Castellano | Euskara | Français | English
(2007ko 65. NAOn argitaratutako testua, maiatzaren 25ean)
Atarikoa
Abereen produkzio integratua arautzen duen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuak ezartzen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak behar diren berariazko erregelamendu teknikoak onetsiko dituela. Horietan abere-produkzioa "abere produkzio integratutzat" jotzeko behar diren betebeharrak ezarriko dira. Nahitaezkoak, komenigarriak eta debekatuak diren egitekoak ere bilduko ditu.
Foru dekretu horrek Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeari, besteak beste, produktu bakoitzari dagokion erregelamenduari buruzko txostena ematea egokitu dio.
Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak 2003ko ekainaren 26an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako esne-behien produkzio integraturako erregelamendu teknikoa onetsi zen.
Abeltzaintza Zerbitzuak jakinarazi du Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeak, 2007ko urtarrilaren 3ko bilkuran, esne-behien produkzio integratutik heldu diren abeltzaintzako produktuak eraldatzeko erregelamendu teknikoaren aldeko txostena eman zuela.
Erregelamenduaren proiektuak abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen ditu.
Ebatzi dut:
Lehena
Nafarroako esne-behien produkzio integratutik heldu diren abeltzaintzako produktuak eraldatzeko erregelamendu teknikoa onestea.
Bigarrena
Ebazpen honen berri ematea Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeari eta Abere Ekoizpenaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Laugarrena
Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.