Castellano | Euskara | Français | English
(2007ko 146. NAOn argitaratutako testuak, azaroaren 23an)
Atarikoa
Irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuak Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa sortu du.
2007ko irailaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (118. zenbakia) argitaraturiko Foru Dekretu horretan III. Titulua Euskararen Nafar Kontseiluari dagokio. 24. artikuluan Kontseiluaren osaera ezartzen da.
g) letrak hainbat erakundek eta entitatek proposatutako kideak ezartzen ditu eta h) letrak ezartzen du euren estatutuetan euskara sustatzea helburu duten kultura elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek proposatutako bi kideren parte hartzea. Parte hartze hori erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailearen Ebazpen batek arautuko du.
Hori horrela eta Nafarroako Gobernuari eta bere presidenteari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41.1.g) artikuluak esleitu dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:
1.-Nire gain hartzea espediente honen bideratzetik etorritako eskumenak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 38. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
2.-I. Eranskina eta II. Eranskina, kultura elkarte edo gizarte ekimeneko entitateen parte hartzearen prozedura ezartzen dutenak, onestea.
3.-Foru Agindu hau igortzea Euskararen Nafar Institutura, Euskararen Garapenerako Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Orokorrera, Programen Bulegora eta Administrazio Orokorreko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.
4.-Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
I. ERANSKINA. Prozedura, kultura elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek Euskararen Nafar Kontseiluan parte har dezaten
1.-Parte hartzaileak.
Euren estatutuetan euskara sustatzea helburu duten kultura elkarte edo gizarte ekimeneko entitate orok parte hartu ahalko dute Euskararen Nafar Kontseiluan.
Ordezkarietako bat Foru Komunitate osoa jarduera eremua duten kultur elkarte edo gizarte ekimeneko entitateen artean izendatuko dute.
Beste ordezkaria tokian tokiko edo eskualdeko jarduera eremua duten kultur elkarte edo gizarte ekimeneko entitateen artean izendatuko dute.
Parte hartu nahi duten guztiek Nafarroako Foru Komunitateko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribaturik egon beharko dute edo entitateko estatutuen notario-eskritura izan beharko dute.
2.-Prozedura.
Entitateak ordezkatzen dituzten kideak Nafarroako Gobernuak izendatuko ditu, entitateek proposamena egin ondoren eta, hala bada, zozketan atera den ordenari jarraikiz. Zozketan parte hartzeko 3. puntuan ezartzen den eskaera epea irekiko da.
3.-Aurkezteko epea.
Elkarte edota entitate interesatuek eskabide orria aurkeztu beharko dute Erregistro Orokorrean, hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogei egun naturaleko epean, Euskararen Nafar Kontseiluan parte hartzeko haien interesa azalduz, II. Eranskinean eransten den eskaera orriaren ereduari jarraikiz.
4.-Ordezkariak.
Euskararen Nafar Kontseiluan parte hartu nahi duten kultur elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek haien entitateko kide baten aldeko izendapen proposamena sartu beharko dute eskabide orrian (II. Eranskina) Kontseiluko kide izateko hautagai gisa.
Gainera entitateko beste kide bat ere aurkeztu beharko dute ordezko izateko.
5.-Hautaketa sistema.
Elkarteek edo entitateek lehen puntuan aipaturiko eremuetan hautagaiak aurkeztu ondoren, zozketa eginen da hautagai horien artean.
Epea bukaturik lehen puntuan aipaturiko eremuetako bakoitzean hautagaitza bat besterik ez bada aurkeztu, horixe izendatuko da zuzenean.
Eremuetako batean hautagairik ez bada, beste eremuko hautagaitzen ordezkarien artean izendatuko dira bi ordezkari, zozketa sistema beraren bidez.
Zozketa ekintza publikoan eginen da eta eskatzaileei noiz eginen den jakinaraziko zaie eskutitza ziurtatuaren bitartez egin baino gutxienez bi egun baliodun lehenago.
Epea bukaturik hautagaitzarik ez bada aurkeztu kideen toki horiek bete gabe utziko dira aldi osorako.
6.-Izendapena.
Kultur elkarte edota giza ekimeneko entitate interesatuak ordezkatzeko kideen izendapena Nafarroako Gobernuak eginen du.
7.-Izendapenaren indarraldia.
Izendapenak gehienez ere bi urteko indarra izanen du. Aldi hori iraganik eta gainerako bi urteetarako zozketatik ateratako zerrendan hurrengo tokian dauden entitateetako ordezkariak izendatuko dira. Lau urteko aldia iraganik, parte hartzeko prozedura berriro ere abian jarriko da.
Nolanahi ere kultur elkarte edo giza ekimeneko entitateetako ordezkarien izendapenen indarraldiak ez du gaindituko gainerako kideen lau urteko aldia.
8.-Aurkeztu beharreko agiriak.
Parte hartzeko interesa duten entitateek eskaera orriarekin batera (II. Eranskinean dagoen ereduari jarraikiz) Nafarroako Foru Komunitateko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatutako estatutuen kopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.
Fundazioen kasuan Estatutuen notario eskrituraren kopia, behar bezala konpultsatua.
Legezko ordezkariaren N.A.N.aren fotokopia konpultsatua.
II. ERANSKINA
-Eskatzailearen datuak:
Elkarte edo Fundazioaren izena:
I.F.Z.: .....................
Helbidea: …………………………
Posta kodea: ..............
Herria: ……………………………….
Telefonoa: .................
Posta elektronikoa:
Faxa: ......................
-Arrazoiaren laburpena:
..................... Elkarteak agertzen du Euskararen Nafar Kontseiluan parte hartzeko duen interesa, Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa sortu duen irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuko 24.h) artikuluak ezartzen duenaren arabera.
Titular izendatzeko proposaturiko pertsonaren izena:
Ordezko izendatzeko proposaturiko pertsonaren izena:
Erantsi diren agiriak:
Nafarroako Foru Komunitateko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatutako estatutuen kopia konpultsatua.
Fundazioen kasuan Estatutuen notario eskrituraren kopia, behar bezala konpultsatua.
Legezko ordezkariaren N.A.N.aren fotokopia konpultsatua.
Proposaturiko hautagaiaren eta haren ordezkoaren N.A.N.aren fotokopia konpultsatua.
Helbidea, jakinarazpenetarako.
Iruñean, 2007ko .................aren ....... ean.
(Eskatzailearen sinadura)
EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUKO ZUZENDARI-KUDEATZAILE JN.