Castellano | Euskara | Français | English
(2014ko 125. NAOn argitaratutako testua, ekainaren 27an)
Zioen Azalpena
“Orabideko erreka eta Arxuriko zohikaztegia” izeneko gunea Nafarroako ipar-mendebaldeko muturrean dago, Baztango eta Urdazubiko udal mugapeetan. Gune horretan badira Nafarroako aniztasun biologikoaren adierazgarri diren habitat naturalak eta basa flora eta fauna; gainera, zenbait kasutan, espezie horiek beren banaketa naturaleko eremuan galtzeko zorian daude, edo haien banaketa naturalaren azalera murritza da, bai atzera egiten ari direlako bai berez dutelako eremu murritza. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, non bermatuko baita habitat natural eta basa espezie horiek epe luzean iraunen dutela, kudeaketa aktiborako eta prebentziorako sistema eraginkor eta eragingarrien bidez.
Habitat natural nahiz espezie horietako batzuk sarturik daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Natur habitatak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan, edo Basa hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/147/EE Zuzentarauan. Horrenbestez, balio handia dute ez bakarrik Foru Komunitatean, baita Europar Batasunean ere. Bi zuzentarau horiek dira Europar Batasunak naturaren kontserbazioaren arloan duen tresna nagusia. Horretarako, lekuen sare ekologiko bat sortu zen, Natura 2000 Sarea, non Batasunaren intereseko habitat natural eta basa florako eta faunako espezie guztien ordezkariak lehengoratu edo egoki kontserbatu behar baitira.
92/43/EEE Zuzentaraua abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikoan.
Zuzentarauak irizpide zientifiko batzuk eta egutegi bat ezarri zituen Natura 2000 Sarea eratzeko. 4. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatuek lekuen zerrenda bat proposatu behar diote Batzordeari, eta adierazi leku bakoitzean dauden natur habitat motak eta Batasunaren intereseko espezieak.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Gobernuak 2000ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen ahal diren lekuen zerrenda behin-behinekoz onetsi zuen, gero Natura 2000 Europako sare ekologikoan sar zitezen. Horien artean, “Orabideko erreka eta Arxuriko zohikaztegia” izeneko ES2200015 gunea dago.
Batasunaren Intereseko Leku gisa onetsirik, Europar Batasuneko estatuak ahalik eta lasterren deklaratu behar du Kontserbazio Bereziko Eremu, gehienez ere sei urteko epean. Horretarako, kudeaketa plan baten bidez, behar diren kontserbazio neurriak ezarri behar dira, Batasunaren Intereseko Leku izatearen arrazoi diren natur habitatak eta espezieen populazioak kontserbazio-egoera onean mantentzeko, edo egoera hori berriz ezartzeko.
2004ko abenduaren 7ko 2004/813/EE Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak eskualde biogeografiko atlantikoko Batasunaren Intereseko Lekuen zerrenda onetsi zuen. Horrenbestez, Europako zuzentaraua aplikatzearen ondorioetarako, kontserbazio bereziko eremu izendatuko dira leku horiek.
“Orabideko erreka eta Arxuriko zohikaztegia” gunerako Kudeaketa Plana Europar Batasuneko araudiaren betebeharrekin bat prestatu da, eta, beraz, bertan jaso dira Lekuan dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei dagozkien ekintza, neurri eta jarraibideak, aipatutako 92/43/EEE Zuzentarauan biltzen direnak.
Hori dela eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak proposaturik, 2014ko ekainaren 11n egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat, Nafarroako Gobernuak, dekretatu dut:
1. artikulua. Xedea.
Foru dekretu honen xedea hauxe da:
1. Batasunaren Intereseko ES2200015 Lekua, “Orabideko erreka eta Arxuriko zohikaztegia” izenekoa, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea.
2. “Orabideko erreka eta Arxuriko zohikaztegia” izeneko ES2200015 Kontserbazio Bereziko Eremuaren kudeaketa plana (foru dekretu honi erantsi zaio) onestea.
2. artikulua. Planaren aplikazio eremua eta lurralde mugaketa.
“Orabideko erreka eta Arxuriko zohikaztegia” izeneko gunea Nafarroako ipar-mendebaldeko muturrean dago, eta 191,04 hektareako azalera dauka.
Hona hemen haren lurralde mugak:
Lekua, funtsean, lineala da, eta beheko tarte amankomun bat dauka, bi adarretan bereizten dena goialdeko tartean. Beheko tartean, Ugarana ibaia dago Dantxarineatik, Espainia eta tzia arteko mugan, Urdazubi arte; bertan, ibaiak Orabideko erreka izena hartzen du; jarraian, Lekua erreka horretatik hedatzen da Iriartea errekarekin elkartu arte, non hegoalderantz eta mendebalerantz banatzen den. Hegoaldeko adarrak Iriartea erreka okupatzen du Ugartea errekarekin elkartu arte. Horren burualderaino hedatzen da, eta Alkurruntz mendiaren hegalen lepoa eta eremu paraturbosoa hartzen ditu. Mendebaldeko adarrari dagokionez, Orabideko errekaren ibilbideari jarraitzen dio Arxuritik datorren errekarekin bat egin arte, Arxuriko kubetaraino.
Foru dekretu honek onetsitako planaren aplikazio eremuaren mugaketa ofiziala bertan jaso den kartografiak ezarri du.
Nafarroako Onura Publikoko Mendien (OPM) Katalogoa onetsi zuen Nafarroako Gobernu Zibilaren 1912ko maiatzaren 14ko Zirkularraren arabera, eremu horrek 427. OPMa ukitzen du.
3. artikulua. Zuzendaritza Batzordea.
1. Zuzendaritza Batzordea sortuko da. “Orabideko erreka eta Arxuriko zohikaztegia” gunearen kontserbazioa kudeatzeko kontsulta eta partaidetza organoa izanen da. Mendien titularrak diren entitateetako ordezkariek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ordezkariek osatuko dute.
2. Zuzendaritza Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Kudeaketa planean jasotako neurriak bete daitezela sustatzea. Aurreikusitako egutegia betetzen saiatuko da eta planaren neurriak aplikatzeko ahalmena duten eskualdeko eragile guztien lankidetza eta koordinazioa bultzatuko du.
b) Planaren lan-programa dauden aukeretara egokitzea, Planaren neurriak ahalik eta errazen eta modurik eraginkorrenean aplikatzen direla errazteko.
c) Proposamenak egitea Planean ezarritako ekintzak eraginkorragoak izan daitezen, aurreikusitako helburuak betetzeari begira.
d) Foru Komunitateko Administrazioari jakinaraztea Kudeaketa Planaren garapena baldintza dezaketen ekintzak edo mehatxuak.
e) Planaren betetze-maila aldian behin ebaluatzea, eta entitate, administrazio eta organo eskudunei neurriak garatzeko behar diren konpromisoak betetzeko eskatzea.
f) Natur baliabideen azterketa eta ikerketa bultzatzea, baita gizarteak baliabide horiek ezagut ditzatela eta haiekin goza daitezela ere, betiere haien balioekiko errespetua eta ingurumen hezkuntza sustatuz.
Lehen Xedapen Gehigarria. Gaikuntza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio behar diren tramiteak egin ditzan foru dekretu hau eta, bidezkoa bada, plana aplikatzeko behar den kostu ekonomikoaren kalkuluak Europar Batzordeari igortzeko, 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
Bigarren Xedapen Gehigarria. Lotutako araudia.
Onura publikoko mendia den Lekuko azaleran, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.
Azken Xedapenetako Lehena. Kudeaketa planaren indarraldia.
1. Hauxe da foru dekretu honen bidez onesten den Kudeaketa Planaren indarraldia:
a) Mugagabea, funtsezko elementuei, azken helburuei, arauei eta jarraibideei dagokienez.
b) 10 urtekoa, espero diren emaitzei eta jarduketei (neurriak) dagokienez. Epe hori bukatutakoan, plana berraztertuko da.
2. Hala ere, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak uste baldin badu planean aurreikusirik ez zegoen funtsezko gorabeheraren bat gertatu dela, gunearen balioen zainketan eragina izan dezakeena, plana berraztertzen edo aldatzen ahalko da.
3. Kudeaketa Plana ukitzen ahal duen edozein aldaketa edo berrikuspen foru dekretu bidez tramitatu beharko da.
Azken Xedapenetako Bigarrena. Beste plan batzuekiko erlazioa.
1. Foru dekretu honek onesten duen plana bat etorriko da aniztasun biologikoaren kontserbazioari buruz ezartzen diren maila goragoko planekin, eta zehazki, Nafarroako Naturgune Babestuen Sarerako jarduketa-ildo orokorrak finkatzeko onesten direnekin.
2. Dena dela, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, kudeaketa plan honetako zehaztapenak zuzenean aplikatu beharrekoak dira, eta tokiko entitateen hirigintzako udal planeamenduan sartuko dira, planeamendua egitean edo berraztertzen denean. Hori horrela, oraingo lurralde antolamendurako edo antolamendu fisikorako tresnak, kudeaketa plan honen aurkakoak badira, egokitu beharko dira, lehenbizikoz aldatzen edo berrikusten direnean.
Azken Xedapenetako Hirugarrena. Garatzeko gaikuntza.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.
Azken Xedapenetako Laugarrena. Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
ERANSKINA. “Orabideko erreka eta Arxuriko zohikaztegia” izeneko ES2200015 Kontserbazio Bereziko Eremuaren kudeaketa plana
Aurkibidea
I.–Planaren helburua.
II.–Kontserbatu beharreko balio naturalak.
III.–Planaren azken helburuak.
IV.–Planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak.
V.–Araudia.
VI.–Kudeaketarako jarraibide edo orientazioak.
VII.–Jarduketak.
VIII.–Kudeaketa planaren finantzaketa.
IX.–Mugak.
X.–Jarraipen-programa.
XI.–Mugaketa-mapa eta barnean dauden entitateak.
I.–Planaren helburua.
Plan honen helburua da behar diren neurri aktiboak eta prebentzio neurriak ezartzea hurrengo atalean adieraziko diren habitat naturalak, espezieak, prozesu ekologikoak eta osagai natural eta kulturalak kontserbazio-egoera onean mantentzeko edo egoera onera berriz ekartzeko (kasua zein den).
