Castellano | Euskara | Français | English
126/2007 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 3KOA, VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUAREN EGITURA ORGANIKOA EZARTZEN DUENA.
(2007ko 113. NAOn argitaratutako testua, irailaren 10ean)
Atarikoa
Nafarroako Gobernuko lehendakariak, abuztuaren 16ko 12/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu zituen. Foru dekretu hori 2007ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17an.
Halaber, abuztuaren 20ko 57/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen oinarrizko egitura organikoa ezarri zen, gero gehiago garatu bazitekeen ere. Foru dekretu hori 2007ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22an.
Bidezko da, beraz, Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu bakoitzaren egitura behar bezala garatzea.
Beraz, foru dekretu honen helburua Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organiko berria finkatzea eta garatzea da.
Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta zazpiko irailaren hiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:
I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak
1. artikulua. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren eskumen-esparrua.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari dagokio kultur ondarea babestu eta handitzeari, herritarrei kulturara sarbidea izateko erraztasunak emateari eta Nafarroako turismo sektorea bultzatzeari buruz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak esleituak dituen eskumenak erabiltzea, bai eta indarra duten xedapenetan emandako gainerako eskurantzak ere.
2. artikulua. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria.
1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari, departamentuaren titularra den aldetik, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluan ezartzen diren eskurantzak dagozkio, foru dekretu honetako 1. artikuluan zehazten den eskumen-esparruari dagokionez.
2. Bereziki, eskumenen eskurantza hauek dagozkio:
a) Dirulaguntza deialdiak eta haren arauak onestea.
b) Lankidetza hitzarmenak eta elkarlanerako itunak eta akordioak sinatzea Estatuarekin, autonomia erkidegoekin eta beste administrazio publiko batzuekin.
c) Bere eskumenen esparruan beste administrazio batzuekin batera jarduteko planak onestea.
3. Orobat, "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari, departamentuaren titularra den aldetik, organo kolegiatu hauetako lehendakaritza dagokio:
a) Nafarroako Kultura Kontseilua.
b) Nafarroako Turismo Kontseilua.
4. "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kontseilariaren Kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean haren mende.
3. artikulua. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren antolaketa orokorra.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere egituran:
a) Kultura Zuzendaritza Nagusia.
b) Turismo Zuzendaritza Nagusia.
c) Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.
4. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskurantzak.
Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi-zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskurantzak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dioten edo "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak haien esku uzten duen beste edozein.
5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskurantzak.
Lehendakaritza, "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honetako 1. artikuluan zehaztu den eskumen-esparruaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 23. artikuluan eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen otsailaren 8ko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritako eskurantzak (8. artikuluan aurreikusten direnak barne) baliatuko ditu "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariaren goi-zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, bai eta indarra duten xedapenek emandakoak eta "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.
6. artikulua. Zerbitzuen eskurantzak.
Zerbitzuek ondoko eginkizunak izanen dituzte departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean, bakoitzak foru dekretu honetan berari ezarritako esparruan: euren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak azkartu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.
7. artikulua. Atalen eskurantzak.
Atalei dagokie, departamentuko goragoko organoek zuzendurik, eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruaren arabera, beren eskumen-esparruko eginkizunak burutu, horiei buruzko txostenak eman eta goragoko nagusiari proposamenak egitea eta beren mendeko bulego edo unitateen jarduerak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea, eta, horiez gainera, departamentuko organo eskudunek esleitzen dizkieten eginkizunak burutzea.
II. KAPITULUA. Kultura Zuzendaritza Nagusia
1. atala. Eskumenen esparrua eta egitura
8. artikulua. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.
Kultura Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskurantzak ditu ondoko arlo hauetan:
a) Kultura, Estatuarekin koordinaturik.
b) Ondare historiko, artistiko, monumentala, arkitektonikoa, arkeologikoa eta zientifikoa, deusetan galarazi gabe Estatuak ondare hori esportaziotik eta espoliaziotik babesteko dituen ahalmenak.
c) Artxiboak, museoak eta kultura biltegi gisa erabiltzen diren beste zentro batzuk, haien titularra Estatua ez bada.
d) Liburutegi eta hemerotekak.
e) Indarra duten xedapenek "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari esleitzen dizkiotenak, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren berezko esparruan.
9. artikulua. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
1. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren egituran zerbitzu hauek daude:
a) Ondare Historikoaren Zerbitzua.
b) Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua.
c) Museoen Zerbitzua.
d) Liburutegi Zerbitzua.
e) Kultur Ekintza Zerbitzua.
2. Kultura Zuzendaritza Nagusiari zuzenean atxikita, Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atala egonen da.
2. atala. Ondare historikoaren zerbitzua
10. artikulua. Ondare Historikoaren Zerbitzuaren eginkizunak.
Ondare Historikoaren Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Ondare historikoa babestu, zaindu, katalogatu eta hedatzea, balio artistikoa, arkeologikoa edo antzekoa duenean.
b) Ondare historikoa zaindu eta babesteko irizpide teknikoak ezartzea.
c) Obra publiko edo pribatu batek multzo edo ondasun higiezin historikoak edo ondasun arkeologiko edo higigarriak edo horien inguruak ukitzen baldin baditu, proiektu horiei buruz aginduzko txostenak egitea eta, arlo horretan, Nafarroako Gobernuaren beste zerbitzu batzuekiko koordinazioa erraztea, bakoitzaren eskurantzen esparruan.
d) Ondare historikoa ikuskatzea indarreko legeek ezarri bezala.
e) Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroa sortu eta kudeatzea.
f) Interes kulturaleko ondasunak, ondasun inbentariatuak eta garrantzi lokaleko ondasunak deklaratzeko espedienteak tramitatzea.
g) Nafarroako kultur ondarearen zainketa, babesa eta zabalkundea sustatzea, indarra duten legeetan aurreikusitako ekintzen bidez.
h) Ondare historikoa zaintzeko ezartzen diren laguntzak kudeatzea.
i) Nafarroako Gobernuaren ondare historikoaren inbentarioak eta agiri katalogoak eta teknikoak eratu, mantendu eta kontsultarako antolatzea.
j) Nafarroako ondare historikoan egindako esku-hartzeen proiektuak eta zuzendaritza lana egin edo gainbegiratzea.
k) Nafarroako Gobernuko monumentuen kudeaketaren plangintza egitea, kontratatzea eta gainbegiratzea.
l) Nafarroako Gobernuaren arkeologia biltegia antolatu eta kudeatzea.
m) Indusketa eta prospekzio arkeologikoetarako baimenak eman behar ote diren proposatzea eta horiek tramitatzea, eta, behar denean, baita lan horiek egitea ere.
n) Interes kulturaleko ondasunei buruz Kultura eta Turismo Departamentuak sustatzen dituen programa guztietan parte hartzea.
o) Aurretik esandako eginkizunei dagozkien espediente administratiboen instrukzioa egitea.
p) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
11. artikulua. Ondare Historikoaren Zerbitzua.
Gizarte Prestazioen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Ondare Arkitektonikoaren Atala.
b) Arkeologia Atala
c) Ondasun Higigarrien eta Ondarearen Erregistroaren Atala.
12. artikulua. Ondare Arkitektonikoaren Atalaren eginkizunak.
Ondare Arkitektonikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Ondare arkitektonikoaren legezko babesa eta monumentuak ikuskatzea.
b) Ondare arkitektonikoari buruzko dokumentazioa eta zabalkundea.
c) Ondare arkitektonikoko eraikinen obra proiektuak eta zuzendaritza lana egitea.
d) Eraikin historiko artistikoetako obren plangintza eta kontratazioa.
e) Eraikin historiko artistikoak berritzeko dirulaguntzak kudeatzea.
f) Vianako Printzea Erakundearen Artxiboa, Monumentuen Batzordearena eta argazki artxiboa zaindu eta mantentzea.
g) Ondare arkitektonikoko interes kulturaleko ondasunak, ondasun inbentariatuak eta garrantzi lokaleko ondasunak deklaratzeko espedienteak egitea.
h) Inbentario arkitektonikoa prestatzea.
i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
13. artikulua. Arkeologia Atalaren eginkizunak.
Arkeologia Atalak eginkizun hauek ditu:
a) Ondare arkeologikoaren legezko babesa eta aztarnategiak ikuskatzea.
b) Ondare arkeologikoari buruzko dokumentazioa eta zabalkundea.
c) Lan arkeologikoetan esku hartzeko proiektuak egitea eta zuzentzea.
d) Urteko Indusketa Plana eta esku-hartze arkeologikoetarako baimenak tramitatu eta kudeatzea.
e) Ondasun arkeologiko higiezinak (aztarnategiak) mantendu eta kudeatzea.
f) Arkeologia biltegia antolatu eta kudeatzea.
g) Nafarroako Inbentario Arkeologikoa egitea.
h) Ondare arkeologikoko interes kulturaleko ondasunak, ondasun inbentariatuak eta garrantzi lokaleko ondasunak deklaratzeko espedienteak egitea.
i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
14. artikulua. Ondasun Higigarrien eta Ondarearen Erregistroaren Atalaren eginkizunak.
Ondasun Higigarrien eta Ondarearen Erregistroaren Atalak ondoko eginkizunak izanen ditu:
a) Ondare higigarriaren legezko babesa.
b) Ondare higigarriari buruzko dokumentazioa eta zabalkundea.
c) Ondare higigarrian esku hartzeko proiektuak egitea eta zuzentzea.
d) Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroa sortu eta kudeatzea.
e) Esku-hartzeak planifikatu eta kontratatzea Nafarroako ondare historikoaren ondasun higigarrietan.
f) Ondasun higigarri historiko-artistikoak zaharberritzeko dirulaguntzak kudeatzea.
g) Nafarroako Gobernuaren jabetzako ondasun higigarriak mantendu eta kudeatzea.
h) Nafarroako kultur ondareko ondasun higigarrien katalogoa.
i) Interes kulturaleko ondasunak eta ondasun higigarri inbentariatuak deklaratzeko espedienteak egitea.
j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
3. atala. Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua
15. artikulua. Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuaren eginkizunak.
Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak honako eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroako sistema artxibistikoaren arduradun edo buru izatea, eta sistema horretan dauden organoei dagozkien eginkizunak banatu, antolatu eta bideratzea.
b) Nafarroako sistema artxibistikoaren buru izatea, agirien antolaketa, tratamendu, azterketa eta zainketarako arauen koordinazioa bere gain hartuz, sistemaren maila guzti-guztietakoak (bulegoetako artxiboak, artxibo zentralak, Administrazio Artxiboa eta Artxibo Historikoa).
c) Nafarroako Gobernuaren dokumentu ondarea zuzen kudeatu, kontserbatu eta babesteko behar diren erregelamenduak eta arautegiak prestatu eta organo eskudunei igortzea, onets ditzaten.
d) Artxiboen inguruko administrazio jarduketak eta jardueren programazioak planifikatu eta kontrolatzea.
e) Dokumentu Ondareari eta Nafarroako Artxibo Nagusiari esleitutako eginkizun berariazkoak gainbegiratzea eta koordinatzea.
f) Dokumentu ondareko interes kulturaleko ondasunak deklaratzeko espedienteak tramitatzea.
g) Dokumentu ondarearen kontserbazio eta babeserako irizpide teknikoak ezartzea.
h) Dokumentu ondarea ikuskatzea, indarra duen legeriak ezarritako moduan.
i) Nafarroako dokumentu ondarearen kontserbazioa eta babesa sustatzea, indarra duten legeetan aurreikusitako ekintzen bidez, eta dokumentu ondasunak kontserbatzeko ezartzen diren laguntzak kudeatzea.
j) Nafarroako Gobernuaren Dokumentu Ondarearen agiritegiak eta artxibo teknikoak eratu, mantendu eta kontsultarako antolatzea.
k) Interes kulturaleko ondasunei buruz Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak sustatzen dituen programa guztietan parte hartzea.
l) Aurretik esandako eginkizunei dagozkien espediente administratiboen instrukzioa egitea.
m) Nafarroako Gobernuak edo Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariak agindu edo eskuordetzen dizkion eginkizunak.
16. artikulua. Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuaren egitura.
Kudeaketa Tekniko eta Administratiborako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Atala.
b) Dokumentu Ondarea Kudeatzeko Atala.
17. artikulua. Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Atalaren eginkizunak.
Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Atalak ondoko eginkizunak izanen ditu:
a) Dokumentuak zaintzeko sistemak planifikatzea, dokumentuek edozein euskarri dutelarik ere.
b) Dokumentuentzat instalazio egokia lortzea, beren ezaugarri fisikoak eta erabilera kontuan hartuta.
c) Arriskuei aurrea hartzeko programak diseinatzea.
d) Hondatutako dokumentuak berritzeko teknikak aplikatzea.
e) Dokumentuak zaintzeko baldintzei buruzko aholkuak ematea.
f) Erreprografia zerbitzua kudeatzea.
g) Funtsak sailkatzeko koadroa ezartzea.
h) Informazioa jendearen eskura jartzea, horretarako dokumentuen sailkapen, antolamendu eta deskribapen programak garatuz.
i) Dokumentuen deskribapena planifikatzea nazioarteko arauei jarraikiz.
j) Bibliografia-funtsa antolatu eta deskribatzea.
k) Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordetzen den dokumentazio historikoaren zirkuituak egoki funtzionatzen duen gainbegiratzea.
l) Dokumentuetara iristeko politika egokiak ezartzea.
m) Informazioa erabiltzailearengana hurbiltzea.
n) Zabalkunde programak garatzea.
o) Programak diseinatzea beste erakunde edo entitate batzuekin elkarlanean arituta.
p) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
18. artikulua. Dokumentu Ondarea Kudeatzeko Atalaren eginkizunak.
Ebaluazio eta Azterlan Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroako Gobernuaren artxibo sistema zaintzea.
b) Nafarroako dokumentu ondarea zaindu, antolatu eta zabaltzeko politika sustatzea.
c) Nafarroako artxiboen errolda-gida bultzatu eta eguneratzea.
d) Nafarroako artxiboen erreferentzia erregistroa koordinatzea.
e) Dokumentuen bizitza zikloko fase guztietan teknika artxibistikoak ezartzeari buruzko gainbegiratze lana egitea eta aholkuak ematea.
f) Dokumentuak kudeatzeko irizpideak ezartzea Nafarroako Artxiboen sareko zentro guztietan.
g) Etengabeko prestakuntzarako programak diseinatu eta koordinatzea administrazio publikoetako artxibo eta dokumentuen ardura duten langileentzat.
h) Artxibo pribatuak zaintzeko eta eskura izateko politikak bideratzea.
i) Nafarroako Gobernuaren artxibo administratiboko dokumentazio historikoaren zirkuituak egoki funtzionatzen duen gainbegiratzea; hori bera, Estatuko administrazio periferikotik iristen den eta Nafarroako Artxiboan gordetzen den dokumentazioarekin.
j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
4. atala. Museoen Zerbitzua
19. artikulua. Museoen Zerbitzuko Zuzendaritza.
Museoen Zerbitzuaren eginkizunak honako hauek dira:
a) Museoen plangintza prestatzea eta horien kudeaketa administratiboaz arduratzea.
b) Nafarroako museo sistemaren buru edo ente gidatzailea izatea, eta sistema horretan dauden organoei dagozkien eginkizunak banatu, antolatu eta bideratzea.
c) Museoen inguruko administrazio jarduketak eta jardueren programazioak planifikatu eta kontrolatzea.
d) Museoetako bildumak kontserbatu, babestu eta ezagutarazteko irizpide teknikoak ezartzea.
e) Museoetako bildumak ikuskatzea, indarra duen legeriak ezarritako moduan.
f) Museoetako sistemaren barrenean kontserbazio lanak, ikerkuntza, erakusketak eta zabalkunde lana sustatzea.
g) Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren museoak eta beren funtsak zuzentzea eta kudeatzea, eta funtsak kontserbatu, handitu, ezagutarazi eta hedatzeko programak burutzea.
h) Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak museoen arloan sustatzen dituen programa guztietan parte hartzea.
i) Museoen eta Eraskusketa Iraunkorren Sarearentzako laguntzak kudeatzea.
j) Museo berriak sortzea eta moldatzea.
k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
20. artikulua. Museoen Zerbitzuko Zuzendaritza.
Gizarte Prestazioen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Museoen Atala.
b) Nafarroako Museoaren Atala.
21. artikulua. Museoen Atalaren eginkizunak.
Museoen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Museoen eta erakusketa iraunkorren sarearentzako laguntzak kudeatzea.
b) Museoen eta erakusketa iraunkorren sareko funtsak zaintzeko eta horiei buruzko ikerketak eta zabalkundea egiteko lanak sustatu eta koordinatzea.
c) Museoen eta erakusketa iraunkorren sarea ikuskatzea, indarra duen legerian ezartzen duen moduan.
d) "Julio Caro Baroja" Nafarroako Museo Etnologikoa eta Karlismoaren Museoa kudeatu eta koordinatzea.
e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
22. artikulua. Nafarroako Museoaren Atalaren eginkizunak.
Ebaluazio eta Azterlan Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroako Museoari esleitutako funtsen tratamendu administratibo eta teknikoa.
b) Nafarroako Museoan gordetzen den ondare kulturala zaindu eta bere segurtasunaz arduratzea.
c) Beste toki batzuetan gordetako funts propioak kontrolatzea.
d) Nafarroako Museoaren instalazioak mantentzeko lana eta segurtasuna.
e) Oinarrizko jarduketa arloei buruz (eskurapenak, zaintza, ikerketa, zabalkundea) izaten diren jardueren urteko plana prestatu eta organo eskudunari proposatzea.
f) Nafarroako Museoaren jarduera eta ematen dituen zerbitzuak antolatu eta kudeatzea.
g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
5. atala. Liburutegi Zerbitzua
23. artikulua. Liburutegi Zerbitzuaren eginkizunak.
Liburutegi Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Kulturaz hornitzeko aukeren demokratizazioa, informazioa, prestakuntza eta aisialdi sortzailea sustatzea, Nafarroako Liburutegien sistemaren bitartez.
b) Nafarroako ondare bibliografikoa, filmografikoa eta ikus-entzunezkoa babestu, zaindu, antolatu eta ezagutaraztea.
c) Liburutegi Zerbitzuen Plan Estrategikoa prestatzea.
d) Irakurketa Publikoaren Mapa prestatzea.
e) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako Zerbitzuen Zerrenda prestatzea.
f) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren erregelamenduak egitea.
g) Liburutegi Zerbitzuko jardueren urteroko memoria idaztea.
h) Foru Administrazioak Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemari ematen dizkion baliabideak modu eraginkorrez erabiltzea.
i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatzea Nafarroako Liburutegi Publikoen Sisteman.
j) Liburutegietako langileen etengabeko prestakuntza bultzatzea.
k) Liburutegien zerbitzuez baliatzeko prozesu teknikoak eta prozedurak normalizatzea.
l) Liburutegi Publikoen Sistema Nafarroako Liburutegien Sistemarekin elkarlanean aritzeko prozedurak ezarri eta garatzea.
m) Liburutegien bestelako sistemekin eta irakurketa eta informazioaren teknologia berriak sustatzeko erakundeekin elkarlanean aritzeko prozedurak ezarri eta garatzea.
n) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
24. artikulua. Liburutegi Zerbitzuaren egitura.
Liburutegi Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Nafarroako Liburutegi Nagusiaren Atala.
b) Liburutegien Sarearen Atala.
25. artikulua. Nafarroako Liburutegi Nagusiaren Atalaren eginkizunak.
Nafarroako Liburutegi Nagusiaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Atalaren giza baliabideen eta baliabide materialen erabilera kudeatu, ebaluatu eta hobetzea.
b) Nafarroako ondare bibliografikoa, filmografikoa eta ikus-entzunezkoa bildu, babestu eta ezagutaraztea.
c) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuak programatu, kudeatu eta ebaluatzea.
d) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemarako dokumentuen eskurapenak edo, behar izanez gero, dokumentuen garbiketak programatu, kudeatu, prozesu teknikoa programatu eta ebaluatzea.
e) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren liburutegien arteko mailegu zerbitzua koordinatzea.
f) Legezko Gordailua kudeatzea.
g) Interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedienteak prestatzea, ondare bibliografikoari dagokionez.
h) Nafarroako Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboa prestatzea.
i) Nafarroako Bibliografia prestatzea.
j) Atalaren jardueren urteko memoria egitea.
k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
26. artikulua. Liburutegien Sarearen Atalaren eginkizunak.
