(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ikastetxeen gaineko beste arau batzuk :
    • 246/1991 Foru Dekretua, uztailaren 24ekoa, Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako eskola-jantokiak, derrigorrezko irakaskuntz mailetan, arautzen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

246/1991 Foru Dekretua, uztailaren 24ekoa, Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako eskola-jantokiak, derrigorrezko irakaskuntz mailetan, arautzen dituena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 1991ko 104. NAOn argitaratua, abuztuaren 21ean; akats zuzenketa, 1991-09-25eko NAO)

Atarikoa

Estatuko Administrazioak eskola-jantokiei dagokienez bete izan dituen funtzioak Foru Komunitateak eskuratu zituen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuaren II. atalaz baliatuz. Eskola-jantokiak eskolaratzen laguntzeko zerbitzu garrantzitsuak dira.

1990/91 ikasturtean zehar jantokien funtzionamendu eta antolakuntza arautzen dituzten arau eta zirkularrak aplikatzen izandako esperientziak agerian utzi du zerbitzu honi behar bezalako arauketa eman behar zaiola, jantoki motak, funtzionamendu eta baimen erregimena eta kudeaketa eta finantzaketa kontutan hartuz.

Horiek horrela, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta larogeitamaikako uztailaren 24ean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat, dekretatu dut:

I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak

1. artikulua

Foru Dekretu honen xede da Nafarroako ikastetxeetako eskola-jantokiak, derrigorrezko irakaskuntz mailetan, zabaldu eta martxan ipintzeko arauak ematea.

2. artikulua

1. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Departamentuak indarrean dagoen arauterian ezarritako baldintzak betetzen dituzten jantokiak zabaldu eta martxan ipintzeko baimena eman ahalko du, ikastetxearen Eskola Kontseiluak aldez aurretik eskatuta edo ofizioz.

2. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Departamentuak eskola-jantokien funtzionamendua gainbegiratuko du Hezkuntz Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren bitartez, eta haien kudeaketa eta antolaketari buruzko aholkuak eman ahalko ditu.

3. Ikastetxearen Eskola Kontseiluak eskola-jantokiaren antolaketaren eta funtzionamenduaren norabideak onartuko ditu, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 42 artikuluan eta Foru Dekretu honetan xedatutakoaren arabera.

3. artikulua

1. Jantokien sailkapena, ikasleen eskolaratze-eremuaren araberakoa, honakoa da: eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.

2. Eskualdeko jantokiak dira Hezkuntza, Kultura eta Kirol Departamentuak hala izendatzen dituenak, Departamentu honek antolatutako eskola-garraioa, eguerdiko ibilbiderik gabea, eskolara joateko derrigorrez erabili behar duten ikasleak dituzten ikastetxeen beharrei erantzuteko. Jantoki hauek sortu eta antolatzea Foru Komunitateko Administrazioaren eskumena izanen da, ikastetxeen zuzendaritza eta Eskola-Kontseiluekin lankidetzan.

3. Foru Dekretu honetan aurrikusten diren ondorioetarako, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Departamentuak eskualdeko jantokitzat homologatu ahalko ditu zenbait jantoki, aurreko atalean azaldutako ezaugarriak ez badituzte ere, baldin eta zerbitzua ematen zaien ikasleek, guztiek edo gehienek, honako ezaugarri hauek badituzte:

Inguruko ikastetxeetan leku faltagatik onartu ez dituzten ikasleak.

Aukeratutako hizkuntz ereduagatik lekualdatutako ikasleak.

Gutxiengo etnikoetako ikasleak.

Baldintza sozioekonomiko txarretan dauden sektoreetako ikasleak.

4. Gainerakoak jantoki arruntak dira.

5. Artikulu honen 3. atalean adierazitako ezaugarri bereziak dituzten jantoki arruntetako ikasleek ezarriko diren banakako laguntza ekonomikoak jaso ahalko dituzte.

II. KAPITULUA. Funtzionamendu-erregimena

4. artikulua

1. Jantokien funtzionamendu-erregimena bi eratakoa izan ahalko da: kudeaketa zuzena edo zerbitzu kontratatua.

2. Kudeaketa zuzenekoetan, Administrazioak, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Departamentuaren bidez, kontratatutako sukalde-langileak arituko dira, eta janari erosketa eta funtzionamenduaren kudeaketa ikastetxearen beraren gain egongo dira.

3. Zerbitzu kontratatukoetan, berriz, janariaren prestaketa eta banaketa hirugarrengoekin kontratatuko dira, dagokion kontratuaren klausuletan ezarritakoaren arabera.

5. artikulua

1. Jantoki arruntetan, janaria prestatu eta banatuko duen enpresa ikasleen guraso Elkarteak kontratatuko du, eskatutako eskaintzen artean, gutxienez hiru, abantaila gehien dituena hautatu ondoren.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Departamentuak behar diren lokalak utziko ditu, aldizkako eta doako erabilera-lagapen erregimenean, horretarako elkartearekin hitzarmen bat izenpetuko delarik, eta bertan zehaztuko lagapenaren baldintzak.

2. Zerbitzu kontratatuko eskualdeko jantokietan, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Departamentuak kontratu-hartzailea hautatuko du, Eskola-Kontseiluak egindako oharrak kontutan hartuz.

III. KAPITULUA. Baimena

6. artikulua

Eskola-jantokiaren funtzionamendurako baimena eskuratzeko eskabidea, ikastetxearen Eskola-Kontseiluburuak sinatua, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira igorriko da.

Eskabide horrekin batera Eskola-Kontseiluak horri buruz hartutako erabakia igorriko da.

Halaber, proiektatutako jantokiaren ezaugarri orokorrak deskribatzen dituen txosten labur bat erantsiko da, ikastetxearen Zuzendariak sinatua, eskualdeko jantokien kasuan, edo, jantoki arrunten kasuan, ikasleen guraso Elkartearen presidenteak. Txosten horretan puntu hauek aipatuko dira:

a) Jantokirako eskatutako funtzionamendu-erregimena eta sailkapena.

b) Ikastetxearen planoak, eskola-jantokiaren dependentzia eta zerbitzuetarako espazioak non dauden erakutsiz.

c) Erabiltzaileen kopurua, gutxi gorabehera, kapazidadea eta, hala behar balitz, jatordu-txandak.

d) Hala behar denean, klaseen arteko aldietarako programatutako aisia iharduerak.

e) Jantokia finantzatzeko aurrikusitako sistema.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Departamentuaren baimenak, ematekotan, eskola-jantokiaren funtzionamendua baietsiko du, ezarriko diren modu eta erregimenean.

7. artikulua

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Departamentuak eskualdeko jantokiaren funtzionamendu mota erabakiko du irekitzeko baimena ematean, kasu bakoitzaren berezitasunei begiratuta. Hala ere, jantoki arrunten sistema ikasleen guraso Elkarteek kontratatutako zerbitzuarena izango da, eta Administrazioak horretarako utzitako lokalak erabiliko ditu.

8. artikulua

Jantoki baten funtzionamendurako baimena eman ondoan, ez da beharrezko izango urtero eskaera errepikatzea, funtsezko aldaketarik gertatzen ez bada. Aldaketa horien berri puntualki eman beharko zaio Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari.

IV. KAPITULUA. Zerbitzuaren erabilera

9. artikulua

Jantokiaren Arduradunak, erabiltzaileekin jango duenez, zerbitzu hau dohainik erabiltzeko eskubidea izanen du. Kudeaketa zuzeneko eskualde-jantokietan, irakasle begiraleek ere zerbitzua dohainik erabiltzeko eskubidea izanen dute.

10. artikulua

Ikastetxearen Eskola-Kontseiluak jantokirako tokiak esleituko ditu, lehentasun ordena honen arabera:

1. Eskualdeko jantokien kasuan, ikasle bateratuak.

2. Etxera joateko zailtasunak dituztela egiaztatzen duten ikasleak.

3. Eskola-Kontseiluak onartutako erizpideen arabera lehentasuna duten ikasleak. Erizpide horietan familiaren egoera ekonomikoari eta 3.3 artikuluan aurrikusitako gorabeherei arreta berezia eskeiniko zaie.

4. Ikastetxeko irakasleak. Hauek jantokian egoteak ikasleen portaeran eragin ona ekarri behar duenez, jokaera egokia izanen dute eta, hala behar balitz, une zehatzetan laguntza emango diete begiraleei eta jantokiaren Arduradunari. Jantokiaren zerbitzua erabiltzen duten irakasleek ezin izango dituzte indarrean dagoen arauterian horretarako aurrikusitako sariak.

IV. KAPITULUA. Zerbitzuaren erabilera

9. artikulua

Jantokiaren Arduradunak, erabiltzaileekin jango duenez, zerbitzu hau dohainik erabiltzeko eskubidea izanen du. Kudeaketa zuzeneko eskualde-jantokietan, irakasle begiraleek ere zerbitzua dohainik erabiltzeko eskubidea izanen dute.

10. artikulua

Ikastetxearen Eskola-Kontseiluak jantokirako tokiak esleituko ditu, lehentasun ordena honen arabera:

1. Eskualdeko jantokien kasuan, ikasle bateratuak.

2. Etxera joateko zailtasunak dituztela egiaztatzen duten ikasleak.

3. Eskola-Kontseiluak onartutako erizpideen arabera lehentasuna duten ikasleak. Erizpide horietan familiaren egoera ekonomikoari eta 3.3 artikuluan aurrikusitako gorabeherei arreta berezia eskeiniko zaie.

4. Ikastetxeko irakasleak. Hauek jantokian egoteak ikasleen portaeran eragin ona ekarri behar duenez, jokaera egokia izanen dute eta, hala behar balitz, une zehatzetan laguntza emango diete begiraleei eta jantokiaren Arduradunari. Jantokiaren zerbitzua erabiltzen duten irakasleek ezin izango dituzte indarrean dagoen arauterian horretarako aurrikusitako sariak.

a) Jantokian aritzen diren langileen Burutza betetzea.

b) Jantokian hartu beharreko higiene, osasun eta segurtasun neurriak gainbegiratzea.

c) Jantokiaren kontabilitatea eraman eta antolaketa gainbegiratzea.

14. artikulua

1. Eskualdeko jantokietan, Eskola-Kontseiluak jantokiaren arduraduna ikastetxeko irakasleen artean izendatuko du. Jantoki arruntetan lanpostu horretarako irakasle baten borondatezko eskaintza lortzeko ahaleginak egingo dira. Horren ezean, ikasleen guraso Elkarteak Diplomatu edo Lizentziatura duen Arduradun bat izendatuko du.

2. Jantokiaren Arduradunari hurrengo eginkizun hauek dagozkio:

a) Jantoki zerbitzua antolatzea.

b) Jantokiko higienea eta segurtasuna zaintzea.

c) Jantokian aritzen diren beste langileei aginduak ematea, ikastetxeko Zuzendariak emandako norabideen arabera.

d) Menuak onartzea, hala behar balitz, dagokion kontratuan ezarritakoaren arabera.

e) Jakiak erostea.

Zerbitzu kontratatuko jantokietan, puntu honen b), c) eta e) ataletan aurrikusitako eginkizunak enpresak beteko ditu, janariaren prestaketa eta banaketari, eta kontratuan aurrikusitako zerbitzu osagarriei dagokienez, baina Arduradunaren esanei jarraikiz.

3. Eskola-Kontseiluak jantokiaren Administratzaile bat izendatuko du, jantokiaren Arduraduna bera edo beste pertsona bat izan ahal dena. Administratzaileari honako eginkizun hauek dagozkio:

a) Pagamenduak agindu eta berauen egiaztagiriak Eskola-Kontseiluaren Batzorde Ekonomikoari ematea.

b) Kobrantzak egin eta jantokiaren kontuan sartu, eta berauen egiaztagiriak diru-kopuruak ordaintzen dituztenei eta Eskola-kontseiluaren Batzorde Ekonomikoari ematea.

c) Kontabilitatea eramatea.

d) Minutak egitea, Eskola-kontseiluaren Batzorde Ekonomikoak emandako jarraibideei lotuz.

2. Arduradunak eta, hala behar denean, Administratzaileak ikasturte batetan zehar beteko ditu bere eginkizunak, eta berriz aukeratuak izan ahalko dira.

Eskualdeko jantokietako Arduradun edota Administratzaile izateko izangairik ez egonez gero, Eskola-Kontseiluak izendatuko ditu kargu horietako titularrak derrigorrezko izaeraz.

15. artikulua

Kudeaketa zuzeneko eskualdeko jantokiek Foru Aginduaren bidez ezarriko den irakasle begirale gutxieneko kopurua izanen du.

Zerbitzu honetaz arduratzeko irakasleen artean borondatezko txanda ezarriko da. Begirale lanpostu baino izangai gehiago egonez gero, Eskola-Kontseiluak errotazio-txandak ezarriko ditu ikastetxean emandako urteen arabera, gehienetik gutxienera. Begirale lanpostu baino izangai gutxiago egonez gero, Eskola-Kontseiluak derrigorrezko errotazio-txanda ezarriko du lanpostu betegabeak betetzeko, ikastetxean emandako urteen arabera, gutxienetik gehienera.

Irakasle begiraleak bazkaltiarren portaera egokiaz arduratuko dira eta bazkarian zehar eta honen aurretik eta ondoren ikasleek daukaten denbora librean arituko dira.

Zerbitzu kontratatuko eskualdeko jantokietan enpresa esleipen-hartzaileak ipiniko ditu behar diren begiraleak.

Edozein kasutan, begiraleen eginkizunak eta irakasle-ikasle ratioa kudeaketa zuzeneko eskualdeko jantokietarako ezarritakoak izanen dira.

16. artikulua

Jantoki arruntetako begirale zerbitzuaz ikasleen guraso Elkartea arduratuko da, eta zuzenean, hau da, Batzarrean aukeratutako gurasoen zerbitzuak erabiliz, edo zeharka, jantoki zerbitzua betetzeko kontratatutako enpresaren bidez egin ahalko du.

Edozein kasutan, begiraleen eginbeharrak eta irakasle-ikasle ratioa eskualdeko jantokietarako ezarritakoak izanen dira.

17. artikulua

Jantokiaren funtzionamenduan ikasle nagusienen parte hartzearen aldeko ahaleginak eginen dira, ikaskideen heziketa pertsonala eta ihardun arduratsua bultzatzeko. Horretarako ere, ikasle bazkaltiarren gurasoen borondatezko laguntza lortzen saiatuko da.

18. artikulua

Begirale, Arduradun edota Administratzaile karguak betetzen dituztenek Eskola-kontseiluak ezarritako ordain-dirua jasotzeko eskubidea izanen dute, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Departamentuak ikasturte bakoitzeko ezartzeko bide ematen duen gehienekoak eta gutxienekoak, jantokiaren fondoen karguan.

VI. KAPITULUA. Segurtasuna eta Higienea

19. artikulua

Ikasturtero, jantokia martxan hasi aurretik, lokalak desinfektatu eta instalazioen, elektratresnen, sukaldeko tresnen eta biltegiko jakien egoera ona egiaztatuko da.

20. artikulua

Osasun eta Gizarte Ongizate Departamentuak jantokien osasun egoera kontrolatuko du, arlo honetan entitate lokalek dituzten eskumenak alde batera utzi gabe.

Horretarako, ikasturtearen hasieran, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Departamentuak baimena duten jantokien zerrenda luzatuko dio Osasun eta Gizarte Ongizate Departamentuari.

Horretarako ere, baimena duten jantoki guztiek ikuskaketa-bisiten liburua izanen dute.

VII. KAPITULUA. Finantzaketa

21. artikulua

1. Eskualdeko jantokien finantzaketaz ikastetxea arduratuko da, Administrazioak emandakoarekin eta bazkaltiarren kuotekin beteko delarik.

2. Jantoki arrunten finantzaketaz ikasleen guraso Elkartea arduratuko da, bazkaltiarren kuoten bidez edo, hala behar balitz, Elkarteak eta Administrazioak emandakoaren bidez beteko delarik.

22. artikulua

1. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Departamentuak ikasturteko gehieneko eta gutxieneko tarifak ezarri, eta bereiziko ditu kudeaketa mota eta bazkaltiar kopuruaren arabera ezarriko diren jantoki motak, bai eta jantoki mota bakoitzari dagokion modulu ekonomikoa ere, toki bakoitzeko, eta lehentasuna emanez eskualdeko jantokiei eta 3.3 artikuluan aurrikusitako ezaugarri bereziak dituzten ikasle bazkaltiarrak dauden jantoki arruntei.

2. Toki bakoitzeko modulu ekonomikoak zehazteko erizpideak jantokiaren kudeaketa motan eta bazkaltiarren kopuruan oinarrituko dira, eta horretarako erabiltzaile gutxiko jantokietan ematen diren tokiko kostu handiagoetara egokitzeko behar diren zati numerikoak ezarriko dira.

3. Eskola-Kontseiluak, eskualdeko jantokien kasuan Batzorde Ekonomikoak proposatuta, eta, jantoki arrunten kasuan, ikasleen guraso Elkartearen proposamen lotesleaz, baimena duten gehieneko eta gutxieneko tarifetan ordaindu beharreko kuotak zehaztuko ditu.

4. Dirulaguntzak aurrekontuaren baliabideen arabera emanen dira.

23. artikulua

Kuotak ordainduko dira agiriaren truke Eskola-kontseiluaren Batzorde Ekonomikoak ezarriko dituen epeetan eta eran edo, jantoki arrunten kasuan, Elkarte arduraduna.

Kuotak ez ordaintzeak jantokiko lekua galtzea ekarriko du. Eskola-kontseiluak erabakiko du lekua kentzea ala ez.

Kuotatik aste baten ausentziari dagozkion kopuruak baino ez dira murriztuko, baldin eta aurretiaz horren berri eman bada. Batzorde Ekonomikoak edo, jantoki arrunten kasuan, Elkarte arduradunak emandako murrizketen berri eman beharko zaio Hezkuntza, Kultura eta Kirol Departamentuari, eta honek aurrikusitako laguntza ekonomikoetan dagokion murrizketa aplikatuko du.

24. artikulua

Jantoki zerbitzua arrazoi justifikatu batengatik eteteak ez dakar langile kontratatuen lansarietarako kuotaren zatia ordaindu behar ez izatea.

25. artikulua

Dagokion laguntza ekonomikoaren ordainketa hiru hilabetetik egingo da, ikastetxearen Zuzendaritzak edo, jantoki arrunten kasuan, Elkarte arduradunak jantokia erabiltzen duten ikasleen kopurua eta motari buruzko ziurtagiri bat Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari igorri ondoren.

26. artikulua

Ikastetxeek jantoki gastuetarako kontu berezi bat izanen dute, funtzionamenduaren gastu orokorretarako, hau da, zerbitzuaren funtzionamendutik sortzen diren gastu eta sarrerak betetzeko kontutik aparte.

Administratzaileak edo, hala denean, Arduradunak, kontu horren aurkako pagamendu aginduak eman ahalko ditu, ikastetxearen Zuzendariak edo, jantoki arrunten kasuan, Elkarte arduradunaren buruak onetsita.

Jantokiaren esplotazio-superabitak eskola-jantokiaren instalazioak, tresnak eta tresneria hobetzen erabiliko dira.

Xedapen Gehigarri Bakarra

Eskola-jantokiaren zerbitzu kontratatuaren esleipena hartzen duten enpresak subrogatuko dira, ikastetxeak aurretiaz, jantokia eramateko kontratatutako langileei dagozkien eskubide eta betebeharretan. Nafarroako Gobernuak ez du inolako erantzunkizunik izanen enpresa esleipen-hartzaileen langileekiko, azken hauek enpresa horien menpe egonen bait dira.

Lehenbiziko Xedapen Iragankorra

Egun martxan dauden jantoki arruntek Foru Dekretu honek indarra hartu eta bi urteko epean, hartu beharko duten kudeaketa mota ikasleen guraso Elkarte batek kontratatutako zerbitzuarena izanen da. Bestela, baimena kendu ahalko zaie.

Foru Agindu bitartez zehaztuko da bi urteko aldi iragankor honetan jantoki hauek eraman beharko duten prozedura Foru Dekretu honetan kudeaketa zuzeneko edo zerbitzu kontratatuko jantokiei buruz aurrikusten denera egokitzeko.

Bigarren Xedapen Iragankorra

1991/92 ikasturterako, gehieneko tarifak eta ordain-sariak Foru Dekretu honen Eranskinean ezarritakoak izanen dira.

1991-92 ikasturterako gehieneko minutari dagozkion kopuruak Foru Agindu bidez desglosatuko dira.

Nafarroako Gobernuaren laguntzen zenbatekoa baimena duten gehieneko zenbatekoetan oinarrituta kalkulatuko da.

Azken Xedapenetako Lehenbizikoa

Foru Dekretu honetan ezarritakoaren kontra doan xedapen oro, maila beheragokoak edo berekoak, indargabeturik gelditzen dira.

Azken Xedapenetako Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

ERANSKINA

**********************tabla****************** 1991-09-25

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa