(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ingurumena :
    • Flora eta Fauna :
      • Flora :
        • 86/1995 Foru Dekretua, apirilaren 3koa, Hegaztien Babesgune Berezietan (HBB) sartuak dauden Basa Fauna Babesteko Eremuen deklarazioa egiten duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

86/1995 Foru Dekretua, apirilaren 3koa, Hegaztien Babesgune Berezietan (HBB) sartuak dauden Basa Fauna Babesteko Eremuen deklarazioa egiten duena

 

(1995eko 61. NAOn argitaratutako testua, maiatzaren 12an. Aldaketak: 9/2011 Foru Dekretua, otsailaren 7koa)

Atarikoa

Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 22. artikuluak, ekainaren 21eko 8/1994 Foru Legeak emandako idazketan, sortu zuen Basa Fauna Babesteko Eremuen Sarea, basa faunaren espezieak eta haien habitat naturalak orain artet e bezala kontserbatzeko, horretarako arrazoi biologiko, zientifiko edo hezkuntzakoak kontuan harturik.

Sare horretan sartu behar dira Nafarroako Gobernuak foru dekretu bidez horrelakotzat hartzen dituenak Hegaztien Babesgune Berezien (HBB) barrenean. Foru Dekretu hau, eremuaren esparruaz gain, babes eremua ere finkatzera dator. Halaber, Basa Fauna Babesteko Eremu bat sortzeak berekin dakar esparru bakoitzaren kontserbazio eta kudeaketa planaren idazketa egin behar izatea.

Nafarroako Gobernuak 1990.eko abenduaren 27an hartutako Erabakiaren bitartez Hegaztien Babesgune Bereziak sortu zituen Nafarroan, 14 hain zuzen ere, eta horretaz gain proposatu egin zion "Instituto para de (IC)"ri Europako Batasunean haien izapidaketa egin zezan horrelakotzat hartu ahal izateko.

Aipatu Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeko Foru Legearen 22. artikulua betez, bidezko da Hegaztien Babesgune Berezietan dauden zenbait alor Basa Fauna Babesteko Eremu direla deklaratzea, izan ere hegazti babestuak lur horiexetan kabia egin, elikatu eta ugaltzen dira. Deklarazio honen osagarri gisa, eremu horien lurraldea, babes araubidea, kontserbazioa eta kudeaketa finkatuko dira. Orohar, basa fauna babesteko eremu berri hauek, hamahiru baitira, 2.742 hektarea hartzen dute.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko apirilaren hiruan eginiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz, dekretatu dut:

1. artikulua. Hegaztien Babesgune Bereziak (HBB).

1. Nafarroako Gobernuak 1990.eko abenduaren 27an hartutako Erabakiari jarraikiz, ondoan zehazten diren eremuak dira Hegaztien Babesgune Bereziak (HBB), Erabakian bertan zehazten diren azalera eta lurralde eremuak barne:

-akun-Gorramendi (B-122), .

-Larra-Aztaparreta (B-123), .

-Illongo mendilerroa-Burgiko arroila (B-124), .

-Leireko mendilerroa-Arbaiungo arroila (B-125), .

-Orreaga-Iratiko oihana (B-126), .

-Izaga mendia (B-127), .

-San Miguel mendilerroa (B-128), .

-Artxuba-Zarikietako mendilerroak (B-129), .

-Arrigorrieta eta Ezkaurre mendia (B-130), .

-Areta eta Iñarbeko mendiak (B-131), .

-Arabarko (B-132), .

-Pitillasko aintzira (B-133), .

-Las Cañas urtegia (B-134), .

-Dos Reinos aintzira (B-135), .

2. Halaber, Artxuba eta Zarikietako mendilerroak eta Aretako mendiak izenekoetan dauden HBBak handitu eginen dira, planoetan agertzen diren mugaketen arabera, eta hemendik aurrera HBB bakarra osatuko dute, B-129 zenbakia izanen duena. Artxuba eta Zarikietako mendilerroak eta Aretako mendiak hartuko du izentzat, osoko azalera 17.713 hektareakoa izanik.

2. artikulua. Hegaztien Babesgune Berezien eta haien inguruko babes araubidea, Kontseiluak 1979.eko apirilaren 2an Basa Hegaztiak Kontserbatzeari buruz emandako 79/409/EEE Arteztarauetan eta habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruz Kontseilu berak 1992.eko maiatzaren 21ean emandako 92/43/EEE Arteztarauetan finkatutakoa.

Arestiko atalean aipatzen diren Arteztarauetan eta Foru Dekretu honetan berean aurrikusitako guztian, HBBetako babes araubideari eta lurren erabilera izanen da Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiroari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 22.tik 44. artikulu bitarte finkatutakoa. Foru Lege hori osatzera etorri zen natur ingurunean egin beharreko plan eta proiektuek ingurugiroan duten eraginen azterketei buruzko uztailaren 19ko 229/1993 Foru Dekretua.

3. artikulua. Basa Fauna Babesteko Eremuak (BFBE).

Basa Fauna Babesteko Eremuak izanen dira Hegaztien Babesgune Berezien (HBB) barrenean dauden ondoko lurrak:

1.-B-122 HBB. ARITZAKUN-URRITZATE-GORRAMENDI:

a) Itsusiko Natur Erreserba (NR-2), .

b) Irubetakaskoko Natur Erreserba (NR-4), .

c) Iparla (BFBE), .

2.-B-123 HBB. LARRA-AZTAPARRETA:

a) Ukerdiko Erreserba Integrala (EI-2). .

b) Aztaparretako Erreserba Integrala (EI-3), .

c) Larrako Natur Erreserba (NE-12), .

3.-B-124 HBB. BURGIKO ARROILA-ILLONGO MENDIZERRA:

a) Benasako Arroilako Natur Erreserba (NR-17), .

b) Burgiko Arroilako Natur Erreserba (NR-18), .

4.-B-125 HBB. ARBAIUNGO ARROILA-LEIREKO MENDIZERRA:

a) Arbaiungo Arroilako Natur Erreserba (NR-16), .

b) eta San Adriango labarretako Natur Erreserba (NE-24), .

c) Irunberriko Arroilako Natur Ereserba (NE-25), .

5.-B-126 HBB. ORREAGA-IRATIKO OIHANA:

a) Lizardoiko Erreserba Integrala (EI-1), .

b) Mendilazko Natur Erreserba (NE-6), .

c) Arrollandieta (BFBE), .

6.-B-127 HBB. IZAGA MENDIA:

a) Izaga mendia (BFBE-3), .

7.-B-128 HBB. SAN MIGUEL MENDIZERRA:

a) Mendibeltza (BFBE-4), .

8.-B-129 HBB. ARTXUBAKO ETA ZARIKIETAKO MENDIZERRAK ETA ARETAKO MENDIAK:

a) Iñarbeko Arroilako Natur Erreserba (NE-9), .

b) Txintxurreneako Potxeko Natur Erreserba (BFBE-5), .

c) Gazteluko Arroilako Natur Erreserba (NR-11), .

d) Rala (BFBE-5), .

e) Baigura (BFBE-6), .

f) Illarga (BFBE-7), .

g) Larraun (BFBE-8), .

h) Bezea mendia (BFBE-9), .

i) Itzalleko Ateak (BFBE-10), .

j) Arrigorria (BFBE-11), .

k) Bazabala (BFBE-12), .

9.-B-132 HBB. ARABARKO:

a) Arabarko (BFBE-13), .

10.-B-133 HBB. PITILLASKO AINTZIRA:

a) Pitillasko Aintzirako Natur Erreserba (NE-27), .

11.-B-134 HBB. LASA CAÑAS URTEGIA:

a) Las Cañas Urtegiko Natur Erreserba (NE-20), .

12.-B-135 HBB. DOS REINOS AINTZIRA (.):

a) Dos Reinos aintzirako Natur Lekunea (NL-13), .

4. artikulua. Natur Erreserben eta Erreserba Integralen eta Natur Lekuneen babes araubidea.

Hegaztien Babesguneetan dauden Natur Erreserben eta Erreserba Integralen eta Natur Lekuneen babes araubidea, lurraldea babestu eta erabiltzeko Herrialdeko Hirigintza Arauei buruzko apirilaren 10eko 6/1987 Foru Legean eta Naturguneak Babesteari buruz hori garatzeko asmoz emandako xedapen berariazkoetan ezarritakoa izanen da.

5. artikulua. Eremuen lurralde esparrua eta babes araua.

Basa Fauna Babesteko Eremuen lurralde esparrua, babes araubidea eta kontserbazio eta kudeaketa plana, beti ere Natur Lekuneen izaera ez badute, Foru Dekretu honen eraskinean agertzen dena izanen da.

Xedapen Gehigarri Bakarra

Basa Fauna Babesteko Eremuak kontatu ahal izanen dira Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 54.5 artikuluak ehiza-barrutietarako ezartzen dituen erreserben portzentaiaren barrenean, beti ere Ehiza Antolatzeko Planek arrazoizko kasuetarako horrelaxe ezartzen dutenean eta Foru Dekretu honen eraskinean debekatzen ez den bitartean.

Azken Xedapenetako Lehena

Ahalmena ematen zaio Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro kontseilariari Foru Dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

ERASKINA

1.-IPARLA (BFBE-1).

-Kokapena: Baztango udaldermioa. Iparla mendilerroko mendebaldeko isurialdean, urak Urritzate errekara isurtzen diren aldean. akun, Urritzate eta Gorramendiko B-122 HBBren barreneko mugetan dago.

-Mugak: mendebaldean: Ubedo mendiko kaskotik (1. puntua, UTM koordenadak: X 631.200, eta 4.783.850, Z 1.026) eta hortik zuzen-zuzen IM-rantz 2. puntura, Auxietako errekan (koordenadak: X 630.670, Y 4.784.630, Z 750) eta hortik 3. punturaino (koordenadak: X 630.600, Y 4.786.220, Z 600) eta gero segitzen du 4. punturaino (koordenadak: X 630.880, Y 4.787.000, Z 933) eta 5. punturaino (koordenadak: X 631.150, Y 4.787.780, Z 850). 5. puntutik zuzen-zuzen IE-rantz 6. punturaino, Iparlako lepoan, tziako mugan.

Iparraldean: 6. puntua (koordenadak: X 631.850, Y 4.788.080, Z 949), Iparlako lepoan.

Ekialdean: 6. puntuan, Iparlako lepoan, 1. punturaino, Ubedo mendiko kaskoan, eta Espainia eta tziaren arteko mugan barna Iparlako mendilerrotik.

Hegoaldean: Ubedo mendiko kaskoa (1. puntua).

-Azalera: .

-Jabetza: gehiengoa Baztango herrilurra da. Baztango katastroko 46. poligonoko 6, 35, 37, 39 eta 40. lurzatiak hartzen ditu oso-osorik.

-Kartografia: orriak (1/10.000 eskala): 66 (10 eta 14).

B) Babes-araubidea.

-Iharduera ez-eraikigarriak:

1. BFBEetan debekatuta dago legarra edo harea ateratzea, meategiak eta harrobiak egin eta ustiatzea, pista berriak irekitzea, sastrakak erretzea, kirol antolatuak egitea eta kanpatzea.

2. BFBEetan zilegi da basoa ateratzea. Halarik ere, basoko lan guztiak (seinaleztapen lanak, eta mendiak ustiatu, errekuperatu eta hobetzekoak barne) ez dira egin beharko epe arriskutsuan, hau da, urtarrilaren 1etik apirilaren 15era arte.

3. Gainerako iharduera ez-eraikigarriak baimentzen ahal dira baina beti ere babes-araubidearekin bat baldin badatoz.

-Iharduera eraikigarriak:

1. Salbuespen gisa baimentzen ahalko dira interes orokorreko eraikuntzak edota azpiegiturak, beti ere babestu nahi den eremuan kalte larririk sortzen ez bada.

2. Gainerako iharduerak baimentzen ahal dira, beti ere deklarazio honen xedearekin bat baldin badatoz eta hegaztien habitata babesten baldin bada.

C) Erabilera eta ihardueren kudeaketa.

-Nekazaritza: behi, behor eta ardi aziendaren abeltzaintza estentsiboa mantendu egiten da eremu osoan, baita larretoki eta iraleku diren zenbait lurzati partikular ere. Nekazaritza eta abeltzaintzako ihardueraren gainean ez du eraginik sortuko BFBEren babes-araubideak.

-Basogintza: BFBEren barrenean bada zenbait pagadi. Mantendu egiten dira gaur egun dauden mendi-probetxamenduak; eta salbuespen bakarra ezartzen da, hau da, debekatua dagoela basoko lanak egitea arestian aipatutako sasoi arriskutsuan.

-Ehiza: eremu hau Baztango 10.161 zenbakiko ehiza-barrutian dago. BFBEren barrenean ez dago usotarako ehiza-postu baimendurik. Eremu honen barrenean basurdearen ehizaldiak egin ohi dira (Urritzako 1 zenbakikoa). Basa fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 9. artikuluan aurrikusitakoarekin bat etorriz, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak baimentzen ahalko ditu basurdearen ehizaldiak, beti ere artikulu horretako baldintzak ematen baldin badira.

-Bideak: ez dago ibilgailuetarako pistarik. Badira bi oinbide, biak Urritzateko errekatik abiatu eta Arrietako lepora eta Aldapeko lepora doazenak, eta BFBEa mendebaldetik ekialdera zeharkatzen dute.

2.-ARROLLANDIETA (BFBE-2).

A) Mugapen geografikoa.

-Kokapena: Luzaideko udal dermioan. Basarre eta Menditxipi mendien artean dagoen parajea. Luzaide ibaira doazen Arbantaro eta Arroilandietako bi erreken isurialdeak hartzen ditu. Iratiko basoa eta Orreaga biltzen dituen B-126 HBBren barrenean dago eremu hau.

-Mugak: mendebaldean: 1. puntutik (UTM koordenadak: X 635.520, Y 4.767.40, Z 1.131) zuzen-zuzen behera egiten du IE-rantz Arroilandietako zentraleko ur-biltegira (2. puntua, koordenadak: X 638.270, Y 4.767.880, Z 953). Puntu horretatik behera egiten du berriz IE-rantz bizkarraren lerrotik eta Luzaideko 6. poligonoko 70, 69, 68 eta 66. lurzatietatik 3. punturaino (koordenadak: X 638.010, Y 4.768.910, Z 450). Puntu horretatik behera egiten du zuzen-zuzen I-rantz 4. punturaino, Arbantoroko errekaren hondora (koordenadak: X 638.110, Y 4.678.910, Z 450). Puntu horretatik gora egiten du IE-rantz 5. punturaino, 7. poligonoko 54. lurzatiaren hegoaldeko punturaino (koordenadak: X 638.420, Y 4.679.210, Z 750).

Iparraldean: 5. puntutik gora egiten du Basarreko bizkarretik HE-rantz 6. punturaino (koordenadak: X 639.930, Y 4.768.290, Z 1.034), eta bizkarretik doan bideari segitzen dio gutxi gorabehera, Luzaideko 7. poligonoko 78, 76 eta 75. lurzati partikularrak iparraldera utzirik.

Ekialdean: 6. puntutik, Basarreko bizkarrean, Arbantaroko errekara doan bidea segitzen du 7. punturaino (koordenadak: X 640.150, Y 4.767.470, Z 990).

Hegoaldean: 7. puntutik, Arbantaroko errekatik zuzen-zuzen M-rantz 1. punturaino, Arroilandietako mendi-mazelan.

-Azalera: .

-Jabetza: Luzaideko herrilurra da gehiena. Eremu honen barrenean gelditzen da Luzaideko katastroko 7. poligonoko 67. lurzati osoa eta partikular batena den 60. lurzatiaren puska bat.

-Kartografia: orria (1/10.000): 91 (11).

B) Babes-araubidea:

-Iharduera ez-eraikigarriak:

1. BFBEren barrenean debekatuta dago legarra eta harea ateratzea, meategiak eta harrobiak egin edo ustiatzea, pista berriak irekitzea, sastrakak erretzea, kirol antolatuak egitea, eskalatzea eta kanpatzea.

2. BFBEetan zilegi da basoa ateratzea. Halarik ere, basoko lan guztiak (seinaleztapen lanak, eta mendiak ustiatu, errekuperatu eta hobetzekoak barne) ez dira egin beharko sasoi arriskutsuan, hau da, urtarrilaren 1etik apirilaren 15era arte.

3. Gainerako iharduera ez-eraikigarriak baimentzen ahal dira baina beti ere babes-araubidearekin bat baldin badatoz.

-Iharduera eraikigarriak:

1. Salbuespen gisa baimentzen ahalko dira interes orokorreko eraikuntzak edota azpiegiturak, beti ere babestu nahi den eremuan kalte larririk sortzen ez bada.

2. Zilegi izanen dira Arroilandietako zentral hidroelektrikoa urez hornitzeko egin beharreko mantenimendu eta hobekuntza lanak, beti ere sasoi arriskutstutik kanpo egiten baldin badira. Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak luzatzen duen baimenarekin bat ezarriko ditu BFBEren habitata babesteko gorde behar diren ingurugiroko neurri guztiak.

3. Gainerako iharduerak baimentzen ahal dira, beti ere deklarazio honen xedearekin bat badatoz eta hegaztien habitata babesten bada.

C) Erabilera eta ihardueren kudeaketa.

-Nekazaritza: behi, behor eta ardi aziendaren abeltzaintza estentsiboa mantendu egiten da eremu osoan, baita larretoki eta iraleku diren zenbait lurzati partikular ere. Nekazaritza eta abeltzaintzako ihardueraren gainean ez du eraginik sortuko BFBEren babes-araubideak. BFBEren barrenean badira 4 borda, Luzaideko katastroko 7. poligonoko 60, 68, 69 eta 75. lurzatiei atxikiak. Gaur egungo eraikinen mantenimendurako baimena eman dezake Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak.

-Basogintza: BFBEren barrenean bada zenbait pagadi eta harizti txiki. Mantendu egiten dira gaur egun dauden mendi-probetxamenduak; eta salbuespen bakarra ezartzen da, hau da, debekatua dagoela basoko lanak egitea arestian aipatutako sasoi arriskutsuan, urtarrilaren 1etik apirilaren 15era arte.

-Ehiza: eremu hau Luzaideko 10.523 zenbakiko ehiza-barrutian dago. BFBEren barrenean ez dago usotarako ehiza-postu baimendurik. Eremu honen barrenean basurdearen ehizaldiak egin ohi dira, 4 hain zuzen ere, Basarre, Arbantaro, Arroilandieta eta Las Minas izeneko parajeetan. Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 9. artikuluan aurrikusitakoarekin bat etorriz, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak baimentzen ahalko ditu basurdearen ehizaldiak, beti ere artikulu horretako baldintzak ematen baldin badira.

-Bideak: ibilgailuetarako zenbait pista bada, BFBEren iparraldeko, ekialdeko eta mendebaldeko mugetan. Gaur egun erabiltzen ez den bide bat bada, eskutik utzia dagoena, Basarretik abiatu eta Arbantaroko errekaren hondotik meategien sarrera-zuloetara doana.

-Bestelakoak: BFBEren barrenean Arroilandietako zentral hidroelektrikoaren ur-hartunea eta lurpeko ubidea daude, mantenimendua beharko luketenak. Mantenimendu eta hobekuntza lanak Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak baimentzen ahalko ditu, beti ere urtarrilaren 1etik apirilaren 15era arteko sasoi arriskutsutik kanpo egiten baldin badira, eta BFBEa kontserbatzeko behar diren ingurugiroko neurriak hartzen baldin badira.

Halaber, BFBEren barrenean badaude aintzina izandako meategiaren sarrera-zuloak, egun erabiltzen ez direnak.

3.-IZAGA MENDIA (BFBE-3).

a) Mugapen geografikoa.

-Kokapena: Izagaondoko ibarraren udalerrian (Zuatzu-Erretako fazeroa, Ardanazko kontzejua eta Izanozko herrigunea). Izaga mendiko iparraldeko isurialdean, San Migel baselizara doan pistatik Izanotz eta Mugetaxarrako kontzeju iraungien mugaraino. Izaga mendiko B-127 HBBren barrenean dago eremu hau.

-Mugak: mendebaldean: Izaga mendiko kaskotik (1. puntua, UTM koordenadak: X 678.680, Y 4.730.270, Z 1.360) behera egiten du IM-rantz San Migel baselizako errekan barna Zuatzuko kontzeju iraungiak Zuatzu-Erreta fazeroarekin egiten duen mugaraino (2. puntua, koordenadak: X 627.370, Y 4.731.250, Z 875). 2. puntutik segitzen du I-rantz Zuatzuko kontzeju iraungiak Zuatzu-Erretako fazeroarekin egiten duen mugan barna 3. punturaino (koordenadak: X 627.470, Y 4.731.710, Z 800).

Iparraldean: 3. puntutik zuzen-zuzen hartzen du E-rantz 4. punturaino (koordenadak: X 678.520, Y 4.731.530, Z 919) eta gero 5. punturaino (koordenadak: X 629.120, Y 4.731.420, Z 880). 5. puntutik zuzen-zuzen HE-rantz 6. punturaino (koordenadak: X 629.620, Y 4.731.000, Z 862).

Ekialdean: 6. puntutik zuzen-zuzen H-rantz Izanotz eta Mugetaxarrako kontzeju iraungien mugaraino (7. puntua, koordenadak: X 629.440, Y 4.729.240, Z 1.155). 8. puntutik gora egiten du IM-rantz Sanbelles izeneko mendiaren kaskoraino (9. puntua, koordenadak: X 629.330, Y 4.749.340, Z 1.255) eta gero Izaga mendiko bizkarretik IM-rantz Izagako kaskoraino (1. puntua).

-Azalera: .

-Jabetza: Izagaondoko ibarraren herrilurrak dira gehienbat. Herrilur horiek Zuatzu-Erretako fazeroaren, Ardanazko kontzejuaren eta Izanotz kontzeju iraungiaren barrenean daude. Halaber, BFBE honek hartzen ditu oso-osorik Izagaondoko katastroko 10. poligonoko 158, 159, 160, 161, 162, 163, 164, 165, 166, 167, 168, 169, 170, 171, 172 eta 173. lurzatiak eta poligono bereko 156, 157, 194, 195 eta 223. luzatien puska bat.

-Kartografia: orriak (1/10.000): 142 (9, 10 eta 14).

B) Babes-araubidea:

-Iharduera ez-eraikigarriak:

1. BFBEren barrenean debekatuta dago legarra eta harea ateratzea, meategiak eta harrobiak egin eta ustiatzea, pista berriak irekitzea, sastrakak erretzea, kirol antolatuak egitea, eskalatzea eta kanpatzea.

2. BFBEan zilegi da basoa ateratzea. Halarik ere, basoko lan guztiak (seinaleztapen lanak, eta mendiak ustiatu, errekuperatu eta hobetzekoak barne) ez dira egin beharko saoi arriskutsuan, hau da, urtarrilaren 1etik apirilaren 15era arte.

3. Gainerako iharduera ez-eraikigarriak baimentzen ahal dira baina beti ere babes-araubidearekin bat baldin badatoz.

-Iharduera eraikigarriak:

1. Salbuespen gisa baimentzen ahalko dira interes orokorreko eraikuntzak edota azpiegiturak, beti ere babestu nahi den eremuan kalte larririk sortzen ez bada.

2. Zilegi izanen dira Izagako San Migel baselizan egin beharreko mantenimendu lanak, beti ere sasoi arriskutsutik kanpo egiten baldin badira. Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak luzatzen duen baimenarekin bat ezarriko ditu BFBEren habitata babesteko gorde behar diren ingurugiroko neurri guztiak.

3. Gainerako iharduerak baimentzen ahal dira, beti ere deklarazio honen xedearekin bat badatoz eta hegaztien habitata babesten bada.

C) Erabilera eta ihardueren kudeaketa.

-Nekazaritza: eremu honetan ardi, behi eta behor aziendaren abeltzaintza estentsiboko ustiategi batzuk badaude, bai eta jabe partikularren sekaineko zenbait lurzati eta larretoki ere, Ardanazko parajean. Nekazaritza eta abeltzaintzako ihardueraren gainean ez du eraginik sortuko BFBEren babes-araubideak.

-Basogintza: BFBEren barrenean oso urri dira baso ustiapenak. BFBEan badaude zenbait pagadi eta harizti txiki, baita mendi-pinuaren baso berri batzuk ere. Debekatua dago basoko lanak egitea sasoi arriskutsuan, urtarrilaren 1etik apirilaren 15era arte.

-Ehiza: Ardanotz-Irisoko 10.162 zenbakiko ehiza-barrutia eta Izagako mankomunitateko 10.122 zenbakiko ehiza-barrutia eraginda suertatzen dira. BFBEren barrenean badira usotarako bi ehiza-postu baimendu Los Pinos edo Monte Grande mendiaren parean, Izagako mankomunitateko ehiza-barrutiaren barrenean. Eremu honen barrenean basurdearen ehizaldiak egin ohi dira, 2 hain zuzen ere. Izagako mankomunitateko ehiza-barrutian egiten diren zortzi ehizaldietako bat (Izagako fazeroaren ehizaldia) eta Ardanatz-Irisoko ehiza-barrutiko bi ehizaldietako bat (San Migel baselizako ehizaldia). Basa fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 9. artikuluan aurrikusitakoarekin bat etorriz, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak baimentzen ahalko ditu basurdearen ehizaldiak, beti ere artikulu horretako baldintzak ematen baldin badira.

-Bideak: BFBEren mugen barrenean Izagako San Migelera doan pistaren zenbait tarteune daude. Pista hori mantentzeko lanak baimentzen ahal dira, beti ere sasoi arriskutsutik kanpo egiten baldin badira. El Monte izeneko parajea zenbait bidek zeharkatzen dute. Los Berros izeneko amil-bazterretik oinbidea bada, gora doana, Ardanaztik San Migel baselizara eta gero Izagako kaskoraino, oinbide hori mendizaleentzat ezaguna da. Bide horren seinaleztapena eginen da BFBEren barrenean sartzen den puntutik (156. lurzatian), mendizaleak bertatik atera ez daitezen eta fauna kabigileari kalterik eragin ez diezaieten.

-Bestelakoak: BFBEren barrenean mendizaleak ibili ohi dira, Zuatzu, Erreta eta Ardanaztik igotzen baitira Izaga mendira, aipatu bideetan barna. BFBEren mugen barrenean Izagako San Migel baseliza dago eta urtero igotzen dira erromesak. Halaber, BFBEren barrenean bada borda bat (Camus izenekoa) San Migel baselizatik oso gertu. Bi eraikinen mantenimendu lanak Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak baimentzen ahalko ditu, beti ere sasoi arriskutsutik kanpo egiten baldin badira, eta BFBEa kontserbatzeko behar diren ingurugiroko neurriak hartzen baldin badira.

4.-MENDIBELTZA (BFBE-4).

A) Mugapen geografikoa. :p-Egoera: Erronkari eta Gardeko udalerrietan dago (Erronkari Ibarra). Mendibeltza izeneko parajea, San Migel mendilerroaren hegoaldean, Botxuelako errekaren iparraldeko isurialdean, Burgiko udalerriarekin mugakide. Eremu hau San Migel mendilerroaren B-128 HBBren barrenean.

-Mugak: mendebaldean: 1. puntutik (UTM koordenadak: X 667.400, Y 4.736.800, Z 730) Botxuelako errekan, Erronkari eta Burgiko udalerrietan, eta gora egiten du IE-rantz errekan barna 2. punturaino (koordenadak: X 667.720, Y 4.737.190, Z 895). 2. puntutik Erronkariko katastroko 6. poligonoko 140. lurzatiaren H eta E-ko mugan barna segitzen du 3. punturaino (koordenadak: X 667.940, Y 4.737.490, Z 925).

-Iparraldean: 3. puntutik E-rantz doa Erronkariko katastroko 6. poligonoko 174, 143 eta 144 lurzatien I-tik eta Gardeko katastroko 2. poligonoko 389 eta 349. lurzatien I-tik 4. punturaino, Gardeko katastroko 3. poigonoko 349. lurzatiaren IE-ko ertzean (koordenadak: X 668.850, Y 4.737.270, Z 870).

-Ekialdean: 4. puntutik errekatik segitzen du H-rantz Txankako errekarekin bat egin arte 5. puntuan (koordenadak: X 668.930, Y 4.736.720, Z 813). 5. puntutik gora egiten du E-rantz Txankako errekan barna 6. punturaino (koordenadak: X 669.320, Y 4.736.690, Z 850). 6. puntutik Gardeko katastroko 2. poligonoko 365, 364 eta 363. lurzatien E-ko muga segitzen du 7. punturaino (koordenadak: X 669.590, Y 4.736.100, Z 850) Botxuelako errekan.

-Hegoaldean: 7. puntutik M-rantz doa Botxuelako errekan barna 8. punturaino (koordenadak: X 668.550, Y 4.736.090, Z 797) Garde eta Burgiko udalerrien mugan. 7. puntutik Botxuelako errekatik M-rantz Burgiko udalerriko mugan barna 1. punturaino.

-Azalera: .

-Jabetza: Erronkari eta Gardeko herrilurrak dira baina badira zenbait lurzati partikular ere, Erronkariko katastroko 2. poligonokoak (143, 144, 145, 146, 147, 149, 150 eta 174) eta Gardeko 3. poligonokoak (339, 340, 343, 344, 345, 346, 347, 348, 349, 350, 362, 363, 364 eta 365).

-Kartografia: orriak (1/10.000): 143 (7 eta 8).

B) Babes-araubidea:

-Iharduera ez-eraikigarriak:

1. BFBEren barrenean debekatuta dago legarra eta harea ateratzea, meategiak eta harrobiak egin eta ustiatzea, pista berriak irekitzea, sastrakak erretzea, kirol antolatuak egitea, eskalatzea eta kanpatzea.

2. BFBEean zilegi da basoa ateratzea. Halarik ere, basoko lan guztiak (seinaleztapen lanak, eta mendiak ustiatu, errekuperatu eta hobetzekoak barne) ez dira egin beharko sasoi arriskutsuan, hau da, urtarrilaren 1etik apirilaren 15era arte.

3. Gainerako iharduera ez-eraikigarriak baimentzen ahal dira baina beti ere babes-araubidearekin bat baldin badatoz.

-Iharduera eraikigarriak:

1. Salbuespen gisa baimentzen ahalko dira interes orokorreko eraikuntzak edota azpiegiturak, beti ere babestu nahi den eremuan kalte larririk sortzen ez bada.

2. Gainerako iharduerak baimentzen ahal dira, beti ere deklarazio honen xedearekin bat badatoz eta hegaztien habitata babesten bada.

C) Erabilera eta ihardueren kudeaketa.

-Nekazaritza: eremu honetan ardi, behi eta behor aziendaren abeltzaintza estentsiboko ustiategi batzuk badaude, bai eta jabe partikularrenak diren zenbait lurzati ere, bertan larretokiak, ezpeldiak eta ler gorriaren basoak daudelarik. Nekazaritza eta abeltzaintzako ihardueraren gainean ez du eraginik sortuko BFBEren babes-araubideak.

-Basogintza: BFBEren barrenean badaude baso ustiapenak, batez ere ler gorriaren basoak, bai bi udalerrietakoak diren herrilurretan bai Erronkari eta Gardeko lurzati partikular batzuetan ere. Debekatua dago basoko lanak egitea sasoi arriskutsuan, hau da, urtarrilaren 1etik apirilaren 15era arte.

-Ehiza: eremu hau Erronkariko 10.423 zenbakiko eta Gardeko 10.431 zenbakiko ehiza-barrutiak kokatzen dira. Eremu horretan ez dago usotarako ehiza-postu baimendurik. Basurdearen ehizaldi bat egin ohi da Erronkariko ehiza-barrutian (Mendibeltzako 38 zenbakiko ehizaldia). Basa fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 9. artikuluan aurrikusitakoarekin bat etorriz, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak baimentzen ahalko ditu basurdearen ehizaldiak, beti ere artikulu horretako baldintzak ematen baldin badira.

-Bideak: oinbide bat bada, abelbide gisa erabiltzen dena, BFBEa mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duena, Mendibeltzako erroitzen gainetik.

-Bestelakoak: Mendibeltzako parajean badaude eskutik utzitako bi borda: bata, Erronkariko udalerrian eta bestea, Gardekoan. Bi eraikinen hobekuntza lanak Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak baimentzen ahalko ditu, beti ere sasoi arriskutsutik kanpo egiten baldin badira.

5.-RALA (BFBE-5).

A) Mugapen geografikoa:

-Kokapena: Nafarroako Gobernuko Ondarearen zati da (Longidako ibarreko Rala kontzeju iraungia). Zarikietako mendilerroaren bizkarra eta iparraldeko isurialdea hartzen ditu, bertako urak Ralako errekara eta gero Irati ibaira doazelarik. Agoizko udalerriko iparraldean dago. Eremu hau Artxuba eta Zarikietako mendilerroak eta Aretako mendiak izeneko B-129 HBBren barrenean dago.

-Mugak: mendebaldean: mendilepoan dagoen 1. puntutik (UTM koordenadak: X 636.300, Y 4.740.240, Z 969) Longida ibarreko Agoitz udalerriko I-ko mugan, behera egiten du I-rantz errekan barna 2. punturaino (koordenadak: X 635.960, Y 4.741.200, Z 700).

Iparraldean: 2. puntutik 700. kotari jarraikiz E-rantz 3. punturaino (koordenadak: X 637.280, Y 4.741.220, Z 700) Ralako errekek bat egiten duten lekuan. 3. puntutik gora egiten du IE-rantz eta gero I-rantz 4. punturaino, Ralatik Zarikietara doan pistan (koordenadak: X 637.530, Y 4.741.830, Z 900). 4. puntutik Ralatik Zarikietara doan pistaren H-ko ertzetik segitzen du 5. punturaino, mendilepoan (koordenadak: X 638.850, Y 4.741.770, Z 1.023), Longida ibarreko Rala eta Artzibarreko Uligoitiko kontzeju iraungien mugetan.

Ekialdea eta hegoaldea: 5. puntutik HM-rantz doa, Rala eta Zarikietako kontzeju iraugien mugetan barna, eta gero M-rantz, Longida ibareko eta Agoizko udalen mugetan, 1. punturaino.

-Azalera: .

-Jabetza: Nafarroako Gobernuko Ondarearen zati da (Longidako Rala kontzeju iraungia).

-Kartografia: orria (1/10.000): 142 (3).

B) Babes-araubidea:

-Iharduera ez-eraikigarriak:

1. BFBEren barrenean debekatuta dago legarra eta harea ateratzea, meategiak eta harrobiak egin eta ustiatzea, pista berriak irekitzea, sastrakak erretzea, kirol antolatuak egitea, eskalatzea eta kanpatzea.

2. BFBEean zilegi da basoa ateratzea. Halarik ere, basoko lan guztiak (seinaleztapen lanak, eta mendiak ustiatu, errekuperatu eta hobetzekoak barne) ez dira egin beharko sasoi arriskutsuan, hau da, urtarrilaren 1etik apirilaren 15era arte.

3. Gainerako iharduera ez-eraikigarriak baimentzen ahal dira baina beti ere babes-araubidearekin bat baldin badatoz.

-Iharduera eraikigarriak:

1. Salbuespen gisa baimentzen ahalko dira interes orokorreko eraikuntzak edota azpiegiturak, beti ere babestu nahi den eremuan kalte larririk sortzen ez bada.

2. Gainerako iharduerak baimentzen ahal dira, beti ere deklarazio honen xedearekin bat badatoz eta hegaztien habitata babesten bada.

C) Erabilera eta ihardueren kudeaketa.

-Nekazaritza: eremu honetan behi, behor eta ardi aziendaren abeltzaintza estentsiboko ustiategi batzuk badaude. Nekazaritza eta abeltzaintzako ihardueraren gainean ez du eraginik sortuko BFBEren babes-araubideak.

-Basogintza: BFBEren barrenean oso urri dira baso ustiapenak. Gehien lantzen den espeziea ler gorria da. Debekatua dago basoko lanak egitea sasoi arriskutsuan, urtarrilaren 1etik apirilaren 15era arte.

-Ehiza: BFBEren barrenean ez dago usotarako ehiza-postu baimendurik. Nafarroako Gobernuaren Ondarearen zati denez, ez dago gaur egun ehiza probetxamendurik.

-Bideak: BFBEren mugen barrenean Ralatik Zarikietara eta Agoiztik Arizkurena doazen basogintzarako pistak badaude, I, E eta H-ko mugetan.

-Bestelakoak: Terraldeko gainean (), BFBEren barrenean, suteen kontrako behatoki bat bada. Instalazio horren mantenimendu lanak Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak baimentzen ahalko ditu, beti ere sasoi arriskutsutik kanpo egiten baldin badira, eta BFBEa kontserbatzeko behar diren ingurugiroko neurriak hartzen baldin badira.

6.-BAIGURA (BFBE-8).

a) Mugapen geografikoa.

-Kokapena: Artzibarreko (Azparrengo kontzejua), Abaurrepeko eta Abaurregaineko udalerrietan dago. Aretako mendien puntu gailurrena eta iparraldeko isurialdea hartzen ditu, bi Abaurreen hegoaldean eta Urraulgoitiko ibarraren iparraldean, Azparren eta Erremendiaren artean. Artxubako eta Zarikietako mendilerroak eta Aretako mendiak izeneko B-129 HBB-ren barrenean dago.

-Mugak: mendebaldean: Baigurako kaskotik, 1. puntua (UTM koordenadak: X 643.630, Y 4.478.220, Z 1.473), Abaurrepearen eta Urraulgoitiren arteko mugan barna doa eta gero Azparrengo (Artzibar) mugatik segitzen du 2. punturaino (koordenadak: X 643.320, Y 4.748.907, Z 1.369). 2. puntutik behera egiten du bizkarrez-bizkar IM-rantz 3. punturaino, Lantzamuñoa izeneko errekan.

Iparraldean: 3. puntutik (koordenadak: X 642.660, Y 4.749.390, Z 1.050) gora egiten du Lantzamuinoako errekatik Asteibeko leporaino (4. puntua, koordenadak: X 644.390, Y 4.750.200, Z 1.178) eta hortik segitzen du errekagunearen hondotik E-rantz 1.100 kotaraino (5. puntua, koordenadak: X 645.150, Y 4.750.280, Z 1.100).

Mendebaldean: 5. puntutik 1.100 kotari jarraikiz segitzen du, Xudran izeneko mendiaren magal erditik eta Aranbeltz parajetik, Abaurregaineko bideraino, Aretako mendilepoan (6. puntua, koordenadak: X 646.380, Y 4.748.320, Z 1.100). 6. puntutik basoko pistaren mendebaldeko ertzetik Aretako mendileporaino (7. puntua, koordenadak: X 646.630, Y 4.747.830, Z 1.148)

Hegoaldean: Aretako mendileporaino (7. puntua) bizkarrez-bizkar M-rantz Abaurregaina eta Urraulgoiti herrien arteko mugaz muga eta gero Abaurrepea eta Urraulgoiti udalerrien mugatik Baigurako kaskoraino (1. puntua).

-Azalera: .

-Jabetza: Abaurregaineko, Abaurrepeko eta Artzibarreko (Azparrengo kontzejua) udalen herrilurrak dira. Halaber, Abaurregaineko katastroko 3. poligonoko 10-B lurzatiaren hegoaldeko zatia hartzen du.

-Kartografia: orriak (eskala, 1/10.000): 116 (12-16).

B) Babes-araubidea:

-Iharduera ez-eraikigarriak:

1. BFBEren barrenean debekatuta dago legarra eta harea ateratzea, meategiak eta harrobiak egin eta ustiatzea, pista berriak irekitzea, ibilgailuak ibiltzea lanbidezkoak salbu (abeltzaintza, basogintza, zaintza eta polizia lanbidekoak eta larrialdiak), sastrakak erretzea, kirol antolatuak egitea, eskalatzea eta kanpatzea.

2. BFBEan zilegi izanen da basoa ateratzea eta haiekin lotuak diren basogintzako lanak baldin eta Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak horretarako baimena ematen badu.

3. Ardi eta behor aziendaren abeltzaintza estentsiboa baimentzen ahal da baina gaur egun duen maila mantenduz. Debekatuta dago ardi aziendaren abeltzaintza estentsiboa, salbu Milagrotik Aezkoara doan artzainbidetik azienda igarotzeko.

4. Gainerako iharduera ez-eraikigarriak baimentzen ahal dira baina beti ere babes-araubidearekin bat baldin badatoz.

-Iharduera eraikigarriak:

1. Baimena izan dezakete ingurugiroaren arloko ikerketa eta heziketarako diren eraikinak, instalazioak eta azpiegiturak eta, salbuespen gisa, interes orokorreko azpiegiturak, beti ere babestu nahi den eremuan kalte larririk sortzen ez bada.

2. Gainerako iharduerak baimentzen ahal dira, beti ere deklarazio honen xedearekin bat badatoz eta hegaztien habitata babesten bada.

C) Erabilera eta ihardueren kudeaketa.

-Nekazaritza: BFBEren barrenean behi eta behor aziendaren abeltzaintza estentsiboa besterik ez da lantzen. Abeltzaintzaren presioa kontserbatu beharko da basoan egun dauden soiluneak beren horretan mantentzeko. Noizean behin, Urraulgoitiko ibarretik legez kanpoko artaldeak eta ahuntz-taldeak sartzen dira, oihanpean kalte larriak eragiten dituztelarik. Hori horrela gerta ez dadin, Abaurregaina eta Abaurrepea udaldermioek Urraulgoitikoarekin egiten duten mugaren gainetik dagoen zerrakura konpondu egin beharko da. Mantendu eginen da Milagrotik abiatu eta Aezkoara doan artzainbidetik artaldeak pasatzeko eskubidea, BFBEren E-an barna. Debekatuta dago sastrakak erretzea, batez ere koniferoen unadatan, suteak sortzen ahal baitira.

-Basogintza: BFBEren barrenean dauden basoak denbora ba- tean egurretarako eta ikatza egiteko erabili ziren. Gaur egun baso ustiapenak oso urriak dira, nahiz eta orain zenbait unada badauden, izan ere gero batean egur probetxamenduak ateratzen ahal dira. Basoko lanak, nahitaez, habitata kontserbatzeko gisan egin beharko dira.

-Ehiza: eremu honen barrenean Abaurregaineko 10.292 ehiza-barrutia, Abaurrepea-Garaioako 10.334 ehiza-barrutia eta Orotz-Betelu-Azparrengo 10.198 ehiza-barrutia kokatzen dira. Abaurrepea-Garaioakoak eta Abaurregainekoak onetsiak dituzte Ehiza Antolatzeko Planak. Orotz-Betelu eta Azparrengo ehiza-barrutikoa, berriz, izapidaketaren zain dago. Abaurrepea-Garaioako ehiza-barrutiko lurretan ez dago usotarako ehiza-postu baimendurik eta ez da ohizkotasunez basurdearen ehizaldirik egiten. Gaur egun oilagorraren jauzi erako ehiza-mota egiten da, eta urtero eskatu ohi da ehiza-barruti osorako zazpi baimenendako eskaria. Abaurregaineko ehiza-barrutia BFBEk ukitua suertatu da. BFBEren barrenean badira baimena duten uso-ehizarako hiru etxola: Lezealdea, Baundialdea eta Kiñazar. BFBEean egin ohi da ehiza-barrutiko basurdearen zazpi ehizaldietako baten zati bat (Kondozkiako ehizaldia). Halaber, Abaurregaineko ehiza-barrutiak urtero baimentzen ditu oilagorraren ehizarako zazpi txartel barruti osorako (txartel horiek kanpoko ehiztariei saltzen dizkiete, gutxi gorabehera 50.000 pezetan txartel bakoitzeko). BFBEk ukitu egiten du oilagorraren ehizarako lurren % 50. Basa fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 9. artikuluan aurrikusitakoarekin bat etorriz, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak baimentzen ahalko ditu basurdearen ehizaldiak, beti ere artikulu horretako baldintzak ematen baldin badira.

-Bideak: BFBEren mugetan barna gaur egun erabiltzen diren pistez gain badira basogintzarako beste bi pista. Bata, erabiltzen ez dena, Abaurregainetik abiatu eta Aranbeltzeko ur-hartuneraino doa. Bestea, abeltzaintzarako erabiltzen da eta Xudrango mendileporaino doa. Bietan ibiltzeko baimena emanen da lanerako diren ibilgailuen kasuan, baina babes-araubideak ez du biderik ematen pistak handitzeko.

-Bestelakoak: Aranbeltzeko ur-hartunea BFBEren barrenean dago. Baimena emanen da hura mantentzeko, beti ere Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak egoki juzkatzen dituen neurri zuzentzaileak emateko ahalmena beretzat gorderik. Baigurako kaskoan bada erpin geodesikoaren seinale bat. Mendizaleek oso gutxi erabiltzen dute paraje hau, Azparrendik Baigurako kaskoraino egiten diren igoera bakan batzuk kenduta.

7.-ILLARGA (BFBE-7).

a) Mugapen geografikoa.

-Kokapena: Urraulgoitiko udaldermioan dago (Elkoatz kontzeju iraungia eta egun kontzejua den Aietxu eta Jakoistiko etxadia). Eremu menditsua da Aretako mendien H-an, Urraulgoitiko Bailaran. Paraje hau Illarga eta Larraungo erreken artean dago, Aietxuko I-an eta Elkoazko E-an. Eremu hau Artxuba eta Zarikietako mendilerroak izeneko B-129 HBB-ren barrenean dago.

-Mugak: mendebaldean: 1. puntutik mendileporaino (UTM koordenadak: X 644.890, Y 4.743.990, Z 878) eta hortik zuzen-zuzen I-rantz 2. punturaino, 838. kotan (koordenadak: X 645.090, Y 4.744.550, Z 838), 3. punturaino, Illargako errekan (koordenadak: X 645.280, Y 4.745.160, Z 750).

Iparralde eta ekialdean: 3. puntutik gora egiten du HE-rantz Illargako errekatik 4. punturaino (koordenadak: X 646.360, Y 4.744.330, Z 975), eta ondoren bizkarrez-bizkar 5. punturaino (koordenadak: X 646.690, Y 4.744.010, Z 1.070).

Hegoaldean: 5. puntutik behera egiten du HM-rantz bizkarrez-bizkar mendileporaino eta gero 6. punturuaino, 910. kotan (koordenadak: X 646.220, Y 4.743.670, Z 910). 6. puntutik zuzen-zuzen M-rantz Lukain izeneko erreka zeharkatuz 7. punturaino, mendilepoan ((koordenadak: X 645.570, Y 4.743.720). 7. puntutik zuzen-zuzen M-rantz Elkoazko errekaraino 1. punturaino, 878. kotako mendilepoan.

-Azalera: .

-Jabetza: Urraulgoitiko udal dermioaren zati bat hartzen du (Urtaburuko herrilurra, Elkoazko kontzeju iraungia eta Lukaingo herrilurra, Aietxuko kontzejuan). BFBEren barrenean sartzen dira, oso-osorik edota hein batean, katastroko 3. poligonoko 197, 198, 233, 234, 235, 236, 241, 242, 244, 245, 246, 247 eta 284. lurzati partikularrak (Elkoazko kontzeju iraungian); katastroko 6. poligonoko 23, 24, 25, 26, 27, 28, 129, 30, 31, 33, 36 eta 70. lurzatiak (Aietxuko kontzejua); 4. poligonoko 2, 3 eta 4. lurzatiak; eta Urraulgoitiko Bailarako katastroko 5. poligonoko 10. lurzatiaren zati bat (Jakoistiko etxadia).

-Kartografia: orriak (1/10.000 eskala): 116 (16) eta 142 (4).

B) Babes-araubidea:

-Iharduera ez-eraikigarriak:

1. BFBEren barrenean debekatuta dago legarra eta harea ateratzea, meategiak eta harrobiak egin eta ustiatzea, pista berriak irekitzea, sastrakak erretzea, kirol antolatuak egitea, eskalatzea eta kanpatzea.

2. BFBEan zilegi izanen da basoa ateratzea. Halarik ere, basoko lan guztiak (seinaleztapen lanak, eta mendiak ustiatu, errekuperatu eta hobetzekoak barne) ez dira egin beharko sasoi arriskutsuan, hau da, urtarrilaren 1etik apirilaren 15era arte.

3. Gainerako iharduera ez-eraikigarriak baimentzen ahal dira baina beti ere babes-araubidearekin bat baldin badatoz.

-Iharduera eraikigarriak:

1. Salbuespen gisa baimentzen ahalko dira interes orokorreko eraikuntzak edota azpiegiturak, beti ere babestu nahi den eremuan kalte larririk sortzen ez bada.

2. Gainerako iharduerak baimentzen ahal dira, beti ere deklarazio honen xedearekin bat badatoz eta hegaztien habitata babesten bada.

C) Erabilera eta ihardueren kudeaketa.

-Nekazaritza: eremu honetan ardi, behi eta behor aziendaren abeltzaintza estentsiboko ustiategi batzuk badaude, bai eta zenbait lurzati partikular ere, bertan larretoki, sastrakak eta ler gorriaren basoak dituztelarik. Nekazaritza eta abeltzaintzako ihardueraren gainean ez du eraginik sortuko BFBEren babes-araubideak.

-Basogintza: BFBEren barrenean egiten dira basogintzako lanak, batez ere ler gorriarenak, bai Urraul ibarreko herrilurretan bai Elkoazko eta Aietxuko lurzati partikularretan eta Jakoistiko etxadian ere. Ez dago debekurik basogintzako lanei dagokienean baina beti errespetatu beharko da hegaztiendako sasoi arriskutsua.

-Ehiza: Eremu hau sartzen da Aietxuko 10.475. ehiza-barrutian, bai eta beste batzuetan ere. BFBEren barrenean ez dago usotarako ehiza-postu baimendurik. BFBEk eragina badu basurdearen bi ehizaldietan. Basa fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 9. artikuluan aurrikusitakoarekin bat etorriz, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak baimentzen ahalko ditu basurdearen ehizaldiak, beti ere artikulu horretako baldintzak ematen baldin badira.

-Bideak: BFBEren mugen barrenean badira erabiltzen diren basoko pistak. Bata, Aietxutik gora doa Illargako mendileporaino eta gero behera egiten du Areta ibaira. Bestea oso egoera kaskarrean dago eta mendilepotik abiatzen da, gero Lukaingo erreka zeharkatzen du altuera ertainera, eta hortik behera egiten du Jakoistiko etxadiraino.

8.-LARRAUN (BFBE-8).

A) Mugapen geografikoa.

-Kokapena: Urraulgoitiko udala (Larraungo etxadia eta Rajako herri hustua). Monte Alto eta Carasol del Paco del Boyera izeneko parajeak, Larraungo etxadian (Urraulgoitiko ibarra). Eremu hau Artxuba eta Zarikietako mendilerroak eta Aretako mendiak izeneko B-129 HBBren barrenean dago.

-Mugak: mendebaldean: 1. puntutik, Larraungo errekan (UTM koordenadak: X 649.070, Y 4.743.020, Z 795) eta hortik gora egiten du bizkarretik IM-rantz 2. punturaino, Aietxutik Erremendiako pistan (koordenadak: X 648.840, Y 4.743.390, Z 935). 2. puntutik Aietxutik Erremendiako bidea hartzen du IE-rantz 3. punturaino, errekan (koordenadak: X 649.230, Y 4.744.030, Z 1.000)

Iparraldean: 3. puntutik, errekan, gora egiten du E-rantz bizkarretik 1233. kotaraino eta gero 4 punturaino, mendilepoan, 1220. kotan (koordenadak: X 650.160, Y 4.743.900, Z 1.220).

Ekialdean: 4. puntutik gora egiten du H-rantz errekan barna 5. punturaino (koordenadak: X 650.070, Y 4.743.430, Z 1.125) eta gero arku bat egiten du HM-rantz 1.125 kotari jarraikiz erroitzen ertzetik 6. punturaino (koordenadak: X 649.070, Y 4.473.130, Z 1.125).

Hegoaldean: 6. puntutik behera egiten du M-rantz Larraungo errekan barna 1. punturaino.

-Azalera: .

-Jabetza: lur gehienak Larraungo etxadia eta Monte Altoko herrilurrak dira, Urraulgoitiko Raja herri hustuan.

-Kartografia: orriak (1/10.000 eskala): 143 (1).

B) Babes-araubidea:

-Iharduera ez-eraikigarriak:

1. BFBEren barrenean debekatuta dago legarra eta harea ateratzea, meategiak eta harrobiak egin eta ustiatzea, pista berriak irekitzea, sastrakak erretzea, kirol antolatuak egitea, eskalatzea eta kanpatzea.

2. BFBEan zilegi izanen da basoa ateratzea. Halarik ere, basoko lan guztiak (seinaleztapen lanak, eta mendiak ustiatu, errekuperatu eta hobetzekoak barne) ez dira egin beharko sasoi arriskutsuan, hau da, urtarrilaren 1etik apirilaren 15era arte.

3. Gainerako iharduera ez-eraikigarriak baimentzen ahal dira baina beti ere babes-araubidearekin bat baldin badatoz.

-Iharduera eraikigarriak:

1. Salbuespen gisa baimentzen ahalko dira interes orokorreko eraikuntzak edota azpiegiturak, beti ere babestu nahi den eremuan kalte larririk sortzen ez bada.

2. Gainerako iharduerak baimentzen ahal dira, beti ere deklarazio honen xedearekin bat badatoz eta hegaztien habitata babesten bada.

C) Erabilera eta ihardueren kudeaketa.

-Nekazaritza: eremu honetan ardi, behi eta behor aziendaren abeltzaintza estentsiboko ustiategi batzuk badaude, bai eta zenbait lurzati ere, larretoki direnak. Nekazaritza eta abeltzaintzako ihardueraren gainean ez du eraginik sortuko BFBEren babes-araubideak.

-Basogintza: BFBEren barrenean egiten diren basogintzako lanak oso bakan dira, batez ere ler gorriarenak, zuretarako, eta haritzarenak, egurretarako. Basogintzako lanei dagokienean beti errespetatu beharko da hegaztiendako sasoi arriskutsua.

-Ehiza: BFBEren lurrak sartzen dira Aietxuko 10.475. ehiza-barrutian, bai eta beste batzuetan ere. BFBEren barrenean ez dago usotarako ehiza-postu baimendurik. Eremu honetan basurdearen ehizaldi bat egiten da (Larraungo Cara- sol eta el Paco izeneko 13.a). Basa fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 9. artikuluan aurrikusitakoarekin bat etorriz, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak baimentzen ahalko ditu basurdearen ehizaldiak, beti ere artikulu horretako baldintzak ematen baldin badira.

-Bideak: BFBEren mugen barrenean Aietxutik Erremendiara doan pistaz gain, BFBEren IM-ko muga egiten baitu, bada oinbide bat lur hauek hegoaldetik iparraldera zeharkatzen dituena, Aietxutik Remendiara doan ibilgailuendako pista Itzalleko Sakoitiko bordarekin lotzen duena.

9.-BEZEA MENDIA.

A) Mugapen geografikoa.

-Kokapena: Zaraitzu ibarra (Itzalleko kontzejua). Paraje hau Itzalleko herritik mendebaldera dago, Zaraitzu ibarrean, Urraulgoitiko ibarrarekin mugakide izanik. Honen barrenean sartzen dira Uritzabeko lautadak, Bezea mendia, bai eta Santa Fe izeneko errekaren eta Itzalletik Aietxurako bidearen arteko mendi magala. Eremu hau Artxuba eta Zarikietako mendilerroak eta Aretako mendiak izeneko B-129 HBBren barrenean dago.

-Mugak: mendebaldean: 1. puntutik (UTM koordenadak: X 650.350, Y 4.741.370, Z 1.177) I-rantz doa Itzallek (Zaraitzu ibarra) eta Adoainek (Urraulgoitiko ibarra) egiten duten mugan barna 2. punturaino, 122. lurzatiaren IM-ko muturreraino (koordenadak: 650.320, Y 4.742.070, Z 1.148).

Iparraldean: 2. puntutik E-rantz doa Itzalleko 122. lurzatiaren I-ko mugan barna 3. punturaino (koordenadak: X 650.690, 4.741.200, Z 1.132) eta gero segitzen du IE-rantz errekarekin bat doan bideari jarraikiz 4. punturaino (koordenadak: X 650.940, Y 4.742.640, Z 1.060) Itzalletik Aietxurako pistan.

Ekialdean: 4. puntutik behera egiten du HE-rantz Itzalletik Aietxurako bidearen HE-ko ertzetik 5. punturaino (koordenadak: X 651.890, Y 4.741.900, Z 900) eta gero segitzen du H-rantz Itzalleko 170 eta 188. lurzatien E-ko ertzetik 6. punturaino Santa Fe izeneko errekan (koordenadak: X 651.950, Y 4.741.200, Z 788).

Hegoaldean: 6. puntutik gora egiten du M-rantz Santa Fe-ko errekan barna 7. punturaino (koordenadak: X 650.510, Y 4.741.380, Z 1.170) Itzalleko 183. lurzatiaren E-ko muturrean, gero 183. lurzatiaren I-ko mugaren M-rantz 1. punturaino, Itzalleko kontzejuak Adoainekin egiten duen mugan.

-Azalera: .

-Jabetza: Galozeko katastroko 6. poligonoko herrilur diren 112, 123, 133, 178 eta 188. lurzatiak daude eremu honetan, baita lur partikularrak diren 113, 122, 124, 125, 126, 127, 128, 129, 130, 131, 132, 134, 170, 171, 175, 176, 177, 189 eta 190. lurzatiak ere, denak Itzalleko kontzejuan (Zaraitzu ibarra).

-Kartografia: orriak (1/10.000 eskala): 143 (1).

B) Babes-araubidea:

-Iharduera ez-eraikigarriak:

1. BFBEren barrenean debekatuta dago legarra eta harea ateratzea, meategiak eta harrobiak egin eta ustiatzea, pista berriak irekitzea, sastrakak erretzea, kirol antolatuak egitea, eskalatzea eta kanpatzea.

2. BFBEan zilegi izanen da basoa ateratzea. Halarik ere, basoko lan guztiak (seinaleztapen lanak, eta mendiak ustiatu, errekuperatu eta hobetzekoak barne) ez dira egin beharko sasoi arriskutsuan, hau da, urtarrilaren 1etik apirilaren 15era arte.

3. Gainerako iharduera ez-eraikigarriak baimentzen ahal dira baina beti ere babes-araubidearekin bat baldin badatoz.

-Iharduera eraikigarriak:

1. Salbuespen gisa baimentzen ahalko dira interes orokorreko eraikuntzak edota azpiegiturak, beti ere babestu nahi den eremuan kalte larririk sortzen ez bada.

2. Gainerako iharduerak baimentzen ahal dira, beti ere deklarazio honen xedearekin bat badatoz eta hegaztien habitata babesten bada.

C) Erabilera eta ihardueren kudeaketa.

-Nekazaritza: eremu honetan ardi, behi eta behor aziendaren abeltzaintza estentsiboko ustiategi batzuk badaude, bai eta zenbait lurzati partikular ere, larretoki, sastraka eta ler gorriaren basoak dituztelarik. Nekazaritza eta abeltzaintzako ihardueraren gainean ez du eraginik sortuko BFBEren babes-araubideak.

-Basogintza: BFBEren barrenean badira zenbait oihan probetxamendu, haritzarenak eta ler gorriarenak, hain zuzen ere. Oihan probetxamenduei dagokienean ez dago debekurik, horiek egiteko sasoiarenak salbu. Itzalleko hariztia, Bezea mendiko hegoaldeko isurialdean dagoena (herrilurretako 188. lurzatia), ahal dela mantendu beharko da, izan ere interes ekologikoa du eta babesa eskaintzen du.

-Ehiza: Eremu hau Itzalleko 10.417 ehiza-barrutiari dagokio. BFBEren barrenean ez dago usotarako ehiza-postu baimendurik. Eremu honetan basurdearen ehizaldi bat egiten da Bezean eta leku hau interes haundikotzat hartzen da orkatzarentzat eta oilagorrarentzat. Basa fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 9. artikuluan aurrikusitakoarekin bat etorriz, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak baimentzen ahalko ditu basurdearen ehizaldiak, beti ere artikulu horretako baldintzak ematen baldin badira.

-Bideak: BFBEren mugetan barna badira basogintzako zenbait pista eta horregatik arautegi honek ez ditu ukituko. Horietako bat Itzalletik Aietxu aldera doa BFBEren IM-ko mugatik. Beste bat, egoera kaskarragoan dagoena, H-ko mugatik igarotzen da Santa Fe izeneko errekari jarraikiz. Horretaz gain, badira zenbait abelbide, hau da, abeltzaintzan erabiltzen direnak.

10.-ITZALLEKO ATEAK (BFBE-10).

A) Mugapen geografikoa.

Kokapena: Galozeko udaldermioa (Itzalleko kontzejuaren dermioa). Paraje hau Itzalle herritik HM-ra dago, Toboko errekan. Santa Fe mendiko mendebaldeko aldea hartzen du. Artxuba eta Zarikietako mendilerroak eta Aretako mendiak izeneko B-129 HBBren barrenean dago.

-Mugak: mendebaldean: 1. puntutik (UTM koordenadak: X 651.750, Y 4.740.110, Z 1.010) Galozeko katastroko 9. poligonoko 323. lurzatiaren HM-rantz eta gero I-rantz egiten du 323, 317, 316 eta 313 lurzatien M-ko mugan barna 2. punturaino, 313. lurzartiaren I-ko muturrean (koordenadak: X 651.910, Y 4.740,870, Z 910).

Iparraldean: 2. puntutik behera egiten du E-rantz bizkarrez-bizkar 3. punturaino (koordenadak: X 652.620, Y 4.470.790, Z 742) Itzalletik Adoaingorako bidean.

Ekialdean: 3. puntutik Itzalletik Adoaingorako bidean barna doa HM-rantz 4. punturaino (koordenadak: X 652.440, Y 4.740.540, Z 765) Galozeko katastroko 9. poligonoko 186-B azpilurzatiaren M-ko muturrean. 4. puntutik HE-rantz hartzen du 301, 335 eta 336. lurzatien IE-ko mugan barna 5. punturaino (koordenadak: X 652.660, Y 4.470.310, Z 885) Galozeko 9. poligonoko 336. lurzatiaren E-ko muturrean.

Hegoaldean: 5. puntutik M-rantz hartzen du Galozeko katastroko 9. poligonoko 336, 326, 325 eta 323. lurzatien H-ko mugan barna, Toboko erreka zeharkatuz Ateen parean gurutzatzen duela 1. punturaino.

-Azalera: .

-Jabetza. Itzalleko kontzejua (Zaraitzu ibarra). Galozeko 9. poligonoko ondoko lurzati partikularrak hartzen ditu: 301, 302, 303, 304, 305, 306, 307 308, 309, 310, 312, 313, 316, 317, 318, 319, 320, 321, 322, 323, 325, 326, 327, 328, 330, 332, 333, 334, 335, 336, 605, 606, 638 eta 647. Halaber, Itzalleko herrilurrak diren bi lurzati txiki hartzen ditu, (Galozeko 9. poligonoko 329 eta 331. lurzatiak).

-Kartografia: orria (1/10.000 eskala): 143 (1).

B) Babes-araubidea:

-Iharduera ez-eraikigarriak:

1. BFBEren barrenean debekatuta dago legarra eta harea ateratzea, meategiak eta harrobiak egin eta ustiatzea, pista berriak irekitzea, sastrakak erretzea, kirol antolatuak egitea, eskalatzea eta kanpatzea.

2. BFBEan zilegi izanen da basoa ateratzea. Halarik ere, basoko lan guztiak (seinaleztapen lanak, eta mendiak ustiatu, errekuperatu eta hobetzekoak barne) ez dira egin beharko sasoi arriskutsuan, hau da, urtarrilaren 1etik apirilaren 15era arte.

3. Gainerako iharduera ez-eraikigarriak baimentzen ahal dira baina beti ere babes-araubidearekin bat baldin badatoz.

-Iharduera eraikigarriak:

1. Salbuespen gisa baimentzen ahalko dira interes orokorreko eraikuntzak edota azpiegiturak, beti ere babestu nahi den eremuan kalte larririk sortzen ez bada.

2. Gainerako iharduerak baimentzen ahal dira, beti ere deklarazio honen xedearekin bat badatoz eta hegaztien habitata babesten bada.

C) Erabilera eta ihardueren kudeaketa.

-Nekazaritza: eremu honetan ardi, behi eta behor aziendaren abeltzaintza estentsiboko ustiategi batzuk badaude, oso bakan badira ere. Lur hauek gehienbat lurzati partikularrak dira Toboko errekaren hondoan, eta gainerakoan beste lurzati batzuk sartzen dira, sastraka eta ler gorriaren basoak direnak. Nekazaritza eta abeltzaintzako ihardueraren gainean ez du eraginik sortuko BFBEren babes-araubideak.

-Basogintza: BFBEren barrenean esan daiteke ez dela egiten oihan probetxamendurik. Horiei dagokienean ez dago debekurik, lanak egiteko sasoiarenak salbu.

-Ehiza: Eremu hau Itzalleko 10.417 ehiza-barrutiari dagokio. BFBEren barrenean ez dago usotarako ehiza-postu baimendurik. Eremu honetan basurdearen 1 zenbakiko ehizaldia egiten da eta leku hau interes haundikotzat hartzen da orkatza eta oilagorrarentzat. Basa fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 9. artikuluan aurrikusitakoarekin bat etorriz, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak baimentzen ahalko ditu basurdearen ehizaldiak, beti ere artikulu horretako baldintzak ematen baldin badira.

-Bideak: Itzalletik Adoaingorako bideak BFBEa zeharkatzen du I-tik H-ra. Bidea ibilgailuendako pista da sakangunea zeharkatzen duen arte, Ateen eremuaren iparraldetik. Ateetatik aitzinera mandabidea da. Horretaz gain, garrantzi gutxiko bi oinbide badaude, BFBEren I-ko eta E-ko mugatik pasatzen direnak eta arauteria honek ukitzen ez dituena.

Bestelakoak: aitzinako denboretan Itzalleko herrilurra den 329. lurzatian agregakinak ateratzen ziren. BFBEren babes-araubideak debekatu egiten du harea eta legarra ateratzea.

11.-ARRIGORRIA (BFBE-11).

A) Mugapen geografikoa.

-Kokapena: Itzalleko udaldermioa (Itzalleko kontzejuaren dermioa). Arrigorriako parajea, Itzalle herritik I-ra eta Aldu menditik E-ra. Eremu hau Artxuba eta Zarikieta mendilerroak eta Aretako mendiak izeneko B-129 HBBren barrenean dago.

-Mugak: mendebaldean: Galozeko katastroko 6. poligonoko 95. lurzatiaren HM-ko muturrean dagoen 1. puntutik (UTM koordenadak: X 651.870, Y 4.742.620, Z 835) I-rantz segitzen du Itzalleko 95, 91, 85 eta 84. lurzatien M-ko mugan barna 2. punturaino (koordenadak: X 651.690, Y 4.742.950, Z 1.055) Arrigorriako erroitzan. 2. puntutik I-rantz egiten du zuzen-zuzen 3. punturaino (koordenadak: X 651.670, Y 4.743.210, Z 1.000) Itzalleko 39. lurzatiaren H-ko muturrean. 3. puntutik 39. lurzatiaren M-ko mugari jarraikitzen dio 4. punturaino (koordenadak: X 651.600, Y 4.743.340, Z 1.017).

Iparralde eta ekialdean: 4. puntutik lehenbizi egiten du E-rantz eta gero HE-rantz Alduko bidetik mendileporaino, 5. puntuan (koordenadak: X 652.430, Y 4.743.250, Z 991). 5. puntutik zuzen-zuzen egiten du gora H-rantz 6. punturaino, kaskoan (koordenadak: X 652.520, Y 4.742.890, Z 1.051).

Mendebaldean: 6. puntutik behera egiten du zuzen-zuzen HM-rantz 7. punturaino (koordenadak: X 652.070, Y 4.742.620, Z 787) Atagaitzeko errekan. 7. puntutik gora egiten du M-rantz errekan barna 1. punturaino.

-Azalera: .

-Jabetza: Zaraitzuko ibarreko Udala (Itzalleko kontzejua). Oso-osorik hartzen du Galozeko katastroko herrilurra den 88. lurzatia eta hein batean 106 eta 114. lurzatiak, horiek ere herrilurrak. BFBEren barrenean sartzen dira ondoko lurzati partikularrak: Galozeko 6. poligonoko 39, 40, 41, 42, 84, 85, 86, 87, 89, 90, 91, 92, 94 eta 95.a; Galozeko 8. poligonoko jabetza partikularreko 39, 109, 110, 111, 112, 113 eta 148.a; eta Galozeko katastroko 8. poligonoko 43 eta 93. lurzatien puska bat.

-Kartografia: orriak (1/10.000 eskala): 143 (1).

B) Babes-araubidea:

-Iharduera ez-eraikigarriak:

1. BFBEren barrenean debekatuta dago legarra eta harea ateratzea, meategiak eta harrobiak egin eta ustiatzea, pista berriak irekitzea, sastrakak erretzea, kirol antolatuak egitea, eskalatzea eta kanpatzea.

2. BFBEan zilegi izanen da basoa ateratzea. Halarik ere, basoko lan guztiak (seinaleztapen lanak, eta mendiak ustiatu, errekuperatu eta hobetzekoak barne) ez dira egin beharko sasoi arriskutsuan, hau da, urtarrilaren 1etik apirilaren 15era arte.

3. Gainerako iharduera ez-eraikigarriak baimentzen ahal dira baina beti ere babes-araubidearekin bat baldin badatoz.

-Iharduera eraikigarriak:

1. Salbuespen gisa baimentzen ahalko dira interes orokorreko eraikuntzak edota azpiegiturak, beti ere babestu nahi den eremuan kalte larririk sortzen ez bada.

2. Gainerako iharduerak baimentzen ahal dira, beti ere deklarazio honen xedearekin bat badatoz eta hegaztien habitata babesten bada.

C) Erabilera eta ihardueren kudeaketa.

-Nekazaritza: eremu honetan ardi, behi eta behor aziendaren abeltzaintza estentsiboko ustiategi batzuk badaude, baita jabe partikularrenak diren zenbait lurzati, bertan larretoki, sastrakadi eta ler gorriaren basoak daudelarik. Nekazaritza eta abeltzaintzako ihardueraren gainean ez du eraginik sortuko BFBEren babes-araubideak.

-Basogintza: BFBEren barrenean oihan probetxamenduak badaude, oso bakan badira ere, eta gehienbat egurra egiteko. Oihan probetxamenduei dagokienean ez dago debekurik, horiek egiteko sasoiarenak salbu.

-Ehiza: Eremu hau Itzalleko 10.417 ehiza-barrutiari dagokio. BFBEren barrenean ez dago usotarako ehiza-postu baimendurik. Eremu honetan basurdearen 4 zenbakiko ehizaldia egiten da, Ehiza Antolatzeko Planean aurrikusi bezala. Basa fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 9. artikuluan aurrikusitakoarekin bat etorriz, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak baimentzen ahalko ditu basurdearen ehizaldiak, beti ere artikulu horretako baldintzak ematen baldin badira.

-Bideak: Aldu mendira doan bideak markatzen du BFBEren iparraldeko muga, eta bada oinbide bat, abereek erabiltzen dutena, Atagaitzeko errekan barna doana, BFBEa I-tik H-ra zeharkatzen duelarik.

12.-BAZABALA (BFBE-12).

A) Mugapen geografikoa.

-Kokapena: Ibiltzietako udaldermioa (Zaraitzu ibarra). paraje hau Ibiltzieta herritik (Zaraitzu) mendebaldera dago, Zaldaña erreka, iparraldean, eta Aldu mendia, hegoaldean dituela. Eremu hau Artxuba eta Zarikietako mendilerroak eta Aretako mendiak izeneko B-129 HBBren barrenean dago.

-Mugak: mendebaldean: mendilepotik, 1. puntua (UTM koordenadak: X 652.410, Y 4.744.010, Z 1.058) gora egiten du I-rantz mendi-bizkarretik 1.127. kotaraino, 2. puntuan (koordenadak: X 652.370, Y 4.744.240, Z 1.127) Santa Ageda baselizatik E-ra. 2. puntutik behera egiten du bizkarraren lerrotik I-rantz 3. punturaino, Pallabatea errekan (koordenadak: X 652.880, Y 4.745.300, Z 795).

Iparraldean: 3. puntutik E-rantz egiten du Idurpeta parajea zeharkatzen duen bideari jarraikitzen dio eta hortik behera egiten du Ibiltzietarantz, 4. punturaino (koordenadak: X 654.240, Y 4.745.110, Z 735).

Ekialde eta hegoaldean: 4. puntutik Sartzeko katastroko 6. poligonoko herrilurra den 277. lurzatiaren E-ko mugan barna doa, 5. punturaino, Artzainbidean (koordenadak: X 654.400, Y 4.744.550, Z 750). 4. puntutik M-rantz egiten du Artzainbidearen I-tik mendileporaino (1. puntua).

-Azalera: .

-Jabetza: Ibiltzietako kontzejua (Zaraitzu ibarra). Mugatutako eremuaren barrenean sartzen da Ibiltzietako herrilur bat, Bazabala izenekoa, (6. poligonoko 271, 276 eta 277. lurzatiak). Halaber, horren barrenean sartzen dira, oso-osorik nahiz hein batean, Sartzeko katastroko 5. poligonoko 69, 70, 72, 73, 74 eta 78. lurzatiak, jabetza partikularrekoak direnak, eta Sartzeko katastroko 6. poligonoko 243, 244, 245, 246, 247, 248, 251, 252, 253, 254, 255, 256, 257, 258, 259, 260, 261, 262, 263, 264, 265, 267, 268, 269, 270, 272, 273, 274 eta 275. lurzatiak.

-Kartografia: orriak (1/10.000 eskala): 117 (13) eta 143 (1).

B) Babes-araubidea:

-Iharduera ez-eraikigarriak:

1. BFBEren barrenean debekatuta dago legarra eta harea ateratzea, meategiak eta harrobiak egin eta ustiatzea, pista berriak irekitzea, sastrakak erretzea, kirol antolatuak egitea, eskalatzea eta kanpatzea.

2. BFBEan zilegi izanen da basoa ateratzea. Halarik ere, basoko lan guztiak (seinaleztapen lanak, eta mendiak ustiatu, errekuperatu eta hobetzekoak barne) ez dira egin beharko sasoi arriskutsuan, hau da, urtarrilaren 1etik apirilaren 15era arte.

3. Gainerako iharduera ez-eraikigarriak baimentzen ahal dira baina beti ere babes-araubidearekin bat baldin badatoz.

-Iharduera eraikigarriak:

1. Salbuespen gisa baimentzen ahalko dira interes orokorreko eraikuntzak edota azpiegiturak, beti ere babestu nahi den eremuan kalte larririk sortzen ez bada.

2. Gainerako iharduerak baimentzen ahal dira, beti ere deklarazio honen xedearekin bat badatoz eta hegaztien habitata babesten bada.

C) Erabilera eta ihardueren kudeaketa.

-Nekazaritza: eremu honetan ardi, behi eta behor aziendaren abeltzaintza estentsiboko ustiategi batzuk badaude, noizbehinkakoak izan arren. Abelbide bat bada BFBEren H-ko muga egiten duena. Zenbait lurzati badira, larretoki direnak, Ekiluzean eta Pallabateako errekan. Nekazaritza eta abeltzaintzako ihardueraren gainean ez du eraginik sortuko BFBEren babes-araubideak.

-Basogintza: BFBEren barrenean oihan probetxamenduak badaude, bai herrilurretan bai partikularrenetan ere, gehienbat ler gorriarenak. Ohiko oihan probetxamenduei dagokienean babes-araubide honek ez du debekurik ezartzen, horiek egiteko sasoiarenak salbu, hau da, ezin izanen dira egin urtarrilaren 1etik apirilaren 15era bitarte.

-Ehiza: eremu hau Espartza eta Ibiltzietako 10.484 ehiza-barrutiari dagokio. BFBEren barrenean badira hiru ehiza-postu usotarako, Idurpietako ehiza-lerroari dagozkionak. Eremu honetan ehiza-barrutian egiten diren basurdearen 19 ehizaldietatik 1 egiten da (Bazabalako ehizaldia). Basa fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 9. artikuluan aurrikusitakoarekin bat etorriz, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak baimentzen ahalko ditu basurdearen ehizaldiak, beti ere artikulu horretako baldintzak ematen baldin badira.

-Bideak: Pallabateako errekara doan pista iparreldetik sartzen da BFBEren barrenean. Idurpeta eta Ekiluzeako bideak (Artzainbidea) dira BFBEren I-ko eta H-ko mugak eta ez ditu araubideak ukitzen. Horretaz gain, Bazabalako parajean badira zenbait abelbide eta egurra ateratzeko bide batzuk, baina askoz ere txikiagoak.

Bestelakoak: Pallabateako erreka-buruan agregakinak ateratzeko lantoki bat dago. Legarra ateratzea debekatzen du BFBEren babes-araubideak.

13.-ARABARKO (BFBE-13).

A) Mugapen geografikoa.

-Kokapena: Gorza eta Galozeko udaldermioak (Zaraitzu ibarra). Arabarko mendiaren iparraldeko isurialdean, Galoze herritik HE-ra, Zaraitzu ibarrean. Eremu hau Arabarko izeneko B-132 HBBren barrenean dago.

-Mugak: mendebaldean: 1. puntutik (UTM koordenadak: X 656.890, Y 4.739.740, Z 975), Izizeko kontzejuaren eta Galozeko kontzeju iraungiaren udalerrien arteko mugan, I-rantz egiten du Galozeko 7. poligonoko 40. lurzatiaren E-ko mugatik eta 32. lurzatiaren M-ko mugatik 2. punturaino (koordenadak: X 656.710, Y 4.739.140, Z 800) Galoze eta Gorzako udalerrien mugan. 2. puntutik Gorzako 1. poligonoko 149, 170, 173, 175, 176, 178, 301, 302, 299, 298 eta 297 lurzatien M-ko mugan barna segitzen du 3. punturaino (koordenadak: X 656.400, Y 4.739.770, Z 765) Arabarkoko seinale-igorlera doan bidearen bidegurutzean.

Iparraldean: 3. puntutik gora egiten du zuzen-zuzen E-rantz 4. punturaino (koordenadak: X 656.820, Y 4.739.990, Z 942) Arabarkoko seinale-igorlera doan pistan. 4. puntutik gora hartzen du Arabarkoko seinale-igorlerako pistatik 5. punturaino, bidegurutzean (koordenadak: X 657.210, Y 4.739.870, Z 1.025). 5. puntutik E-rantz egiten du bizkarrera doan bidetik 6. punturaino (koordenadak: X 658.000, Y 4.739.510, Z 1.016) Gorzako 1. poligonoko 332. lurzatiaren M-ko muturrean.

Ekialdean: 6. puntutik zuzen-zuzen H-rantz 7. punturaino (koordenadak: X 658.050, Y 4.739.060, Z 1.100) Gorza eta Izize udalerrien arteko mugan, Gorzako katastroko 1. poligonoko 330. lurzatiaren M-ko muturrean.

Hegoaldean: 7. puntutik E-rantz egiten du Gorza eta Izize herrien udalerrien arteko mugan barna eta gero Galoze eta Izizen arteko mugatik, 1. punturaino.

-Azalera: .

-Jabetza: Gorza eta Galozeko udalak (Zaraitzu ibarra). Arabarkoko kaskoan dauden lurrak Galozeko herrilur diren 328 eta 159. lurzatiei dagozkie. Gainerakoak hartzen ditu oso-osorik Galozeko katastroko 1. poligonoko 149, 150, 151, 152, 153, 154, 155, 156, 157, 158, 160, 161, 162, 163, 164, 165, 166, 167, 168, 169, 170, 173, 174, 175, 176, 296, 304, 305, 306, 307, 309, 310, 311, 312, 313, 314, 315, 316, 317, 318, 319, 320, 321, 322, 323, 324, 325, 326, 327, 329 eta 490. lurzatiak, denak partikularrenak; baita Galozeko katastroko 7. poligonoko 32. lurzatia eta, hein batean, 31. lurzatia.

-Kartografia: orria (1/10.000 eskala): 143 (2).

B) Babes-araubidea:

-Iharduera ez-eraikigarriak:

1. BFBEren barrenean debekatuta dago legarra eta harea ateratzea, meategiak eta harrobiak egin eta ustiatzea, pista berriak irekitzea, sastrakak erretzea, kirol antolatuak egitea, eskalatzea eta kanpatzea.

2. BFBEan zilegi izanen da basoa ateratzea. Halarik ere, basoko lan guztiak (seinaleztapen lanak, eta mendiak ustiatu, errekuperatu eta hobetzekoak barne) ez dira egin beharko sasoi arriskutsuan, hau da, urtarrilaren 1etik apirilaren 15era arte.

3. Gainerako iharduera ez-eraikigarriak baimentzen ahal dira baina beti ere babes-araubidearekin bat baldin badatoz.

-Iharduera eraikigarriak:

1. Salbuespen gisa baimentzen ahalko dira interes orokorreko eraikuntzak edota azpiegiturak, beti ere babestu nahi den eremuan kalte larririk sortzen ez bada.

2. Arabarkoko igorlearen mantenimendu eta hobekuntzako lanak egiteko baimena eman daiteke, beti ere lan horiek sasoi arriskutsutik kanpo egiten baldin badira eta BFBEren kontserbazioarekin bat baldin badatoz. Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak luzatzen duen baimenarekin bat ezarriko ditu BFBEren habitata babesteko gorde behar diren ingurugiroko neurri guztiak.

3. Gainerako iharduerak baimentzen ahal dira, beti ere deklarazio honen xedearekin bat badatoz eta hegaztien habitata babesten bada.

C) Erabilera eta ihardueren kudeaketa.

-Nekazaritza: eremu honetan ardi, behi eta behor aziendaren abeltzaintza estentsiboko ustiategi batzuk badaude, baita lurzati partikular batzuk ere, larretoki, sastrakadi eta ler gorriaren baso direnak. Nekazaritza eta abeltzaintzako ihardueraren gainean ez du eraginik sortuko BFBEren babes-araubideak.

-Basogintza: BFBEren barrenean oihan probetxamenduak badaude, batez ere egurra ateratzeko direnak eta gehienbat ler gorriaren basoak dira, gero batean zura ateratzeko unada batzuk aprobetxatzeko aukera bada ere. Basogintzako lanak egin daitezke baina sasoi arriskutsutik kanpo, hau da, urtarrilaren 1etik apirilaren 15era bitarte ez da egiterik izanen.

-Ehiza: eremu hau Uskartze, Izize eta Galozeko 10.421 ehiza-barrutiaren barrenean dago. Babestu beharreko esparru horretan badira zenbait ehiza-postu usotarako, Arabarkoko ehiza-lerroan. BFBEren barrenean ehiza-esparruko basurdearen 26 ehizaldietatik hiru egiten dira: Arabarko, Arzokoa eta El Rincón. Basa fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 9. artikuluan aurrikusitakoarekin bat etorriz, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak baimentzen ahalko ditu basurdearen ehizaldiak, beti ere artikulu horretako baldintzak ematen baldin badira.

-Bideak: Arabarkoko seinale-igorlera doan pistak zehazten du I-ko muga eta BFBEren barrenean sartzen da Nafarroako Gobernuak ezarritako seinale-igorleraino. Beste bide bat bada Arabarkoko gainetik doana, Gorzako 1. poligonoko 332. lurzatiraino segitzen duena, eta horrek zehazten du BFBEren IE-ko muga. Azkenik, oso egoera txarrean dagoen beste bide bat BFBEren barrenean sartzen da M-tik eta Arabarkoko errekan dauden lurzati partikularretara segitzen du.

-Bestelakoak: BFBEren barrenean dago Nafarroako Gobernuarena den TB-igorlea, eta seguru aski mantenimendu eta hobekuntza lanak egin beharko dira noizbehinka. Instalazioaren mantenimendu lanak Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak baimentzen ahalko ditu, beti ere sasoi arriskutsutik kanpo egiten baldin badira, eta BFBEa kontserbatzeko behar diren ingurugiroko neurriak hartzen baldin badira. Arabarkoko seinale-igorlea energiaz hornitzeko bada linea elektrikoa bada, hari idor txirikordatuzkoa. Linearen abiapuntua transformadore-etxola batean dago, Arabarko pistatik hurbil dagoena, eta linea hori sartzen da BFBEren barrenean IM-tik, ondoren gora egiten du seinale-igorleraino mendi-magalaren altuera erdira. Istripurik izan ez dadin, babes-araubideak debekatu egiten du aireko linea elektrikoak egitea eta obligazioa ezarri oraingo lineak mantendu beharko duela bere gaurko hari idor txirikordatua, edo bestela, lurrazpian sartu. Zaraitzu ibarreko linea (13,2 kv-takoa) BFBEren M-tik doa, babes-eremutik kanpo, baina oso arrisku handia sortzen du hegaztiek istripuak izateko. Hori moldatu gogo da, FENSA-IBERDROLArekin egindako lankidetza hitzarmenaren ondorioz.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa