(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Etxebizitza :
    • 383/2008 Foru Agindua, abenduaren 22koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariarena, zaharberritze obra batek energia eragimena hobetzen ote duen erabakitzeko baldintzak ezartzen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

383/2008 Foru Agindua, abenduaren 22koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariarena, zaharberritze obra batek energia eragimena hobetzen ote duen erabakitzeko baldintzak ezartzen dituena

 

(2009ko 9. NAOn argitaratutako testua, urtarrilaren 21ean)

Atarikoa

Nafarroako Ekonomia Suspertzeko 2009-2011 Urteetarako Neurriei buruzko azaroaren 6ko 18/2008 Foru Legeak etxebizitzak zaharberritzearen aldeko apustua egin zuen, jarduera horrek, herritarren bizi kalitatea hobetu eta ondarea eraikia mantentzeaz gain, eraikuntzaren sektorean enplegua sortu eta jarduera ekonomikoa sustatzen baitu.

Ildo horretan, aipatu foru aginduak indar handiagoa egin zuen energia eragimenaren hobekuntzari lotutako zaharberritze jarduera sustatzen eta, aipatutako abantailez gain, energia aurreztu egiten du etxebizitzen konfort termikoa hobetuz. Energia eragimenaren hobekuntza sustatzen duten zaharberritzeei laguntza fiskal handiagoak emateko modua zuzentzeko asmoz, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ekintza hori kasuan kasuko kalifikazio zeduletan egiaztatu behar zuela ezarri zen, zaharberritze babestuko jarduketa administratiboaren esparruan.

Urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuaren V. kapitulua zaharberritzearen gaineko jarduketei buruzkoa da eta 76.2 artikuluko c) letran eraikinak eta etxebizitzak zaharberritzeko jarduketa babesgarri gisa ezartzen du energia gutxiago kontsumitzea dakarten hobekuntza obrak egitea. Dekretu hark etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak eta etxebizitzetarako eraikinen sustapena arautu zituen.

Hori dela eta, foru agindu honek ezartzen du, Nafarroako Ekonomia Suspertzeko 2009-2011 Urteetarako Neurriei buruzko azaroaren 6ko 18/2008 Foru Legearen 3. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, nola jasoko den zaharberritzeko kalifikazio administratiboetan obra egokien bidezko energia eragimenaren hobekuntza, eta zehaztu egiten ditu teknikoki energiaren aldetik eraginkorrak diren jarduketak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, agindu dut:

1. artikulua. Energia eragimenaren hobekuntza egiaztatzea.

Etxebizitzaren zaharberritze babestuko espedienteen kalifikazio zeduletan, betiere behin-behineko kalifikazioa 2009, 2010 eta 2011 urteetan eskatzen bada, espresuki jasoko da jarduera kalifikatuek energia eragimenaren hobekuntza barnean hartzen ote duten.

2. artikulua. Energia eragimenaren hobekuntza barnean hartzen duten zaharberritze obrak.

Zaharberritze obra batek energia eragimenaren hobekuntza barnean hartzen duela uste izanen da, jarduketa hauetakoren bat duenean helburu:

a) Etxebizitzen edo etxebizitza eraikinen ingurakari termikoa hobetzea, material isolatzaileen edo bestelako prozeduren bidez.

b) Kanpoko arotzeriaren isolamendu termikoa hobetzea, honako hauek paratuz: leiho bikoitzak, beira bikoitzak, zubi termikoaren haustura duten arotzeriak, lama orientagarriko pertsianak eta isolamendu termikoko pertsianak; eta pertsianetako kutxak hobeki isolatuz.

c) Berokuntzako eta ur beroko galdaren errendimendua hobetzeari dagokion zati proportzionala, galdara horiek ordeztean, eta ur hodiei isolatzaile termikoak jartzea.

d) Ura berotzeko eta/edo berokuntzako sistemak instalatzea, eguzki energiako edo energia geotermikoko kolektoreen bidez edo bestelako iturri ez kutsatzaileen bidez.

e) Aurreko ataletan adierazitako obrek eskatzen duten akabera.

Betiere zaharberritze obrak zaharberritze babestuko baldintza orokorrak betetzen baditu eta energia eragimeneko jarduketa gauzatzeko aurrekontua (%8,5 handitua kontratistaren industria mozkinagatik) gehi lizentzien eta ordainsarien tasei dagokien zati proportzionala 2.000 eurotik gorakoa bada eta zaharberritze jarduketaren aurrekontu babesgarriaren %25a gainditzen badu.

Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu hone
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa