Castellano | Euskara | Français | English
88/2011 EBAZPENA, irailaren 19koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak lanbide arlokoak diren "Ibilgailuen mekanikari laguntzailea", "Ibilgailuen konponketako laguntzailea" eta "Ibilgailuen karrozeriako mantentze-lanetako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen lanbide profila eta egitura onesten dituena
(2011ko 206. NAOn argitaratutako testua, urriaren 18an)
Atarikoa
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 30. artikuluak Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak ezartzen ditu, derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu titulua lortu ez duten ikasleei zuzenduak, horrela ikasleek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren egungo egiturako lehen mailako kualifikazioari dagozkion lanbide gaitasunak lor ditzaten -Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak sortu zuen-, eta gizartean eta lan munduan ongi sartzeko aukera izan eta beren oinarrizko gaitasunak gara ditzaten ikasketak egiten jarraitu ahal izateko.
Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen azken xedapenetako hogeita laugarrenak ezartzen du Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetako lanbide moduluak hezkuntza sistemako lanbide heziketaren barnean daudela.
Uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren bidez arautzen dira Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak Nafarroan.
Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, "Ibilgailuen mekanikari laguntzailea", "Ibilgailuen konponketako laguntzailea" eta "Ibilgailuen karrozeriako mantentze-lanetako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen egitura eta lanbide erreferentea/lanbide profila ezartzeari dagokionez.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:
Lehena
Ebazpen honen xedea da Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak lanbide arlokoak diren "Ibilgailuen mekanikari laguntzailea", "Ibilgailuen konponketako laguntzailea" eta "Ibilgailuen karrozeriako mantentze-lanetako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen egituraren eta lanbide profilaren erreferentea onestea, Nafarroako Foru Komunitaterako.
Nafarroan programa horiek garatzen dituzten ikastetxe eta entitate baimenduetan aplikatuko dira.
Ebazpen honen bidez onetsitako erreferentea aldatzeko beharrezkoa izanen da Hezkuntza Departamentuaren baimena lortzea, ezartzen den prozeduraren bitartez.
Bigarrena
"Ibilgailuen mekanikari laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen egituraren eta lanbide profilaren identifikazioa I. eranskinean ageri da.
"Ibilgailuen konponketako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen egituraren identifikazioa eta lanbide profila II. eranskinean ageri da.
"Ibilgailuen karrozeriako mantentze-lanetako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen egituraren identifikazioa eta lanbide profila III. eranskinean ageri da.
Hirugarrena
Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialari jakinaraztea, argitara daitezen.
Laugarrena
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Bosgarrena
Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari, Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Nafarroako Kualifikazioen Institutua-Lanbide Kualifikazioen Atalari eta Ikasketak Antolatzeko Atalari.
I. ERANSKINA. "Ibilgailuen mekanikari laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen lanbide profila eta egitura
1.-Programaren identifikazioa.
"Ibilgailuen mekanikari laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa elementu hauen bidez identifikatzen da:
a) Izena: Ibilgailuen mekanikari laguntzailea.
b) Maila: 1-Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa.
c) Lanbide arloa: Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak.
d) Iraupena: ikasturte bat; 500 ordu, programako lanbide moduluetarako.
e) Programaren modalitatea: LHKP Lanbide Lantegia.
2.-Lanbide profila.
"Ibilgailuen mekanikari laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa horri dagozkion lanbide kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.
3.-Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa horri dagozkion kualifikazioen eta gaitasun unitateen programa.
Lanbide kualifikazio osoak:
a) Ibilgailuen elektromekanikako mantentze-lanetako zeregin lagungarriak, TMV195-1, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:
UC0620-1: oinarrizko mekanizazioko zereginak egitea.
UC0623-1: ibilgailuko elementu mekaniko soilak desmuntatu, muntatu eta ordeztea.
UC0624-1: ibilgailuko elementu elektriko soilak desmuntatu, muntatu eta ordeztea.
4.-Gaitasun orokorra.
Programa honen gaitasun orokorra mantentze-lanetako zeregin lagungarriak egitea da elektromekanikaren arloan, zehaztapen teknikoei jarraituz, segurtasun baldintzak betez eta goi mailako teknikari batek gainbegiratuta.
5.-Berariazko lanbide gaitasunak.
Berariazko lanbide gaitasunak honako hauek dira:
-Mekanizazio prozesua ezartzea ebaketaren parametroei eta faseei dagokienez, mekanizazioaren bideragarritasuna ziurtatuz eta prozesuaren kalitatea lortuz.
-Piezen trazadura egitea, gero mekanizazioa egiteko, plano errazetatik abiatuta.
-Mekanizaziorako behar diren lanabes eta tresnak aukeratzea, zer nolako pieza den eta zein den mekanizazio prozesua ikusita.
-Trebetasun handirik behar ez duten soldadura bidezko loturak egitea, behar diren teknikak aplikatuta eta zehaztapen teknikoei jarraituz.
-Mekanizazioko zeregin guztiak egitea, laneko arriskuei aurrea hartzeko arauen arabera.
-Motorraren lehen mailako mantentze-lana egitea, laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.
-Ibilgailuaren esekidura sistemaren eta gurpilen lehen mailako mantentze-lana egitea, laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.
-Ibilgailuaren transmisio sistemen eta balazten lehen mailako mantentze-lana egitea, laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.
-Mantentze-lanetako zeregin guztiak egitea, laneko arriskuei aurrea hartzeko arauen arabera.
-Ibilgailua kargatu eta arrankatzeko sistemetako elementu elektrikoen lehen mailako mantentze-lana egitea, laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.
-Ibilgailuaren sistema elektriko lagungarrien lehen mailako mantentze-lana egitea, laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.

6.-Gaitasun pertsonal eta sozialak.
Gaitasun pertsonal eta sozialak honako hauek dira:
a) Bakarrik edo talde baten barnean lan egitea, ordena, garbitasuna, puntualtasuna, erantzukizuna eta koordinazioa zainduz.
b) Laneko segurtasun arauak betetzea, arrisku pertsonalei eta produktuen, makinen edo instalazioen arriskuei aurrea hartuz.
c) Errespetu handiz jokatzea ingurumenarekin, eta harreman egokia eta hezibide onekoa izatea lagun, arduradun eta bezeroekin.
d) Instalazio eta ekipoen ahalik eta aprobetxamendu hoberena dakarten proba, hobekuntza eta saiakuntzetan parte hartzea.
e) Harremanak izatea lankideekin, malgutasunez, lankidetzaz, interesez eta errespetuz jokatuz, eta ezaugarri pertsonalen (adina, sexua, arraza, etab.) ondoriozko diskriminazio guztiak errefusatzea.
f) Lanpostua garbi eta txukun izatea eta ibilgailuen mantentze-lanak egiteko behar diren makina, ekipo, lanabes eta tresnak prestatzea.
7.-Lanbide moduluak: izena eta iraupena.
"Ibilgailuen mekanikari laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluak eta haien iraupena taula honetan azaltzen dira:
LANBIDE MODULUAK | |||
KODEA |
IZENA |
ORDUAK, GUZTIRA |
KLASEAK ASTEAN |
TMV01 |
Oinarrizko mekanizazioa |
100 |
3 |
TMV02 |
Mekanikako oinarrizko teknikak |
300 |
9 |
TMV03 |
Elektrizitateko oinarrizko teknikak |
100 |
3 |
Enpresako praktikak (borondatezkoak) |
150-200 |
Enpresaren ordutegian | |
GUZTIRA |
500 |
15 |
8.-Programako lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, egiaztatzeko.
GAINDITUTAKO |
EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK |
TMV01. Oinarrizko mekanizazioa |
UC0620-1: oinarrizko mekanizazioko zereginak egitea |
TMV02. Mekanikako oinarrizko teknikak |
UC0623-1: ibilgailuko elementu mekaniko soilak desmuntatu, muntatu eta ordeztea |
TMV03. Elektrizitateko oinarrizko teknikak |
UC0624-1: ibilgailuko elementu elektriko soilak desmuntatu, muntatu eta ordeztea. |
II. ERANSKINA. "Ibilgailuen konponketako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen lanbide profila eta egitura
1.-Programaren identifikazioa.
"Ibilgailuen konponketako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa elementu hauen bidez identifikatzen da:
a) Izena: Ibilgailuen konponketako laguntzailea.
b) Maila: 1-Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa.
c) Lanbide arloa: Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak.
d) Iraupena: bi ikasturte; 1.000 ordu, programako lanbide moduluetarako.
e) Programaren modalitatea: LHKP Lanbide Lantegia.
2.-Lanbide profila.
"Ibilgailuen konponketako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa horri dagozkion lanbide kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.
3.-Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa horri dagozkion kualifikazioen eta gaitasun unitateen zerrenda.
Lanbide kualifikazio osoak:
a) Ibilgailuen elektromekanikako mantentze-lanetako zeregin lagungarriak, TMV195-1, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:
UC0620-1: oinarrizko mekanizazioko zereginak egitea.
UC0623-1: ibilgailuko elementu mekaniko soilak desmuntatu, muntatu eta ordeztea.
UC0624-1: ibilgailuko elementu elektriko soilak desmuntatu, muntatu eta ordeztea.
Osatu gabeko lanbide kualifikazioak:
a) Ibilgailuen karrozeriako mantentze-lanetako zeregin lagungarriak, TMV194-1, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:
UC0621-1: ibilgailutik ken daitezkeen elementu soilak desmuntatu, muntatu eta ordeztea.
4.-Gaitasun orokorra.
Programa hauen gaitasun orokorra mantentze-lanetako zeregin lagungarriak egitea da elektromekanikaren arloan, zehaztapen teknikoei jarraituz, segurtasun baldintzak betez eta goi mailako teknikari batek gainbegiratuta.
5.-Berariazko lanbide gaitasunak.
Berariazko lanbide gaitasunak honako hauek dira:
-Mekanizazio prozesua ezartzea ebaketaren parametroei eta faseei dagokienez, mekanizazioaren bideragarritasuna ziurtatuz eta prozesuaren kalitatea lortuz.
-Piezen trazadura egitea, gero mekanizazioa egiteko, plano errazetatik abiatuta.
-Mekanizaziorako behar diren lanabes eta tresnak aukeratzea, zer nolako pieza den eta zein den mekanizazio prozesua ikusita.
-Trebetasun handirik behar ez duten soldadura bidezko loturak egitea, behar diren teknikak aplikatuta eta zehaztapen teknikoei jarraituz.
-Mekanizazioko zeregin guztiak egitea, laneko arriskuei aurrea hartzeko arauen arabera.
-Motorraren lehen mailako mantentze-lana egitea, laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.
-Ibilgailuaren esekidura sistemaren eta gurpilen lehen mailako mantentze-lana egitea, laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.
-Ibilgailuaren transmisio sistemen eta balazten lehen mailako mantentze-lana egitea, laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.
-Mantentze-lanetako zeregin guztiak egitea, laneko arriskuei aurrea hartzeko arauen arabera.
-Ibilgailua kargatu eta arrankatzeko sistemetako elementu elektrikoen lehen mailako mantentze-lana egitea, laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.
-Ibilgailuaren sistema elektriko lagungarrien lehen mailako mantentze-lana egitea, laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.
-Mantentze-lanetako zeregin guztiak egitea, laneko arriskuei aurrea hartzeko arauen arabera.
-Torlojuz, errematxez, grapaz edo kolaz egindako lotura duten elementu gehigarri eta osagarriak desmuntatu, muntatu eta ordeztea, laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.
-Ibilgailuko kristalak konpondu eta berriak jartzea, behar diren baliabide eta ekipoak erabilita, zehaztapen teknikoak betez, eta laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.
-Mantentze-lanetako zeregin guztiak egitea, laneko arriskuei aurrea hartzeko arauen arabera.
6.-Gaitasun pertsonal eta sozialak.
Gaitasun pertsonal eta sozialak honako hauek dira:
a) Bakarrik edo talde baten barnean lan egitea, ordena, garbitasuna, puntualtasuna, erantzukizuna eta koordinazioa zainduz.
b) Laneko segurtasun arauak betetzea, arrisku pertsonalei eta produktuen, makinen edo instalazioen arriskuei aurrea hartuz.
c) Errespetu handiz jokatzea ingurumenarekin, eta harreman egokia eta hezibide onekoa izatea lagun, arduradun eta bezeroekin.
d) Instalazio eta ekipoen ahalik eta aprobetxamendu hoberena dakarten proba, hobekuntza eta saiakuntzetan parte hartzea.
e) Harremanak izatea lankideekin, malgutasunez, lankidetzaz, interesez eta errespetuz jokatuz, eta ezaugarri pertsonalen (adina, sexua, arraza, etab.) ondoriozko diskriminazio guztiak errefusatzea.
f) Lanpostua garbi eta txukun izatea eta ibilgailuen mantentze-lanak egiteko behar diren makina, ekipo, lanabes eta tresnak prestatzea.
7.-Lanbide moduluak: izena, iraupena eta sekuentziazioa.
"Ibilgailuen konponketako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluak, horien iraupena eta sekuentziazioa taula honetan ageri dira:
LANBIDE MODULUAK | ||||
KODEA |
IZENA |
ORDUAK, GUZTIRA |
ASTEKO KLASEAK |
MAILA |
TMV01 |
Oinarrizko mekanizazioa |
100 |
3 |
1.a |
TMV02 |
TMV02a. Mekanikako oinarrizko teknikak I |
300 |
9 |
1.a |
TMV03 |
TMV03a. Elektrizitateko oinarrizko teknikak I |
100 |
3 |
1.a |
TMV02 |
TMV02b. Mekanikako oinarrizko teknikak II |
200 |
6 |
2.a |
TMV03 |
TMV03b. Elektrizitateko oinarrizko teknikak II |
200 |
6 |
2.a |
TMV04 |
Ibilgailutik ken daitezkeen elementuak ordezteko oinarrizko teknikak |
100 |
3 |
2.a |
Enpresako praktikak (borondatezkoak) |
150 |
2.a | ||
GUZTIRA |
1.000 |
15/astea |
|
TMV02 eta TMV03 lanbide moduluak bi ikasturtetan banatuta daude arrazoi akademikoengatik eta antolaketa arrazoiengatik.
8.-Programako lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, egiaztatzeko.
GAINDITUTAKO |
EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK |
TMV01. Oinarrizko mekanizazioa |
UC0620-1: oinarrizko mekanizazioko zereginak egitea |
TMV02 a) eta b). Mekanikako oinarrizko teknikak |
UC0623-1: ibilgailuko elementu mekaniko soilak desmuntatu, muntatu eta ordeztea |
TMV03 a) eta b). Elektrizitateko oinarrizko teknikak |
UC0624-1: ibilgailuko elementu elektriko soilak desmuntatu, muntatu eta ordeztea. |
TMV04. Ibilgailutik ken daitezkeen elementuak ordezteko oinarrizko teknikak |
UC0621-1: ibilgailutik ken daitezkeen elementu soilak desmuntatu, muntatu eta ordeztea |
III. ERANSKINA. "Ibilgailuen karrozeriako mantentze-lanetako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen lanbide profila eta egitura
1.-Programaren identifikazioa.
"Ibilgailuen karrozeriako mantentze-lanetako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa elementu hauen bidez identifikatzen da:
a) Izena: Ibilgailuen karrozeriako mantentze-lanetako laguntzailea.
b) Maila: 1-Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa.
c) Lanbide arloa: Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak.
d) Iraupena: bi ikasturte; 1.000 ordu, programako lanbide moduluetarako.
e) Programaren modalitatea: LHKP Lanbide Lantegia.
2.-Lanbide profila.
"Ibilgailuen karrozeriako mantentze-lanetako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa horri dagozkion lanbide kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.
3.-Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa horri dagozkion kualifikazioen eta gaitasun unitateen zerrenda.
Lanbide kualifikazio osoak:
a) Ibilgailuen karrozeriako mantentze-lanetako zeregin lagungarriak, TMV194-1, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:
UC0620-1: oinarrizko mekanizazioko zereginak egitea.
UC0621-1: ibilgailutik ken daitezkeen elementu soilak desmuntatu, muntatu eta ordeztea.
UC0622-1: gainazalak prestatzeko zeregin lagungarriak egitea.
Osatu gabeko lanbide kualifikazioak:
a) Ibilgailuen elektromekanikako mantentze-lanetako zeregin lagungarriak, TMV195-1, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:
UC0623-1: ibilgailuko elementu mekaniko soilak desmuntatu, muntatu eta ordeztea.
4.-Gaitasun orokorra.
Programa hauen gaitasun orokorra mantentze-lanetako zeregin lagungarriak egitea da karrozeriaren arloan, zehaztapen teknikoei jarraituz, segurtasun baldintzak betez eta goi mailako teknikari batek gainbegiratuta.
5.-Berariazko lanbide gaitasunak.
Berariazko lanbide gaitasunak honako hauek dira:
-Mekanizazio prozesua ezartzea ebaketaren parametroei eta faseei dagokienez, mekanizazioaren bideragarritasuna ziurtatuz eta prozesuaren kalitatea lortuz.
-Piezen trazadura egitea, gero mekanizazioa egiteko, plano errazetatik abiatuta.
-Mekanizaziorako behar diren lanabes eta tresnak aukeratzea, zer nolako pieza den eta zein den mekanizazio prozesua ikusita.
-Trebetasun handirik behar ez duten soldadura bidezko loturak egitea, behar diren teknikak aplikatuta eta zehaztapen teknikoei jarraituz.
-Mekanizazioko zeregin guztiak egitea, laneko arriskuei aurrea hartzeko arauen arabera.
-Torlojuz, errematxez, grapaz edo kolaz egindako lotura duten elementu gehigarri eta osagarriak desmuntatu, muntatu eta ordeztea, laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.
-Ibilgailuko kristalak konpondu eta berriak jartzea, behar diren baliabide eta ekipoak erabilita, zehaztapen teknikoak betez, eta laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.
-Mantentze-lanetako zeregin guztiak egitea, laneko arriskuei aurrea hartzeko arauen arabera.
-Ibilgailuko gainazalak prestatu eta egokitzeko oinarrizko zereginak egitea, laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.
-Ibilgailuko gainazalak konpondu eta egokitzeko oinarrizko zereginak egitea, laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.
-Maskaratu, ibilgailuan pintatu beharreko gainazalen ondoko guneak babestu, pintatu eta edertzea.
-Mantentze-lanetako zeregin guztiak egitea, laneko arriskuei aurrea hartzeko arauen arabera.
-Motorraren lehen mailako mantentze-lana egitea, laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.
-Ibilgailuaren esekidura sistemaren eta gurpilen lehen mailako mantentze-lana egitea, laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.
-Ibilgailuaren transmisio sistemen eta balazten lehen mailako mantentze-lana egitea, laneko aginduei jarraituz eta bete beharreko kalitatearekin.
-Mantentze-lanetako zeregin guztiak egitea, laneko arriskuei aurrea hartzeko arauen arabera.
6.-Gaitasun pertsonal eta sozialak.
Gaitasun pertsonal eta sozialak honako hauek dira:
a) Bakarrik edo talde baten barnean lan egitea, ordena, garbitasuna, puntualtasuna, erantzukizuna eta koordinazioa zainduz.
b) Laneko segurtasun arauak betetzea, arrisku pertsonalei eta produktuen, makinen edo instalazioen arriskuei aurrea hartuz.
c) Errespetu handiz jokatzea ingurumenarekin, eta harreman egokia eta hezibide onekoa izatea lagun, arduradun eta bezeroekin.
d) Instalazio eta ekipoen ahalik eta aprobetxamendu hoberena dakarten proba, hobekuntza eta saiakuntzetan parte hartzea.
e) Harremanak izatea lankideekin, malgutasunez, lankidetzaz, interesez eta errespetuz jokatuz, eta ezaugarri pertsonalen (adina, sexua, arraza, etab.) ondoriozko diskriminazio guztiak errefusatzea.
f) Lanpostua garbi eta txukun izatea eta ibilgailuen mantentze-lanak egiteko behar diren makina, ekipo, lanabes eta tresnak prestatzea.
7.-Lanbide moduluak: izena, iraupena eta sekuentziazioa.
"Ibilgailuen karrozeriako mantentze-lanetako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluak, horien iraupena eta sekuentziazioa taula honetan ageri dira:
LANBIDE MODULUAK | ||||
KODEA |
IZENA |
ORDUAK, GUZTIRA |
ASTEKO KLASEAK |
MAILA |
TMV01 |
Oinarrizko mekanizazioa |
100 |
3 |
1.a |
TMV04 |
TMV04a. Ibilgailutik ken daitezkeen elementuak ordezteko oinarrizko teknikak I |
100 |
3 |
1.a |
TMV05 |
TMV05a. Gainazalak prestatzeko oinarrizko teknikak I |
300 |
9 |
1.a |
TMV04 |
TMV04b. Ibilgailutik ken daitezkeen elementuak ordezteko oinarrizko teknikak II |
200 |
6 |
2.a |
TMV05 |
TMV05b. Gainazalak prestatzeko oinarrizko teknikak II |
200 |
6 |
2.a |
TMV02 |
Mekanikako oinarrizko teknikak |
100 |
3 |
2.a |
Enpresako praktikak (borondatezkoak) |
150-200 |
2.a | ||
GUZTIRA |
1.000 |
15/astea |
|
TMV04 eta TMV05 lanbide moduluak bi ikasturtetan banatuta daude arrazoi akademikoengatik eta antolaketa arrazoiengatik.
8.-Programako lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, egiaztatzeko.
GAINDITUTAKO |
EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK |
TMV01. Oinarrizko mekanizazioa |
UC0620-1: oinarrizko mekanizazioko zereginak egitea |
TMV04 a) eta b). Ibilgailutik ken daitezkeen elementuak ordezteko oinarrizko teknikak |
UC0621-1: ibilgailutik ken daitezkeen elementu soilak desmuntatu, muntatu eta ordeztea |
TMV05 a) eta b). Gainazalak prestatzeko oinarrizko teknikak |
UC0622-1: gainazalak prestatzeko zeregin lagungarriak egitea |