Liburutegien Sarearen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Atalaren giza baliabideen eta baliabide materialen erabilera kudeatu, ebaluatu eta hobetzea.
b) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sisteman sartutako liburutegietan Irakurketa Maparen jarraibideak aplikatzea.
c) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sisteman sartutako liburutegietan Zerbitzuen Zerrenda aplikatzea.
d) Liburutegi publikoak kudeatzeko Foru Administrazioak toki entitateekin sinatu dituen hitzarmenetan hartutako konpromisoak betetzea.
e) Liburutegi publikoak kudeatzeko toki entitateekin sinatutako hitzarmenen segimendua egitea.
f) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sisteman sartutako liburutegien ekipamendu, antolaketa eta jendearentzako zerbitzua hobetzeko Foru Administrazioak ematen dituen laguntzak kudeatzea.
g) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sisteman liburutegiaren zabalpeneko programak sustatu, lagundu eta koordinatzea.
h) Atalaren jardueren urteko memoria egitea.
i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
6. atala. Kultur Ekintza Zerbitzua
27. artikulua. Kultur Ekintza Zerbitzuaren eginkizunak.
Kultur Ekintza Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Arte eta kultur jarduera sustatzea, babestea eta ezagutarazten laguntzea.
b) Musika, antzerkia, letrak, dantza eta arte eszenikoak, arte plastikoak eta ikusmenezkoak, folklorea eta beste edozein adierazpen artistiko eta kultural ezagutarazteko programak diseinatzea.
c) Sormen artistikoa bultzatzea, bereziki arte eszenikoetan, dantzan eta musikan ekoizpen-ekimenak sustatuz.
d) Arte eta kultur gaietako prestakuntza jarduerak antolatzea eta interesdunek haietan parte har dezaten laguntzea.
e) Jarduera artistiko eta kulturalak egiteko dirulaguntza programak ezartzea.
f) Nafarroako entitate artistiko eta kulturalekiko hitzarmenen sinadura kudeatzea eta, indarra duten bitartean, haien segimendua egitea.
g) Toki entitateek sustatutako kultur programazioei lagundu eta haiek koordinatzea.
h) Toki entitateetako kultur jarduera garatzeko azpiegituren eraikuntzan edo ekipamenduan laguntzea eta aholku teknikoa ematea.
i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
28. artikulua. Kultur Ekintza Zerbitzuaren egitura.
Kultur Ekintza Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Programa Artistikoen Atala.
b) Deialdi eta Laguntza Atala.
29. artikulua. Programa Artistikoen Atalaren eginkizunak.
Programa Artistikoen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Musika, antzerkia, letrak, dantza eta arte eszenikoak, arte plastikoak eta ikusmenezkoak, folklorea eta beste edozein adierazpen artistiko eta kultural ezagutarazteko programak prestatu eta ebaluatzea.
b) Arte eszenikoen, dantzaren eta musikaren arloan ekoizpenak egiteko beharrezkoak diren lankidetza akordioak kudeatzea.
c) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
30. artikulua. Deialdi eta Laguntza Atalaren eginkizunak.
Deialdi eta Laguntza Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Entitateek eta partikularrek kultur jarduerak egiteko laguntzen programak kudeatzea.
b) Nafarroako arte eta kulturako entitateekin sinatutako hitzarmenen kontrola eta jarraipena egitea.
c) Toki entitateek sustatutako kultur programazioei lagundu eta haiek koordinatzea; halaber, toki entitateetako kultur teknikarien eta kultur agenteen prestakuntzan laguntzea.
d) Kultur jardueretarako azpiegituren eraikuntza edo ekipamendurako toki entitateei ematen zaizkien laguntzak kudeatzea.
e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
7. atala. Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atala
31. artikulua. Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalaren eginkizunak.
Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalak ondoko eginkizunak izanen ditu:
a) Herritarrak kulturaren aurrean sentsibilizatzen laguntzea.
b) Kulturaren bidezko komunikazioa erraztea.
c) Kulturaren sustapena erraztea.
d) Azterlanak egitea, kulturari buruzko informazio aski biltzeko.
e) Kultura Zuzendaritza Nagusiaren argitalpenen urteko plana proposatu eta gauzatzea (argitalpen monografikoak, zientifikoak, dibulgatiboak, aldizkariak, inprimakiak, entzunezko materialak, ikus-entzunezkoak eta multimediakoak).
f) Entitateek, argitaletxeek edo partikularrek sustaturik, kulturaren esparruan argitaletxeen ekimenei laguntzeko programa kudeatzea.
g) Literatur sormenerako laguntzen programa kudeatzea.
h) Argitalpenen trukeak egitea departamentuaren eta antzekoen artean.
i) Kulturaren ediziorako eta komunikaziorako teknologia berrien aplikazioa sustatzea.
j) Literatur sormenaren sariketetan parte hartzen duten nafar egileen lanak argitaratzeko programa garatzea.
k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
III. KAPITULUA. Turismo Zuzendaritza Nagusia
1. atala. Eskumenen esparrua eta egitura
32. artikulua. Turismo Zuzendaritza Nagusiaren eskumen esparrua.
Turismo Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskurantzak izanen ditu ondoko arlo hauetan:
a) Turismoa Nafarroan sustatzea.
b) Turismoa sustatzea, antolatzea eta garatzea.
c) Indarra duten xedapenek "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari esleitzen dizkionak, Turismo Zuzendaritza Nagusiaren berezko esparruan.
33. artikulua. Turismo Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
Turismo Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:
a) Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzua.
b) Turismoko Marketinaren Zerbitzua.
2. atala. Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzua
34. artikulua. Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuaren eginkizunak.
Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Turismoko jarduera planifikatzea.
b) Turismoari buruzko Foru Legea garatzeko araudia prestatzea.
c) Toki entitateek baliabide turistikoak sor ditzaten laguntzea eta lan hori koordinatzea.
d) Turismo sektorearen jarduera sustatu eta antolatzea.
e) Kalitate turistikoaren programa sektorialak eta helburuzkoak sustatu eta planifikatzea.
f) Nafarroako Turismo Erregistroa kudeatzea.
g) Urte anitzeko jarduketa planak egin eta kudeatzea.
h) Departamentuari atxikitako azpiegitura turistikoak kudeatzea.
i) Turismoko produktuak sor daitezen sustatzea eta populazioa fenomeno turistikoaz sentsibiliza dadin bultzatzea.
j) Komunikaziorako teknologia berriak sektore turistikoan aplika daitezen sustatzea.
k) Establezimenduetan energia berriztagarriak erabil daitezen sustatzea, eta jarduera turistikoan ingurumena zaintzeko komeni diren neurriak bultzatzea.
l) Turismo arloan sarbideak errazteko neurrien aplikazioa bultzatzea.
m) Turismoaren sektorea antolatu eta sustatzeko neurri edo jarduketei buruzko proposamenak egin ahal izateko ikerketa eta lanak egitea.
n) Jarduera turistikoa ikuskatu eta begiratzea eta turismoari buruzko araudia bete dadin zaintzea.
o) Jarduera turistikoari buruzko erreklamazio eta salaketak eta bidezko diren zehapen espedienteak izapidatzea.
p) Beste administrazio publiko batzuekin aurreko gaiei buruz egiten diren protokoloak hitzartzea.
q) Turismo arloko Prestakuntzaren Plana diseinatu eta gauzatzea.
r) Seinalizazio Turistikoaren Plana diseinatu, planifikatu eta betearaztea.
s) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
35. artikulua. Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuaren egitura.
Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Antolamendu Atala.
b) Turismoko Produktuen Garapenerako eta Kalitaterako Atala.
36. artikulua. Antolamendu Atalaren eginkizunak.
Antolamendu Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Turismoari buruzko Foru Legea garatzeko araudia aztertu eta prestatzea.
b) Turismoko enpresa eta jarduerak kalifikatu eta inskribatzea.
c) Nafarroako Turismo Erregistroa kudeatzea.
d) Departamentuari atxikitako azpiegitura turistikoak kudeatzea.
e) Turismoaren sektorea antolatu eta sustatzeko neurri edo jarduketei buruzko proposamenak egin ahal izateko ikerketa eta lanak egitea.
f) Jarduera turistikoa ikuskatzea eta turismoari buruzko araudia betetzen den begiratzea.
g) Jarduera turistikoari buruzko erreklamazio eta salaketak eta bidezko diren zehapen espedienteak tramitatzea.
h) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
37. artikulua. Turismoko Produktuen Garapenerako eta Kalitaterako Atalaren eginkizunak.
Turismoko Produktuen Garapenerako eta Kalitaterako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Turismoaren sektoreko jarduerak sustatzeko laguntzak tramitatzea.
b) Kalitate turistikoaren programa sektorialak, helburukoak eta produktuenak aztertu, proposamenak egin eta ebaluatzea.
c) Turismo jasangarria duten herrien proiektuak edo antzekoak aztertu, proposamenak egin eta ebaluatzea.
d) Toki entitateek turismoko produktuak sortzeko programak prestatu, kudeatu eta jarraipena egitea.
e) Urte anitzeko jarduketa planak prestatu, kudeatu eta jarraipena egitea.
f) Beste administrazio publiko batzuekin aurreko gaiei buruz egiten diren protokoloak tramitatzea.
g) Turismoko produktuak sortzeko eta populazioa fenomeno turistikoarekin sentsibilizatzeko laguntzak tramitatu eta ebaluatzea.
h) Komunikaziorako teknologia berriak sektore turistikoan aplikatzeko sustapen programak kudeatzea.
i) Establezimenduetan energia berriztagarriak erabiltzeko sustapen programak kudeatzea eta jarduera turistikoan ingurumena zaintzeko komeni diren neurriak bultzatzea.
j) Sarbideak errazteko neurriak sektore turistikoan aplikatzeko sustapen programak kudeatzea.
k) Ematen diren laguntzen jarraipena, egiaztapena eta kontrola egitea.
l) Prestakuntza Plana diseinatu eta gauzatzea.
m) Seinalizazio Turistikoaren Plana diseinatu, planifikatu eta betearaztea.
n) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
3. atala. Turismoko Marketinaren Zerbitzua
38. artikulua. Turismoko Marketinaren Zerbitzuaren eginkizunak.
Turismoko Marketinaren Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroa helburu turistikoa izan dadin bultzatzea.
b) Marka turistikoa aplikatzea eta irudi turistikoa Nafarroako Gobernuaren irudi generikoarekin lotzeko ekintzak koordinatzea.
c) Marketin Turistikoaren Plan Integrala prestatu eta aurrera eramatea.
d) Sustapenerako ekintzen plana koordinatu eta nazioko eta nazioarteko merkatuetan aurrera eramatea.
e) Turespañari laguntzea Espainiaren irudia eta autonomia erkidegoek prestatutako produktuak (Pirinioak eta Donejakue Bidea, esate baterako) atzerrian sustatzeko lanetan.
f) Nafarroako informazio turistikoaren sarea koordinatzea.
g) Nafarroako turismoko produktuak merkaturatzen laguntzea.
h) Turismoko produktu jakin batzuetarako plan berariazkoak kudeatzea.
i) Turismoari buruzko argitalpenak eta turismoa sustatzeko gainerako materialen argitalpena koordinatzea.
j) Publizitate kanpainak kudeatzea.
k) Beharrezkoak diren azterlan eta lanak egitea eskaintzaren, eskariaren eta lehia turistikoaren behaketa ekonomikoa eta estatistikoa egiteko.
l) Turismoaren sustapenean eta informazio turistikoan teknologia berriak sartu eta webgunea garatzea, Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan.
m) Barneko turismoa sustatzea.
n) Herritarrak turismoaren arloan sentsibilizatzen laguntzea.
o) Sektore publikoarekiko eta pribatuarekiko koordinazioa eta Nafarroako turismoaren sektorean zer esana duten gainerako agenteekiko koordinazioa sustatzea.
p) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
39. artikulua. Turismoko Marketinaren Zerbitzuaren egitura.
Turismoko Marketinaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Sustapenerako Baliabideen Atala.
b) Sustapenerako Ekintzen Atala.
40. artikulua. Sustapenerako Baliabideen Atalaren eginkizunak.
Sustapenerako Baliabideen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Egin beharreko lanak atalaren menpeko bulegoen artean antolatu eta koordinatzea.
b) Nafarroako Gobernuko Turismo Bulegoen sarea eta informaziorako beste gune batzuk koordinatu eta gainbegiratzea.
c) Nafarroari buruzko informazio turistikoaren lanak antolatzea.
d) Nafarroako turismoaren irudi korporatiboa aplikatzea.
e) Argitalpenen eta sustapenerako beste baliabide batzuen plana kontrolatzea.
f) Datu baseen eta irudien artxiboaren mantentze eta eguneratze lanez arduratzea.
g) Turismoaren sustapenean eta informazio turistikoan teknologia berriak sartu eta webgunea garatzea, Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan.
h) Barne komunikaziorako planak antolatzea turismo sektorearentzat eta bertako biztanleentzat.
i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
41. artikulua. Sustapenerako Ekintzen Atalaren eginkizunak.
Sustapenerako Ekintzen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Egin beharreko lanak atalaren menpeko bulegoen artean antolatu eta koordinatzea.
b) Nafarroako turismoaren behatoki estatistiko eta ekonomikoa diseinatu eta abian jartzea.
c) Nafarroa sustatzeko gertakari, feria eta aurkezpenak diseinatu eta aurrera eramatea.
d) Publizitate plana diseinatu eta aurrera eramatea.
e) Harreman publikoen plana diseinatu eta aurrera eramatea.
f) Prentsaren eta preskriptoreen aurrean aurkezteko eta girotzeko bidaiak antolatzea.
g) Turismoaren sektorea merkaturatzen laguntzeko plan bat abian jartzea.
h) Nazioarteko prentsa zentro bat eta kabinete bat sortzea turismo gaietarako.
i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
IV. KAPITULUA. Idazkaritza Tekniko Nagusia.
42. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.
Idazkaritza Tekniko Nagusiak honako atal hauek ditu bere egituran:
a) Araubide Juridikoaren Atala.
b) Kudeaketa Administratiboaren Atala.
c) Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atala.
43. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.
Araubide Juridikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Aginduzko txosten juridikoak egitea beharrezko duten espedienteetan, bai eta eskatzen zaion beste edozein ere.
b) Departamentuaren egintza eta xedapenen kontra jarritako administrazio errekurtsoen ebazpen proposamenak prestatzea.
c) Departamentuaren eskumeneko arau eta xedapenen proiektuak prestatzen laguntzea eta haien gaineko txostenak egitea.
d) Departamentuko organo tekniko eta administratiboei aholkularitza juridikoa ematea.
e) Departamentuko Babesletzaren menean jartzen diren fundazioekin zerikusia duten izaera juridikoko eginkizunak gauzatzea.
f) Jabetza Intelektualaren Erregistroaren kudeaketarekin zerikusia duten izaera juridikoko eginkizunak gauzatzea.
g) Departamentuari lotutako organoetako idazkaritzen eskumenak izan arren, esleitzen zaizkion eginkizunak betetzea.
h) Departamentua ukitzen duen eta Nafarroan aplikatu beharreko foru legeria, estatukoa zein komunitatekoa biltzea eta eguneratzea.
i) Arlo juridikoko funts bibliografikoak eratzea eta mantentze-lanez arduratzea.
j) Departamentuaren intereseko legedia, jurisprudentzia eta doktrina aztertu eta haien gaineko txostenak egitea.
k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
44. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Atalaren eginkizunak.
Kudeaketa Administratiboaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Departamentuko zerbitzuek proposatzen dituzten espediente guztiak tramitatu eta artxibatzea eta horien kontrol administratiboa egitea.
b) Departamentuaren egitura organikoa kontrolatu eta haren jarraipena egitea.
c) Departamentuari atxikitako langileak kontrolatu eta kudeatzea.
d) Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan aritzea Departamentuaren modernizaziorako prozedurak antolatzeko eta koordinatzeko sistemak hobetzeko proiektuetan.
e) Agiriak konpultsatzea.
f) Agirien sarrera-irteeren erregistroa kudeatzea.
g) Jendeari argibideak ematea eta, horrekin batera, Departamentuarekin zerikusia duten inprimaki eta dokumentu guztiak.
h) Atalaren jarduerari buruzko txosten eta memoriak egitea.
i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
45. artikulua. Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalaren eginkizunak.
Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Departamentuko aurrekontuen aurreproiektua egiten laguntzea eta lan hori koordinatzea.
b) Dirusarrera eta gastuen aurrekontua nola garatzen den kontrolatzea, eta zerbitzuei zein erabiltzaileei aldian-aldian informazioa ematea, ezartzen den moduan.
c) Klausula ekonomikoak dituzten espedienteak tramitatzen laguntzea, eskatzen denean.
d) Aurrekontu aldaketak proposatzea kudeaketa lanak eskatzen duenean.
e) Departamentuko aurrekontua kudeatzeaz arduratzen direnentzat informazioa prestatu eta banatzea, aurrekontua egoki garatu ahal izateko jarraibide edo irizpideak ezartzeko.
f) Lehentasunak ezartzea Atalaren menpeko bulegoaren edo bulegoen jarduketan.
g) Idazkaritza Tekniko Nagusiak eskatzen dizkion txostenak prestatzea.
h) Ekonomia eta Ogasun Departamentuak eskatzen dituen txostenak, azterlanak edo datuak prestatzea.
i) Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea Departamentuari dagokionean betetzen dela begiratzea.
j) Kontu-hartzaile delegatuarekin lankidetzan aritzea.
k) Nafarroako Estatistika Institutuarekin harremanak izatea eta, beraz, institutuak eskatzen duen informazioa koordinatu eta prestatzea, zehazten diren estatistika plan eta programen arabera.
l) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.
Lehen Xedapen Gehigarria. Eskumenak banatzeko betebehar orokorrak.
Indarra duten arauek organo bati ematen dizkioten eskumenak menpe dauden beste organo batzuei uzten ahal zaizkie, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den ebazpen orokor baten bitartez, eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra galarazi gabe.
Bigarren Xedapen Gehigarria. Eskumenak banatzea.
Indarra duten arauek Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari kontratazio arloan esleitzen dizkioten administrazio eskurantzak Kultura Zuzendaritza Nagusiari eta Turismo Zuzendaritza Nagusiari eman zaizkie, bakoitzari bere esparruaren barruan.
Hirugarren Xedapen Gehigarria. Izendapenak.
1. Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Ataleko buruaren alde egindako izendapena berretsi egiten da, baldintza beretan baina izena aldatuta, Arkeologia Ataleko buru izanen baita.
2. Berriztapen eta Kalitate Ataleko buruaren izendapena berretsi egiten da, baldintza beretan baina izena aldatuta, Turismoko Produktuen Garapenerako eta Kalitaterako Ataleko buru izanen baita.
Laugarren Xedapen Gehigarria. Organo eta unitate administratiboak.
Foru dekretu honen bidez Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari edo bere menpeko organoei esleitutako eginkizunei buruz indarreko beste arau batzuetan dauden aipamen guztiak foru dekretu honen bidez araututako organo eta unitateei dagozkiela ulertuko da.
Bosgarren Xedapen Gehigarria. Aurrekontuen aldaketak.
Ahalmena eman zaio Ekonomia eta Ogasun kontseilariari foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan aurrekontuetan.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Indargabetu beharreko arauak.
Arau hauek indarrik gabe geratu dira:
a) Maiatzaren 16ko 73/2005 Foru Dekretua, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena.
b) Foru dekretu honek ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.
Azken Xedapenetan Lehena. Garatzeko ahalmenak.
Ahalmena ematen zaio Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari foru dekretu hau garatzeko behar diren xedapenak agindu ditzan.
Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.