Castellano | Euskara | Français | English
(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2012ko 150. NAOn argitaratua, uztailaren 31n. Aldaketak: 71/2013 Foru Dekretua, azaroaren 27koa)
Zioen Azalpena
Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren ekainaren 22ko 11/2012 Foru Dekretuaren bidez (121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 23koan), Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen egitura ezarri zen, baita departamentu bakoitzari zegokion eskumen esparrua ere. Foru dekretu hori Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren ekainaren 29ko 19/2012 Foru Dekretuak aldatu zuen (130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 4koan).
Era berean, ekainaren 27ko 29/2012 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe. Dekretu hori 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4an.
Foru dekretu honen helburua, beraz, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organiko berria finkatzea eta garatzea da.
Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko uztailaren 25ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:
I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak
1. artikulua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskumenen esparrua.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenak gauzatzea: nekazaritza, abeltzaintza, elikadura eta landa garapena; ingurumenaren babesa eta zainketa; baliabide hidrikoak; Nafarroako Toki Administrazioa; baita antolamendu juridikoak ematen dizkion gainerako eskudantziak ere.
2. artikulua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria.
1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak, Departamentuko titularra baita, eta foru dekretu honen 1. artikuluan definitutako eskumen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu.
2. Era berean, Departamentuko kontseilaria kide anitzeko organo hauetako buru izanen da:
-Nafarroako Nekazaritza Kontseilua.
-Toki Araubideko Foru Batzordea.
-Lurralde Mugaketako Batzordekoa.
3. artikulua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren antolamendu orokorra.
1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, bere titularraren zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu:
a) Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.
b) Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.
c) Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia.
d) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.
e) Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.
4. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.
Foru dekretu honen 2. artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi-zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan esleitutako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak agintzen duen beste edozein.
5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.
Landa Garapeneko Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumenen esparruan eta Landa Garapeneko Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren goi zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritako eskudantziak izanen ditu, baita indarra duten xedapenek esleitzen dioten edo Landa Garapeneko Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak agintzen dion beste edozein ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.
6. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.
Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.
7. artikulua. Atalen eskudantziak.
Atalek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren eskumenen esparruko lanak gauzatzea eta gainean duten buruarentzako txostenak eta proposamenak egitea, haien menpeko unitateek edo bulegoek egiten dituzten lanak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako guztiak.
II. KAPITULUA. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia
1. atala. Eskumenen esparrua eta egitura
8. artikulua. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu, arlo hauetan:
-Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpena.
-Landareen eta abereen osasuna.
-Mintegiko haziak eta landareak.
-Nekazaritzako aseguruak.
-Nekazaritzako eta abeltzaintzako ikerketa eta garapena koordinatzea.
-Nekazarien eta abeltzainen errentetarako laguntzak.
-Merkatuak erregulatzea eta haietan esku hartzea.
-Siloen Oinarrizko Sarea mantentzea eta zaintzea.
-Fruta eta barazki ekoizleen erakundeak eta nekazaritzako ekoizleen elkarteak.
-Nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak nekazari eta abeltzainentzat.
-Erakunde Ordaintzailearen zuzendaritza.
-Erakunde Ordaintzailearen baliabide informatikoak kudeatzea.
-Nekazaritzaren arloko prestakuntza.
-Abeltzaintza-nekazaritzako laborategiak.
-Indarra duten xedapenek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari esleitzen dizkiotenak Zuzendaritza Nagusiaren beraren esparruan eta, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsari (NBEUF) Erakunde Ordaintzailearen eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari (LGENF) loturik, Nafarroako Foru Komunitateari dagozkionak.
9. artikulua. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
1. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:
a) Nekazaritza Zerbitzua.
b) Abeltzaintza Zerbitzua.
c) Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzua.
2. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren menean egonen da, zuzenean, Barne Auditoretzako Atala.
2. atala. Nekazaritza Zerbitzua
10. artikulua. Nekazaritza Zerbitzuaren eskumenen esparrua.
Nekazaritza Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
-Nekazaritzako ekoizpen bideak kontrolatzea elikagaien segurtasunaren, fitosanitarioen erabileraren, lohien eta ongarrien esparruan.
-Nekazaritzako ekoizpen iraunkorraren sistemak sustatzea.
-Landare osasuna kontrolatzea.
-Mintegiko landareak eta haziak kontrolatu eta ziurtatzea.
-Prestakuntza, aholkularitza teknikoa eta nekazaritzako ikerketaren eta berrikuntzaren emaitzen transferentzia.
-Laguntzen eskaera bakarra antolatzea, Batzordearen 2009ko azaroaren 30eko 1122/2009 (EE) Erregelamenduaren arabera.
-Nekazari eta abeltzainendako laguntzak, Kontseiluaren 2009ko urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduan ezarritako Kudeaketa eta Kontroleko Sistema Integratuan sartuak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) kargura emanak, eta sistema horrekin parekatuak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) eta Nafarroako Gobernuaren bidez kofinantzatuak.
-Merkatuko krisien prebentzioaren eta kudeaketaren arloko jarduketak.
-Mahastietako ekoizpen ahalmena, ekoizpenaren, uztaren eta izakinen aitorpenak eta legez kanpoko mahastietatik ateratzen diren ekoizpenen xedearenak kontrolatzea.
-Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) laguntzak fruta eta barazki ekoizleen erakundeen programa eragileetarako, destilazioetarako eta mahastiak berregituratzeko, eta beste batzuk, Merkatuen Antolakunde Bateratutik ateratzen direnak.
-Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) laguntzak, elikagaiak dohainik banatzeko.
-Nekazaritzako aseguruen kontratazioa sustatzea.
-Hondamendi naturalen parekoak diren baldintza klimatologiko kaltegarriek nekazaritzako ustiategietan eragiten dituzten kalteak.
-Siloen oinarrizko sarea mantentzea eta zaintzea.
11. artikulua. Nekazaritza Zerbitzuaren egitura.
Nekazaritza Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Landareen Ekoizpen eta Osasun Atala.
b) Merkatuen Erregulaziorako Atala.
c) Etekinetarako Laguntzen Atala.
12. artikulua. Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalaren eskumenen esparrua.
Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: nekazaritzako ekoizpen bideak kontrolatzea elikagaien segurtasunaren, fitosanitarioen erabileraren, lohien eta ongarrien esparruan, nekazaritzako ekoizpen iraunkorraren sistemak sustatzea, landare osasuna kontrolatzea, mintegiko landareak eta haziak kontrolatu eta ziurtatzea, eta prestakuntza, aholkularitza teknikoa eta nekazaritzako ikerketaren eta berrikuntzaren emaitzen transferentzia.
13. artikulua. Merkatuen Erregulaziorako Atalaren eskumenen esparrua.
Merkatuen Erregulaziorako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: merkatuko krisien prebentzioa eta kudeaketa, ekoizpenaren, uztaren eta izakinen aitorpenei buruzko mahastizaintzako eta ardogintzako kontrola, baita legez kanpoko mahastietatik ateratzen diren ekoizpenen xedearena ere, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) laguntzak fruta eta barazki ekoizleen erakundeen programa eragileetarako, destilazioetarako eta mahastiak berregituratzeko, eta beste batzuk, Merkatuen Antolakunde Bateratutik ateratzen direnak, elikagaiak dohainik banatzea, nekazaritzako aseguruen kontratazioa sustatzea, hondamendi naturalen parekoak diren baldintza klimatologiko kaltegarriek eragiten dituzten kalteak, eta siloen oinarrizko sarea mantendu eta zaintzea.
14. artikulua. Etekinetarako Laguntzen Atalaren eskumenen esparrua.
Etekinetarako Laguntzen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: nekazari eta abeltzainendako laguntzak, Kudeaketa eta Kontroleko Sistema Integratukoak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) kargura emanak edo Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez kofinantzatuak, eta Kudeaketa eta Kontroleko Sistema Integratuaren parekoak diren Estatuko laguntzak.
3. atala. Abeltzaintza Zerbitzua
15. artikulua. Abeltzaintza Zerbitzuaren eskumenen esparrua.
Abeltzaintza Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
-Abere ekoizpena sustatu eta garatzea.
-Abere osasuna kontrolatu eta zaintzea.
-Elikagaien Katea Kontrolatzeko Plana koordinatzea, nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen primarioari dagokionean.
-Elikagaien Katea Kontrolatzeko Planeko programak, abeltzaintzako ekoizpen primarioari dagozkionak, gauzatzea.
-Abeltzaintzaren arloko ikerketaren eta garapenaren emaitzak jakinaraztea.
-Abeltzaintzako ustiategiak erregistratzea eta abereak identifikatzea.
-Abeltzainen elkarteendako eta entitateendako laguntzak.
-Eskualdeetako Albaitaritza Bulegoak koordinatzea.
-Abeltzaintza-nekazaritzako laborategiak eta nekazaritzako laborategien koordinazioa.
16. artikulua. Abeltzaintza Zerbitzuaren egitura.
Abeltzaintza Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Abere Ekoizpenaren Atala.
b) Abere Osasuneko Atala.
c) Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atala.
d) Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atala.
17. artikulua. Abere Ekoizpenaren Atalaren eskumenen esparrua.
Abere Ekoizpenaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: abere ekoizpena, abeltzaintzako ustiategien, gune zoologikoen eta abeltzaintzako zentsuen erregistroa, lagun egiteko animaliak hazi, saldu eta mantentzeko establezimenduen erregistroa, abereak identifikatu eta kontrolatzea, Abere Trazabilitatearen Estatuko Sistema Integrala (SITRAN), abeltzaintzako ikerketaren eta saiakuntzaren emaitzak jakinaraztea, esnearen kalitatea eta higienea kontrolatzea, esne kuota eta esnearen tasa osagarria kudeatzea, bertako arrazak eta azienda hazleen elkarteak sustatzea, abere lehiaketak, hiltegietan kanalen sailkapena kontrolatzea, ekoizpen sistema iraunkorrak sustatzea, eta erregistroak eta kontrolak egitea abere elikagaien arloan.
18. artikulua. Abere Osasuneko Atalaren eskumenen esparrua.
Abere Osasunaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskurantzak ditu ondoko arloetan: abereen osasuna; saneamenduari buruzko kanpaina ofizialak; aberen gaisotasunak kontrolatu eta galaraztea; abereen mugimenduen kontrola, herrilarreetan bazkatzen diren abereen osasunaren babesa; Batasunaren barruan abere biziak eta haien produktuak trukatzen dituzten agenteak; agente ziurtatzaileak; osasunaren arloko babes elkarteak; giza kontsumorako ez diren abere-azpiproduktuak; larrialdi eta hondamendietarako planak.
19. artikulua. Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atalaren eskumenen esparrua.
Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: Eskualdeetako Albaitaritza Bulegoak eta Arloetako Bulegoak koordinatzea, Elikagaien Katea Kontrolatzeko Plana (EKKP) koordinatzea, nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen primarioari dagokionean, abeltzaintzako ekoizpen primarioari dagozkion EKKPko programak gauzatzea, abeltzaintzako ekoizpeneko osasun alertak koordinatzea, produktu eta material zoosanitarioen fabrikatzaileak eta banatzaileak, sendagaiak eta sendagai-pentsuak, abeltzaintzako hondakinei buruzko plan nazionala, abereen ongizatea eta babesa ustiategietan eta garraioan, abere biziak garraiatzeko ibilgailuak, Batasunaren barnean eta Estatuan abereak eta material genetikoa trukatzea, abeltegietan eska daitezkeen baldintzen gaineko kontrola, abere elikagaien eta zezen ikuskizunen arloko erregistroak eta kontrolak.
20. artikulua. Nekazaritzako Laborategiaren Atalaren eskumenen esparrua.
Nekazaritzako Laborategiaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: saiakuntza analitikoak egitea nekazaritzako elikagaien inguruan, beharrezkoak baitira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Kontrol Ofizialeko Programetarako; laborategietako kanpoko baliabideen kudeaketa; koordinazio orokorra Nafarroako Foru Komunitateko eta Estatuko beste laborategiekin; eta agintzen zaizkion beste saiakuntza analitikoak egitea.
4. atala. Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzua
21. artikulua. Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzuaren eskumenen esparrua.
Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
-NBEF (Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa) Koordinazio Erakundearekiko harremanak koordinatzea, NBEUF eta LGENF funtsek ematen dituzten laguntzei dagokienez.
-Nekazaritzako Europako Funtsen gastuetarako aurrefinantziazio nazionaleko sistemaren eta horien kontuak likidatzeko prozesuaren koordinazio finantzarioa.
-NBEUF eta LGENF funtsen kargura aurrerakinak jasotzeko abalen eta diruzkoak ez diren beste berme batzuen gordailua, kontrola eta jarraipena.
-Erakunde Ordaintzailearen informazio sistemen plana eta prestakuntza plana prestatu eta aplikatzea.
-Departamentuak, erakunde ordaintzailea den aldetik, egiten dituen ordainketak gauzatzea eta kontabilizatzea.
-Kontseiluaren 2009ko urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduak ezarritako Kudeaketa eta Kontrolerako Sistema Integratua eta baldintzazkotasuna koordinatzea.
-Tokian berean egiten diren kontrolak, erakunde ordaintzaileak tramitatutako laguntzak aplikatzeko araudiak eskatzen dituenak, eta baldintzazkotasunaren kontrola.
-Nekazaritzako ustiategien, horien ekoizpen elementuen, kuoten eta eskubideen inguruko erregistroak.
-Nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistema eta 73/2009 (EE) Erregelamenduan ezarritako ordainketa eskubideak identifikatu eta erregistratzeko sistema kudeatu eta mantentzea.
22. artikulua. Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzuaren egitura.
Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Koordinazio Atala.
b) Ikuskapenen Atala.
c) Nekazaritzako Erregistroen Atala.
23. artikulua. Koordinazio Atalaren eskumenen esparrua.
Koordinazio Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: erakunde ordaintzailearen esparruan Europar Batasunaren esku jarri beharreko informazioaren bilketa koordinatzea, urteko kontua aurkeztea, kontuak likidatzeko prozedurak, eta laguntzak kudeatu eta kontrolatzeko alderdi horizontalak, laguntzak homogeneoki aplika daitezela sustatzeko, eta halaber, NBEUF eta LGENF funtsen kontabilitatea eta erakunde ordaintzailearen zordunen, aurrerakinen eta bermeen erregistroa.
24. artikulua. Ikuskapenen Atalaren eskumenen esparrua.
Ikuskapenen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: tokian berean egiten diren kontrolak, erakunde ordaintzaileak tramitatutako laguntzak aplikatzeko araudiak eskatzen dituenak, eta baldintzazkotasunaren kontrolak.
25. artikulua. Nekazaritzako Erregistroen Atalaren eskumenen esparrua.
Nekazaritzako Erregistroen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: mahastizaintzaren, ustiategien, makineriaren eta landa errentamenduen inguruko erregistroak eta nekazaritzako ustiategien eta horien ekoizpen elementuen, kuoten eta eskubideen inguruko gainerako erregistroak, nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistemak kudeatu eta mantentzea eta 73/2009 (EE) Erregelamenduan ezarritako ordainketa eskubideak identifikatu eta erregistratzeko sistema.
5. atala. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren menpeko atala
26. artikulua. Barne Auditoretzako Atalaren eskumenen esparrua.
Barne Auditoretzako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: Batasunaren funtsen bidez finantzatzen diren espedienteen kontrol teknikoa, erakunde ordaintzailearen prozedurak egiaztatzea eta biltegietan gordetzen diren nekazaritzako produktuak kontrolatzea esku-hartze publikoan.
III. KAPITULUA. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia
1. atala. Eskumenen esparrua eta egitura
27. artikulua. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.
Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
-Nekazaritzako azpiegituren erreforma eta garapena.
-Ureztalur berriak sortzea eta jadanik daudenak gaurkotzea eta sendotzea.
-Nekazaritzako azpiegituretarako laguntzak.
-Herri ondasunak zaindu eta berreskuratzea.
-Landa inguruneko jardueren aniztasuna bultzatzea, baita landa garapena ere nazioko zein Europako programen barrenean.
-Landa garapeneko LEADER programako parte-hartzaile diren Tokiko Ekintza Taldeen koordinatu eta kontrolatzea.
-Nekazaritza ustiategien eraginkortasuna hobetzea.
-Kalitate deiturak.
-Prozesuen eta produktuen kalitatea sustatu, babestu eta kontrolatzea.
-Nekazaritzako produktuen eta nekazaritzako elikagaien merkaturatzea sustatzea.
-Nekazaritzan eta nekazaritzako elikagaien arloan kooperatibak eta elkarteak sortzen laguntzea.
-Landa garapenaren arloko neurriak bultzatu eta koordinatzea.
-Landa Garapeneko Programen Kudeaketaren Agintaritzaren eginkizunak betetzea, programa horien prestaketa eta aldaketa zuzenduz, baita haien jarraipena eta ebaluazioa ere.
-Ardogintzako esperimentazioa eta ikerketa eta mahastizaintza eta ardogintzako laborategiak.
-Indarra duten xedapenek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari esleitzen dizkiotenak, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan.
28. artikulua. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:
a) Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua.
b) Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzua
c) Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzua.
2. atala. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua
29. artikulua. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren eskumenen esparrua.
Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
-Nekazaritzako azpiegituren erreforma eta garapena.
-Ureztalur berriak sortzea eta jadanik daudenak gaurkotzea eta sendotzea.
-Landa garapeneko programazioan aurreikusita dauden nekazaritzako azpiegiturei buruzko neurriei dagozkien ordainketak kudeatzea.
-Nafarroako Gobernuko departamentuek eta Estatuko Administrazio Orokorrak Landa Garapen Iraunkorrerako Programan sartutako proiektu eta neurrien segimendua, kontrola eta koordinazioa.
-Herri ondasunak defendatzea eta berreskuratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta hura garatzen duten xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.
-Ingurumeneko neurrien segimendua eta kontrola azpiegiturak erreformatzeko obretan.
30. artikulua. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren egitura.
Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala.
b) Herrilurren Atala.
31. artikulua. Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalaren eskumenen esparrua.
Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: azpiegituren erreforma, ureztalur berriak edo daudenen modernizazioa barne, eta haien kudeaketa landa garapenaren inguruko programazioari dagokionez.
32. artikulua. Herrilurren Atalaren eskumenen esparrua.
Herrilurren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: txostenak egitea eta espedienteak tramitatzea herrilurren inguruan, toki entitateei aholku ematea eta kontrol egitea herrilurrei buruz eta kargen berrerosteari buruz, nekazaritzako eta nekazaritza industriako toki azpiegituren laguntzak kudeatzea, eta Landa Garapen Iraunkorrerako Programan sartutako neurri eta proiektuen koordinazioa.
3. atala. Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzua
33. artikulua. Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuaren eskumenen esparrua.
Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
-Nekazaritza ustiategien eraginkortasuna hobetzea.
-Kalitate deiturak.
-Nekazaritzako elikagaien prozesuen eta produktuen kalitate kontrola sustatu, babestu eta kontrolatzea.
-Nekazaritzako produktuen eta nekazaritzako elikagaien merkaturatzea sustatzea.
-Nekazaritzan eta nekazaritzako elikagaien arloan kooperatibak eta elkarteak sortzen laguntzea.
-Laborategi enologikoa eta enologiaren arloko saiakuntza eta ikerketa.
34. artikulua. Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuaren egitura.
Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atala
b) Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atala.
c) Ardogintza Sustatzeko Atala.
35. artikulua. Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalaren eskumenen esparrua.
Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: laguntzak ematea nekazaritzako ustiategietan inbertitzeko, nekazari gazteek beren lehenbiziko instalazioa jartzeko, nekazaritza garaia baino lehen uzteko, elkarlanean erabiltzeko makinak eta tresnak erosteko eta nekazarien kooperatibak eta elkarteak sortzeko.
36. artikulua. Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atalaren eskumenen esparrua.
Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: nekazaritzako elikagaien kalitatearen sustapena eta kontrola, elikagaien prozesuen normalizazioa, eta elikagaien kalitate deituren, partzuergoen eta talde marken sustapena.
37. artikulua. Ardogintza Sustatzeko Atalaren eskumenen esparrua.
Ardogintza Sustatzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: ardogintzako saiakuntza eta ikerketa eta mahastizaintzako eta ardogintzako laborategiak.
4. atala. Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzua
38. artikulua. Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuaren eskumenen esparrua.
Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
-Landa aniztasuna eta garapena bultzatzea, landa garapeneko programazioaren barnean.
-Landa garapeneko LEADER programako parte-hartzaile diren Tokiko Ekintza Taldeen koordinatu eta kontrolatzea.
-Batasuneko programak prestatu, tramitatu eta aldatzea, baita haien jarraipena eta ebaluazioa egitea ere. Orobat, programa horiek garatzeko behar diren aholku teknikoak, argibideak eta publizitatea bere gain hartuko ditu.
-Landa eremu andeatuetako berariazko garapen programak prestatu eta tramitatzea.
-Zuzendaritza Nagusiari ordezkaritza lanetan laguntzea erakunde hauen aurrean: Landa Garapeneko Landa Sare Nazionaleko lantalde eta batzordeak, Landa Garapeneko Plan eta Esparru Estrategiko Nazionalak, eta departamentuaren partaidetza duten Batasuneko beste programa batzuk.
-Landa Garapeneko Batzordetik eta Europako nahiz Estatuko beste erakunde batzuetatik heldu diren legeak, dokumentazioa eta argibideak biltzea eta haien jarraipena egitea, baita horiek departamentuetako unitateei, sektoreari eta haren erakunde ordezkariei jakinaraztea ere.
-Hierarkiako goreneko organoek Batasunaren politikei buruz agintzen dizkioten guztiak.
39. artikulua. Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuaren egitura.
Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Plan eta Programen Atala.
b) Landa Aniztasunerako Atala.
40. artikulua. Plan eta Programen Atalaren eskumenen esparrua.
Plan eta Programen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: landa garapena bultzatzeko plan eta programak prestatzea, haien jarraipena egitea eta ebaluatzea, baita Batasuneko politiken eta landa garapenaren inguruko aholku teknikoak eta argibideak ematea eta publizitatea egitea ere.
41. artikulua. Landa Aniztasunerako Atalaren eskumenen esparrua.
Landa Aniztasunerako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: landa aniztasuna bultzatzea eta landa garapenerako LEADER programan parte hartzen duten Tokiko Ekintza Taldeak koordinatu eta kontrolatzea. Landa garapeneko programazioan aurreikusita dauden LEADER neurriei eta aniztasun neurriei dagozkien ordainketak kudeatuko ditu.
IV. KAPITULUA. Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia
1. atala. Eskumenen esparrua eta egitura
42. artikulua. Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.
Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, ingurumena eta ur baliabideak zaindu eta babesteari dagokionez. Berariaz, hauxe dagokio:
-Gai hauen gaineko plangintza: hondakinen kudeaketa, ur baliabideak, naturgune babestuak, kutsaduraren kontrako borroka eta oihan ondarea.
-Gai hauen gaineko koordinazioa: ingurumen hezkuntza, ingurumen osasuna, biosegurtasuna eta Foru Komunitateak ingurumenaren arloko politikan parte hartzeak dakartzan beste guztiak.
-Nafarroako Foru Komunitateko naturgune babestuak, oihan ondareko finkak eta abelbideen sarea kudeatzea.
-Hondakin kudeaketa eta urarekin lotutako natur baliabideen kudeaketa ingurumenaren aldetik kontrolatzea.
-Ingurumenaren arloko ebaluazioa eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak.
-Ikerketa eta prestakuntza eta heziketa jarduerak sustatzea ingurumenarekin eta mendien ustiapen eta erabilera antolatuarekin zerikusia duten gaietan.
-Beste administrazio batzuekin lankidetzan aritzea ingurumenaren arloko gaietan.
43. artikulua. Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:
a) Ingurumen Kalitatearen Zerbitzua.
b) Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua.
c) Uraren zerbitzua.
d) Mendi Zerbitzua.
2. atala. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzua
44. artikulua. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuaren eskumenen esparrua.
Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu ingurumenaren kutsaduraren aurkako kontrolaren eta aurreneurrien arloan, baita ingurumenaren ebaluazioari buruzkoak eta bere jarduera esparruan agintzen zaizkionak ere.
45. artikulua. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuaren egitura.
Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atala.
b) Ikuskapen, Airearen Kalitate eta Klima Aldaketaren Atala
c) Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atala.
d) Hondakinen Atala.
46. artikulua. Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atalaren eskumenen esparrua.
Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu ingurumena zaintzeko aurreneurrien arloan eta, zehazki, ondoko hauek:
a) Ingurumenaren arloko baimen integratua emateko espedienteei buruzko txostenak egitea eta espediente horiek kontrolatu eta tramitatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.
b) Ingurumena babesteko jarduera sailkatuei buruzko araudiaz aholku teknikoak ematea toki entitateei.
c) Ingurumenaren gaineko txostenak egitea, ingurumeneko ebaluazio estrategikoko plan eta programetako administrazio prozeduretan, baita ingurumenaren gaineko eraginari buruzkoak ematea ere, horiek guztiak kutsadura murrizteko asmoz.
d) Jarraibideak, irizpideak eta arau proposamenak ematea, aipaturiko 4/2005 Foru Legearen a, b eta c epigrafeetan aipatzen diren jarduerei buruz.
e) Ingurumenaren arloko kudeaketa eta ikuskapenerako Europar Batasuneko sistemaren (EMAS) erregistroa mantentzea.
f) Kutsadura murrizteko edo hari aurrea hartzeko inbertsioetarako diru-laguntzak eta laguntzak emateko espedienteak tramitatzea eta arlo horretako baliokidetza ziurtagiriak luzatzeko tramiteak egitea.
g) Ur jabari publikora egiten diren isurketen gaineko ingurumeneko txostenak egitea, Uren Legean eta dagokion foru araudian xedatutakoari jarraikiz.
h) Hotsari buruzko mapa estrategikoak egitea Iruñerriko Aglomerazioari dagokionez, eta hotsaren arloko ekintza planen ebaluazioa, kontrola eta proposamena, Foru Administrazioaren eskumenen esparruan.
47. artikulua. Ikuskapen, Airearen Kalitate eta Klima Aldaketaren Atalaren eskumenen esparrua.
Ikuskapen, Airearen Kalitate eta Klima Aldaketaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak kontrolatu eta ikuskatzea, airearen kalitatea zaintzea eta klima aldaketari aurrea hartzeko eta arintzeko jarduketak planifikatzea eta, zehazki, ondoko hauek:
a) Industria jarduerei dagozkien ingurumen ikuskapenerako planak prestatu eta gauzatzea.
b) Industria jarduerak kontrolatu eta ikuskatzea atmosferara iristen diren isuriak direla-eta, berotegi efektuko gasak barne, isuri likidoak, hondakinak sortzea eta kudeatzea eta hotsak eta dardarak sortzea.
c) Ingurumen ikuskapeneko lanetarako egiaztapena duten kontrol-organoak kontrolatu eta zaintzea.
d) Ingurumen ikuskapenaren arloan eskumenak dituzten agintariekin koordinatzea.
e) Ingurumen atmosferikoaren kalitatea ebaluatu eta kontrolatzea eta atmosferaren saneamendu planak prestatzea.
f) Atmosfera babesteko eta atmosferako kutsaduraren ondorio kaltegarriak gutxitzeko plan eta programak prestatzea.
g) Klima Aldaketari buruzko Politiken Koordinazio Batzordean eta Klimaren Kontseilu Nazionalean parte hartzea bultzatzea.
h) Klima aldaketari aurrea hartzearen eta haren ondorio kaltegarriak gutxitzearen arloko ekintza planen eta estrategien proposamenak egitea.
48. artikulua. Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalaren eskumenen esparrua.
Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu ingurumenaren gaineko eragina aztertzearen arloan eta, zehazki, ondoko hauek:
a) Ingurumenean eragina izan dezaketen jarduerak ezartzeko planak eta jarraibideak ematea.
b) Planetan eta programetan ingurumen arloko ebaluazio estrategikoaren prozeduretako txostenak egitea eta prozedura horiek tramitatzea, indarra duen legediak ezarritakoari jarraikiz.
c) Ingurumenaren gaineko eragina baimentzeko prozeduretako txostenak egitea eta tramitatzea.
d) Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko espedienteen gaineko txostenak egitea eta tramitatzea.
e) Ingurumenaren gaineko kalte, eragin eta ukipenen aurkako neurri zuzentzaileak betetzeari buruzko jarraipena eta kontrola.
f) Azpiegiturek ingurumenaren gainean duten eragina zuzentzeko inbertsioetarako diru-laguntzen eta laguntzen espedienteak tramitatzea.
49. artikulua. Hondakinen Atalaren eskumenen esparrua.
Hondakinen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu hondakinen kudeaketaren arloan eta, zehazki, ondoko hauek:
a) Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratuaren jarraipena.
b) Edozein motatako hondakinak sortzearen eta kudeatzearen arloko ingurumen kontrola eta jarraipena.
c) Hondakinak kudeatzeko sistema integratuei baimena emateko espedienteen gaineko txostenak egitea eta espediente horiek kontrolatu, tramitatu eta jarraipena egitea.
d) Hondakin sortzaileei eta hondakinen arriskutsuen kudeatzaileei baimena emateko espedienteen gaineko txostenak egitea eta espediente horiek tramitatzea.
e) Hondakin arriskutsuen sorrera ahalik gehien murrizteko planak onets daitezela proposatzea.
f) Europar Batasunaren barnean hondakinak garraiatzeko espedienteen gaineko txostenak egitea eta espediente horiek kontrolatu eta tramitatzea.
g) Hondakin arriskutsuen sortzaile txikien eta hondakinen garraiatzaileen erregistroak mantentzea, bai eta hondakin sortzaileen eta kudeatzaileen datu baseak ere.
h) Kutsaturiko lurren deklarazioa eta lur horiek lehengoratzeko proiektuen onespena proposatzea.
3. atala. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua
50. artikulua. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren eskumenen esparrua.
Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: biodibertsitatea zaintzea eta modu jasangarrian erabiltzea, naturguneak zaindu eta kudeatzea, espezieak babestea eta ehiza eta arrantza kudeatzea, baita bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerako zereginak ere.
51. artikulua. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren egitura.
Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Habitaten Atala.
b) Ehiza eta Arrantza Atala.
52. artikulua. Habitaten Atalaren eskumenen esparrua.
Habitaten Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu espezieak eta naturguneak zaindu eta babestearen arloan eta, zehazki, ondoko hauek:
a) Nafarroako Naturguneen Sarearen eraketa sustatzea eta, bereziki, Natura 2000 Sarea.
b) Naturguneen kudeaketa eta deklarazioko plan proposamenak prestatzea, Natura 2000 Sarekoak barne; gainera, plan horiei jarraipena egitea.
c) Bertizko Natur Parkea kudeatu eta Foru Komunitateko natur monumentuak babestea.
d) Naturgune horien kudeaketa arautzeko zainketa-irizpideak ezartzea.
e) Naturguneen kudeatzaileek irizpide horiek aintzat hartuko dituztela bermatzea eta Nafarroako Sare hori osatzen duten taxonak eta habitatak zaintzeko behar diren neurriak hartzea.
f) Flora eta faunako espezieen populazioei buruzko azterlanak, zentsuak eta, oro har, jarraipena egitea, eta dagozkien datu-baseak sortu, mantendu eta erabiltzea.
g) Mehatxupean dauden espezieak babestu eta berreskuratzeko behar diren neurriak aplikatuko direla bermatzea.
h) Naturguneetako erabilerei eta jarduerei buruzko aginduzko txostenak egitea, bereziki Natura 2000 Sarekoei buruz.
i) Naturgune babestuetako erabileren mugaketaren ondorioz bidezkoak diren kalte-ordainak tramitatzea.
j) Basa animaliak harrapatzeko Nafarroan erabiltzen diren baliabide eta metodoen kontrola.
53. artikulua (indargabetua)
54. artikulua (indargabetua)
55. artikulua. Ehiza eta Arrantza Atalaren eskumenen esparrua.
Ehiza eta Arrantza Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu ehizaren eta arrantzaren arloetan eta, zehazki, ondoko hauek:
a) Nafarroan ehiza eta arrantza osorik planifikatzea.
b) Ehiza eta arrantzako fauna sedentarioaren eta migratzailearen populazioen jarraipena eta kontrola.
c) Arrantza antolatzeko planak aplikatzea.
d) Ehiza eta arrantza kudeatzeko aholkularitza teknikoa.
e) Ehiza eta arrantza debekuei buruzko eta harrapatu eta merkaturatu daitezkeen animalien espezieei buruzko urteroko xedapenen proposamenak egitea.
f) Ehiza eta arrantzarako administrazio baimenak kudeatzea.
g) Nafarroako ehiza barrutien tramitazio administratiboa eta ehiza antolatzeko planak onetsi aurreko txostenak.
h) Ehiza eta arrantza lizentziak kudeatzea.
i) Arrain-haztegien, arrain-birpopulatzeen eta fauna sendatzeko zentroen kontrola eta jarraipena.
j) Animalien Babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legearen 4.4 eta 6. artikuluek aipatzen dituzten baimenak kudeatzea.
k) Ehiza eta Arrantzako Aholku Batzordeen idazkaritza lana egitea.
56. artikulua. (indargabetua)
4. atala. Uraren Zerbitzua
57. artikulua. Uraren Zerbitzuaren eskumenen esparrua.
Uraren Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: ur baliabideak, ingurumen informazioa eta natur baliabideen ebaluazioa, baita bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerako zereginak ere.
58. artikulua. Uraren Zerbitzuaren egitura.
Uraren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Ur Baliabideen Atala.
b) Ibaiertzak Lehengoratzeko eta Obra Hidraulikoetarako Atala.
c) Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntzaren Atala.
59. artikulua. Ur Baliabideen Atalaren eskumenen esparrua.
Ur Baliabideen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu ur baliabideen kudeaketaren arloan eta, zehazki, ondoko hauek:
a) Ur kontzesioetarako eta uholde arriskurako espedienteen gaineko txostenak egitea eta espediente horiek tramitatzea.
b) Uraren plangintza eta kudeaketari eta uholdeen aurkako prebentzio eta babes neurriei buruzko azterlanak eta ikerketak bildu eta egitea.
c) Ikerketa hidrogeologikoak eta prospekzioak kudeatu eta garatzea, ur eskakizunak sortzen dituen arazoak konpondu ahal izateko.
d) Uraren kontrol piezometriko eta hidrometrikoko sareak eta kalitatearen kontrolekoak prestatu, ezarri eta mantentzea.
e) Datu hidrologiko eta hidrogeologikoen bankua mantendu eta ustiatzea eta informazioa ematea.
f) Plangintza hidrologikoaren kudeaketa eredua mantendu eta erabiltzea eta hartarako hautabideen gaineko ikerketak egitea.
g) Ura kutsaduratik babesteko jarduketak.
h) Nafarroako Ibaien Saneamendurako Plan Zuzentzailearen jarraipena egitea ingurumenaren aldetik.
i) Eskaera egiten duten udal, erakunde eta entitateei aholkuak eta laguntza ematea uraren arloan.
j) Natur baliabideen inbentarioen eta ebaluazioaren inguruko koordinazioa, eta lurzoruak andeatzetik babestearen arloko ikerlanak.
k) Ingurumen faktoreen jarraipen sareak diseinatu eta inplementatzearen inguruko koordinazioa, klimatologia barne.
60. artikulua. Ibaiertzak Lehengoratzeko eta Obra Hidraulikoetarako Atalaren eskumenen esparrua.
Ibaiertzak Lehengoratzeko eta Obra Hidraulikoetarako Atalak ibaietako jardueren arloko eskudantziak izanen ditu eta, zehazki, ondoko hauek:
a) Ibaialdeak kudeatzeari buruzko azterlanak.
b) Ibai inguruneak lehengoratu, atondu edo mantentzeko jarduketak.
c) Ibai inguruneetako jarduketak egiteko deialdiak eta laguntza emateak kudeatzea.
d) Ibai inguruneak lehengoratzeko eta mantentzeko lanetan, Ur Konfederazioek eskatzen dituzten espedienteen gaineko txostenak egitea.
61. artikulua. Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntzaren Atalaren eskumenen esparrua.
Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntzaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu ingurumenari buruzko informazio eta hezkuntzaren arloan eta, zehazki, ondoko hauek:
a) Ingurumen hezkuntzako plan eta programak prestatu, jarraitu eta gauzatzea.
b) Ingurumenari buruzko programak eta jarduerak, prestakuntzakoak, zabalkundekoak eta hezkuntzakoak, planifikatu, koordinatu eta gauzatzea.
c) Nafarroako Ingurumenari buruzko Informazio Sistema diseinatu, mantendu eta ustiatzeko lanak koordinatzea, Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistema-SITNAren garapenarekin batera.
d) Ingurumenari buruzko estatistiken eta adierazleen prestakuntza eta mantentzea koordinatu eta laguntzea
e) Ingurumena zaintzeko laguntzaile eta boluntarioen jarduerak sustatu eta kudeatzeko behar diren ekintzak egitea natur inguruneko eta hiri inguruneko eremu guztietan.
f) Herritarrek ingurumenari buruz egiten dituzten informazio eskaerei erantzuna ematea.
g) Europar Batasuneko etiketa ekologikoa erabiltzeko baimentzen duen erakunde eskuduna izatea Nafarroan, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 25eko 66/2010 (EE) Erregelamenduak esleitzen dizkion gainerako eginkizunak betetzea.
h) Hiri ingurumenean garapen jasangarrirako politika sustatzeko behar diren jarduerak egitea.
i) Udaletako ingurumenaren arloko auditoretzen aplikaziorako behar diren neurriak proposatu eta gauzatzea.
j) Agenda 21 Toki Ekintzako planak garatzeko laguntza ematea.
k) Hirietan natura berrezarri eta zaintzeko estrategiak garatzeko behar diren jarduerak egitea.
l) Nafarroako Toki Entitateen Sareko idazkaritzan aritzea, jasangarritasunari begira.
62. artikulua. (indargabetua)
5. atala. Mendi Zerbitzua
62. artikulua. Mendi Zerbitzuaren eskumenen esparrua.
Mendi Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu mendien babes eta hobekuntzaren arloan eta, zehazki, ondoko hauek: oihan aprobetxamenduen jasangarritasuna, oihan plangintza eta oihaneko zuraren eta biomasaren erabilera mugiarazi eta sustatzea, baita bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.
62. bis artikulua. Mendi Zerbitzuaren egitura.
Mendi Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Oihanak Kudeatzeko Atala.
b) Oihanak Zaintzeko Atala.
62. ter artikulua. Oihanak Kudeatzeko Atalaren eskumenen esparrua.
Oihanak Kudeatzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu oihanen arloan eta, zehazki, ondoko hauek:
a) Antolatuak dauden mendiak aprobetxatu eta hobetzeko urteko planak prestatu, onetsi eta jarraipena egitea.
b) Antolatuak ez dauden mendietan, hala herri mendietan nola partikularretan, mozketak egiteko baimenak prestatu, onetsi eta jarraipena egitea.
c) Mendiak antolatzeko proiektuak eta haien ikuskapenak eta oihanak kudeatzeko plan teknikoak prestatu eta haien jarraipena egitea.
d) Mendi babesleen eta onura publikokoen katalogoak mantentzea.
e) Okupazioak, desafekzioak eta mendi katalogatuak ukitzen dituzten ekintza guztiak baimentzeko espedienteen gaineko txostenak egitea.
f) Oihan lurrak ukitzen dituzten era guztietako jarduketen, planen eta proiektuen gaineko txostenak egitea.
g) Oihanetako suteei aurrea hartzeko behar diren neurriak planifikatu eta gauzatzea.
h) Nafarroako Larrialdietako Agentziari laguntza teknikoa ematea suteak itzaltzeko lanetan, hala eskatzen zaionean.
i) Oihan produktuen erabilera jasangarria sustatzea.
j) Oihan sektoreari laguntzea.
k) Nafarroako Oihan Ondareko finkak kudeatzea, Urbasa-Andiako eta Bertizko natur parkeak barne.
l) Oihanetako gaixotasun eta izurriteen jarraipena eta kontrola egitea.
m) Oihanei buruzko ikerketa eta esperimentaziorako ekintzak eta proiektuak garatzea.
n) Oihan estatistika prestatzea.
o) Done Jakue Bideko ingurumen balioak zaindu eta hobetzea.
p) Oihan arloko aldian aldiko laguntza deialdiak prestatzea eta diru-laguntza kanpaina horien espedienteak kudeatzea.
q) Europar Batasuneko programen jarraipena egitea, Zerbitzuak kudeatzen dituen neurriak biltzen badituzte.
r) Errekak eta oihanak lehengoratzeko behar diren neurriak gauzatzea, baita mendiak mantendu, hobetu eta modu jasangarrian erabiltzeko ere.
s) Oihangintzako Aholku Kontseiluko idazkaritza lana egitea.
62. quater artikulua. Oihanak Zaintzeko Atalaren eskumenen esparrua.
Oihanak Zaintzeko Atalak honako eskudantzia hauek izanen ditu: basozainen berariazko araubidea erregulatzen duen azaroaren 3ko 132/2005 Foru Dekretuak basozainei esleitzen dizkionak zainketaren, ikuskapenaren eta kudeaketaren arloetan.
V. KAPITULUA. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia
1. atala. Eskumenen esparrua eta egitura
63. artikulua. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.
Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:
a) Tramiteko ebazpenak, Nafarroako udalerriak mugatzeari buruzko espedienteetan.
b) Tramiteko ebazpenak, Nafarroako udalerrien mugapeak aldatzeko espedienteetan.
c) Tramiteko ebazpenak, Kontzejuak eta Barruti Administratiboak sortu, aldatu eta iraungitzeko espedienteetan.
d) Toki entitateei baimena ematea Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 138.1 artikuluak aipatzen dituen ondasun eta eskubideak besterendu, laga, trukatu eta zergapetzeko.
e) Toki entitateak baimentzea kreditu operazioak egin ditzaten, indarreko araudian aurreikusitako baldintza eta zehaztapenetan.
f) Nafarroako toki entitateei konpentsazio ekonomikoa ematea toki-tributuetan hobari fiskalak onesteagatik.
g) Udal zerbitzuak monopolio araubidean emateko onespena.
h) Saneamendu kanonarengatik eta batera emandako zerbitzuengatik toki entitateek ordaindu gabe dituzten diru-kopuruen ordezko ordainketa, eta toki entitateen batasun bateko partaide diren udalek bidegabeki ordaindu gabe utzi dituzten diru-ekarpenen ordezko ordainketa.
i) Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen betearazte subsidiarioari buruzko espedienteetan Nafarroako Gobernuak haren esku uzten dituen jarduketak.
j) Toki azpiegituren planak erregulatzen dituzten arauek Foru Komunitateko Administrazioari esleitzen dizkioten eskumenak, Nafarroako Gobernuari edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari esleitzen zaizkionak izan ezik.
k) Ordainketak agintzea.
l) Nahitaez desjabetzeko, Zuzendaritza Nagusi honen eskumenekoak izanik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagozkion jarduketak.
m) Haren esku uzten diren gainerakoak.
64. artikulua. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:
a) Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzua.
b) Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzua.
c) Toki Azpiegituren Zerbitzua.
d) Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua.
2. atala. Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzua
65. artikulua. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak
Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzuak, Departamentuko Idazkaritza Teknikoarekin lankidetzan, foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu toki entitateekin eta, bereziki, eginkizun hauek:
a) Toki entitateei lege arloko aholku eta laguntza eskaintzea.
b) Toki Araubideko Foru Batzordeari eta Lurralde Mugaketaren Batzordeari laguntza ematea, lege kontuetan eta idazkaritza lanetan.
c) Toki entitateen batasunekin harremanak izatea eta haiekin lankidetzan aritzea.
d) Nafarroako udalerriak mugatzeari buruzko espedienteen tramitazioa.
e) Nafarroako udalerrien mugapeak aldatzeko espedienteen tramitazioa.
f) Kontzejuak eta Barruti Administratiboak sortu, aldatu eta iraungitzeko espedienteen tramitazioa.
g) Nafarroako udalerrien izena, bandera, armarria eta hiriburua aldatzeko onespenaren prozedurak kudeatzea.
h) Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 138.1 artikuluak aipatzen dituen ondasun eta eskubideak besterendu, laga, trukatu eta zergapetzea dela-eta, toki entitateentzako baimenak kudeatzea.
i) Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen betearazte subsiodiariorako prozedurak kudeatzea.
j) Nafarroako mankomunitateak sortu, aldatu eta iraungitzeari buruzko nahitaezko txostenak.
k) Nafarroako Toki Administrazioaren arautegia aldatu edo garatzeko proposamenak.
l) Nafarroako Toki Entitateen jarduketen gaineko inpugnazioak tramitatzea, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen IX. tituluan ezarritako moduan.
m) Toki entitateei dagozkien Estatuko xedapenak aztertu eta horiei buruzko txostenak egitea.
n) Toki Entitateen Erregistroa eta Interesen Erregistro Berezia kudeatzea.
ñ) Toki-tributuetan onetsitako hobari fiskalen konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskaerak tramitatzea.
o) Kudeaketa Batzordeak eratzeko espedienteak kudeatzea.
p) Desjabetze espedienteak kudeatu eta bultzatzea.
q) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
66. artikulua. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren egitura.
Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Toki Entitateentzako Aholkularitza eta Lankidetza Zerbitzua.
b) Toki Araubidearen Atala.
c) Kudeaketa Administratibo Orokorraren Atala.
67. artikulua. Toki Entitateentzako Koordinazio eta Lankidetza Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Toki Entitateentzako Aholkularitza eta Lankidetza Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, eginkizun hauek:
a) Toki entitateen espedienteen egoerari buruzko azterlan eta txostenak egitea.
b) Beste departamentuekin elkarlanean aritzea toki entitateekin zerikusia duten azterlanetan eta gaien kudeaketan.
c) Toki Araubideko Foru Batzordearen laguntza juridiko-administratiboa eta idazkaritzako gaien ingurukoa ematea.
d) Toki entitateetan lege arloko teknikak hobetzeko tresnak ezartzea.
e) Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 138.1 artikuluak aipatzen dituen ondasun eta eskubideak besterendu, laga, trukatu eta zergapetzea dela-eta, toki entitateentzako baimenak kudeatzea.
f) Nafarroako mankomunitateak sortu, aldatu eta iraungitzeari buruzko nahitaezko txostenak.
g) Nafarroako udalerrien izena, bandera, armarria eta hiriburua aldatzeko onespenaren prozedurak kudeatzea.
h) Eskatzen duten toki entitateen gobernu organoei laguntza juridiko teknikoa eskaintzea.
i) Lurralde Mugaketaren Batzordearen laguntza juridiko-administratiboa eta idazkaritzako gaien ingurukoa ematea.
j) Nafarroako udalerriak mugatzeari buruzko espedienteen tramitazioa.
k) Nafarroako udalerrien mugapeak aldatzeko espedienteen tramitazioa.
l) Kontzejuak eta Barruti Administratiboak sortu, aldatu eta iraungitzeko espedienteen tramitazioa.
m) Nafarroako Toki Administrazioaren arautegia aldatu edo garatzeko proposamenak.
n) Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen betearazte subsiodiariorako prozedurak kudeatzea.
ñ) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
68. artikulua. Toki Araubidearen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Toki Araubidearen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Toki Administrazioko Departamentuaren eskumenekoak diren xedapen orokorren proiektu eta aurreproiektuak aztertu eta tramitatzea.
b) Toki-tributuetan onetsitako hobari fiskalen konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskaerak tramitatzea.
c) Kudeaketa Batzordeak eratzeko espedienteak kudeatzea.
d) Desjabetze espedienteak kudeatu eta bultzatzea.
e) Toki Administrazioari dagozkion gaien gaineko bilduma eta argitalpen teknikoak prestatzea.
f) Departamentuari aholkularitza juridikoa ematea, Toki Administrazioaren arloan.
g) Legalitatea eta interes orokorra kontrolatzea.
h) Udal erroldaren kudeaketa subrogatua.
i) Toki entitateentzat interesgarria den informazioa sortu, banatu eta zabaltzea.
i) Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen betearazte subsiodiariorako prozedurak kudeatzea.
k) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
69. artikulua. Kudeaketa Administratibo Orokorraren Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Kudeaketa Administratibo Orokorraren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Espedienteen Erregistro Orokorra kudeatzea.
b) Toki Entitateen Erregistroa kontrolatu eta egunean eramatea.
c) Interesen Erregistro Berezia kudeatzea.
d) Toki entitateen aktak erregistratu eta kudeatzea.
e) Eskatzen zaizkion administrazio lanak egitea.
f) Toki Ordenantzen Erregistroa eramatea.
g) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren espedienteen tramitazio administratiboa.
h) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
3. atala. Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzua
70. artikulua. Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, eginkizun hauek:
a) Toki entitateak elkartzeko figurak sortu eta garatzeko azterlanak egitea.
b) Udal Planta zehazteko, toki entitateen berrantolaketa administratiborako eta udal zerbitzuen lurralde antolaketarako azterlan eta analisiak egitea.
c) Toki entitateen elkarteentzako dauden laguntzei buruzko informazioa ematea eta horien alde onak eta txarrak argitzeko azterlanak egitea.
d) Elkartzeko figurak sortu eta garatzeko programa eta planak prestatzea eta horiek betetzeko epeak jartzea.
e) Onartu diren elkartzeko figuren funtzionamendurako giza baliabideen eta baliabide materialen beharrei buruzko proposamenak egitea.
f) Araudia aldatzeko proposamena egitea, Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzuarekin batera, zerbitzuaren helburuak lortzeko asmoz.
g) Proposamen pizgarri eta sustagarriak egitea.
h) Eratzen diren elkartzeko formulen jarraipena eta ebaluazioa egitea.
i) Udal zerbitzuak emateko espazio funtzionalak antolatu eta itxuratzeko behar diren jarduketak identifikatu eta sustatzea.
j) Nafarroako Toki Entitateen Idazkaritza, Kontu-hartzailetza eta Diruzaintzako lanpostuak betetzeko prozesuak bultzatzea.
k) Idazkaritza Teknikoarekin elkarlanean, arauak egokitzeko eta garatzeko proposamenak egitea, Nafarroako toki entitateen funtzio publikoen jarduna antolatzeko.
l) Arlo horien inguruan haren esku uzten den beste edozein eginkizun.
71. artikulua. Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzuaren egitura.
Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzuaren mende egonen da Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatu eta Laguntzeko Atala.
72. artikulua. Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatu eta Laguntzeko Atalaren esparrua eta eginkizunak
Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatu eta Laguntzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Toki Entitateen Idazkaritza, Kontu-hartzailetza eta Diruzaintzako lanpostuak betetzeko prozesuak bultzatzea.
b) Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzuarekin elkarlanean, arauak egokitzeko eta garatzeko proposamenak egitea, Nafarroako toki entitateen funtzio publikoen jarduna antolatzeko.
c) Toki entitateak elkartzeko figurak sortu eta garatzeko azterlanak egitea.
d) Udal Planta zehazteko, toki entitateen berrantolaketa administratiborako eta udal zerbitzuen lurralde antolaketarako azterlan eta analisiak egitea.
e) Toki entitateen elkarteentzako dauden laguntzei buruzko informazioa ematea eta horien alde onak eta txarrak argitzeko azterlanak egitea.
f) Elkartzeko figurak sortu eta garatzeko programa eta planak prestatzea eta horiek betetzeko epeak jartzea.
g) Onartu diren elkartzeko figuren funtzionamendurako giza baliabideen eta baliabide materialen beharrei buruzko proposamenak egitea.
h) Araudia aldatzeko proposamena egitea, Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzuarekin batera, zerbitzuaren helburuak lortzeko asmoz.
i) Proposamen pizgarri eta sustagarriak egitea.
j) Eratzen diren elkartzeko formulen jarraipena eta ebaluazioa egitea.
k) Udal zerbitzuak emateko espazio funtzionalak antolatu eta itxuratzeko behar diren jarduketak identifikatu eta sustatzea.
l) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
4. atala. Toki Azpiegituren Zerbitzua
73. artikulua. Toki Azpiegituren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Toki Azpiegituren Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Toki azpiegituren plangintza egitea, Foru Komunitateko Administrazioaren gainerako departamentuekin batean; toki azpiegituren planak prestatzea, eta haietan laguntza ematea lana, jarraipena eta kontrola eginez.
b) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari esleitutako funts komunitarioak kudeatzea.
c) Inbertsio planak erregulatzeko araudia prestatzen parte hartzea.
d) Arau, gomendio edo jarraibide teknikoak prestatzea.
e) Toki entitateei aholku ematea inbertsioen programa eta planetan.
f) Sustatze lana eta laguntza teknikoa, azpiegiturak ezarri eta kudeatuko dituzten udalez gaindiko erakundeak era daitezen.
g) Estatuko Administrazioarekin eta beste autonomia erkidegoekin koordinatzea herrietako inbertsioetan.
h) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
74. artikulua. Toki Azpiegituren Zerbitzuaren egitura.
Toki Azpiegituren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Kudeaketa, Plangintza eta Azterlan Atala.
b) Azpiegituren Lankidetza Teknikorako Atala.
75. artikulua. Kudeaketa, Plangintza eta Azterlan Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Kudeaketa, Plangintza eta Azterlan Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Toki azpiegiturak planifikatzea.
b) Plan Zuzentzaileak prestatu eta kudeatzea.
c) Plan zuzentzaileen azterlan eta proiektuak prestatzen gidatzea.
d) Proiektuen analisi eta txosten teknikoak eta plangintzan sartutako obren ikuskapen, kontrol eta jarraipen tekniko eta administratiboa egitea.
e) Beste departamentu batzuetako plan sektorialekin koordinatzea.
f) Uraren goi horniduraren Nafarroako Plan Zuzentzailea eguneratu eta mekanizatzea.
g) Ur murrizketengatik toki entitateei ematen zaizkien laguntzen programa kudeatzea.
h) Toki entitateei aholku eta laguntza teknikoa ematea.
i) Toki azpiegiturei buruzko beharren ebaluazioa egitea.
j) Toki azpiegituretako inbertsio planak prestatzen parte hartzea.
k) Aholku ematea, obra proiektuen erredakzio fasean.
l) Proiektuen gaineko azterketa eta txosten teknikoak.
m) Obren ikuskapena, kontrola eta jarraipen teknikoa.
n) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
76. artikulua. Azpiegituren arloko Lankidetza Teknikorako Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Azpiegituren arloko Lankidetza Teknikorako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Agirien sarrera erregistratu eta kontrolatzea; eta toki azpiegituren gaineko espedienteak irekitzea.
b) Espedienteen mugimenduen kontrola eramatea.
c) Espedienteak kudeatzeko sistema.
d) Obrak planean sartzeko espedientea ireki eta tramitatzea.
e) Gorabeheren espedienteak ireki eta tramitatzea.
f) Ziurtapenen espedienteak ireki eta ordainketak tramitatzea.
g) Agiriak erredaktatzea eta testuen prozesua egitea.
h) Plan Zuzentzaileen eta funts komunitarioen inguruan txosten eta proposamenak egitea.
i) Toki azpiegituren gaineko agirien irteera erregistratu eta kontrolatzea.
j) Espedienteak eta proiektuak artxibatzea.
k) Toki azpiegituren arloan aholku ematea.
l) Toki azpiegituren sistema informatikoa.
m) Kudeaketa administratibo orokorra.
n) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
5. atala. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua
77. artikulua. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak
Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren epe erdi eta luzeko plangintza ekonomikoa eta aurrekontuak prestatu, aldatu eta kudeatzea, departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin lankidetzan.
b) Neurriak aztertzea, toki entitateek finantzabide egonkor eta nahikoa izan dezaten.
c) Nafarroako Gobernuko departamentuekin lan egitea toki entitateekiko lankidetza ekonomikoan.
d) Toki entitateen arteko ordezko ordainketak kudeatzea.
e) Toki entitateen kredituko baimenak kudeatzea.
f) Transferentzia Arrunten Funtsa eta hura banatzeko formula prestatu eta kudeatzea.
g) Kapital Transferentzien Funtsaren kudeaketa ekonomikoa.
h) Estatuko Administraziotik eta beste entitate batzuetatik toki entitateentzat datozen diru-sarreren ordainketa kudeatzea.
i) Kudeaketa ekonomikoaren arloan, kontabilitatearen arloan eta inbertsioen eta zerbitzuen arloan, toki entitateei aholku ematea.
j) Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko gaien inguruko azterlan ekonomikoak egitea.
k) Zuzendaritza Nagusiko informazio ekonomikoa ustiatzea.
l) Toki Araubideko Foru Batzordeari eta Lurralde Mugaketaren Batzordeari laguntza ematea ekonomia gaietan.
m) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
78. artikulua. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren egitura.
Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Toki Entitateen Afera Ekonomikoak Kudeatzeko Atala.
b) Plangintza eta Kudeaketa Atala.
c) Aholkularitza eta Lankidetza Ekonomikoaren Atala.
d) Azterlan eta Analisi Ekonomikoen Atala.
79. artikulua. Toki Entitateen Afera Ekonomikoak Kudeatzeko Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Toki Entitateen Afera Ekonomikoak Kudeatzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Transferentzia Arrunten Funtsaren banaketa eta ondoko ordainketa finkatzea.
b) Estatuko Administraziotik eta beste entitate batzuetatik toki entitateentzat datozen diru-sarreren ordainketa kudeatzea.
c) Toki entitateen arteko ordezko ordainketak kudeatzea.
d) Toki entitateentzako kreditu baimenen tramitazioa eta txostenak egitea.
e) Toki entitateen egoera ekonomiko finantzarioari buruzko txostenak prestatzea kredituko entitateentzat.
f) Transferentzia Arrunten Funtsaren afektazioak kontrolatu eta kudeatzea.
g) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak tramitatu beharreko espedienteen bideragarritasun txostenak eta azterlan ekonomikoa.
h) Toki entitateek, indarreko araudia betez, aurkeztu beharreko plangintza ekonomiko eta finantzarioen onespena eta segimendua.
i) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
80. artikulua. Kudeaketa eta Plangintza Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Plangintza eta Kudeaketa Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren epe erdi eta luzeko plangintza ekonomikoa eta aurrekontuak prestatu, aldatu eta kudeatzea, departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin lankidetzan.
b) Nafarroako Gobernuko departamentuekin lan egitea toki entitateekiko lankidetza ekonomikoan.
c) Zuzendaritza Nagusiaren diru-sarrera eta gastuen administrazio zirkuituak ezartzea.
d) Banaketa kontua eta horko zorren geroratzea kudeatzeko, Zuzendaritza Nagusiari dagozkion lanak.
e) Toki entitateen inbertsioei buruzko espedienteen azterketa ekonomikoa eta bideragarritasunaren gaineko txostenak egitea, diru-laguntzei buruzko arauei jarraikiz.
f) SAP-GE`21 sisteman sartutako Azpiegituren Planak Kudeatzeko (APK) sistema kudeatzea.
g) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
81. artikulua. Aholkularitza eta Lankidetza Ekonomikoaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Aholkularitza eta Lankidetza Ekonomikoaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Nafarroako toki entitateei aurrekontu eta kontabilitate gaietan laguntzea eta aholku ematea.
b) Nafarroako toki entitateei aholku ekonomiko finantzarioa ematea.
c) Aurrekontuen eta kontabilitatearen inguruko araudia kudeatzea eta haren gaineko aholku ematea Nafarroako toki entitateei.
d) Finantza eta aurrekontu egoerak, inbentarioak eta kostuen azterlanak finkatzeko araudia garatu eta ezartzea.
e) Kontabilitatea eramateko modulu osagarriak garatu eta ezartzea: ukitutako baliabideak, gastuen proiektua, inbertsioen eranskina, aurrekontu luzatua, zor biziaren egoera, etab.
f) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
82. artikulua. Azterlan eta Analisi Ekonomikoen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Azterlan eta Analisi Ekonomikoen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko gaien inguruko azterlan ekonomikoak egitea.
b) Toki entitateetatik datorren informazioa kudeatzea, IDECAL sistemaren bidez.
c) Zuzendaritza Nagusiko informazio ekonomikoa ustiatzea, baita analizatu eta hedatzea ere.
d) Toki entitateen inguruko gaietan Nafarroako Gobernuko beste departamentuekin koordinatzea.
e) Toki entitateen sektoreko adierazle ekonomikoak diseinatu eta ustiatzea.
f) Neurriak aztertzea, toki entitateek finantzabide egonkor eta nahikoa izan dezaten.
g) Toki entitateentzako ekonomia arloko arauen proiektuak aztertu, prestatu eta eguneratzea.
h) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
VI. KAPITULUA. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusia
83. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.
Idazkaritza Tekniko Nagusiak atal hauek izanen ditu:
a) Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Araubide Juridikoaren Atala
b) Ingurumenaren eta Uraren Araubide Juridikoaren Atala
c) Aurrekontuen Kudeaketarako Atala.
d) Informazioa Kudeatzeko Atala.
e) Langileriarako eta Herritarren Arretarako Atala.
f) Laguntza Teknikoaren Atala.
84. artikulua. Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Araubide Juridikoaren Atalaren eskumenen esparrua.
Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu Idazkaritza Tekniko Nagusiari esleitutako eginkizun juridikoei dagokienez, honako arlo hauetan: nekazaritza, abeltzaintza, elikadura eta landa garapena; halaber, bere zeregina izanen da arlo horietako zehapen espedienteen eta ondare erantzukizunekoen instrukzioa eta ebazpen proposamena egitea, baita agintzen dizkioten zeregin guztiak ere.
85. artikulua. Ingurumenaren eta Uraren Araubide Juridikoaren Atalaren eskumenen esparrua.
Ingurumenaren eta Uraren Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu Idazkaritza Tekniko Nagusiari esleitutako eginkizun juridikoei dagokienez, ingurumen eta uraren arloetan; halaber, bere zeregina izanen da arlo horietako zehapen espedienteen eta ondare erantzukizunekoen instrukzioa eta ebazpen proposamena egitea, baita agintzen dizkioten zeregin guztiak ere.
86. artikulua. Aurrekontuen Kudeaketarako Atalaren eskumenen esparrua.
Aurrekontuen Kudeaketarako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu aurrekontuaren aurreproiektua egiteari, kontabilitateari, kudeaketari eta aurrekontu betearazpenaren informazioari dagokienez, baita agintzen dizkioten guztiak ere.
87. artikulua. Informazioa Kudeatzeko Atalaren eskumenen esparrua.
Informazioa Kudeatzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
-Telekomunikazio eta informazio sistemen inguruan diren premiak identifikatzea, eta Departamentuko unitate administratiboek gai horren gainean egiten dituzten eskaerak bideratzea.
-Erabiltzaileen errekerimenduak eta asetzeko xedeak bildu, definitu eta lehenestea, hori guztia Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean, informazio sistemak eta aplikazio informatikoak eratu eta ezartzeko, auditoretzarako eta kontrolerako, informazioaren segurtasunari dagokionez, departamentuetakoak edo korporatiboak izan.
-Departamentuko unitate organikoen lan metodoak hobetzeko beharrezkoak diren erreformak proposatu eta bultzatzea.
-Ezagutzako Ataria eta Departamentuko web orria kudeatzea.
88. artikulua. Langileriarako eta Herritarren Arretarako Atalak dituen eskumenen esparru materiala.
Langileriarako eta Herritarren Arretarako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
-Eguneko gai zerrendak eta jakinarazpen administratiboak tramitatzea.
-Giza baliabideak.
-Erregistroa eta herritar, enpresa eta entitateentzako informazioa.
-Eskualdeetako eta Arloetako Bulegoak.
-Agintzen zaizkion gainerakoak.
89. artikulua. Laguntza Teknikoaren Atalaren eskumenen esparrua.
Laguntza Teknikoaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
-Departamentuko estatistikak prestatu eta koordinatzea eta horien zabalkundea egitea.
-Departamentuaren eraikinak eta instalazioak eta departamentuari atxikitako finkak.
-Agintzen zaizkion gainerakoak.
Lehenengo Xedapen Gehigarria. Eskumenak banatzeko betebehar orokorrak.
Indarra duten arauek organo bati ematen dizkioten eskumenak hierarkian menpeko diren beste organo batzuen artean banatzen ahal dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den xedapen orokor baten bitartez, eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra galarazi gabe.
Bigarren Xedapen Gehigarria. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusian eskumenak banatzea.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren esku uzten dira, bere eskumenen esparruan, indarra duen araudiak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna, arlo honetakoak: kontratazioa, ondare erantzukizuna eta zehazpen espedienteak.
Hirugarren Xedapen Gehigarria. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusian eskumenak banatzea.
Landa Garapenerako zuzendari nagusiaren esku uzten dira, bere eskumenen esparruan, indarra duen araudiak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera, arlo honetakoak: kontratazioa, ondare erantzukizuna eta zehazpen espedienteak.
Laugarren Xedapen Gehigarria. Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusian eskumenak banatzea.
1. Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren esku uzten dira, bere eskumenen esparruan, indarra duen araudiak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera, arlo honetakoak: kontratazioa, ondare erantzukizuna eta zehazpen espedienteak.
2. Era berean, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren esku utzi dira indarreko araudiak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariri esleitutako eskumen administratibo batzuen titulartasuna eta erabilera, hain zuzen, ingurumena babesteko esku hartzearen, ehizaren eta arrantzaren arloetakoak.
Bosgarren Xedapen Gehigarria. Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren eskumenak banatzea.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren esku uzten dira, bere eskumenen esparruan, indarra duen araudiak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera, arlo honetakoak: kontratazioa eta ondare erantzukizuna.
Seigarren Xedapen Gehigarria. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:
-Ureztalurren Ataleko burua Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Ataleko burua izanen da.
-Enologia Ataleko burua Ardogintza Sustatzeko Ataleko burua izanen da.
-Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua Langileriarako eta Herritarren Arretarako Ataleko burua izanen da.
Zazpigarren Xedapen Gehigarria. Unitateen jarraipena.
Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalak baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin jarraituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekotasunez, egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte izan dituzten eginkizunekin bat.
Xedapen indargabetzaile bakarra.-Arauak indargabetzea.
Indarrik gabe gelditzen da, foru dekretu honen kontra doan orotan, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abenduaren 24ko 141/2011 Foru Dekretua, bai eta foru dekretu honetan xedaturikoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak ere.
Azken Xedapenetan Lehena. Aurrekontu aldaketak.
Ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu aldaketak egin ditzan.
Azken Xedapenetan Bigarrena. Langileak banatzea.
Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari beharrezko giza baliabideak esleitu eta bana ditzan foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko.
Azken Xedapenetan Hirugarrena. Garatzeko ahalmenak.
Ahalmena ematen zaio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken Xedapenetako Hirugarrena. Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.