(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Egitura organikoa :
    • 343/2014 Foru Agindua, maiatzaren 28koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen egitura garatzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

343/2014 Foru Agindua, maiatzaren 28koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen egitura garatzen duena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2014ko 116. NAOn argitaratua, ekainaren 16an. Akats zuzenketa, uztailaren 31ko 500/2014 Foru Agindua)

Atarikoa

2012ko uztailaren 31ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura onesten zuen foru dekretua argitaratu zen, baita Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoen estatutuak onesten zituzten foru dekretuak ere. Lehenago, 2012ko uztailaren 5ean, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak argitaratu ziren.

Foru dekretu horietan, besteak beste, departamentuaren eta aipatu erakunde autonomoen egitura organikoa arautu zen atalen maila arte.

Denbora iraganik, ikusi da eremu horien guztien egitura garatu behar dela atalaren azpiko mailetan, gaur dagoena eremuen egitura berrira egokituz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak, 24.4 artikuluan, ezartzen du bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzea, unitate horiek non sartuko diren, departamentu horretako kontseilari titularrak eginen duela, foru aginduaren bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

I. KAPITULUA. Xedea eta egitura orokorra

1. artikulua. Xedea.

Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura garatzea du xede foru agindu honek, departamentuari edo haren organoei atxikitako erakunde autonomoena barne, bulegoak eta ataletatik beherako beste unitate batzuk ezarriz.

2. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

Gizarte Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

–Langileriaren Kudeaketarako Bulegoa.

–Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoa.

–Administrazio Aferetarako Bulegoa.

–Argibide, Erregistro eta Agiritegi Bulegoa.

3. artikulua. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

a) Garapenari Arreta Emateko eta Pertsonak Gizarteratzeko Zerbitzuaren mende:

–Pentsioen Bulegoa.

b) Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuaren mende:

–Gizarte Zerbitzuen Plangintzari buruzko Dokumentuak Sortu eta Zabaltzeko Bulegoa.

–Plan Orokorrak Koordinatzeko Bulegoa.

c) Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuaren mende:

–Ikuskapen, Sustapen eta Lehiaren Defentsako Bulegoa.

4. artikulua. Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren egitura.

1. Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak bulego hauek ditu bere egituran:

a) Mendekotasunerako Zerbitzuen Zuzendariordetzaren mende:

–Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoa.

–Zorren Kudeaketa eta Kontrolaren Bulegoa.

–Banakako Arreta Programen Bulegoa.

b) Mendekotasunerako Baliabideen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzaren mende:

–Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoa.

–Programetarako Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

–Horniduren Bulegoa.

2. Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren mendeko zentroek bulego maila duten administrazio unitate hauek ditu bere egituran:

a) ‘El Vergel’ zahar etxearen mende:

–Erizaintzaren Koordinaziorako Unitatea.

–Mantentze-lanen Unitatea

–Sukalde Unitatea

b) San José zentroaren mende:

–Zaintzaileen Koordinaziorako Unitatea.

c) Santo Domingo zahar etxearen mende:

–Kudeaketa Administratiboaren Unitatea

5. artikulua. Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren egitura.

Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak bulego hauek ditu bere egituran, guztiak Familiaren eta Haur eta Nerabeentzako Arretaren Zuzendariordetzaren mende:

–Familia Bulegoa.

–Arazo Sozialak dituzten Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa.

–Gizartearekin Gatazkan eta Zentzatzeko bidean dauden Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa.

–Familia-harreraren Bulegoa.

–Adopzioaren Bulegoa.

6. artikulua. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren egitura.

1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak bulego hauek ditu bere egituran:

a) Kirolaren Zuzendariordetza Nagusiaren mende:

–Kirola Sustatzeko Bulegoa.

–Kirol Jokoen Bulegoa.

–Kirol Federazioen Bulegoa.

–Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoa.

–Kirol Teknifikazioaren Bulegoa.

b) Administrazio eta Kudeaketa Atalaren mende:

–Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoa.

–Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoa.

c) Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiaren mende:

–Argibide eta Prestakuntza Bulegoa.

–Gazte Mugikortasunerako Bulegoa.

–Gazteen Sormenaren eta beste zerbitzu batzuen Bulegoa.

–Toki Entitateen eta Gazte Elkarteen Bulegoa.

–Gazteriaren Etxeen Bulegoa.

2. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren mende dagoen Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak bulego maila duten administrazio unitate hauek ditu bere egituran:

–Laguntzako Unitate Teknikoa.

–Ikerkuntzako Unitate Teknikoa.

–Prestakuntzako Unitate Teknikoa.

II. KAPITULUA. Idazkaritza Tekniko Nagusia

7. artikulua. Langileriaren Kudeaketarako Bulegoa.

Langileriaren Kudeaketarako Bulegoak Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita dago, eta, Idazkaritza Tekniko Nagusiak kudeatzen dituen langileei dagokienez, eginkizun hauek ditu:

a) Langileen espedienteak ireki, segimendua egin eta eguneratzea.

b) Nomina bidez ordaintzen diren langileria gastuei buruzko agiriak tramitatzea.

c) Langileei buruzko ohiko administrazio gaiak kudeatzea.

d) Langileriaren inguruko arauak betetzen ote diren ikuskatzea eta kontrolatzea.

e) Langileen laneratzea eta puntualtasuna kontrolatzea.

f) Aparteko orduen gastuak, bidaia-ostatuen sarietakoak, joan-etorrietakoak eta gastu aldakorrak neurrizkoak direla kontrolatzea.

g) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

h) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

8. artikulua. Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoa.

Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoa Aurrekontuen Kudeaketarako Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko aurrekontuetako ordainketa eta kobraketa agiriak prestatzea, betiere aurretik saldoei buruz egin beharreko egiaztapen guztiak eginda.

b) Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren urte anitzeko lerroen segimendua egitea.

c) Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko administrazio unitateei laguntzea aurrekontuetako ordainketa eta kobraketa agiriak prestatzen.

d) Kontu-hartzailetzako eta aurrekontuetako gaien inguruko informazioa prestatzea, behar diren txosten ekonomikoak egiteko.

e) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

f) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

9. artikulua. Administrazio Aferetarako Bulegoa.

Administrazio Aferetarako Bulegoa Gizarte Politikako Araubide Juridiko-administratiboaren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Foru aginduen proposamenak eta Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiak edo Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak eman beharreko ebazpenen proposamenak prestatzeko lanak koordinatzea, gai-zerrendan sartu behar baldin badira.

b) Foru aginduen gai-zerrenda eta Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren edo Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailearen ebazpenen gai-zerrenda prestatzea eta haiek antolatzea eta artxibatzea.

c) Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea aldizkari horretan argitaratu beharreko dokumentuak.

d) Foru aginduak eta Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiak edo Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpenak jakinarazteko lanak koordinatzea.

e) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

f) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Gizarte Politikako Araubide Juridiko-administratiboaren Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

10. artikulua. Argibide, Erregistro eta Agiritegi Bulegoa.

Argibide, Erregistro eta Agiritegi Bulegoa Informazio eta Modernizazio Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Jendeari ematen zaion arreta koordinatu eta horren jarraipena egitea, gaur egun eskura dauden bideak eta etorkizunean sor daitezkeenak erabiliz.

b) Profesionalek, gizarte entitateek eta abarrek kanpotik egiten duten informazio eskaerari erantzutea.

c) Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko administrazio unitateei laguntza ematea, planak, txostenak, komunikabideetarako zabalkundea eta abar prestatzeko.

d) Estatistikak, aginte-koadroak, memoriak eta informazio liburuxkak prestatu eta banatzea.

e) eko edukiak kudeatu eta mantentzea.

f) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistroak arautzen dituzten araudiak erregistro orokorrei esleitzen dizkienak.

g) Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko eta Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako atalei beren eskumeneko espedienteak eta dokumentuak banatzea.

h) Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko eta Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako espedienteen artxiboa antolatu eta mantentzea.

i) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Informazio eta Modernizazio Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

III. KAPITULUA. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia

11. artikulua. Pentsioen Bulegoa.

Pentsioen Bulegoa Gizarte Onarpenerako Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Kotizazio gabeko pentsio eta laguntzen espedienteak jaso, aztertu eta baloratzea.

b) Alargun-pentsioak jasotzeagatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kenkaria aldez aurretik ordaintzeko espedienteak jaso, aztertu eta baloratzea.

c) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

d) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Gizarte Onarpenerako Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

12. artikulua. Gizarte Zerbitzuen Plangintzari buruzko Dokumentuak Sortu eta Zabaltzeko Bulegoa Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuak prestatzen dituen planak eta gainerako dokumentuak diseinatu eta maketatzea.

b) Planak aurkezteko eta hedatzeko mota guztietako lanak egitea euskarri digitalean eta paper-formatuan.

c) Argitalpenen edizio prozesuaren tramitazio administratiboa eta segimendua.

d) Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuaren argitalpenak kontrolatu eta banatzea.

e) Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuaren prozesu administratiboak koordinatu eta burutzea.

f) Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuari laguntzea bere eskumeneko arloetan.

g) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

h) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

13. artikulua. Plan Orokorrak Koordinatzeko Bulegoa.

Plan Orokorrak Koordinatzeko Bulegoa Plangintza eta Ikerketa Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren, Kalitate Planaren eta Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroaren exekuzio teknikoa, segimendua eta ebaluazioa.

b) Gizarte Politiketako Departamentuko eta gainerako departamentuetako unitateek gizarte zerbitzuen plan orokorren exekuzioan, segimenduan eta ebaluazioan duten parte-hartzea koordinatzea.

c) Plangintza orokorrerako aurreikusten diren parte-hartze prozesuetatik datozen aldizkako bileren deialdiak, bilera horietako aktak eta haien erabakien eta konpromisoen segimendua egiteko prozedurak antolatzea.

d) Plangintza eta Ikerketa Atalari proposatzea plangintza orokorreko arloen gaineko argitalpenak egitea.

e) Plangintza orokorrari buruzko topaketak, biltzarrak, jardunaldiak eta bestelako ekitaldi profesional eta/edo zientifikoak antolatzen laguntzea.

f) Plangintza eta Ikerketa Atalari proposatzea haren eskumeneko planak prestatzeko orduan lagungarri izan daitezkeen azterlanak egitea beharren, egoeraren eta baliabideen gainean.

g) Bere eskumeneko arloetan, departamentuen eta erakundeen arteko lantalde teknikoetan parte hartzea.

h) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

i) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Plangintza eta Ikerketa Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

14. artikulua. Ikuskapen, Sustapen eta Lehiaren Defentsako Bulegoa.

Ikuskapen, Sustapen eta Lehiaren Defentsako Bulegoa Merkatua Kontrolatzeko, Sustapenerako eta Lehiaren Defentsarako Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Lehiaren Defentsako Legean akordioei eta debekatutako eta baimendutako jardunbideei buruz ezarrita dauden prozedurei dagozkien espedienteak ireki eta instruitzea.

b) Zehapen-espedienteak instruitzean sortzen ahal diren arazo intzidentalak ebaztea.

c) Instruitutako espedienteak Lehiaren Defentsarako Batzorde Nazionalari igortzea, hark ebatz ditzan.

d) Lehiaren Defentsarako Batzorde Nazionalak hartzen dituen ebazpenak gauzatzen eta betetzen direla zaintzea.

e) Ikuskapena kontsumo eta lehiaren defentsaren arloan.

f) Organo eskuduna izendatzeko mekanismoak aplikatzea, otsailaren 21eko 1/2002 Legean ezarritakoarekin bat.

g) Lehiaren Defentsako Legeak debekatzen dituen jardunbideen ondorioz tramitatzen diren prozeduretan itundutako amaiera sustatu eta erabakitzea.

h) Autonomia erkidegoetako eta Estatuko Administrazio Orokorreko izen bereko erakundeekin lankidetzan aritzea bere eginkizunen eremuan, bereziki otsailaren 21eko 1/2002 Legearen 2.1 (lehenbiziko paragrafoa) eta 2.2 (lehenbiziko paragrafoa) artikuluek aipatzen dituzten jakinarazpenak egin eta hartzeko.

i) Horretarako baimena duten langileek Lehiaren Defentsari buruzko uztailaren 3ko 15/2007 Legearen 40. artikuluan ezarritako ikuskapen ahalmenak gauzatzea, artikulu berean finkatutako baldintzetan.

j) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

k) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Merkatua Kontrolatzeko, Sustapenerako eta Lehiaren Defentsarako Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

IV. KAPITULUA. Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia

15. artikulua. Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoa.

Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoa Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zerbitzu Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna eta buruko eritasuna duten pertsonen espedienteak baloratu, kudeatu eta tramitatzea.

b) Itxaron zerrendak aztertzea eta irizpide objektiboak ezartzea, urritasun motaren, egoeraren larritasunaren eta kasu bakoitzaren ezaugarrien arabera eskariak lehenesteko.

c) Eskaera aztertzea eta jarduketa hobetzeko proposamenak egitea.

d) Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna eta buruko eritasuna dutenentzako zentro berekietako eta itunduetako ingresuak kudeatzea, hain zuzen, egoitza-zentroetakoak, eguneko zentroetakoak, gaueko zentroetakoak, laguntza anbulatorioko zentroetakoak eta aldi baterako egonaldietarakoak.

e) Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna eta buruko eritasuna duten pertsonentzako zentroetako tarifak ezartzeko eta eguneratzeko proposamenak egitea.

f) Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna eta buruko eritasuna duten pertsonentzako zentro berekietan eta itunduetan dauden beharrak aztertu eta esku-hartze egokiak proposatzea.

g) Bere eskumeneko arloetan, koordinazio eta ebaluazio prozesuetan parte hartzea.

h) Bere eskumeneko arloetan, diziplinen eta erakundeen arteko lantalde teknikoetan parte hartzea.

i) Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna eta buruko eritasuna duten pertsonen arloko itunei dagozkien txostenak eta agiri teknikoak prestatzea.

j) Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna eta buruko eritasuna duten pertsonen arloko itunen exekuzioaren jarraipena eta kontrola egitea.

k) Irizpideak eta baremoak egokitzea, Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei kasu egiteko Legea betetzen dela bermatzeko.

l) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

m) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zerbitzuen Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

16. artikulua. Zorren Kudeaketa eta Kontrolaren Bulegoa.

Zorren Kudeaketa eta Kontrolaren Bulegoa Mendekotasunerako Zerbitzuen Zuzendariordetzari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Zorraren bermeak ezartzeko edukiari eta prozesuari buruzko informazio orokorra ematea.

b) Sortu beharreko zorraren gutxi gorabeherako kalkulua egitea.

c) Zorra kudeatu, jarraitu eta kontrolatzeko administrazio-prozedura prestatzea, egoitzen erabiltzaileek egonaldien zerbitzuak finantzatzeko egin beharreko diru-ekarpenaren araudia eta gai horri lotutako gainerako araudia aplikatuz.

d) Prozedura hori ezartzea eta prozedura ongi burutzeko ardura duten pertsonekin eta entitate publiko eta pribatuekin koordinatzea.

e) Gizarte Politiketako Departamentuaren izenean dauden zorrak borondatezko bidean kudeatu eta kontrolatzeko prozedura prestatu, ezarri eta kudeatzea.

f) Egoitza bereki edo itunduetan arreta (iraunkorra nahiz aldi baterakoa) jasotzen dutenek eta/edo eguneko egonaldi-zerbitzuaren erabiltzaileek tarifak ez ordaintzeagatik sortzen den zorraren informazioa ematea eta zorraren kudeaketa, jarraipena eta kontrola egitea, ez-ordaintzeen protokoloarekin bat.

g) Zor eta ez-ordaintzeei buruzko kontsultei eta erreklamazioei arreta eta erantzuna ematea.

h) Zorren eta ez-ordaintzeen aldaketa txostenak egitea.

i) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

j) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Mendekotasunerako Zerbitzuen Zuzendariordetzak agintzen dion beste edozein eginkizun.

17. artikulua. Banakako Arreta Programen Bulegoa.

Banakako Arreta Programen Bulegoa Prestazioen Koordinazio Administratiboaren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Mendekotasun egoeran dauden pertsonen banakako arreta programei (BAP) buruzko espedienteak sortzea.

b) Espedienteak gizarte zerbitzu oinarrizkoetara bideratzea eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen BAPei buruzko proposamenak prestatzen dituzten profesionalekin koordinatzea, baita zerbitzuak ematen dituzten unitateekin ere.

c) BAPei buruzko proposamenak hartu eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzak eta zerbitzuak emateko proposamenak prestatzea.

d) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

e) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, baita Prestazioen Koordinazio Administratiboaren Atalak agintzen dizkion beste batzuk ere.

18. artikulua. Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoa.

Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoa Mendekotasunerako Baliabideen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Desgaitasunen bat dutenekin eta hirugarren adinekoekin lan egiten dituen entitateentzako diru-laguntzen deialdiak koordinatzea, segimendua egitea eta haiei buruzko informazioa ematea, eta diru-laguntza horiek kudeatu eta kontrolatzea.

b) Mugigarritasun programentzako diru-laguntzen deialdiak koordinatzea, segimendua egitea eta haiei buruzko informazioa ematea, eta diru-laguntza horiek kudeatu eta kontrolatzea.

c) Desgaitasunen bat dutenentzako eta hirugarren adinekoentzako laguntza teknikoak kudeatu eta kontrolatzea.

d) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

e) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Programen eta Diru-laguntzen Kudeaketaren Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

19. artikulua. Programetarako Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

Programetarako Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa Mendekotasunerako Baliabideen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Administrazio prozedurak ezartzea desgaitasunaren arloko entitateei, adinekoen arlokoei eta mugikortasuneko programei diru-laguntzak emateko deialdiak behar bezala egin daitezen.

b) Artxiboa eta diru-laguntzen deialdiei lotutako gutuneria kudeatzea.

c) Koordinazio eta laguntza administratiboa ematea espedienteen jarraipena eta kontrola egitean, espedienteen dokumentu-edukia osatu eta tramitazioa bukatu arte.

d) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Mendekotasunerako Baliabideen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzak agintzen dion beste edozein eginkizun.

20. artikulua. Horniduren Bulegoa.

Horniduren Bulegoa Inbertsio, Obra eta Hornidura Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zentro berekien hornidurak eta, hala agintzen bazaio, Gizarte Politiketako Departamentuko eta haien organo autonomoetako beste zentro batzuenak kontratatzeko behar diren jarduketak burutzea.

b) Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zentro berekien hornidurak eta, hala agintzen bazaio, Gizarte Politiketako Departamentuko eta haien organo autonomoetako beste zentro batzuenak kudeatu eta kontrolatzea.

c) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

d) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Inbertsio, Obra eta Hornidura Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.

21. artikulua. Erizaintzaren Koordinaziorako Unitatea.

Erizaintzaren Koordinaziorako Unitatea El Vergel zahar etxeari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Zentroko erizaintza unitatearen giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

b) Erizaintzan erabili beharreko materialak kontrolatzea, zerbitzua zuzen ematen dela bermatzeko.

c) Erizaintzako langileak beren artean, zentroko gainerako zerbitzuekin eta zentroko zuzendaritzarekin koordinatzea.

d) Erizaintzako langileen txandak, oporrak eta atsedenaldiak ezartzea eta unitateari atxikitako langileei eginkizunak esleitzea.

e) Unitateko langileak lanerako egokitu eta adoretzea eta haiei aholkuak, laguntza teknikoa eta prestakuntza ematea.

f) Unitateko langileen lana gainbegiratu eta haren kalitatea kontrolatzea.

g) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, El Vergel zahar etxeko Zuzendaritzak agintzen dion beste edozein eginkizun.

22. artikulua. Mantentze-lanen Unitatea.

Mantentze-lanen Unitatea El Vergel zahar etxeari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Ondasun higiezinaren mantentze-lan orokorrez eta prebentziorako mantentze-lanez arduratzea eta, behar izanez gero, mantentze-lan horien ardura kontratatzen diren kanpoko zerbitzuetara bideratzea.

b) Gertatzen diren larrialdiei berehala kasu egiten zaiela bermatzeko behar diren lanak koordinatzea.

c) Zahar etxeko lorategiak eta atxikitako eraikinak garbitzea.

d) Unitateari atxikitako langileen lan-parteak jasotzea eta haien lana koordinatzea.

e) Konpontze eta mantentze lanak kanpoko enpresei esleitzeko aurrekontuak eskatzea.

f) Kanpoan kontratatzen diren konpontze eta mantentze lanak ikuskatu eta kontrolatzea.

g) Etxearen mantentze lanetarako kontratatzen diren erosketak tramitatzea.

h) Mantentze lanei loturiko eskaeretako hornigaiak jasotzea.

i) Mantentze lanak egiteko langileak eta baliabideak antolatzea.

j) Altzariak garraiatzea eraikineko toki batetik bestera.

k) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, El Vergel zahar etxeko Zuzendaritzak agintzen dion beste edozein eginkizun.

23. artikulua. Sukalde Unitatea.

Sukalde Unitatea El Vergel zahar etxeari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Sukaldeko lan-txandak ezartzea.

b) Profesionalek sukaldean egin behar dituzten eguneroko lanak antolatzea.

c) Osasun zerbitzuek erabakitzen dituzten menuak El Vergel zahar etxean ezartzea.

d) Eskaerak eta erosketak egitea eta jaki-tokia kudeatzea.

e) Etxe zaharreko Zuzendaritzarekin batera parte hartzea bere jarduerako zereginetan.

f) Sukaldearen urteko gastu-aurrekontua prestatzea eta hura betetzeko erantzukizuna bere gain hartzea.

g) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, El Vergel zahar etxeko Zuzendaritzak agintzen dion beste edozein eginkizun.

24. artikulua. Zaintzaileen Koordinaziorako Unitatea.

Zaintzaileen Koordinaziorako Unitatea San José Zentroari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Zaintzaileen egutegiak diseinatzea: txanden banaketa, oporrak, ordaindu behar diren egunak, eguneko atsedenaldia eta abar.

b) Zaintzaileak unitateetako lan-kargaren arabera banatzea.

c) Zaintzaileen kontratazioak baloratu eta eskatzea.

d) Zaintzaileen zereginen plangintza diseinatzea, kontrolatzea eta gainbegiratzea.

e) Zaintzaileen prestakuntza jasotzeko beharrak koordinatzea.

f) Lanbide anitzeko talde teknikoarekin elkarlanean aritzea, eguneroko bizitzari, aisialdiari eta astialdiari buruzko programen ebaluazioa eta jarraipena egitean.

g) Zentro berrian sartzen diren zaintzaileei harrera egitea, hezitzea eta haien eginkizunak jakinaraztea.

h) Zaintzailearen eginkizun guztiak protokolizatzea, irizpideak bateratzeko.

i) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, San José Zentroko Zuzendaritzak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

25. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Unitatea.

Kudeaketa Administratiboaren Unitatea Santo Domingo zahar etxeari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Zentroaren jarduera administratiboa koordinatu, bultzatu eta kontrolatzea.

b) Erakunde autonomoaren zerbitzu zentralekin batera, zentroko langileekin eta erosketekin zerikusia duten espedienteak eta zentroko zuzendaritzak agintzen dizkionak tramitatzea.

c) Zentroko artxiboa antolatu eta kudeatzea.

d) Aurrekontuen aplikaziorako eragiketen jarraipena eta barne-kontabilitatea egitea.

e) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Santo Domingo zahar etxeko Zuzendaritzak agintzen dion beste edozein eginkizun.

V. KAPITULUA. Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua

26. artikulua. Familia Bulegoa.

Familia Bulegoa Familien Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko haur-eskolen jarduerak antolatu eta koordinatzea.

b) Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrak integratzeko programen jarraipena egitea.

c) Familia ugarien programa koordinatzea.

d) Familientzako eta lanean ari diren amentzako diru-laguntzak koordinatzea.

e) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

f) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, baita Familien Atalak agintzen dizkion beste batzuk ere.

27. artikulua. Arazo Sozialak dituzten Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa.

Arazo Sozialak dituzten Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa Adingabearen Babes eta Sustapenerako Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Adingabearen Babes eta Sustapenerako Atalari laguntzea haurrak eta nerabeak babesteari loturiko eginkizun guztietan.

b) Laguntza eskatzen duten Nafarroako “gizarte sareko korapilo” guztiei aholku ematea adingabeen babesaren arloan, hots, oinarrizko gizarte zerbitzuei, auzoko unitateei eta haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeei.

c) Babesik gabeko egoeran edo babesik gabe gelditzeko arriskuan dauden adingabeen espedienteak baloratzea, kasu bakoitzaren larritasuna finkatzeko.

d) Babesik gabeko egoeraren larritasuna moderatua edo handia baldin bada, esku hartzea eta kasuan-kasuan behar diren babeserako baliabideak aplikatzea.

e) Adingabeen babeserako neurriak eta baliabideak abian jartzeko administrazio ebazpenak emateko txostenak prestatzea.

f) Arazo sozialak dituzten adingabeak hartzeko zentroak kudeatzen dituzten entitate itunduen gainbegiratze teknikoa eta jarraipena egitea.

g) Arazo sozialak izanik, egoitzetan hartuak dauden adingabeak gainbegiratzea, laguntzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea.

h) Epaileentzako txostenak idaztea eta proposamenak egitea. Familia Epaitegiekin eta Adingabeen Fiskaltzarekin koordinatzea.

i) Egoitzetan hartuak dauden adingabeen familiekin, guraso-eginkizunak berreskuratzeko programak garatzea.

j) Adingabeen jarraipena egitea erakundeen babespetik atera eta gero.

k) Familietan Esku Hartzeko Programa Espezializatua baloratzea, gainbegiratzea eta haren jarraipena egitea.

l) Haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeetara bideratutako adingabeak baloratzea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.

m) Eguneko zentroaren lana baloratzea, gainbegiratzea eta haren jarraipena egitea.

n) Adingabekoentzako Behaketa eta Abegi Zentroaren lana baloratzea, gainbegiratzea eta haren jarraipena egitea.

o) Familientzako diru-laguntzak baloratzea eta kudeatzea, egoitzetan hartzeko alternatiba gisara.

p) Erakundeen babespetik ateratzeko bidean dauden adingabeentzako diru-laguntzak baloratzea eta kudeatzea.

q) Kanpoko zentroetan hartuak dauden adingabeen egonaldietarako diru-laguntzak baloratzea eta kudeatzea.

r) Babespean dauden adingabeen datu-basearen eta Adingabeen Egoeren Erregistroaren mantentze eta eguneratze lanez arduratzea.

s) Beharrezkoa denean, espedienteak ixtea (adinez nagusi egitea, familian berriz txertatzea, etab.) edo berrirekitzea.

t) Bulegoaren lanaren euskarri diren prozesu tekniko eta administratibo guztiak garatzea.

u) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, baita Adingabearen Babes eta Sustapenerako Atalak agintzen dizkion beste batzuk ere.

28. artikulua. Gizartearekin Gatazkan eta Zentzatzeko bidean dauden Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa.

Gizartearekin Gatazkan eta Zentzatzeko bidean dauden Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa Adingabearen Babes eta Sustapenerako Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Adingabearen Babes eta Sustapenerako Atalari laguntzea gizartearekin gatazkan eta zentzatzeko bidean dauden adingabeei loturiko eginkizun guztietan.

b) Laguntza eskatzen duten Nafarroako “gizarte sareko korapilo” guztiei aholku ematea adingabeen babesaren arloan, hots, oinarrizko gizarte zerbitzuei, auzoko unitateei eta haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeei.

c) Babesik gabeko egoeran edo babesik gabe gelditzeko arriskuan dauden adingabeen espedienteak baloratzea, kasu bakoitzaren larritasuna finkatzeko.

d) Babesik gabeko egoeraren larritasuna moderatua edo handia baldin bada, esku hartzea eta kasuan-kasuan behar diren babeserako baliabideak aplikatzea.

e) Adingabeen babeserako eta zentzatzeko bidean jartzeko neurriak eta baliabideak abian jartzeko administrazio ebazpenak emateko txostenak prestatzea.

f) Gizartearekin gatazkan eta zentzatzeko bidean dauden adingabeak hartzeko zentroak kudeatzen dituzten entitate itunduen gainbegiratze teknikoa eta jarraipena egitea.

g) Gizartearekin gatazkan eta zentzatzeko bidean dauden adingabeak gainbegiratzea, laguntzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea.

h) Adingabekoentzako Behaketa eta Abegi Zentroaren lana baloratzea, gainbegiratzea eta haren jarraipena egitea.

i) Egoitzetan barnetegi araubidean dauden adingabeen familiekin, guraso-eginkizunak berreskuratzeko programak garatzea.

j) Adingabeen jarraipena egitea erakundeen babespetik atera eta gero.

k) Ingurune Irekiaren Programa eta Nerabeentzako Hezkuntza Programa baloratzea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.

l) Haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeetara bideratutako adingabeak baloratzea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.

m) Epaileentzako txostenak idaztea eta proposamenak egitea. Familia Epaitegiekin eta Adingabeen Fiskaltzarekin koordinatzea.

n) Erakundeen babespetik atera ondoko segimendu egoeran dauden adingabeentzako diru-laguntzak baloratzea eta kudeatzea.

o) Kanpoko zentroetan hartuak dauden adingabeen egonaldietarako diru-laguntzak baloratzea eta kudeatzea.

p) Balorazio Batzordean parte hartzea, beharrezkoa denean.

q) Babespean -gatazka soziala- eta zentzatzeko bidean dauden adingabeen datu-basearen eta Adingabeen Egoeren Erregistroaren mantentze eta eguneratze lanez arduratzea.

r) Beharrezkoa denean, espedienteak ixtea (adinez nagusi egitea, familian berriz txertatzea, etab.) edo berrirekitzea.

s) Bulegoaren lanaren euskarri diren prozesu tekniko eta administratibo guztiak garatzea.

t) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, baita Adingabearen Babes eta Sustapenerako Atalak agintzen dizkion beste batzuk ere.

29. artikulua. Familia-harreraren Bulegoa.

Familia-harreraren Bulegoa Adopzioaren eta Familia-harreraren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Harrera adingabearena ez den beste familia batek egiten duenean, familiak hautatzea, prestakuntza ematea, jarraipena egitea eta laguntzea.

b) Harrera adingabearen beraren familiak egiten duenean, familiak baloratzea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.

c) Familietan har daitezkeen adingabeei buruzko espedienteak baloratzea.

d) Familia harrerak formalizatzea.

e) Jaio ondoko lehenbiziko urteetan dauden adingabeei buruzko presako espedienteak tramitatzea.

f) Adingabeen babeserako neurriak eta baliabideak abian jartzeko administrazio ebazpenak emateko txostenak prestatzea.

g) Adingabekoentzako Behaketa eta Abegi Zentroan eta larrialdiko familietan dauden adingabeak gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.

h) Epaileentzako txostenak idaztea eta proposamenak egitea. Familia Epaitegiekin eta Adingabeen Fiskaltzarekin koordinatzea.

i) Adingabeak hartzen dituzten familientzako diru-laguntzak kudeatzea.

j) Familietan hartzen diren adingabeen jarraipena egitea oinarrizko gizarte zerbitzuen bidez, haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeen bidez, familiak elkartzeko guneen bidez eta antzekoen bidez.

k) Familia-harrerei buruzko datu-basearen mantentze eta eguneratze lanez arduratzea.

l) Beharrezkoa denean, espedienteak ixtea (adinez nagusi egitea, familian berriz txertatzea, etab.) edo berrirekitzea.

m) Beste autonomia erkidego edo herrialde batzuetako gizarte zerbitzuekin harremanak izatea familia-harrera behar duten adingabeei buruzko espedienteak lekuz aldatzeko.

n) Bulegoaren lanaren euskarri diren prozesu tekniko eta administratibo guztiak garatzea.

o) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, baita Adopzioaren eta Familia-harreraren Atalak agintzen dizkion beste batzuk ere.

30. artikulua. Adopzioaren Bulegoa.

Adopzioaren Bulegoa Adopzioaren eta Familia-harreraren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Familia adoptatzaileak hautatzea, prestakuntza ematea, jarraipena egitea eta laguntzea.

b) Adoptatzen ahal diren adingabeen espedienteak baloratu eta jarraitzea.

c) Txostenak eta adoptatzeko proposamenak prestatzea.

d) Adopzioaren arloan interesa duten pertsonei informazioa eta aholku ematea.

e) Adopzioaren arloan interesa duten pertsonen prestakuntza diseinatzea, koordinatzea eta haren jarraipena egitea.

f) Eskaerak jasotzea eta tramitatzea, dela zuzenean, dela behar bezalako baimena duten entitateen bidez.

g) Adopzioa eskatzen duten pertsonen balorazio psikosoziala egitea eta, hala badagokio, egokitasunaren ziurtagiriak eta jarraipena egiteko konpromisoa luzatzea.

h) Nafarroako Foru Komunitatean bitarteko lana egiten duten nazioarteko adopziorako entitate laguntzaileak kreditatzeko eta jarduteko jarraibideak prestatzea.

i) Adopzio espedienteak tramitatzea Espainiako zein atzerriko agintari eskudunen aurrean.

j) Adopzioa egin nahi duten pertsonei laguntza eta aholku ematea Espainian eta atzerrian egin beharreko kudeaketei buruz.

k) Adopzioaren ondoko jarraipena egitea eta adoptatutako adingabeen jatorrizko herrialdeek finkatutako epeetan egin beharreko txostenak prestatzea.

l) Adoptatuek beraiek eta familiek dituzten beharretan aholku ematea.

m) Adopzioaren arloko koordinazioa eta lankidetza teknikoa, bai Nafarroan berean (hezkuntza eta osasun baliabideak, etab.) bai beste autonomia erkidego batzuekin.

n) Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

o) Adingabearen jatorrizko herrialde bakoitzean adopzioa egiteko eskatzen diren tramitazio baldintza eta eskakizun partikularrekin datu-base bat prestatzea eta eguneraturik izatea.

p) Nafarroako Adopzioen Erregistroa eguneraturik izatea.

q) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, baita Adopzioaren eta Familia-harreraren Atalak agintzen dizkion beste batzuk ere.

VI. KAPITULUA. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua

31. artikulua. Kirola Sustatzeko Bulegoa.

Kirola Sustatzeko Bulegoa Kirola Sustatzeko Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Eskolako kanpainak eta kirola sustatzeko egiten diren bestelako kanpainak antolatu eta kontrolatzea.

b) Entitateekin sinatu beharreko hitzarmenak sustatzea, kirol praktika garatzeko.

c) Kirola, kultura eta artea lotzeko jarduera eta kanpainak sustatzea.

d) Nafarroako kirolaren historia prestatzeko materialak bildu eta hedatzeko jarduerak sustatzea.

e) Udal kirola antolatzeko toki entitateei ematen zaizkien laguntzak kudeatzea.

f) Udal kirola antolatzeko, toki entitateei eta kirol entitateei laguntza teknikoa ematea.

g) Kirola eta kirol praktika sustatzeko asmoz, kirol garapeneko agenteekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmenak prestatu eta kudeatzea.

h) Entitateentzako eta norbanakoentzako laguntzak sustatzea, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren iritziz interesgarriak diren jarduketa puntualak antolatzeko.

i) Kirol arloko eskola eta udal kanpainen jardueretan irudi korporatiboa erakusteko euskarriak kudeatu eta jarraitzea.

j) Kirol arloko eta interes orokorretako gaiei buruzko biltzar eta jardunaldien antolakuntza sustatzea.

k) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

l) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, baita Kirola Sustatzeko Atalak agintzen dizkion beste batzuk ere.

