztasuneko 4. kurtsoan programa eskaintzen den ikastetxe berean matrikulatuta dauden ikasleak: 12 puntu.
a.2) DBHko 3. kurtsoan edo Curriculum aniztasuneko edo Curriculum Egokituko Unitateko 3. kurtsoan programa eskaintzen den ikastetxe berean matrikulatuta dauden ikasleak: 10 puntu.
a.3) DBHko 4. kurtsoan edo Curriculum aniztasuneko 4. kurtsoan programa eskaintzen den ikastetxez beste batean matrikulatuta dauden ikasleak: 8 puntu.
a.4) DBHko 3. kurtsoan edo Curriculum aniztasuneko edo Curriculum Egokituko Unitateko 3. kurtsoan programa eskaintzen den ikastetxez beste batean matrikulatuta dauden ikasleak: 6 puntu.
a.5) DBHko 2. kurtsoan programa eskaintzen den ikastetxe berean matrikulatuta dauden ikasleak: 4 puntu.
a.6) DBHko 2. kurtsoan programa eskaintzen den ikastetxez beste batean matrikulatuta dauden ikasleak: 2 puntu.
Aurreko ataletan eskatutakoa ikasleen jatorriko ikastetxeek egindako txostenen bidez frogatuko da.
b) Familia unitatearen per capita errenta:
b.1) 6.224 euroko edo hortik beherako per capita errentak: puntu 1
b.2) 6.224,01 eurotik 8.153 eurora bitarteko per capita errentak: 0,75 puntu.
b.3) 8.153,01 eurotik 9.711 eurora bitarteko per capita errentak: 0,50 puntu.
b.4) 9.711,01 eurotik 10.778 eurora bitarteko per capita errentak: 0,25 puntu.
b.5) 10.778 eurotik gorako errentak: 0 puntu.
Familiaren errenta frogatzeko 2006ko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren kopia aurkeztu beharko da. Aitorpena egin beharrik ez eta egin ez bazuten, urte horretan jasotako diru-sarrerak egiaztatzeko agiria aurkeztuko da.
Familia unitatearen errentak behar den bezala egiaztatzen ez badira, atal honetako puntuazioa 0 izanen da.
5. Aurreko oinarrian ezarritako irizpide orokorrak aplikatu ondoren eskatzaileen artean berdinketa gertatuz gero puntuetan, lehentasuna izanen dute familiako errenta apalenak dituztenek eta, berdinketak iraunez gero, jendaurreko zozketa eginez ebatziko da.
6. Ikasleak onartzeko prozesuak ondoko epe hauek izanen ditu: eskabideak aurkezteko epea irailaren 3tik 5era bitartekoa izanen da, biak barne. Programetan onartutakoen behin-behineko zerrendak irailaren 8an jakinaraziko dira eta erreklamazioak aurkezteko egunak irailaren 8a eta 9a izanen dira. Onartuen behin betiko zerrendak irailaren 10ean argitaratuko dira. Matrikula, berriz, irailaren 10etik 12ra bitarte eginen da, bi egunak barne.
7. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, baimena duten ikastetxeek baremoa aplikatuko dute ebazpen honen 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Horretarako, ondoko prozedura honi jarraikiko zaio:
a) Eskola Kontseiluak, hau da, ikasleen onarpenari buruz erabakitzeko eskumena duen organoak, onartu eta ez onartuen behin-behineko zerrendak emanen ditu argitara ikastetxean bertan, eskatzaileek lortutako puntuazioa barne.
b) Ezarrita dagoen epean (irailaren 8an eta 9an) aurkezten diren erreklamazioak ebatzi, eta behin betiko zerrendak argitaratu ondoren, matrikulazioa eginen da, 4. oinarrian aipatzen diren egunetan (irailaren 10etik 12ra).
c) Irailaren 15ean eta 16an, hasieran eman eta interesdunek hartu ez dituzten tokiak Eskola Kontseiluak banatu ahalko ditu, kontuan harturik organo horrek hasiera batean onartutako zerrendak.
d) Aurreko prozesua erabat bukatutakoan, Eskolatze Batzordera igorriko dira onartu eta matrikulatutako ikasleen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak eta azken horien eskaera espedienteak, 2008ko irailaren 19a baino lehen.
8. Agiri horiek jaso eta gero, Eskolatze Batzordeak zilegi izanen du eskolatu ez diren ikasleen eskaerak beste ikastetxe batzuetara igortzea, batzordeak ezartzen duen moduan eskolatzeko.
HASIERAKO LANBIDE KUALIFIKAZIORAKO PROGRAMAK
Modalitate berezia
9. Hasierako lanbide kualifikaziorako programa bat egin dezaketen ikasleek, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroan (NHBBZ) eginen dute aurreinskripzioa ezarritako epean, "Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko informazioa eta orientabideak. 2007-2008 ikasturtea" dokumentuan ezartzen den moduan.
10. Ikaspostuak esleitzen zaizkien ikastetxeetako inskripzioak NHBBZko Psikikoen taldeko arduradunak eginen ditu eta, bere jarduketa esparruan, Tuterako NHBBZko taldeko orientatzaileak.
11. 1. Programa baterako aurreinskripzioek ezarritako ratioa gainditzen badute, lehentasunezko irizpide hauek erabiliko dira ikasleak hautatzeko:
a) Derrigorrezko hezkuntzatik zuzenean etorritako ikasleak.
a.1) Oinarrizko Hezkuntza curriculum berariazkoarekin egina duten ikasleak.
a.2) Adimen ezgaitasuna dela-eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza curriculum egokitzapen nabarmenekin egina duten ikasleak.
b) Ikasle deseskolatuak.
c) Eskatzailearen adina; adinik handienekoei lehentasuna emanen zaie.
2. Salbuespen gisa, beste mota bateko ezgaitasuna duen ikasleak lehentasuna izanen du ezgaitasunak dakartzan hezkuntza premia bereziekin bat datozen programetan aurreinskripzioa egiteko.
2. Ebazpen honetan aurreikusi gabeko bestelako atalei dagokienez, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak otsailaren 1ean emandako 16/2008 Ebazpenean ezarritakoari jarraituko zaio.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta, biharamunetik, hilabeteko epean.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin.
5. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalari, Hezkuntza Premia Berezien Atalari, eta ukitutako ikastetxe eta erakundeei.
1. ERANSKINA
HASIERAKO LANBIDE KUALIFIKAZIORAKO PROGRAMAK
Izena emateko orria 2008-2009 ikasturtea
Eskabide zk.a ............... Sarrera eguna .....................
Oharrak: Eskatzaile bakoitzak eskabide bakar bat aurkeztu beharko du lehenbiziko aukeratutako ikastetxeko administrazio bulegoan. Eskabidea bi lekutan aurkeztuz gero, baremoa aplikatu ondoren lortutako puntu guztiak galduko dira.
Datu pertsonalak.
Deiturak
Izena ............................., NANa.
Helbidea ........................, Zk.a ........ Solairua ....... Letra
Herria ..................., P.K. ........ Telefonoa
Eskatzen dituen programak.
HURRENKERA PROGRAMA IKASTETXEA
Lehendabizikoa:
Bigarrena:
Hirugarrena:
Adina.
Jaioteguna .................. adina (2008ko abenduaren 31n): ............. urte.
Eskolatzea (X batez markatu).
[ ] Hautatutako lehenengo ikastetxean eskolatua. (2007-2008 ikasturtea).
[ ] Beste edozein ikastetxetan eskolatua (2007-2008 ikasturtea).
Datu ekonomikoak.
Urteko familiaren errenta ..........................
(Datu hori 2006ko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren familiaren datutik lortu behar da (Zerga-oinarriaren zati orokorra: 507 laukia), eta aitorpen obligaziorik izan ez balitz, epe horretan jasotako diru-sarrerak frogatzeko beste agiri batzuk).
Familiaren datuak
Familia unitateko kideen kopurua, guztira
(Aitortutako urteko errentarekin bizi diren familia unitateko kide guztien datuak: aitorpenaren egilea, ezkontidea eta kenketarako eskubidea dakarten ondorengoak)
Aurkeztu beharreko agiriak.
.Nahitaezkoa.
-Eskabidea: "Izena emateko orria. 2008-2009 ikasturtea".
-Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN edo baliokidea) fotokopia .
-2007-2008 ikasturtean zer ikastetxetan dagoen matrikulatuta, bertako espedientea, osorik (uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren I. edo II. eranskinak).
● Hautazkoa.
-2006ko Familiaren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren fotokopia. Aitorpena egin izan ez balitz, epe horretan jasotako diru-sarrerak egiaztatzeko agiria.
.Sartzeko baldintzak.
-16 urtetik 21 urtera bitarteko adina izatea.
-Salbuespen gisa, 15 urte.
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulurik ez izatea.
Eskatzaileak sartzeko baldintza guztiak betetzen dituela eta izena emateko orri honetako datu guztiak egia direla aitortu eta sinatzen dugu ........................(e)an, 2008ko irailaren ....................(e)an.
Aitaren, amaren edo Interesdunaren sinadura tutorearen sinadura
HASIERAKO LANBIDE KUALIFIKAZIOA
Ikastetxeko ESKABIDEA ...............
zigilua Sarrera eguna ................ 2008-2009 ikasturtea.