Castellano | Euskara | Français | English
(2002ko 126. NAOn argitaratutako testua, urriaren 18an)
Atarikoa
Azaroaren 13ko 355/2000 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua sortu eta hura abian jartzeko Erregelamendua onetsi zen. Foru Dekretu hori urriaren 15eko 296/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen.
Arau hartan organo hori osatzeko aipatzen den azkeneko aldia bukatu denez, bidezko da abian jarri dela adieraztea.
Bestetik, Foru Dekretu hartako xedapen indargabetzaileak xedatzen duenez, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua abian jartzean, Iruñeko Auzitegiko Medikuntzaren Institutu Anatomikoa eta Auzitegiko Medikuen Taldeak desagertuko dira.
Justiziako Zerbitzu Juridiko-Administratiboaren txostena ikusirik, azaroaren 13ko 355/2000 Foru Dekretuko aginduak bete direnez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluan xedaturikoarekin bat, agindu dut:
Lehena
Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua 2002ko irailaren 15ean abian jarri zela adieraztea.
Bigarrena
Iruñeko Auzitegiko Medikuntzaren Institutu Anatomikoa eta Auzitegiko Medikuen Taldeak desagertu direla adieraztea.
Hirugarrena
Agindu hau igortzea Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko zuzendariari, Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakariari, Estatuak Nafarroan duen Fiskaltzako fiskal nagusiari, Justizia Ministerioko Justizia Administrazioarekiko Harremanen Z uzendaritza Nagusiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Zerbitzu Juridiko-Administratiboari eta Langileri Zerbitzuari, behar diren ondorioak sor ditzan.
Laugarrena
Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.