Castellano | Euskara | Français | English
(2010eko 138. NAOn argitaratutako testua, azaroaren 12an)
Atarikoa
Ekoizpen integratua kontrolatutako ekoizpen sistema bat da, sargaien arrazoizko aplikazio murriztua bermatzen duena, baita nekazaritzako ekosistemari hobekien egokitutako labore txandaketen konbinazioak aukeratzea ere. Horrela, begi bistakoak dira ekoizten diren elikagaien kalitaterako eta ingurumenerako onurak, baita nekazaritzako ustiategietarako ere, haien ekoizpena onartutako logotipo berezitu baten pean merkaturatzen ahal baitute.
Maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuaren bidez arautu ziren Nafarroan ekoizpen integratua eta haren produktuen desberdintzea. Foru dekretu horrek ekoizpen integratuaren definizioa, desberdintze sistemak eta laborantzako erregelamenduen norainokoa ezartzen ditu, baita kontrol eta ziurtapen entitateen onarpena eta Nafarroako Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordea sortzea ere.
1997ko maiatzetik igarotako denbora honetan ekoizpen integratuko hainbat erregelamendu tekniko berariazko onetsi dira, hala nola zainzuriarena, fruitu hezurdunena, fruitu pipitadunena, kruziferoena, urazarena, orburuarena, industriako tomatearena, industriako tomate eraldatuarena, arrozarena eta neguko zerealena; bestetik, esne eta zerrikume ekoizpenarena, abeltzaintzaren sektorean.
Kiwiaren laborantzak azalera dezente hartu zuen Nafarroa Atlantikoan, klimatologia gozoak lagunduta baina, gaur egun, azalera txiki samarra hartzen du (20 hektarea inguru), hainbat urtetatik datorren gainbeheraren ondorioz.
Prozesu hori gelditzen ahal da, baldin ustiategiek hobekiago merkaturatzen badute haren ekoizpena, gaur egun integratzaileen bidez egiten baita. Beraz, marka berezitu bat erabiltzea lortu daitekeen helburua da; izan ere, gelditzen diren ekoizleen profesionaltasuna handia da eta Nafarroan egon badaude aholku emateko eta kontrolatzeko egiturak.
Alde horretatik, kiwiaren ekoizpen integraturako erregelamendu esparrua sortzeak ingurumenarekiko begirunea laguntzen du eta, aldi berean, haren babesean lortutako produktuak bereizteko aukera ematen du.
Maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen du erregelamendu tekniko berariazkoa ezarriko dela labore bakoitzerako, eta bertan bilduko direla ekoizpen integratu gisa onartzeko behar diren baldintzak, baita behartu, aholkatu, baimendu eta debekatzen diren praktikak ere.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindu dut:
Artikulu Bakarra. Nafarroako kiwi ekoizpen integraturako erregelamendu teknikoaren onespena.
Onetsi egiten da Nafarroako kiwi ekoizpen integraturako erregelamendu teknikoa, foru agindu honen I. eranskinean ageri dena.
Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA. Nafarroako ekoizpen integraturako araudi berariazkoa
Ekoizpen integratua beste bide bat da ohiko nekazaritzaren eta nekazaritza ekologikoaren artean, eta aukera ematen du nekazaritza bizia eta iraunkorra, inguruneari begirunea diona, errentagarria nekazariarentzat eta gizartearen eskaerei erantzuteko modukoa egiteko.
Sistema honetan, metodo biologikoak, kimikoak eta laborantzaren gainontzeko edozein teknika kontuz aukeratu eta orekatzen dira, ingurumenaren babesa, ustiategien errentagarritasuna eta kontsumitzaileen eskakizunak aintzat hartuta elikagaien kalitateari eta segurtasunari dagokienez.
Ekoizpen integratuak ez ditu nekazaritzaren ohiko teknikak baztertzen, praktika berritzaileekin konbinatuta erabiltzen baititu. Baliabideen integrazio horrek ekoizpen sistema arrazionalago batera eramaten du, begirune handiagoa dio natur inguruneari eta, horrenbestez, jasangarriagoa da.
Ekoizpen integratuaren printzipioak bete daitezen segurtatzeko, Nafarroako Ekoizpen Integratuaren Erregistroan inskribatuta dauden ustiategien arduradunek gutxieneko ezaguera batzuk izan beharko dituzte ekoizpen sistema honi buruz, edo konpromezua hartu beharko dute prestakuntza prozesuetan sartzeko eta "Aholkularitza Teknikoko Egitura" baten laguntza izateko.
Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Institutuak, kontrol eta ziurtapen entitatea baita, kontrolatzen du ekoizpen prozesu guztia, ezarrita dagoen kontrol programa baten arabera.
Bestetik, nahitaezkoa da Ustiategiaren Koadernoa betetzea. Koaderno horretan, erabiltzen diren lurzatiak, laborantzaren datuak, egin diren laborantza lanak, zenbait jarduketatarako arrazoi diren aldez aurreko behaketak, gaitutako teknikarien aginduak eta erabilitako lehengaiak jasoko dira, baita aipagarri litzatekeen beste edozein ekintza ere, laborean egindakoa. Hori guztia, dokumentu honetan jasotako arau teknikoekin eta gaitutako teknikariak (nekazaritzako ITG edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua) edo emandako jarraibideekin bat.
Jarduera egin eta astebete igaro baino lehen eguneratu beharko da ustiategiaren koadernoa, uzta bilketaren eta ureztatzearen ataletan izan ezik, horietan bi asteko epea onartzen baita, gehienez ere.
Koaderno horrek kontrol eta ziurtazpen entitateko edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko teknikarien eskura egon beharko du, egin ditzaketen azterketen zain.
143/1997 Foru Dekretuak eta erregelamendu tekniko berariazkoek arautzen dute ekoizpen integratua Nafarroan.
KIWIAREN EKOIZPEN INTEGRATURAKO ARAUDI BERARIAZKOA 1.-Lurzatiaren aurrekariak. Ezer landatu baino lehen, azterlan bat egin beharko da lurzatien klima sailkapena, lurzoru mota eta topografia jasotzeko. 2.-Lurzoruak. | ||
|
AHOLKATUA |
EZ DA AHOLKATZEN |
Sakonera erabilgarria. |
50 cm-tik gora. |
50 cm-tik behera. |
Drainatzea. |
Drainatze ona, sustraiak itotzeko arazoak izan ez ditzaten. Ona da geruza freatikoa metro batetik behera egotea. |
Istiltzeko arazoak dituzten lurzoruak. |
Testura. |
Testura garbiak. |
|
pH. |
5,5 - 8. |
4,5etik behera edo 8tik gora. |
Kareharri aktiboa. |
8%-tik behera. |
8%-tik gora. |
3.-Klima. Nafarroan udaberriko izozteen arriskuak eta udako hezetasun erlatiboak zehazten dute laborearen muga. | |
NAHITAEZKOA |
EZ DA AHOLKATZEN |
Ur asko duten lurrak, ureztatzeko. |
Espeziearen une sentikorretan udaberriko izozteen arriskua handia den tokietan sartzea laborea, edo haize handiko tokietan. Haien baldintza berariazkoengatik gaitzak garatzera emanagoak diren lurzatiak. Euri ugari eta iraunkorreko tokiak loraldian eta hazkunde garaian. -15 ºC-tik beherako tenperatura duten tokiak geldialdi begetatiboan edo -1 ºC-tik beherakoak udaberrian eta udazkenean. |
4.-Laborea sartzea. 4.1. Landare-materiala. Landarearen ezaugarriak. |
NAHITAEZKOA |
Landare osasuntsuak, ageriko gaitz, usteldu eta izurriterik gabe. Landaketa berrietan, Nafarroako Foru Komunitateko landare, landare-produktu edo beste gauzaki batzuen ekoizle, merkatari eta inportatzaileen erregistro ofizialean inskribatuta den mintegi bateko landare-materiala erabili, edo beste autonomia erkidego bateko edo Europar Batasuneko beste herri bateko hornitzaileen erregistro ofizialekoa. Betiere, eremu babestuko pasaporte fitosanitarioa duela. |
4.2. Laborantza lanak. Edozein sustrai hondar kentzea, batez ere zurezko laborea bazen aurretik. | |
AHOLKATUA |
EZ DA AHOLKATZEN |
Lurzoruaren malda kontuan hartuta egitea laborantza lanak. Lurpea lantzeko makinaz egin hondealana: 2 pasaldi gurutzatu 35 - sakon. Istiltzeko arazorik ikusiz gero, zangak egin edo drainatze sarea ezarri, galarazteko. 25 - 27 cm-ko golde belarriduna pasa, simaurra eta hondoko ongarria lurperatzeko. Lur gaineko lanak. |
Lurra hezeegi dagoela lantzea. Lurra zulatzeko makina helizeduna erabili. |
4.3. Ongarritzea. Hondoko ongarritzea. | |||
|
NAHITAEZKOA |
AHOLKATUA |
DEBEKATUA |
Lurzoruaren analisia landatu aurretik. |
Nekazaritzako lurzati* bakoitzeko lurzoruaren hasierako analisia egin, aurreko 5 urtean horrelakorik egin ez bada. Honako hauek sartuko dira: analisi kimikoa, materia organikoa, fosforoa, potasioa, karbonatoak, kareharri aktiboa, pHa eta eroankortasun elektrikoa. |
|
|
Ongarritze organikoa. |
|
Simaur ondua botatzea, 40 tona hektarea bakoitzeko; ahal dela, behi edo ardi simaurra. |
|
Ongarritze fosfo-potasikoa. |
|
Prestakuntza lanetan sartu behar da ongarria; izan ere, zail da mantenugai horien eskasiak zuzentzea hazkunde garaian. Aholkatzen diren gehieneko fosforo dosiak. Lurzoru eskasak: 180 U.F./ha. Lurzoru ertainak: 140 U.F./ha. Lurzoru aberatsak: 100 U.F./ha. Aholkatzen diren gehieneko potasio dosiak. Lurzoru eskasak: 200 U.F./ha. Lurzoru ertainak: 150 U.F./ha. Lurzoru aberatsak: 100 U.F./ha. |
Ongarri mineraletako dosiak, aholkatzen direnak baino handiagoak, botatzea. |
Nitrogenoa. |
|
Aholkatzen diren ekarpen organikoak egiten direnean, ez da ekarpen osagarririk behar. Hondar organikorik eransten ez bada, 70. U.F. arte aplikatzen ahal da ongarri mineralen bidez. |
Ongarri mineraletako dosiak, aholkatzen den mugatik gora, botatzea. |
(*) Nekazaritzako lurzatia: modu berean lantzen diren katastroko lurzati mugakideen multzoa. U.F. = ongarri unitateak. |
4.4. Landatzea. Landaketaren diseinua. Oinarrizko alderdiak. |
AHOLKATUA |
Higatzeko arriskua kendu edo ahalik eta gehiena murriztu sestra-kurbetan landatuta eta kaleetan landare estalkia mantenduta. |
Landare-tartea zuhaitzen indarrari, gidamoduari eta laborearen mekanizazio eskakizunei egokitzea. |
Sostenguko egiturak jartzea (zutabeak, alanbreak). Ona da 1,80 - 2 m-ko altuera. |
Besorako formazioen lerroak iparralde-hegoaldera orientatzea, eguzki erradiazioa ahalik eta gehiena aprobetxatzeko. |
Haize handiko tokietan, landaketa babestuko duten haize-babes hesiak jartzea. Behar adina landare lorezildun (arrak) jartzea. Ona da 5:1 proportzioa. |
Landare-tartea. |
AHOLKATUA |
Lerro artean > eta landare artean > |
4.5. Ureztatzea | |||
|
NAHITAEZKOA |
AHOLKATUA |
EZ DA AHOLKATZEN |
Analisia. |
|
Karakteristika kimiko ezaguneko ura erabili ureztatzeko, edo aldez aurretik analisia egin. |
2,5 dS/m-ko edo gehiagoko eroankortasun elektrikoa duen ura baliatu ureztatzeko. |
Ureztatzeko sistemak. |
|
Lokalizatua, mikroaspertsoreekin eta tantaka. |
Diseinu akastunak edo ura galtzen duten sistemak edo lurzorua andeatzen dutenak (higadura, etab.) ezartzea testura, malda eta abarren arabera. |
Ureztatze dosia eta noiz aplikatu. |
Ur kopurua eta astean zenbat aldiz ureztatzen den erregistratzea. |
Ureztatze sistemaren, lurzoru motaren eta meteorologiaren araberakoa izanen da maiztasuna. |
Laboreak behar dituenak baino bolumen handiagoak aplikatzea. Lurzoruak urari eusteko duen gaitasuna baino dosi handiagoak erabiltzea. Ur estres handiko boladen ondotik ureztatze ugariak egitea. |
4.6. Laborea babestea. | |
AHOLKATUA |
DEBEKATUA |
Izozteak: Izoztearen kontrako sistema jartzea. |
|
Belar gaixtoak: Baliabide mekaniko edo kimikoen bidez kentzen ahal dira. |
Baimendu gabeko herbizidak botatzea. |
Haizea: Haize-babesa jartzea. |
|
5.-Laborea garatzea. 5.1. Lurzoruaren mantenua. | |
AHOLKATUA |
DEBEKATUA |
Kaleak: kontrolatutako landarediaz estalitako lurzorua, aldian behin segatuta. Lerroak: baliabide mekanikoak edo herbizidak erabiltzea. |
Herbizidak kaleetan botatzea. Baimendu gabeko herbizidak botatzea. |
5.2. Inaustea | |
AHOLKATUA |
DEBEKATUA |
Urteroko fruitu-ematea erregulatzea, kalitateko fruitua lortzearren. Landarea orekatzea haren indarraren eta produkzio ahalmenaren arabera. Inauste hondarrak zatitu eta birrintzea. Izurriak edo gaitzak jotako landare puskak kendu eta lurzatitik ateratzea. |
Birrindu gabeko inauste hondarrak lurzatian uztea. |
5.3. Ongarritzea. Ongarritze plana ezartzeko, kontuan hartuko dira lurzoru, hosto eta fruituaren analisiak, ureztatzeko uraren konposizioa, errendimenduak, frutaren kalitatea, landaketaren portaerari buruzko azterketa bisuala, maneiu sistema eta lurzoru mota. | |||
|
NAHITAEZKOA |
AHOLKATUA |
DEBEKATUA |
Analitika. |
Labore multzoka, arau tekniko beraren babesean direla, fosforoari eta potasioari buruzko lurzoruaren analisiak urtero egitea, nekazaritzako lurzatien* %20an gutxienez ere. Analisi horiek bost urteko balioa dute. Lurzoruaren analisiarik ez duten lurzatietan, fosforoan eta potasioan lur aberatsak direla iritziko zaie ongarritze fosfo-potasikoari dagokionez. |
Urtero hostoaren edo fruituaren analisi bat egitea. |
|
Ongarritze fosfo-potasikoa. |
|
Aholkatzen diren gehieneko fosforo dosiak. Lurzoru eskasak: 100 U.F./ha. Lurzoru ertainak: 80 U.F./ha. Lurzoru aberatsak: 60 U.F./ha. Aholkatzen diren gehieneko potasio dosiak. Lurzoru eskasak: 250 U.F./ha. Lurzoru ertainak: 225 U.F./ha. Lurzoru aberatsak: 200 U.F./ha. |
Ongarri mineraletako dosiak, aholkatzen direnak baino handiagoak, botatzea, non ez dagoen hura justifikatzen duen agindu teknikorik. |
Nitrogenoz ongarritzea. |
|
Dosia: 120 U.F. aholkatzen da. Zatikatzea: Nitrogenoaren ekarpena hazkunde zikloan zatikatzea aholkatzen da, batez ere fertirrigatzen ahal denean ureztatze lokalizatua izateagatik. Nitrogeno ekarpen handiak saihestea uztail ondotik. |
Ongarri mineraletako dosiak, aholkatzen direnak baino handiagoak, botatzea, non ez dagoen haiek justifikatzen dituen agindu teknikorik. |
Ongarritze organikoa. |
Zabaltzen den materia organikoak metal astunen gutxieneko kopurua izan beharko du. |
Nitrogenoaren %20 modu organikoan zabaltzea, hau da, ongi ondutako simaurretako konpost organo-mineraletik edo eragile patogenorik gabeko bermea duten landare hondarretatik datorrena. Lurzoruan %2,5etik gorako materia organikoa izatea. |
|
(*) Nekazaritzako lurzatia: modu berean lantzen diren katastro lurzati mugakideen multzoa. U.F. = ongarri unitateak. |
5.4. Laborea babestea. Nekazariak behar diren laginen kontrolak eginen ditu ondoko taulei jarraituz eta "Aholkularitza Egiturako" teknikari gaituak haiek berretsi eta tratamenduak aginduko ditu (horiek lurzati bakoitzaren barrenean ukitutako eremurako baino ez dira izanen). Hazkunde zikloa. Lehentasuna izanen dute borroka biologikoaren metodoek eta ez borroka kimikoarenek. Izurri eta gaitzen aurka, lurzatiko fauna lagungarrian kalte gutxien egin dezaketen gai fitosanitarioak erabili. | ||
NAHITAEZKOA |
AHOLKATUA |
DEBEKATUA |
Teknikari gaituak aginduko ditu tratamendu guztiak. |
Hazkunde garaian: 800-1.000 l/ha salda erabiltzea. Kaltetutako eremuak bakarrik tratatzea. |
Baimendu gabeko gai fitosanitarioak aplikatzea. |
(1) Nekazaritzako lurzatia: modu berean lantzen diren katastroko lurzati mugakideen multzoa. |
Gaitzak. Egin beharreko laginketak, aplikatzen ahal diren neurriak. | |||
GAITZA |
LAGINKETA |
NEKAZARIAK APLIKATZEN AHAL DITUEN NEURRIAK |
ESKU HARTZEKO IRIZPIDEA |
Botrytis cinerea. |
Astean behin, ureztatzeko sasoian. |
Landareari aireztatzen laguntzea. Inauste hondar sintomadunak ezabatzea. Lurzoruaren drainatze egokia. Ongarritze egokia. |
Agindu teknikoa. |
Phytophtora cinnamoni. |
Kaltetutako landareak neguan markatzea. |
Drainatze egokia. Kaltetutako landareak ezabatzea. |
Agindu teknikoa. |
Armillaria mellea. |
Kaltetutako landareak markatzea. |
|
Agindu teknikoa. |
Pseudomonas viridiflava eta Pseudomonas marginalis. |
Astean behin, loraketaurrean eta loraketan. |
Inauste hondarrak ezabatzea. |
Agindu teknikoa. |
Izurriak. Egin beharreko laginketak, aplikatzen ahal diren neurriak. | |||
IZURRIA |
LAGINKETA |
NEKAZARIAK APLIKATZEN |
ESKU HARTZEKO |
Meloidogyne hapla (Nematodos). |
Landare sintomadunen markaketa. |
Kaltetutako landareak erauztea. |
Agindu teknikoa. |
Gasteropodoak (barraskiloak eta bareak). |
Astean behin, udaberrian. |
Eskuz kentzea. |
Agindu teknikoa. |
Pseudaulacapsis pentagona (Kukurutx zuria). |
|
|
Agindu teknikoa. |
Metcalfa pruinosa (Metcalfa). |
|
Landaketaren hurbileko zuhaixka apaingarriak zaintzea. |
Agindu teknikoa. |
Empoasca vitis (Cicadela verde). |
|
Agindutako produktu fitosanitarioa aplikatzea goizeko lehen orduan. |
Agindu teknikoa. |
Ceratitis capitata (Fruta-eulia). |
|
|
Agindu teknikoa. |
5.5. Polinizazioa eta ernaltzea. |
AHOLKATUA |
Loraldian 8 -10 erlauntz jarri hektarea bakoitzean*. Loraldia euria egiten duenean gertatzen den urteetan edo arrak emeak baino lehen loratzen direnean, polinizazio artifizial lagungarria aplikatu. |
(*) Edozein kasutan, erlauntz horiek Nafarroako Foru Komunitatearen barrenean haien mugikortasuna erregulatzen duen araudia bete beharko dute. |
5.6. Bakantzea. Bakantzearen helburua fruituen tamaina handitzea da. | |
AHOLKATUA |
DEBEKATUA |
Eskuz bakantzea, ernamuin itxuragabe, zapal eta albokoak loraketa aurrean kenduta, baita gero ere, loraketa ondoren fruitua eratu eta berehala itxuragabeak, gaizki polinizatuak eta lehendik kendu ez diren alboko fruituak kenduta. |
Bakantze kimikoa. |
5.7. Erregulatzaileak. | |
EZ DA AHOLKATZEN |
DEBEKATUA |
Hazkundearen erregulatzaileak aplikatzea; hobe zuhaitzaren indarra kontrolatzen duten beste teknikak batzuk. |
Produktu Fitosanitarioen Erregistro Ofizialean baimendu gabeko produktuak aplikatzea. |
5.8. Uzta bilketa. Kontsumitzaileak noiz eskuratzen duen kalitate gorena, orduan eginen da uzta bilketa. | ||
NAHITAEZKOA |
AHOLKATUA |
DEBEKATUA |
Bilketan erabiltzen diren elementuak eta edukiontziak garbi izan daitezen segurtatzea. |
Fruta kolpatzea saihestea. Fruta lehenbailehen eramatea instalazioetara. |
6,5 º Brix-etik beherako indize errefraktometrikoa dutela, fruta biltzea. Produktuak aplikatzea, indize errefraktometrikoa handitzeko. |
6.-Uzta ondoa.
Ekoizpen Integratuan (E.I./Operadorea/Lurzatia/Uzta bilketaren data) erabiltzen diren kaxak eta edukiontziak identifikatzea.
1. ERANSKINA. Produktu fitosanitarioei buruzko arauak
Operadorea zein Aholkularitza Egituraren bazkide den, hango teknikari gaituak agindutako produktu fitosanitarioak bakarrik erabiltzen ahal dira.
Produktu fitosanitarioak erabiltzeko, Produktu Fitosanitarioen Erregistro Ofizialean jasotako baimen eta baldintzak bete beharko dira, arau tekniko hauek argitaratu ondoren egiten diren aldaketak barne.
Produktu fitosanitarioetarako ontziak kudeatzeari buruz indarra duen araudian ezarritakoa ukatu gabe, ez dira haien hondarrak lurzatietan eta ondoko elementuetan (ezpondak, erretenak, bideak...) abandonatuko.
Aginduen arabera erabiltzen ahal diren produktu fitosanitarioei laborantzan baimenduta diren gai lagungarriak gehitzen ahal zaizkie, fabrikatzaileek adierazitako baldintzetan.
Produktu fitosanitario bakoitzak bere berezitasunak ditu. Ona da etiketa poliki irakurtzea erabili aurretik.