Castellano | Euskara | Français | English
(1991ko 66. NAOn argitaratutako testua, maiatzaren 24an)
Atarikoa
Hezkuntz Antolamendu eta Ikuskaritza Zerbitzuko Zuzendariak txostena aurkeztu du, Nafarroako Dantza Eskola Ofizialeko ikasketa plan esperimentaleko asignatura guztien edukin eta ordutegiak, eta irakaskuntza ofizialean nahiz librean Eskolan sartu eta oinarrizko mailatik ertainera iragateko, bai eta Eskolako oraingo ikasleek beren ikasketak jarraitzeko beharkizunak dituena.
Eskola sortu zuen Foru Dekretuan agindutakoa betez, Hezkuntz Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren II. tituluko lehen kapituluaren lehen atalean ezarritakoarekin bat etorriz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2, c) eta d) artikuluaren bitartez hartutako ahalmenen ondorioz, agindu dut:
Lehena. Ikasketa Plana.
1. Nafarroako Dantza Eskola Ofizialean Dantza Klasikoaren espezialitateko Plan esperimentalean astean emanen diren asignaturen orduak I. Eranskinean datozenak dira.
"Jantziteria" eta "Makilaia eta Karakterizazioa" asignaturak intentsiboki eman ahalko dira, beti ere, 12 eskola-orduen kopurua betetzen bada.
"Musika eta Dantzaren Historia" eta "Dantzari aplikatutako Anatomia eta Dietetika" asignaturak intentsiboki eman ahalko dira, beti ere, 16 eskola-orduen kopurua betetzen bada.
"Binakako urratsa" asignaturaren ordez "Oinpuntetako Teknika" jarriko da, sexu ezberdineko ikaslerik ez badago.
2. 1991/92 ikasturterako oinarrizko mailako 1.tik 4.era bitarteko kurtsoak jarriko dira eta Dantza Klasikoaren espezialitateko maila ertaineko 1. zikloko 1. eta 2. kurtsoak. Urtez urte hurrengo kurtsoak jarriko dira, ondoan adierazten diren ikasturteei jarraikiz:
1992/93 ikasturtea: maila ertaineko 3. kurtsoa. 1993/94 ikasturtea: maila ertaineko 4. kurtsoa. 1994/95 ikasturtea: maila ertaineko 5. kurtsoa. 1995/96 ikasturtea: maila ertaineko 6. kurtsoa.
3. Espainiar Dantzaren espezialitateko Plan esperimentalean astean emanen diren asignaturen orduak II. Eranskinean datozenak izanen dira.
1991/92 ikasturtean Espainiar Dantzako oinarrizko mailako 1. eta 2. kurtsoak emanen dira.
Urtez urte hurrengo kurtsoak ezarriko dira, ondoan adierazten diren ikasturteei jarraikiz:
1992/93 ikasturtea: oinarrizko mailako 3. kurtsoa. 1993/94 ikasturtea: oinarrizko mailako 4. kurtsoa.
4. Ahalmena ematen zaio Hezkuntzako Zuzendari Nagusiari funtsezko edukin eta orientabide didaktikoak eta asignatura guztien ordu banaketa onetsi eta garatu dezan.
Bigarrena. Ikasleen onarpena eta sartzeko frogak.
5. Bi espezialitateetako batean oinarrizko mailako lehen kurtsoan onartuak izan nahi dutenek 8 urte beteak eduki beharko dituzte edo kurtsoa hasten duten urte naturalean bete.
Gainera, froga bat gainditu beharko dute dantzarako duten gaitasuna baloratzeko, eta batez ere, malgutasuna, psikomotrizitatea eta entzumena. Froga hori Dantzako Eskola Ofizialean eginen da balorazio batzorde baten aurrean, Ikastetxeko Zuzendaria buru dela eta klaustroko beste bi iraskelek bederen, Zuzendariak izendatutakoak, osatua. Froga hori urtero ekainean eginen da.
6. Kurtso bakoitzean gehienez ere 25 ikasle izanen dira.
7. Dantza Klasikoaren espezialitatean, oinarrizko maila gainditzen duten ikasleek maila ertainera sartzeko froga gainditu beharko dute horretarako eratuko den epaimahai baten aurrean, Ikastetxeko Zuzendaria buru dela eta klaustroko beste bi irakaslek bederen, Zuzendariak izendatutakoak, osatua. Froga hori ekainaren bigarren hamabostaldian eginen da.
8. Ikastetxeko ikasle izan gabe, ikasketak probetxamenduz egiteko behar diren ezagupenen jabe direla erakusten duen froga gainditzen dutenek, Dantza Klasikoaren espezialitateko maila ertaineko kurtsotara sartu ahalko dira, aurrekoak gainditu gabe. Beste Ikastetxe batzuetan Dantza ikasi dutenek beren adinari dagozkien maila eta kurtsoetan sartu ahalko dira, horretarako izendatutako Epaimahaiak haien ezagupen-maila matrikula egin nahi duten kurtsokoa dela, aldez aurretik, behar diren frogen bidez egiaztaturik.
Froga horietako izangaiek maiatzaren lehen hamabostaldian inskribatu beharko dira, eta frogak irailean eginen dira.
9. Edozein espezialitatetako matrikula ofiziala duten ikasleek gehienez bi urte izanen dituzte kurtso bakoitza gainditzeko, bai oinarrizko maila, bai ertainean, hurrengo lerroaldean ezarritakoa ezertan ukatu gabe.
Ikasle ofizialek, gehienez ere, 8 urte edukiko dituzte oinarrizko maila osoa gainditzeko eta 9 urte maila ertainerako. Gehienezko muga hori gaindituz gero, ikasle libreen erregimenean bakarrik jarraitu ahal izanen dituzte dantza ikasketak.
10. Ikasle libreak abenduan inskribatuko dira, eta esaminak ekainean eta irailean eginen dira.
11. Urtero finkatuko dira ikasle ofizial eta libreendako tasak, bai eta maila ertainera edo maila ertaineko edozein kurtsotara sartzeko frogetan inskribatzekoak ere.
Hirugarrena. Ikaslegoaren ebaluatzea.
12. Uztaileko deialdi arruntean asignaturaren bat gainditzen ez duen oinarrizko mailako ikaslegoa iraileko apartekoan ebaluatu ahal izanen da.
Ebaluazio Batzordeak baimena eman ahalko die hurrengo kurtsoan sartzeko aurreko kurtsoko asignaturen kalifikazioetan nahikoa atera dutenei.
13. Uztaileko deialdi arruntean asignaturaren bat gainditzen ez duen maila ertaineko ikaslegoa iraileko apartekoan ebaluatu ahal izanen da.
Ebaluazio Batzordeak baimena eman ahalko die hurrengo kurtsoan sartzeko aurreko kurtsoko asignatura nagusien kalifikazioetan nahikoa atera eta asignatura osagarri guztiak gainditzen dituztenei. Hala ere, eta Ebaluazio Batzorde horren eritzian, baimena eman ahalko zaie hurrengo kurtsorako, gehienez ere asignatura osagarri bat gainditzeko dutenei, baina hurrengo ziklora pasatzeko asignatura hori gainditu egin beharko dute.
c) Zikloa gainditzeko, ikasleak asignatura nagusi eta osagarri guztiak gainditu beharko ditu.
d) Ikasleak iraileko deialdian asignatura osagarri bat baino gehiagotan "gutxiegi" kalifikazioa ateratzen badu edo Ebaluazio Batzordeak asignatura nagusietan oneritzia ematen ez badio, kurtso osoa errepikatuko du.
Lehenengo Xedapen Iragankorra
a) Dantza Klasikoaren espezialitateko 1. eta 2. mailetako oraingo ikasleek, sartzeko froga gainditu ondotik, oinarrizko mailako 2. kurtsoan matrikula egin ahalko dute.
b) Dantza Klasikoaren espezialitateko 3. mailako oraingo ikasleek, sartzeko froga gainditu ondotik, oinarrizko mailako 3. kurtsoan matrikula egin ahalko dute.
c) Dantza Klasikoaren espezialitateko 4. mailako oraingo ikasleek, sartzeko froga gainditu ondotik, oinarrizko mailako 4. kurtsoan matrikula egin ahalko dute.
d) Dantza Klasikoaren espezialitateko 5. mailako oraingo ikasleek, xedapen honen 8. atalean aipatzen den froga gainditu ondotik, maila ertaineko 1. kurtsoan matrikula egin ahalko dute.
e) Dantza Klasikoaren espezialitateko 6. mailako oraingo ikasleek, xedapen honen 8. atalean aipatzen den froga gainditu ondotik, maila ertaineko 2. kurtsoan matrikula egin ahalko dute.
Espainiar Dantzako gaur eguneko ikasleek, sartzeko froga gainditu ondotik, espezialitatearen oinarrizko mailako 2. kurtsoan matrikula egin ahalko dute.
Bestelakoan, Espainiar Dantzako ikasketak hasi ahalko dituzte 1. kurtsoan.
Bigarren Xedapen Iragankorra
Foru Agindu honek aipatzen dituen epeak, ikasleak hartzekoak eta sarrera frogetakoak, Hezkuntzako Zuzendari Nagusiaren Ebazpenaren bitartez ezarritakoak izanen dira 1991/92 ikasturtean. Foru Agindu honetan ezarritako epeak 1992/93 ikasturtetik aintzina aplikatuko dira.
Azken Xedapen Bakarra
Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA
****************tablas**************