Kudeaketa plan honen arabera hartzen diren neurrien azken helburua da gunearen osotasun ekologikoa bermatzea eta Nafarroako Natura 2000 Sareari koherentzia ematen laguntzea. Kontserbazio Bereziko Eremua ukitzen ahal duen beste edozein plan, programa edo proiektuk bat etorri beharko du helburu horrekin.
Hala ere, plan honen bidez hartzen diren neurriek eta haren ondoriozkoek kontuan hartuko dituzte betebehar ekonomiko, sozial eta kulturalak, eta, ahal den neurrian, saiatuko dira bateragarri egiten gaur egungo erabilera eta aprobetxamenduak eta gizartearen eskari berriek ekar ditzaketenak, hala nola, aisialdia, ingurumeneko hezkuntza eta ikerketa. Era berean, eremu hau babestea ekarri duten balioak galtzea ekar dezaketen aldaketak saihestuko dira.
II.–Kontserbatu beharreko balio naturalak.
Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) honetan Batasunaren intereseko 8 habitat daude (HIC). Horietarik 3 lehentasunezko habitat naturalak dira (HIP). Espazio horretan, baso autoktonoak, ibai-habitatak eta zohikaztegiak, eta ingurune paraturbosoak daude.
Baso autoktonoei dagokienez, pagadi atlantiarrak –HIC 9120– eta harizti azidofiloak –HIC 9160– nabarmendu dira, izan ere zuhaizti helduen eta lepatuen ale ugari gorde dituzte. Ibai-habitatetan, berriz, ibai ertzeko haltzadiak daude –HIP 91E0*–, lurraldean potentzialtasun handia dutenak, eta iturburuak eta ubideak, horiek ere azpimarragarriak Soldanela villosa izateagatik, hots, Batasunaren intereseko florako espeziea.
Zohikaztegiko habitatak eta habitat paraturbosoak Arxuriko zohikaztegian eta Alkurrunzko hezegunean ageri dira han-hemenka. Arxuriko zohikaztegia Nafarroan garrantzia gehien duen guneetako bat da habitat turbosoen kontserbazioari dagokionez; HIC 7140 eta HIC 7150. Gainera, Arxuri Nafarroan zohikatzaren benetako biltegia duten lau zohikaztegietako bat da. Arxuriko zohikaztegia eta Alkurrunzko hezegunea nabarmentzeko beste arrazoi bat bertan dauden txailardi turbosoak –HIP 4020*– eta ihidi azidofiloengatik –HIC 6410– dira.
KBEan flora nemoralaren hainbat espezie daude, kontserbaziorako interes handikoak direnak. Habitaten Zuzentarauaren bi espezieen populazioak ere baditu: Soldanella villosa, II. eta IV. eranskinetan jasoa, eta Spiranthes aestivalis, IV. eranskinean jasoa. Spiranthes aestivalis-aren kasuan, lekuan Nafarroan ezagutzen den espeziearen bi populazioetako bat dago. Halaber, Natura Babesteko Nazioarteko Batasunaren (UICN) Zerrenda Gorrian jasotako beste bi espezie dauzka: Rhynchospora fusca eta Carex hostiana. Eta, azkenik, Lekuan Drosera intermedia, Hydrocotyle vulgaris eta Pinguicula lusitanica espezieak daude. Horiek, dagoeneko aipatu den Soldanella villosarekin batera, Nafarroako Landare Espezie Mehatxatuen Katalogoan sartuak daude.
KBEko faunako espezie garrantzitsuenak iktiofaunaren taldeari dagozkionak dira. Nabarmentzekoak dira burtaina (Cottus gobio) eta lanproia (Lampetra planeri), Habitaten Zuzentarauaren II. eranskinean eta espezie mehatxatuen eskualdeko eta estatu mailako katalogoetan jasotako arrainak.
KBEan dauden intereseko faunako beste bi espezie martin arrantzalea (Alcedo atthis) eta ur-zozoa (Cinclus cinclus) dira, biak Nafarroako Espezie Mehatxatuen Katalogoan sartuak, eta gainera, lehenbizikoa Hegaztien Zuzentarauaren I. eranskinean ere badago. Anfibioen artean, nabarmentzekoa da uhandre piriniotarra (Euproctus asper), zeina Nafarroako Espezie Mehatxatuen Katalogoan eta Habitaten Zuzentarauaren IV. eranskinean dagoen. Gainera, Unio mancus bibalbioa ere dagoela hauteman da.
Aurreko balioak kontuan hartuta, habitat batzuk, eta KBE honetan dauden edo egon litezkeen flora eta faunako espezie batzuk hautatu dira, lurraldearen adierazgarri diren balio natural guztiak ordezkatzen dituztenak. Habitat eta espezie horiei “funtsezko elementu” esaten zaie. Izan ere, KBEren zainketa “aktiboa” oinarritzeko ardatz gisa erabiltzen dira. Hori horrela, funtsezko elementu guzti-guztietarako proposatutako helburuetatik abiaturik, gaur egungo kontserbazio-egoera baldintzatzen duten faktoreak aztertu ondoren, jarduketak, kudeaketako jarraibideak eta lege-neurriak proposatu dira, KBE osoaren balio naturalak mantentzeko eta hobetzeko aukera ematen dutenak.
Hona hemen KBEa kudeatzeko “funtsezko elementuak”:
1. Baso autoktonoak.
2. Errekak eta haltzadiak.
3. Zohikaztegiei eta paraturbosoei lotutako habitatak.
4. Errekei lotutako mehatxupeko flora.
5. Zohikaztegiei eta ingurune paraturbosoei lotutako mehatxupeko flora.
Gainera, lan-arlo hau zehaztu da:
–A. Erabilera publikoa.
III.–Planaren azken helburuak.
Kudeaketak, aurreko atalean aipatutako funtsezko elementu guztien kontserbazio-egoera ona ahalik eta lasterren lortzeko, bilatu behar dituen xede edo helmugak dira azken helburuak.
1. Baso autoktonoak:
1.1. Azken helburua: baso autoktonoaren habitatak kontserbazio-egoera onean egotea.
2. Errekak eta haltzadiak:
2.1. Azken helburua: erreken egoera ekologiko ona mantentzea.
2.2. Azken helburua: ibai bazterreko habitatak kontserbazio-egoera onean egotea.
3. Zohikaztegietako eta ingurune paraturbosoetako habitatak:
3.1. Azken helburua: zohikaztegietako eta paraturbosoetako habitaten kontserbazio-egoera ona mantentzea.
4. Errekei lotutako mehatxupeko flora.
4.1. Azken helburua: errekei lotutako floraren mehatxatuaren espezieen populazio guztien bideragarritasuna mantentzea.
5. Zohikaztegiei eta ingurune paraturbosoei lotutako mehatxupeko flora.
5.1. Azken helburua: zohikaztegiei eta ingurune paraturbosoei lotutako flora mehatxatuaren espezieen populazio guztien bideragarritasuna mantentzea.
–A. Erabilera publikoa.
A.1. Azken helburua: Lekuaren natur balioak dibulgatzea.
IV.–Planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak.
Gerta liteke ezinezkoa izatea planaren azken helburuak edo helmugak lortzea haren indarraldia bitartean, arrazoi ekologiko, sozial edo ekonomikoengatik. Horregatik, indarraldi horretan planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak zehazten dira. Emaitza horiek proposatu diren azken helburuak lortzen lagundu behar dute. Hona hemen, bada, espero diren emaitzak funtsezko elementuei eta azken helburuei emandako zenbakien arabera:
1. Baso autoktonoak:
1.1.1. Helburu operatiboa: pagadi eta harizti autoktonoen gaur egungo masen azalera mantentzea edo handitzea eta horien kontserbazio-egoera hobetzea.
1.1.2. Helburu operatiboa: interes ekologikoko zuhaiztien kontserbazioa bermatzea eta lotutako fauna baliotsua ezagutzea.
2. Errekak eta haltzadiak:
2.1.1. Helburu operatiboa: ibai korridorearen jarraitutasun ekologikoa hobetzea.
2.1.2. Helburu operatiboa: errekei lotutako intereseko faunaren espezie batzuk hobeki ezagutzea.
2.2.1. Helburu operatiboa: ibai bazterreko habitaten azalera kontserbatu eta handitzea.
2.2.2. Helburu operatiboa: flora espezie inbaditzaileak gutxitzea.
3. Zohikaztegietako eta ingurune paraturbosoetako habitatak:
3.1.1. Helburu operatiboa: zohikaztegiak eta ingurune paraturbosoak kontserbatzeko eta ezagutzeko neurriak ezartzea.
4. Errekei lotutako mehatxupeko flora:
4.1.1. Helburu operatiboa: errekei lotutako mehatxupeko floraren populazioak kontserbatu eta ezagutzeko neurriak ezartzea.
5. Zohikaztegiei eta ingurune paraturbosoei lotutako mehatxupeko flora:
5.1.1. Helburu operatiboa: zohikaztegiei eta ingurune paraturbosoei lotutako flora mehatxatuaren populazioen kontserbazioa bermatzea.
–A. Erabilera publikoa:
A.1.1. Helburu operatiboa: Lekuaren balio ekologikoei buruzko informazio eta sentsibilizazio ekintzak planifikatzea.
V.–Araudia.
–Araudi orokorra:
1. Baso-zoruan egin nahi den edozein jarduketa otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legeak aldatutako Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen bidez arautuko da. Aipatutako foru legearen arabera, mendi katalogatuetan onura publikoko mendiaren edo mendi babeslearen izaerarekin bateragarriak diren jarduerak baino ez dira baimenduko.
2. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen menpe egonen dira haren eranskinetan ageri diren titulartasun publiko nahiz pribatuko plan, programa, proiektu eta jarduerak, haiek sortu, abian jarri edo gauzatzearen ondorioz ingurumenaren baldintzak aldatzen ahal dituztenak, edo ingurumenari, pertsonen osasunari edo segurtasunari eta haien ondasunei kalte eragiten ahal dietenak.
3. Ematen den edozein baimenek bermatuko du Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean ezarritakoa betetzen dela eta ez dituela ukitzen Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43 Zuzentarauaren II. eranskinean zerrendatutako Batasunaren intereserako animalia eta landare espezieak, ez haien habitatak, ez eta Kontserbazio Bereziko Eremua kontserbatzeko garrantzi handia duten paisaiako elementuak ere.
4. Ematen diren baimen guztiek bermatuko dute honako arau hauetan ezarritakoa beteko dela: batetik, Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legea, eta bestetik, otsailaren 4ko 139/2011 Errege Dekretua, babes bereziko araubidea duten basa espezieen zerrenda eta espezie mehatxatuen Espainiako katalogoa garatzekoa.
–Berariazko araudia:
1. Errekak:
1.1. Ibaien ibilguekin muga egiten duten eremuetarako proiektu publikoetan eta haien erabilera eta aprobetxamendu berrietan, gutxienez zabal izanen den babes zerrenda etengabe bat utziko da ibilguaren ondoan. Haren helburua izanen da ibai bazterreko formazio naturalak sortzea.
1.2. Ibaiaren ibilguaren ondoan zuhaitzak botaz gero (arraseko mozketak), gutxienez zabal izanen den zerrenda bat errekuperatuko da ibilguaren ondoan, eskualdeko landare espezie naturalekin.
1.3. Ez da onartuko ur ibilien erregimen naturala aldatzea dakarren jarduketa edo proiekturik, salbu eta herriak hornitzeko edo nekazaritzako eta abeltzaintzako erabileretarako ezinbestekoak direnak.
1.4. Ibilguaren alterazio morfologikoa dakarten jarduketak ez dira onartuko, salbu eta tartean giza-osasunari, segurtasun publikoari edo natur balioen kontserbazioari lotutako arrazoiak badaude.
1.5. Ibai ertzeko habitatak ukitzen dituzten erabilera eta jarduketetan, habitat horien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak jaso beharko dira, salbu eta tartean giza-osasunari eta segurtasun publikoari lotutako arrazoiak badaude.
1.6. Debeku da Lekuan eta haren inguruetan espezie exotiko inbaditzaileak landatzea, Lekuan dauden espezie autoktonoen eta habitat naturalen kontserbazioari kalte egiten ahal badiote.
2. Zohizkaztegiak eta ingurune paraturbosoak:
2.1. Eremu higroturbosoak (zohikaztegien sistemak eta ingurune paraturbosoak) ukitzen dituzten erabilera eta jarduketetan, habitat horien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak jaso beharko dira, salbu eta tartean giza-osasunari eta segurtasun publikoari lotutako arrazoiak badaude.
3. Intereseko flora.
3.1. Intereseko flora duten guneetan egiten diren erabilerek eta jarduketek (hidrologiakoak, oihanekoak, abeltzaintzakoak, turismokoak eta zientifikoak) kokaleku horien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak bildu beharko dituzte.
3.2. Mehatxupeko florari dagokionez, Nafarroako Flora Mehatxatuaren Katalogoa sortu eta katalogatzen den basa flora kontserbatzeko neurriak ematen dituen apirilaren 7ko 94/1997 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituko zaio.
4. Intereseko fauna:
4.1. Intereseko faunaren espezieak ukitzen dituzten erabilera eta jarduketetan, habitat horien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak jaso beharko dira, salbu eta tartean giza-osasunari eta segurtasun publikoari lotutako arrazoiak badaude.
VI.–Kudeaketarako jarraibide edo orientazioak.
Kudeaketarako jarraibide edo orientazio hauek gomendio gisa hartu behar dira, eta kontrakoa justifikatzen duen arrazoi oinarriturik ez badago, aplikatu beharko dira.
1. Baso autoktonoetarako jarraibideak:
1.1. Gaur egungo pagadien eta hariztien azalerak gutxienez kontserbatzen direla bermatuko da.
1.2. Interes ekologikoa duten zuhaitzek irautea bermatuko da.
1.3. Basoetan lurrean zein zutik dagoen egur hila errespetatuko da.
2. Erreketarako jarraibideak:
2.1. Ibaien ibilguekin muga egiten duten eremuetarako proiektu, erabilera eta aprobetxamenduetan, bazter osoan landare naturaleko zerrenda bat ezartzea lehenetsiko da, ibai-tarte bakoitzean zabalera desberdina izanen duena, uholdeetako lautadaren ezaugarrien arabera ( oso malkartsuak diren ibai bazterretan, eta uholdeetako lautada zabala duten eremuetan).
2.2. Nekazaritzarako, oihangintzarako eta ingurumen arloko laguntzak plan honen jarraibideetara egokituko dira, ahal den neurrian.
3. Zohikaztegietarako eta ingurune paraturbosoetarako jarraibideak:
3.1. Erreketek baimena beharko dute, indarra duen araudiaren arabera. Espediente horiek tramitatzean, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak eskatu den erreketa egitea komeni den hausnartuko du, eta, hala denean, behar dena ezarriko du, erreketak ukipenak ahalik eta txikienak izateko baldintza egokietan egin dadin.
3.2. Garbitu edo erre beharreko eremuetan, babestu beharreko zonak mugatuko dira (udaren bukaeran lehortutako hezeguneak, goroldioa eta likenak dituzten harkaiztiak edo hartxingadiak...), eta arreta berezia jarriko da zohikatzaren biltegiak babesteko.
VII.–Jarduketak.
Plan honek indarra duen eperako, jarduketa hauek ezarri dira:
1. Baso autoktonoei lotutako neurriak:
1.1. Gaur egun sasiakaziak (Robinia pseudoacacia) eta/edo haritz amerikarrak (Quercus rubra) okupatutako hariztien eremuak lehengoratzea.
1.2. Gaur egun alertzeek (Larix sp.) okupatutako pagadien eremuak lehengoratzea.
1.3. Lepatuen guneak modu jarraian maneiatzeko plan bat ezartzea, hondatu ez daitezen eta horien gaineko zaintza finkatzeko.
1.4. Kontserbazio behar handiagoa duten zuhaitz lepatuen lurzatiak kudeatzeko neurriak gauzatzea. Lehentasun handiena duten zuhaitzak (bilepatuak) mantenduko dira.
2. Errekei lotutako neurriak:
2.1. Landaredi naturaleko zerrendarik ez duten edo andeatuak dauden ibai bazterrak lehengoratzeko proiektuak erredaktatu eta gauzatzea.
2.2. Flora espezie exotikoak Lekuan desagerrarazteko plan bat prestatzea, espezieak eta jarduketa-eremuak lehenetsiz.
2.3. Florako espezie exotiko inbaditzaileak poliki-poliki desagerraraztea.
2.4. Flora exotikoaren arazoei buruzko informazio eta dibulgazio kanpaina bat egitea.
3. Zohikaztegiei eta ingurune paraturbosoei lotutako neurriak:
3.1. Arxuri eta Alkurrunzko habitaten kontserbazio-egoera monitorizatzea, bereziki abeltzaintzako erabilerak epe ertain/luze batean izanen dituen ondorioak definitzeko.
3.2. Arxuriko zohikaztegia lehengoratu eta baloratzeko proiektu bat gauzatzea.
3.3. Alkurrunzko ingurune paraturbosoa hobetzeko proiektu bat gauzatzea, abeltzaintzako eta hidrologiako erabilerak eta balio naturalen kontserbazioa bateratzeko.
4. Intereseko florari lotutako neurriak:
4.1. Hymenophyllum tunbrigense-aren kontserbazio-egoerari buruzko diagnostikoa egitea.
4.2. Laginketa bat egitea Lekuan Vandesboschia speciosa, Stegnogramma pozoi eta Cystopteris diaphana ba ote dauden zehazteko.
4.3. Errekei lotutako intereseko floraren populazioaren aldizkako monitorizazioa.
4.4. Zohikaztegietako eta ingurune paraturbosoetako flora mehatxatuaren espezieen populazioen aldizkako monitorizazioa, bereziki horien eboluzio demografikoarena eta haien habitatak ukitzen dituzten kalteena.
5. Intereseko faunari lotutako neurriak:
5.1. Burtainaren (Cottus aturi) eta lanproiaren populazioak konektatzeko dauden oztopo natural eta artifizialen (presak eta presa txikiak) eragina ebaluatzea eta haiek zuzentzeko proposamenak aurkeztea.
5.2. Hegaztientzat arriskutsuak diren lineak eta baoak seinaleztatzea eta behar diren euskarriak aldatzea.
5.3. Bisoi europarrik (Mustela lutreola) baden/ez den zehazteko laginketa egitea eta bisoi amerikarraren (Mustela vison) balizko kolonizazioa hautematea.
5.4. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak bost urtean behin egiten dituen igaraben (Lutra lutra) laginketak egiten jarraitzea.
5.5. Muturluze piriniotarraren (Galemys pyrenaicus) presentzia eta ugaritasuna erreketan ezartzeko zentsu bat egitea.
5.6 Burtainaren (Cottus aturi) presentzia eta ugaritasuna ezartzeko zentsu bat egitea.
5.7. Lanproiaren (Lampetra planeri) presentzia eta ugaritasuna ezartzeko zentsu bat egitea.
5.8. Martin arrantzaleen (Alcedo atthis) eta ur-zozoen (Cinclus cinclus) zentsua prestatzea.
5.9. Uhandre piriniotarraren (Euproctus asper) presentzia eta ugaritasuna zehazteko prospekzioak egitea.
5.10. Elona quimperiana gasteropodoaren presentzia eta ugaritasuna ezartzeko prospekzioak egitea.
5.11. Habitaten Zuzentaruaren bibalbioak daudela berresteko prospekzioak egitea.
5.12. Oxigastra curtisii burruntziaren presentzia eta ugaritasuna zehazteko prospekzioak egitea.
5.13. Arxuriko odonatuen eta lepidopteroen populazioen aldizkako jarraipena egitea.
5.14. “Habitaten Zuzentarauan” sartutako ornogabe saproxilikoen espezieen populazioak aurkitzeko prospekzioak egitea.
6. Erabilera publikoari lotutako neurriak:
6.1. Arxuriko zohikaztegiari buruzko informazioa jartzea tokiko ibilbideen sarean dagoen seinalizazioan.
6.2. Arxuriko zohikaztegiko interpretazio panela egokitzea.
VIII.–Kudeaketa planaren finantzaketa.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak honako hauek hartuko ditu bere gain:
–Guneko kontserbazio-egoera ona bermatzen duten mantentze eta lehengoratze proiektuak gauzatzeko behar diren diru-zenbatekoak.
–Ekipamenduak eta kudeaketaren egitura mantentzeko behar diren diru-zenbatekoak.
–Erabileren eta jardueren murrizketen ondoriozko kalte-ordainak eta ingurumenaren arloko borondatezko kontratuak ordaintzeko behar diren kontu-sailak.
–Plana gauzatzeko eta haren helburuak lortzeko behar diren bestelako kontu-sailak.
Hori guztia ordainduko da horretarako kreditu egokia baldin badago. Beraz, behar diren konpromisoak hartuko dira unean-unean aurrekontuan dagoen diruaren arabera.
Nafarroako Gobernuko departamentuek beren politika sektorialak ingurumenean integratzeko sustatzen dituzten jarduketek, baita toki entitateek sustatzen dituzten ekintzek eta ekarpen pribatuekin edo Europar Batasunaren ekarpenekin egiten direnek ere, laguntzen ahal dute plan hau garatzen.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak oso-osorik finantzatzen ahalko ditu partikularrek edo tokiko entitateek beren herrilurren ondarea administratzeko sustatzen dituzten jarduketak, baldin eta horien helburua plan hau garatzea bada, irabazi asmorik gabe, eta KBEaren kontserbazio-egoera ona mantentzen laguntzen badute. Inguruko herriguneen garapen sozioekonomikoa sustatzeko asmoz, departamentu honen menpeko beste edozein laguntzatan, ahal denean, lehentasuna emanen zaie Kontserbazio Bereziko Eremu honen barnean proposatzen diren jarduketei, guneen kontserbazioarekin bateragarriak badira. Gainera, laguntzaren portzentajea handiagoa izanen da, eremu horretatik kanpo edo beste edozein naturgunetatik kanpo proposatzen diren beste jarduketa batzuekin alderatuta. Halaber, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua aurrekontuetatik kanpoko funtsak aplikatzen saiatuko da, haien helburua plan honetan aurreikusitako ekintzetako baten bat garatzea bada.
IX.–Mugak.
Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/96 Foru Legearen 28. artikuluan xedatu bezala ordainduko dira erabilerak eta jarduerak murriztearen ondoriozko kalte-ordainak. Hala ere, bestelako ordainak ere hitzartzen ahalko dira, hala nola laguntzak, diru-laguntzak, zerbitzuak ematea edo bestelako sustapenak.
X.–Jarraipen programa.
Jarraipena egiteko programa bat ezartzen da, plana ongi gauzatzen dela eta haren helburuak lortzen direla bermatzeko. Programa horrek objektiboki egiaztatzen ahal den adierazle bat izanen du, gutxienez, helburu bakoitzerako.
Urtero, programa horren emaitzen eta, oro har, planaren gauzatze-mailaren berri emanen zaio Zuzendaritza Batzordeari.
Lortutako emaitzen arabera, espero ziren emaitzen aldean desbiderapena gertatu dela edo aurreikusten zen epean ezin direla lortu ikusten denean, kudeaketaren eragingarritasuna eta eraginkortasuna hobetzeko behar diren neurri guztiak eransten ahalko zaizkio planari.
FUNTSEZKO ELEMENTUA |
AZKEN HELBURUA |
HELBURU OPERATIBOA |
JARRAIPENERAKO ADIERAZLEA |
HASIERAKO BALIOA |
ARRAKASTAREN IRIZPIDEA |
1. Baso autoktonoak |
1.1. Baso autoktonoaren habitatak kontserbazio-egoera onean egotea |
|
Kontserbazio-egoera onean dagoen baso autoktonoaren azalera |
|
|
|
1.1.1. Pagadi eta harizti autoktonoen gaur egungo masen azalera mantentzea edo handitzea eta horien kontserbazio-egoera hobetzea |
Pagadien eta hariztien azalera |
harizti pagadi |
Hariztien azalera mantendu da eta pagadiena handitu da | |
Hobetutako hariztien azalera (exotikoak kentzea) |
0 |
| |||
1.1.2. Interes ekologikoko zuhaiztien kontserbazioa bermatzea eta lotutako fauna baliotsua ezagutzea |
Egur hilaren presentzia, lurrean eta zutik |
Egur hil askorik ez dago, bereziki hostoerorkorrena eta mota diametriko handiagoena |
Jarraibideak ezarri dira oihan aprobetxamenduek egur hila dagoela berma dezaten, lurrean nahiz zutik | ||
Interes ekologikoko zuhaitzen presentzia |
Eremuen araberakoa bada ere, interes ekologikoko zuhaitzen presentzia egiaztatu da |
Jarraibideak ezarri dira oihan aprobetxamenduek bermatu dezaten interes ekologikoko zuhaitzak mantenduko direla | |||
Interes ekologikoko zuhaitzak dituzten unadak |
|
Berreskuratzeko prozesuan dauden interes ekologikoko zuhaitzak dituen 10 ha-ko unada | |||
2. Haltzadiak eta errekak |
2.1. Erreken egoera ekologiko ona mantentzea |
|
Lurreko korridorearen luzetarako jarraitutasuna |
Etenak daude |
Etenak murriztu dira |
|
Ur korridorearen iragazgaiztasuna |
Iktiofaunarentzako oztopoak daude |
Ez dago oztoporik iktiofaunarentzat | ||
Aireko korridorearen iragazgaiztasuna |
Hegaztientzako hariteria arriskutsua dago |
Hegaztientzako hariteria arriskutsua zuzendua | |||
Espezie bereizgarrien kontserbazio egoera |
Ezezaguna |
Ona | |||
2.1.1. Ibai korridorearen jarraitutasun ekologikoa hobetzea |
Lehengoratutako landaretzaren banda metrotan |
lehengoratuak |
lehengoratuak | ||
Iktiofaunarentzako oztopoak |
Ezezagunak |
0 | |||
Hegaztientzako hariteria arriskutsua kilometrotan |
|
| |||
2.1.2. Errekei lotutako intereseko faunaren espezie batzuk hobeki ezagutzea |
Igarabaren laginketa |
Laginketa bat, 5 urtean behin |
Laginketa bat, 5 urtean behin | ||
Bisoi europarraren laginketa |
Laginketa egin gabe |
Laginketa bat, 5 urtean behin | |||
Muturluzearen laginketa |
Laginketa egin gabe |
Laginketa bat, 5 urtean behin | |||
Martin arrantzalearen eta ur-zozoaren laginketa |
Laginketa egin gabe |
Laginketa bat, 5 urtean behin | |||
Cottus aturi-aren laginketak |
Laginketa egin gabe |
Laginketa bat hiru urtean behin | |||
Lanproiaren laginketa |
Laginketa egin gabe |
Laginketa bat hiru urtean behin | |||
Elona quimperianaren laginketa |
Laginketa egin gabe |
Laginketa bat, 5 urtean behin | |||
Uhandre piriniotarraren laginketa |
Laginketa egin gabe |
Laginketa bat, 5 urtean behin | |||
Oxigastraren laginketa |
Laginketa egin gabe |
Laginketa bat, 5 urtean behin | |||
Unio mancusaren laginketa |
Laginketa egin gabe |
Laginketa bat, 5 urtean behin | |||
Espezieentzako habitatak hobetzeko proiektuak |
0 |
2.1.1 xede operatiboaren arrakasta irizpideak aplikatzekoak dira | |||
2.2. Ibai bazterreko habitatak kontserbazio-egoera onean egotea |
|
Kontserbazio-egoera onean dauden ibai ertzeko habitaten azalera |
20ha |
| |
|
2.2.1. Ibai bazterreko habitaten azalera kontserbatu eta handitzea |
Gaur egungo haltzadien eta lizardien azalera |
|
| |
Lehengoratutako haltzadien azalera |
0 |
2.1.1 xede operatiboaren arrakasta irizpidea aplikatzekoa da lehengoratutako lurreko korridorearen azalerari dagokionez | |||
2.2.2. Flora exotikoen espezieak gutxitzea |
Flora exotikoak ukitutako haltzadien lehengoratutako azalera |
0 |
| ||
3. Zohikaztegietako eta ingurune paraturbosoetako habitatak |
3.1. Zohikaztegietako eta paraturbosoetako habitaten kontserbazio-egoera ona mantentzea |
|
Kontserbazio-egoera onean dauden zohikaztegietako eta paraturbosoetako habitaten azalera |
|
|
|
3.1.1. Zohikaztegiak eta ingurune paraturbosoak kontserbatzeko eta ezagutzeko neurriak ezartzea |
Habitat horietan atzemandako ukipen kopurua |
Abeltzaintzako eta turismoko erabilerek ukipenak eragin dituzte |
Ez dago ukipenik | |
Habitaten aldizkako monitorizazioa |
Ez |
Bai | |||
Odonatuen eta lepidopteroen aldizkako monitorizazioa |
Ez |
Bai | |||
4. Errekei lotutako mehatxupeko flora |
4.1. Flora mehatxatuaren espezieen populazio guztien bideragarritasuna mantentzea |
|
Mehatxupeko florako zenbat espezie-populazio dauden ongi kontserbatuta |
Ezezaguna |
Mehatxupeko floraren populazioen %100 ongi kontserbatuak |
|
4.1.1. Errekei lotutako mehatxupeko floraren populazioak kontserbatu eta ezagutzeko neurriak ezartzea |
Habitat horietan atzemandako ukipen kopurua |
Ez dago ukipenik |
Ez dago ukipenik | |
Espezieen aldizkako monitorizazioa |
Ez |
Bai | |||
Espezie potentzialen prospekzioak |
Ez |
Bai | |||
5. Zohikaztegiei eta ingurune paraturbosoei lotutako mehatxupeko flora |
5.1 Zohikaztegiei eta ingurune paraturbosoei lotutako flora mehatxatuaren espezieen populazio guztien bideragarritasuna mantentzea |
|
Mehatxupeko florako zenbat espezie-populazio dauden ongi kontserbatuta |
ezezaguna |
Mehatxupeko floraren populazioen %100 ongi kontserbatuak |
|
5.1.1. Zohikaztegiei eta ingurune paraturbosoei lotutako flora mehatxatuaren populazioen kontserbazioa bermatzea |
Habitat horietan atzemandako ukipen kopurua |
Ez dago ukipenik |
Ez dago ukipenik | |
Espezieen aldizkako monitorizazioa |
Ez |
Bai | |||
A. Erabilera publikoa |
A.1. Lekuaren balioak dibulgatzea |
|
|
|
|
|
A.1.1. Lekuaren balio ekologikoei buruzko informazio eta sentsibilizazio ekintzak planifikatzea |
Arxuriko zohikaztegia ezagutzera eman eta bisitatzeko informazio gune kop. |
0 |
2 | |
Arxuriko zohikaztegiko interpretazio panela egokitzea |
0 |
Jarria |
XI.–Mugaketa-mapa eta barnean dauden entitateak.