32. artikulua. Kirol Jokoen Bulegoa.

Kirol Jokoen Bulegoa sortu da eta Kirola Sustatzeko Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Nafarroako Kirol Jokoen diseinua eta programa prestatzea, federazioekin batera, eta programa berriak sartzeko proposamenak egitea.

b) Nafarroako Kirol Jokoak kudeatu eta koordinatzea, kirol federazioekin eta Nafarroako toki entitateekin batera.

c) Nafarroako Kirol Jokoak koordinatzea Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin.

d) Federazioek eta Nafarroako Kirolaren Institutuak kirol jokoen gainean sinatzen dituzten lankidetza hitzarmenen eranskinak prestatzea.

e) Garatzen diren programen kalitatea kontrolatzea, antolakuntzan, kirol mailan eta prestakuntza arloan.

f) Estatuko Kirol Administrazioak edo beste erakunde ofizial batzuek antolatzen dituzten txapelketetan Nafarroa ordezkatzen duten taldeak eta selekzioak prestatzen laguntzea.

g) Nafarroako Kirol Jokoen gaineko informazioa ematea eta jokoak kudeatu eta koordinatzea.

h) Adingabeen kirol jarduerari buruzko araudia planifikatzea eta haren segimendua egitea haientzako kategorietan.

i) Bereziki kirola sustatzeko asmoa duten kirol ikuskizunak antolatzeko laguntzak eta kontratuak kudeatzea.

j) Estatuko Kirol Administraziotik sustatzen diren kirol programak koordinatzea eta haien segimendua egitea, administrazio horrekin lankidetzan.

k) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

l) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, baita Kirola Sustatzeko Atalak agintzen dizkion beste batzuk ere.

33. artikulua. Kirol Federazioen Bulegoa.

Kirol Federazioen Bulegoa Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Kirol babesletza sustatzea, interes sozialeko espedienteen tramitazioa kudeatzea eta horiei buruzko informazioa ematea.

b) Federazioentzako laguntzak kudeatu, koordinatu eta kontrolatzea, hitzarmenen bidez, haien kirol eta kudeaketa garapen osoa eta haien hedadura sustatuz, bereziki eskuordetzen zaizkien eginkizunak.

c) Kirolaren Etxearen eta hango zerbitzu orokor eta komunen kudeaketa koordinatzea.

d) Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroa kudeatzea.

e) Federazioen estatutuen, erregelamenduen eta hauteskunde prozesuen proposamenak kudeatzea, baita kirol modalitateak aitortzeko prozesuak eta beste baimen batzuk ere.

f) Kirola antolatzeko hitzarmenak bultzatzea, Nafarroako kirol federazioen bitartez.

g) Nafarroako, Espainiako edo nazioarteko kirol federazioen arteko lankidetza sustatzea, koordinatzea eta laguntzea.

h) Nafarroan kirol federaziorik ez duten kirol modalitateak sustatu eta haiek garatzen laguntzea.

h) Parte-hartze instituzionalaren kudeaketa lanetan laguntzea, Nafarroako kirol federazioen bitartez.

j) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

k) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, baita Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atalak agintzen dizkion beste batzuk ere.

34. artikulua. Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoa.

Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoa Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Espainiako eta atzerriko kirol jarduera eta txapelketetan parte hartzeko, deialdi eta hitzarmenen bidez klubei eta kirolariei ematen zaizkien laguntzak kudeatu, koordinatu eta kontrolatzea, haien kirol garapen osoa eta errendimendua sustatzeko.

b) Goi mailakotzat hartzen diren eta gizarte eta kirol errentagarritasun eta oihartzun handia duten ikuskizunei, jarduerei edo taldeei kirol babesa emateko espedienteak kudeatu eta kontrolatzea.

c) Gizartean oihartzuna duten Espainiako eta atzerriko kirol gertakari, ikuskizun eta lehiaketak eta interes bereziko kirol jarduerak antolatzeko, deialdi eta hitzarmenen bidez klubei eta kirolariei ematen zaizkien laguntzak kudeatu, koordinatu eta kontrolatzea, haien kirol garapen osoa eta errendimendua sustatzeko.

d) Interes berezia duten gaietarako, kirol klub eta fundazioekin lankidetza hitzarmenak sustatu eta kudeatzea, haien kirol mailaren arabera.

e) Egiten diren goi mailako kirol jardueretan eta kirol taldeen kirol jardueran, irudi korporatiboaren eta/edo erabakitzen den beste irudi baten euskarri bereizleak kudeatu eta jarraitzea, komunikabideetan eta gizartean oihartzuna dutenean.

f) Nafarroan kokaturik dauden unibertsitateen kirol jarduera eta lehiaketak koordinatu eta haiek garatzeko lanetan laguntzea.

g) Kirol Sariak eta Kirolaren Goresmen Sariak emateko prozesua koordinatu eta kudeatzea.

h) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

i) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, baita Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atalak agintzen dizkion beste batzuk ere.

35. artikulua. Kirol Teknifikazioaren Bulegoa.

Kirol Teknifikazioaren Bulegoa Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Nafarroan errendimendu handiko kirolak dituen beharrak koordinatzea, kirol federazioekin eta Nafarroako edo Estatuko beste entitate batzuekin lankidetzan.

b) Nafarroako goi mailako kirolaren arloan, kirol teknifikaziorako programak eta selekzioentzakoak abian jartzeko baldintzak sustatu, haiek diseinatu, abian jarri eta kontrolatzea, eta horretarako, laguntzen eta, kasua bada, lankidetza hitzarmenen proposamenak egitea.

c) Nafarroako Selekzioen marka korporatiboaren elementu bereizleak kudeatu eta jarraitzea.

d) Nafarroako errendimendu handiko kirola antolatzeko esparrua kudeatu eta kontrolatzea, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren helburuetan finkatutako jarraibideekin bat.

e) Kirolari talentudunak antzemateko programak sustatu, sistematizatu eta koordinatzea.

f) Kirol arloko trukeak sustatzea, kirol teknifikaziorako eta selekzioek aurrera egiteko baliabide gisa.

g) Kirol jarduera eta norberaren ikasketak, bizitza pertsonala eta lana bateragarriak izateko neurriak proposatzea.

h) Behar diren zentroekin koordinazio lana egitea, goi mailako kirolari nafarren entrenamenduen baldintzak hobetzeko.

i) Erabilerei buruzko hitzarmenak koordinatzea eta haien segimendua egitea, Kirol Azpiegituren Zerbitzuarekin koordinatuz, bai Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuarekiko hitzarmenen bidez diruz lagundutako instalazioetarako, bai instalazio orokorretarako.

j) Kirol arloko fundazioei aholkularitza ematea eta haiekin lana koordinatzea, Nafarroan errendimendu handiko kirola hobetzeko programak garatzeko.

k) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

l) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, baita Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atalak agintzen dizkion beste batzuk ere.

36. artikulua. Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoa.

Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoa Administrazio eta Kudeaketa Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Aurrekontuaren, aurrekontu-exekuzioaren, prozeduren eta prozesu ekonomiko-administratiboen barne azterketa eta kontrola egitea, kontuan hartuz Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko unitate organikoek ematen duten informazioa.

b) Administrazio eta Kudeaketa Atalari laguntzeko ekintzak kudeatzea erakunde autonomoaren aurrekontu orokorren aurreproiektua prestatzean, haren jarraipen eta kontrol lanetan eta, orobat, eskatzen diren aurrekontu-, ekonomia-, administrazio- eta prozedura-txostenak prestatzean.

c) Kontu-hartzailetza delegatuarentzako espediente arruntak tramitatzeko prozesuak kudeatu eta kontrolatzea, eta laguntza administratiboa ematea Administrazio eta Kudeaketa Atalari berariazko espedienteak tramitatzeko, espediente horiek urte anitzeko gastuei, aurrekontu-aldaketei eta Gobernuaren edo bestelako baimenei buruzkoak badira.

d) Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zentroen kontabilitate orokorra kudeatu, koordinatu eta haren segimendua egitea.

e) Laguntza administratiboa ematea eta koordinatzea espedienteen segimendua eta kontrola egitean, espedienteen dokumentu-edukia osatu arte, tramitazioa bukatu arte eta, azkenik, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren beraren Artxibo Nagusian entregatu arte.

f) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

g) Aipatutakoen antzekoa edo osagarria den eta Administrazio eta Kudeaketa Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.

37. artikulua. Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoa.

Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoa Administrazio eta Kudeaketa Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Erakunde autonomoko bulego zentralak kudeatu, koordinatu eta kontrolatzea, oro har, baita bertan sortzen diren administrazio lanak eta mantentze-lanak ere, bereziki artxibo nagusikoak, erregistrokoak, biltegikoak eta hornigaien biltegikoak.

b) Inbertsio berekietan eta ondasun arruntetako gastuetan egiten diren jarduketak, Zerbitzuen Katalogoari dagozkionak, kudeatu eta koordinatzea, ondoko hauetakoak besteak beste: modernizazio zerbitzuak; erabiltzailearendako zerbitzuak, besteak beste, telekomunikazioak eta horien gaineko gorabeherak, lan estazioak, informazio sistemak eta segurtasun esparruak; proiektu eta esperientzia arrakastatsuei buruzko zerbitzuak eta atal honen barrenean sar daitezkeen bestelako zerbitzuak.

c) Erosketen Zentralaren jarduketak kudeatu eta koordinatzea, inbertsio berekien bidez –altzarietarako, ekipamendurako, ibilgailuetarako eta beste batzuetarako– eta ondasun arruntetarako gastuen bidez (bulegoko materiala, papera eta sar daitezkeen beste batzuk), eta horretarako garatzen diren prozesuak kontrolatzea.

d) Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko funtzionarioen plantillaren finkapena, egokitzapena eta prestakuntza koordinatzea.

e) Institutuari atxikitako langileei buruzko laneko aferak kudeatu eta tramitatzea, baliabideen optimizazioa lortze aldera, hori guztia Institutuak esleiturik dituen eginkizunak eraginkortasunez eta efizientziaz bete eta egiteko.

f) Aurreikusitako jarduera eta prozesuak koordinatzea lantokian laneko arriskuei aurrea hartu ahal izateko moduan eta laneko osasuna sustatzeko moduan.

g) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

h) Aipatutakoen antzekoa edo osagarria den eta Administrazio eta Kudeaketa Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.

38. artikulua. Gazteriaren Etxeen Bulegoa.

Gazteriaren Etxeen Bulegoa Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Gazteriaren etxeen kudeaketa koordinatzea.

b) Zentro berekietan obrak eta erosketak egiteko proposamena egitea.

c) Gazteriaren etxeei atxikitako langileak koordinatzea.

d) Obrak egiteko proiektuen garapena kontrolatzeko eta jarraitzeko lanak Azpiegiturak Kudeatzeko Atalarekin koordinatzea.

e) Gazteriaren etxeen kudeaketarekin eta funtzionamenduarekin zerikusia duten proposamenak egitea.

f) Gazteendako instalazioetako prebentzio neurriak kontrolatzea eta jarraipena egitea.

g) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

h) Aipatutakoen antzekoa edo osagarria den eta Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiak agintzen dion beste edozein eginkizun.

39. artikulua. Argibide eta Prestakuntza Bulegoa.

Argibide eta Prestakuntza Bulegoa Plangintzaren eta Gazteriaren Behatokiaren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Nafarroako Gazteentzako Jardueren Eskolako (NGJE) programaziorako urteko proposamena egitea.

b) Onarpen ofiziala duten astialdiko eskolen prestakuntza gainbegiratzea, eta astialdiko eskolen prestakuntzarako urteko deialdia prestatzea eta ebaztea.

c) Haren eskumenaren barnean, tituluak eta diplomak ematea, eta horien erregistro liburuak eramatea.

d) Prestakuntza beken urteko deialdia eta ondoko ebazpen proposamena prestatzea.

e) Gazteentzako Dokumentazio eta Informazio Zentroaren jarraipena eta kontrola egitea.

f) Nafarroako Gazteentzako Informazio Sarea kudeatzea eta errolda eguneratua (altak eta bajak) izatea.

g) Aldian behingo informazio aldizkariak egitea, sarearen bidez zabaltzeko.

h) Gazteentzako informazio zerbitzuetarako diru-laguntzen deialdia prestatzea.

i) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

j) Aipatutakoen antzekoa edo osagarria den eta Plangintzaren eta Gazteriaren Behatokiaren Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.

40. artikulua. Gazte Mugikortasunerako Bulegoa.

Gazte Mugikortasunerako Bulegoa Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Eskualdeko, nazioko eta Europako gazte mugikortasuneko programak eta jarduerak arautzen dituzten prozesuen kudeaketa koordinatzea.

b) Udako jardueren kanpaina kudeatzea.

c) Atzerrian hizkuntzak ikasteko ikastaroak antolatzea.

d) Garapenerako lankidetzako programak antolatzea.

e) Gazteen turismoko ekintzak sustatzea (Tive gaztea).

f) Gazteen ikaskuntzara zuzendutako gazte mugikortasuneko beste programa batzuk antolatzea.

g) Gazteen arloko Europako programak sustatzea eta garatzea.

h) Gazteriaren arloko Europako programak antolatu eta kudeatzea.

i) Gazte boluntarioentzako programa orokorrak sustatzea eta antolatzea.

j) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

k) Aipatutakoen antzekoa edo osagarria den eta Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.

41. artikulua. Gazteen Sormenaren eta beste zerbitzu batzuen Bulegoa.

Gazteen Sormenaren eta beste zerbitzu batzuen Bulegoa Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Artista Gazteen Topaketak lehiaketa kudeatzea.

b) Artista gazteak sustatzeko eta haiei sostengua emateko laguntzen deialdiak egitea, baita ondorengo ebazpen proposamena egitea ere.

c) Entitateekin akordioak egitea, jende gaztearen artean sormena garatzeko.

d) Gazteen sormena garatzeko bestelako programak garatzea.

e) Artista gazteen eta gazteen sormenerako lokalak antolatzea eta kudeatzea.

f) Gazte txartela kudeatzea harentzat sor litezkeen modalitate guztietan, baita nazioarteko beste txartel batzuk ere.

g) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

h) Aipatutakoen antzekoa edo osagarria den eta Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.

42. artikulua. Toki Entitateen eta Gazte Elkarteen Bulegoa.

Toki Entitateen eta Gazte Elkarteen Bulegoa Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Toki entitateetara zuzendutako gazteriako politika publikoak bultzatzeko laguntzen deialdiak egitea, baita ondorengo ebazpen proposamena egitea ere.

b) Gazteendako instalazioei buruzko diru-laguntzen deialdia eta eta ondoko ebazpen proposamena egitea.

c) Auzolandegiak egiteko Nafarroako udal eta entitateetarako deialdia egitea.

d) Gazte elkarteei buruzko laguntzen deialdiak eta ondoko ebazpen proposamena egitea.

e) Nafarroako Gazteen Entitateen Errolda kudeatzea.

f) Nafarroako Gazte Kontseiluarekin dagoen hitzarmenaren eta ezartzen diren bestelako hitzarmenen jarraipena eta kontrola egitea.

g) Gazte elkarteek egindako jardueren jarraipena egitea.

h) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

i) Aipatutakoen antzekoa edo osagarria den eta Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.

43. artikulua. Laguntzako Unitate Teknikoa.

Laguntzako Unitate Teknikoa Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Zentroko zuzendaritzak ezartzen dituen helburu eta jarduketa-ildoetatik abiatuta, laguntza mediko eta zientifikoaren arloko jarduketen planifikazio orokorra egitea.

b) Unitate teknikoak egiten duen lanaren berri ematea zentroko zuzendaritzari eta hark esleiturik dituen eginkizunetan laguntzea.

c) Unitate teknikoaren ekipamendua, jarduera ekonomiko-administratiboa eta, oro har, esleiturik dituen baliabideak kudeatu eta kontrolatzea, eta orobat, bere eskumenekoak izanik, indarreko araudiaren arabera erabakitzen diren laguntzak.

d) Planifikatzen diren ikerkuntza eta prestakuntza jarduerei laguntzea, zentroko zuzendaritzak ezartzen duen bezala inplikatuz.

e) Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren bestelako eginkizunak, baita zentroak berak eskuordetuak dituenen artetik hango zuzendaritzak agintzen dizkion beste batzuk ere, foru agindu honetan adierazi ez direnak.

44. artikulua. Ikerkuntzako Unitate Teknikoa.

Ikerkuntzako Unitate Teknikoa Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Zentroko zuzendaritzak ezartzen dituen helburu eta jarduketa-ildoetatik abiatuta, ikerkuntzaren arloko jarduketen planifikazio orokorra egitea.

b) Unitate teknikoak egiten duen lanaren berri ematea zentroko zuzendaritzari eta hark esleiturik dituen eginkizunetan laguntzea.

c) Unitate teknikoaren ekipamendua, agiriak, jarduera ekonomiko-administratiboa eta, oro har, esleiturik dituen baliabideak kudeatu eta kontrolatzea, eta orobat, bere eskumenekoak izanik, indarreko araudiaren arabera erabakitzen diren laguntzak.

d) Planifikatzen diren sostengu eta prestakuntza jarduerei laguntzea, zentroko zuzendaritzak ezartzen duen bezala inplikatuz.

e) Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren bestelako eginkizunak, baita zentroak berak eskuordetuak dituenen artetik hango zuzendaritzak agintzen dizkion beste batzuk ere, foru agindu honetan adierazi ez direnak.

45. artikulua. Prestakuntzako Unitate Teknikoa.

Prestakuntzako Unitate Teknikoa Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari atxikita dago, eta eginkizun hauek ditu:

a) Zentroko zuzendaritzak ezartzen dituen helburu eta jarduketa-ildoetatik abiatuta, ikerkuntzaren arloko jarduketen planifikazio orokorra egitea.

b) Unitate teknikoak egiten duen lanaren berri ematea zentroko zuzendaritzari eta hark esleiturik dituen eginkizunetan laguntzea.

c) Unitate teknikoaren ekipamendua, agiriak, jarduera ekonomiko-administratiboa eta, oro har, esleiturik dituen baliabideak kudeatu eta kontrolatzea, eta orobat, bere eskumenekoak izanik, erabakitzen diren laguntzak.

d) Planifikatzen diren sostengu eta ikerkuntza jarduerei laguntzea, zentroko zuzendaritzak ezartzen duen bezala inplikatuz.

e) Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren bestelako eginkizunak, baita zentroak berak eskuordetuak dituenen artetik hango zuzendaritzak agintzen dizkion beste batzuk ere, foru agindu honetan adierazi ez direnak.

Xedapen Gehigarri Bakarra. Izendapenak.

Foru agindu honetan ezarritako egituraren arabera izen bera duten bulegoetako buruen izendapenak berresten dira.

Halaber, honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

–Berdintasunaren eta Langileriaren Kudeaketaren Bulegoko buruarena, orain Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko buru arituko baita.

–Informazioa Koordinatu eta Zabaltzeko Bulegoko buruarena, orain Argibide, Erregistro eta Agiritegi Bulegoko buru arituko baita.

–Kontsumoko Ikuskatzailetzaren Bulegoko buruarena, orain Ikuskapen, Sustapen eta Lehiaren Defentsako Bulego buru arituko baita.

–Erizaintzaren Koordinaziorako Bulegoko buruarena, orain Erizaintzaren Koordinaziorako Unitateko buru arituko baita.

–Mantentze-lanen Bulegoko buruarena, Mantentze-lanen Unitateko buru arituko baita.

–Zaintzaileen Koordinaziorako Bulegoko buruarena, orain Zaintzaileen Koordinaziorako Unitateko buru arituko baita.

–Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko buruarena, orain Kudeaketa Administratiboaren Unitateko buru arituko baita.

–Familietan Hartzeko eta Adopzio Nazionalerako Bulegoko buruarena, orain Familia-harreraren Bulegoko buru arituko baita.

–Nazioarteko Adopzioaren Bulegoko buruarena, orain Adopzioaren Bulegoko buru arituko baita.

–Gazteriaren Etxeen eta Azpiegituren Bulegoko buruarena, orain Gazteriaren Etxeen Bulegoko buru arituko baita.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauen indargabetzea.

Indargabetu egin dira foru agindu honetan xedatutakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, zehazki hauek:

–Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak martxoaren 17an emandako 87/2010 Foru Agindua. Haren bidez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren eta Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren egitura garatu zen bulegoen mailan.

–Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak apirilaren 16an emandako 116/2010 Foru Agindua. Haren bidez, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren egitura garatu zen.

–Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak azaroaren 17an emandako 357/2010 Foru Agindua. Haren bidez, Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren egitura garatu zen bulegoen mailan.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa