(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Egitura organikoa :
    • 298/2010 Foru Agindua, ekainaren 17koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

298/2010 Foru Agindua, ekainaren 17koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2010eko 80. NAOn argitaratua, uztailaren 2an; akats zuzenketa, BON 2010-08-2ko NAO)

Atarikoa

Nafarroako Gobernuko lehendakariak abuztuaren 16an emandako 12/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen egitura finkatu zen, horien artean Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarena.

Irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuaren bidez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Egitura organiko berriak bi zerbitzu berri sortu ditu: Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzua eta Uraren Zerbitzua. Halaber 5 atal berri sortu dira, sortutako zerbitzu berrien ondorioz neurri handi batean.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak irailaren 1ean emandako 33/2003 Foru Aginduaren bitartez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Bulegoak ezarri ziren. Gerora egitura hori aldatu egin zen, bulegoak unean uneko egitura premietara egokitzeko.

Abuztuaren 5eko 1087/2003 Foru Aginduak Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikoa ezarri zuen bulego mailan.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak 2001eko urriaren 29an emandako Foru Aginduaren bidez Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko Enologia Laborategiaren Arloa sortu zen, Enologia Atalari atxikia.

Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unitate organikoen kopurua murrizteko agindu zen. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, hain zuzen, Nafarroako Gobernuaren erabaki horrek 11 burutza kentzeko agindu zuen.

Beharrezkoa da, beraz, bulegoen egungo eskema Departamentu berriari eta haren egiturari egokitzea, kasu batzuetan bulego batzuk zerbitzu eta atal berriei atxikiz eta, beste batzuetan, indarra duen atxikipenari eutsiz. Hori guztia araugintzako testu berri baten barnean sartzen da, administrazio unitateen jarduketa erraztu eta administratuei nola herritarrei zehaztasuna eta segurtasun juridikoa eskaintzeko helburuei begira. Bestalde, Nafarroako Gobernuaren erabakia betetzeko, 11 burutza kendu behar dira Departamentuan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak kontseilari bakoitzaren esku uzten du bere departamentuko bulegoak sortu, aldatu edo kentzeko eskumena.

Horrenbestez, aipatu 15/2004 Legearen 24.4 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindu dut:

I. KAPITULUA. Egitura orokorra

1. artikulua. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarriko dira:

a) Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalari atxikita: Landare Ekoizpenaren Bulegoa eta Landare Osasuneko Bulegoa.

b) Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Esku-hartze Atalari atxikita: Ustiategien eta Eskubideen Erregistroaren Bulegoa eta Fruta eta Barazki Ekoizleen Erakundeentzako Laguntzen Bulegoa.

c) Ikuskapenen Atalari atxikita: Ikuskapenen Bulegoa eta Sistema Horizontalen eta Baldintzazkotasunaren Bulegoa.

d) Etekinetarako Laguntzen Atalari atxikita: Azaleraren araberako Zuzeneko Laguntzen Bulegoa, Nekazaritzako Ingurumen arloko eta Landa Ingurunea Hobetzeko Laguntzen Bulegoa eta Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoa.

e) Abere Ekoizpenaren Atalari atxikita: Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoa.

f) Abere Osasuneko Atalari atxikita: Epizootiologia Bulegoa.

g) Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atalari atxikita: Elikagaien Segurtasuneko Bulegoa.

h) Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari atxikita: Ekonomia Aferetarako Bulegoa eta NBEUFren eta LGENFren Funtsen Ordainketak Burutzeko Bulegoa.

i) Informazioa Kudeatzeko Atalari atxikita: Informazioaren Teknologiaren Bulegoa, NBEUFren eta LGENFren Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoa, Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoa eta Informazioaren Segurtasunari Laguntzeko Bulegoa.

j) Nekazaritzako Baliabideak Ebaluatzeko Atalari atxikita: Nekazaritzako Estatistikaren eta Azterlanen Bulegoa, Nekazaritzako Informazio Sistemen Bulegoa, Lurzoru eta Klimatologia Bulegoa.

2. artikulua. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarriko dira:

a) Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari atxikita: Ingurumenaren Kontroleko Bulegoa.

b) Nekazaritzako Azpiegiturak Berritzeko Atalari atxikita: Obren Bulegoa, Lurzati Berrantolamenduaren Bulegoa eta Abeltzaintzako Azpiegiturei Laguntzeko Bulegoa.

c) Nekazaritzako Elikagai Industriak Sustatzeko Atalari atxikita: Nekazaritzako Elikagai Industrien Bulegoa, Nekazaritzako Gaiak Merkaturatzeko Bulegoa eta Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Eraldakuntzako Nekazaritza Sozietateen Erregistro Bulegoa.

d) Nekazaritzako Ustiategiak Sustatzeko Atalari atxikita: Nekazaritzako Ustiategietan Inbertitzeko Laguntzen Bulegoa.

e) Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Atalari atxikita: Kontrol eta Iruzurren Bulegoa, Landare Biologiaren Bulegoa eta Abeltzaintzako Laborategiaren Bulegoa.

f) Landa Aniztasunerako Atalari atxikita: LEADER Kudeaketa Bulegoa.

3. artikulua. Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia.

Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarriko dira:

a) Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atalari atxikita: Baimenen Bulegoa eta Ingurumenaren Kontrolari Laguntzeko Bulegoa.

b) Ikuskapen, Airearen Kalitate eta Klima Aldaketaren Atalari atxikita: Kontrol Bulegoa.

c) Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalari atxikita: Ingurumenaren gaineko Eraginaren Bulegoa eta Ingurumenaren Ebaluazioari Laguntzeko Bulegoa.

d) Hondakinen Atalari atxikita: Industria Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen Bulegoa.

e) Habitaten Atalari atxikita: Kontserbaziorako Guneen Bulegoa.

f) Oihanak Kudeatzeko Atalari atxikita: Erriberako Bulegoa, Pirinioaldeko Eskualdeko Bulegoa, Oihan Plangintzarako Bulegoa, Erdialdeko eta Iruñerriko Bulegoa, eta Kantaurialdeko Bulegoa.

g) Plangintza eta Laguntza Atalari atxikita: Laguntzak Kudeatzeko Bulegoa.

h) Ehiza eta Arrantza Atalari atxikita: Arrantza Kudeatu eta Animaliak Babesteko Bulegoa, Ehiza eta Arrantzaren Laguntzako Bulegoa eta Ehiza Kudeatzeko Bulegoa.

i) Ibaiertzak Lehengoratzeko eta Obra Hidraulikoetarako Atalari atxikita: Ibaietako Obren Bulegoa.

j) Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari atxikita: Ingurumenaren Integrazioari Laguntzeko Bulegoa.

4. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

Idazkaritza Tekniko Nagusian honako bulego hauek ezarriko dira:

Kudeaketa eta Modernizazio Administratiboaren Atalari atxikita: Langileria Bulegoa eta Zerbitzu Orokorren Bulegoa.

5. artikulua. Bulegoak kentzea.

Bulego hauek kenduko dira: Analisi Instrumentaleko Bulegoa, Elikagaien Kalitatearen Atalari atxikia; Nekazaritzaren Azpiegituren arloko Egintza Administratiboak Berrikusteko Bulegoa, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari atxikia; Artxibo eta Jabetza Tituluen Bulegoa, Nekazaritzako Egiturak Berritzeko Atalari atxikia; Enologia Laborategiaren Arloa, Enologia Atalari atxikia; NBEUF-LGENFen Funtsen Kontabilitate Bulegoa, Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari atxikia; Bazka Idortzeko Laguntzen Bulegoa, Erosketa eta Salmenta eta Esku-hartze Bulegoa eta Produktuen Eraldaketarako Bulegoa, Merkatuen Erregulazio eta Esku-hartze Atalari atxikiak; Nekazaritzako Kontabilitate Sarearen Bulegoa, Nekazaritzako Baliabideak Ebaluatzeko Atalari atxikia; Nekazaritzako Aseguruen Bulegoa, Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalari atxikia; Nekazaritzako Establezimenduak Ikuskatzeko Bulegoa eta Nekazaritzako Ustiategiak Ikuskatzeko Bulegoa, Ikuskapen Atalari atxikiak; Nekazaritzako Ekoizleentzako EBren Laguntzen Bulegoa eta Europar Batasunaren Nekazaritza Politikarako Neurri Osagarrien Bulegoa, Etekinetarako Laguntzen Atalari atxikiak; Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren Laguntzako Bulegoa, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiari atxikia; Hondakinak Kudeatzeko Bulegoa, Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atalari atxikia; Oihan arloko Esperimentazio eta Osasunaren Bulegoa, Oihanak Kudeatzeko Atalari atxikia; Abelbideetarako Bulegoa, Plangintza eta Laguntza Atalari atxikia; Ingurumena Egokitu eta Hobetzeko Bulegoa, Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalari atxikia; Ingurumenzaintza Bulegoa, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari atxikia; Hidrologia eta Plangintza Bulegoa, Ur Baliabideen Atalari atxikia; eta Modernizazioa Bultzatzeko Bulegoa, Kudeaketa eta Modernizazio Administratiboaren Atalari atxikia.

II. KAPITULUA. Bulegoen eginkizunak

1. atala. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia

6. artikulua. Landare Ekoizpenaren Bulegoa.

Ondoko eginkizunak izanen ditu:

a) Nekazaritzako ekoizpenen antolamendu eta sustapenaren arloan, Foru Komunitateko programak egin, jarraitu eta ebaluatzea.

b) Landare ekoizpenaren arloan, Estatuko Administrazioak ezarrita dituen edota ezartzen dituen interes orokorreko programa eta jarduketak egin, jarraitu eta ebaluatzea Nafarroan.

c) Nekazaritza ekologikoaren eta ekoizpen integratuaren antolamendu eta sustapenaren arloan, Foru Komunitateko programak egin, jarraitu eta ebaluatzea.

d) Landare ekoizpenaren arloko zehapen espedienteak informatzea, mahatsondoari dagozkionak izan ezik.

e) Ekoizpen eta merkaturatze prozesua ikuskatzeaz arduratzea, bai eta, halaber, hazien eta mintegiko landareen kontrol eta ziurtapenaren faseei dagokienaz ere, deusetan ukatu gabe Estatuko Administrazioarekin beharrezkoa den lankidetza.

f) Foru Komunitatean kokaturik dauden eta hazien eta mintegiko landareen ekoizpen eta merkaturatzeari loturiko entitateekin zerikusia duten erregistroez arduratzea.

g) Proposatzea eman daitezen hazien eta mintegiko landareen ekoizle eta berretzaile tituluak.

h) Hazi lote prezintatuen aurrekontrol eta kontrolondoko saiakuntzak koordinatzea eta Nafarroan egiten diren balio agronomikoko saiakuntzak koordinatzea; saiakuntzok kasuan kasuko institutu tekniko eta kudeatzailearen esku utziko dira.

i) Zehapen espedienteak instruitu eta ebazteko lankidetza, artikulu honetako gaietan eta lotutako beste gai batzuetan.

j) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

7. artikulua. Landare Osasuneko Bulegoa.

Ondoko eginkizunak izanen ditu:

a) Uztak, landak eta beharrezkoak diren leku guztiak zaintzea, landare ekoizpenentzat kaltegarriak diren eragileak antzeman eta ukitutako eremuak mugatzeko, bai eta, halaber, eragile horien aurka aurreneurriak hartu eta jardutea ere, landare osasunarekin zerikusia duten organismo ofizial guztiekin eta kasuan kasuko institutu tekniko eta kudeatzailearekin batera.

b) Proposamena egitea, hala behar denean, Foru Komunitate osoan edo zati batean izurrite edo eritasuna badagoelako deklarazio ofiziala egin dadin, edota, alderantzizko kasuan, izurriterik gabeko eremua delako deklarazioa.

c) Estatu osorako interesekotzat deklaratzen ez diren landare babeserako kanpainak planifikatu, antolatu, zuzendu eta aurrera eramatea.

d) Estatu osorako interesekotzat deklaratzen diren kanpaina fitosanitarioak antolatu, zuzendu eta aurrera eramatea.

e) Landare ekoizpenari dagozkion xedapen fitosanitarioak betetzen ote diren begiratzea.

f) Zehapen espedienteak instruitu eta ebazteko lankidetza, artikulu honetako gaietan eta lotutako beste gai batzuetan.

g) Oinarrizko legeria eta arauak bete daitezen proposatu eta betetzen ote diren begiratzea, osasun arloko agintari eskudunekin bat, elikagaien segurtasuna zaintzeko, eta horretarako ezartzen diren kontrol planak gauzatzea.

h) Produktu fitosanitarioen hondakinen gehieneko mugak kontrolatzeko planak gauzatzea, Foru Komunitatearen barrenean, bai eta, halaber, produktu horiek erabili eta merkaturatzeko jarraipen planak ere, eta produktu fitosanitarioak erabili behar dituzten pertsonen osasuna babestea.

i) Proposatzea produktu fitosanitarioak erabiltzeko baimena eman dadin, Nafarroako baldintza agroklimatikoak direla-eta irtenbide tekniko berriak sartzea beharrezkoa den laboreetan, bai eta behar diren murrizketak egin daitezen ere, ingurumenari eragin dakizkiokeen kalteak edo galerak saihesteko.

j) Foru Komunitatean kokaturik dauden eta merkaturatzeari loturiko entitateekin eta produktu fitosanitarioen aplikazioarekin zerikusia duten erregistroez arduratzea, eta zehazkiago Izurrien aurkako Establezimendu eta Zerbitzuen Erregistroaz.

k) Produktu fitosanitarioen erabiltzaile txartela ematea eta produktu fitosanitarioak erabiltzen jakiteko ikastaroak koordinatzea, aipatu txartela eskuratzeko nahitaezko baldintza baita.

l) Foru Komunitatean saiakuntza ofizialak edo ofizialki onartuak egiteko eskaera aurkezten duten enpresa baimendunen saiakuntzak koordinatzea, ikuskatzea eta haien jarraipena egitea.

m) Produktu fitosanitarioez gain landareen osasuna babesteko erabiltzen diren beste baliabide batzuen jarraipena eta kontrola.

n) Ongarrien eta antzeko produktuen koordinazioa, ikuskapena eta jarraipena.

o) Genetikoki eraldatutako hazien erabilera koordinatzea, ikuskatzea eta jarraipena egitea, eta hura bestelako ekoizpen sistemekin bateragarria izateko ezartzen diren arauak bete daitezen begiratzea.

p) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

8. artikulua. Ustiategien eta Eskubideen Erregistroaren Bulegoa.

Ondoko eginkizunak izanen ditu:

a) Zerealen eta arrozaren, behi-haragiaren, gurinaren eta esnekien erosketa eta esku-hartzeen ingurukoak, eta merkatuak arautzeko bestelako neurri batzuk, hala nola NBBEF-Bermearen laguntza jasotzen duten haragi-produktuak biltegiratzeko errentamendu pribatuak, biltegi unitateen errentamendu pribatuak eta abar.

b) Europar Batasunak finantzatutako elikagaien doako banaketaren ingurukoak.

c) Biltegi sare oinarrizkoaren kontserbazioa eta mantentzea.

d) Ordainketa bakarreko eskubideen erregistroa kudeatzea, eta lagapenak, erreserba nazionalerako eskaerak eta desakoplamenduak tramitatzea, dagozkion sektoreetan.

e) Nafarroako nekazaritzako ustiategien erregistroa kudeatzea.

f) Nekazaritzako aseguruak kontratatzeko laguntzak kudeatzea.

g) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

9. artikulua. Fruta eta Barazki Ekoizleen Erakundeentzako Laguntzen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Fruta eta barazki ekoizleen erakundeei eta nekazaritzako ekoizleen elkarteei laguntzak emateko inskripzioa, kontrola eta kudeaketa.

b) Almidoiarekin eta fekularekin zerikusia duten laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

c) Ardoa destilatzeko eta alkohol entregak egiteko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

d) Bazka idortzeko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

e) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

10. artikulua. Ikuskapen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako ustiategietan bertan egin beharreko ikuskapenak eta kontrolak antolatu, koordinatu eta egitea, nekazaritzako eta abeltzaintzako azaleretan oinarritutako laguntzak, Nekazaritza Zerbitzuak kudeatzen dituenak, tramitatu ahal izateko.

b) Nekazaritzako establezimenduetan egin beharreko ikuskapenak eta kontrolak antolatu, koordinatu eta egitea, Nekazaritza Zerbitzuak kudeatzen dituen laguntzak tramitatu ahal izateko.

c) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

11. artikulua. Sistema Horizontalen eta Baldintzazkotasunaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) NELIGS mantentzearen eta sistema hori beste erregistro publiko batzuekin koordinatzearen ingurukoak.

b) Baldintzazkotasunari buruzko araudia betearazteko kontrolak antolatu, koordinatu eta egitea.

c) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

12. artikulua. Azaleraren araberako Zuzeneko Laguntzen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Laguntzetarako eskaera bakarra aurkeztu eta erregistratzeko ereduak prestatu eta prozesuak koordinatzea, nekazaritzako zenbait produkturi azaleragatik ordaindu beharrekoak, abeltzaintzako primak, eskualde behartsuetako kalte-ordaina eta nekazaritza eta ingurumen arloetako laguntzak direla eta.

b) NBEUFek finantzatzen dituen laguntza hauek kudeatzea:

-Kontseiluak emandako irailaren 29ko 1782/2003 Erregelamenduari jarraituz onartutako eskubideen titularrentzako ordainketa bakarraren araubidea.

-Landutako azaleren araberako ordainketak.

c) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

13. artikulua. Nekazaritzako Ingurumen arloko eta Landa Ingurunea Hobetzeko Laguntzen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) LGENFek zati batean finantzatzen dituen laguntza hauek, Nafarroako Landa Garapeneko 2007-2013 aldirako Programaren barnekoak, kudeatzea:

-Nafarroako eskualde behartsuentzako kalte-ordainak.

-Nekazaritza ekologikoa

-Abeltzaintza ekologikoa.

-Galtzeko zorian dauden arrazak.

-Natura 2000ko laguntzak: kalte-ordaina, mendiko bazkalekuak direla eta.

-Ingurune naturalarekin bateragarriak diren nekazaritzako ekoizpen metodoak erabiltzea lehorreko zereal-laborantza estentsiboan.

-Abeltzaintzako metodo iraunkorrak erabiltzea Bardean.

b) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

14. artikulua. Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) NBEUFek finantzatzen dituen laguntza hauek kudeatzea:

-Behi, ardi edo ahuntz azienden ekoizleentzako ordainketa elkartuak.

-Ordainketa gehigarriak haragitarako eta esnetarako behi aziendaren eta ardi aziendaren sektoreetan.

b) Abeltzaintza ekologikorako laguntzak sustatu eta kudeatzea.

c) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

15. artikulua. Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Abeltzaintzako ustiategien erregistroa kudeatzea.

b) Indarra duen araudia aplikatzea abereak identifikatzeko eta haien SITRAN erregistroa (REGA, REMO, RIIA) mantendu eta eguneratzeko.

c) Esne kuota kudeatzea.

d) Esnearen tasa osagarria kudeatzea.

e) Abeltzaintzako ustiategietan esnearen kalitate higienikoaren kontrolak egitea.

f) Esnearen kontrola gainbegiratzea.

g) Abeltzain elkarteentzako laguntzak sustatu, kontrolatu eta kudeatzea.

h) Abeltzaintzarako estatu laguntzak sustatu, kontrolatu eta kudeatzea.

i) Abeltzaintza integratua sustatzea.

j) Hiltegietan kanalen sailkapena kontrolatzea.

k) Abere lehiaketak baimentzea.

l) Abere ekoizpenaren arloan ezartzen zaizkion gainerako eginkizunak.

16. artikulua. Epizootiologia Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Abereen eta ustiategien kontrola eta zainketa, epizootiak atzemateko.

b) Osasunaren Defentsarako Elkarteak sustatzea.

c) Agente ziurtatzaileen erregistroa eta prestakuntza.

d) Abereen garraioan nahitaezkoak diren neurri zoosanitarioak kontrolatzea.

e) Abereen osasuna eta ustiategien segurtasun biologikoa garatu eta hobetu daitezen sustatzea.

f) Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioari eta beste erakunde publiko batzuei abere osasuna koordinatu ahal izateko eskatzen duten informazioa ematea.

g) Europar Batasunaren edota gure foru komunitatearen interesekoak deklaratutako gaixotasunak zaindu, kontrolatu eta ezabatzeko programak planifikatu, antolatu, zuzendu, gauzatu eta ebaluatzea.

h) Abeltzaintzaren saneamenduko kanpainak egiteko ezartzen diren kalte-ordainak kudeatzea.

i) Abereen osasunari buruzko programa informatikoa garatzea.

j) Abeltzaintzako Laborategiarekin koordinaturik aritzea, abere osasunerako kanpainetako analisi ofizialak egiteko eta abere osasunaren arloko gainerako determinazioak betetzeko.

k) Abere osasunaren arloan ezartzen zaizkion gainerako eginkizunak.

17. artikulua. Elikagaien Segurtasuneko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Abeltzaintza Zerbitzuaren kontrol-planak zenbateraino gauzatzen diren kontrolatzea.

b) Agiri bidezko prozedurak antolatu eta prestatzea, abeltzaintzako ekoizpen primarioaren higienea eta akuikulturako ekoizpen primarioaren higienea kontrolatzeko plana kontrolatu, burutu eta koordinatzeko.

c) Agiri bidezko prozedurak antolatu eta prestatzea, Europar Batasunaren barneko trukeak egiten dituzten agenteak erregistratzeko eta abeltzaintzako mugimenduak kontrolatu, burutu eta koordinatzeko.

d) Abere biziak garraiatzen dituzten ibilgailuen erregistroa.

e) Albaitaritzako botikak eta botikadun pentsuak kontrolatzea eta haien gaineko araudi indarduna garatzea.

f) Produktu eta material zoosanitarioaren ekoizle eta banatzaileak kontrolatu eta erregistratzea.

g) Abeltzaintzaren arloan hondakinak ikertzeko plan nazionala (PENIR) garatzea.

h) Abereentzako elikagaien sektoreko establezimenduak erregistratzea, behar dituzten baimen administratiboak tramitatzea eta abereen elikadura kontrolatzeko planak betearaztea.

i) Abereak elikatzeko lehengaiak eta pentsuak eskuratzen, zirkulazioan jartzen eta horren bitartekaritzan aritzen diren enpresei kontrol ofizialak egitea.

j) Aurrekoen osagarri diren eginkizunak, edo abereen ekoizpen eta osasunarekin loturik agintzen zaizkionak.

18. artikulua. Ekonomia Aferetarako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuko Kontabilitate Zentroa kudeatzea.

b) Aurrekontuen kudeaketari buruzko eragiketen barne kontabilitatea.

c) Kontabilitateko dokumentuak tramitatzea eta diru-sarrera nahiz gastuen kontabilizazioarekin zerikusia duten eragiketak egitea.

d) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan justifikatu beharreko funts igorriak kontrolatu eta gainbegiratzea.

e) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

19. artikulua. NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Funtsak eskatzeaz arduratzen den unitateari jakinaraztea zein diren epe bakoitzean burutu beharreko ordainketak.

b) Itzuli gabe dauden eta NBEUFren eta LGENFren zordunei dagozkien diru kopuruak atxikitzea, ordainketa-proposamenetan oinarriturik.

c) Ordainketarako proposatutako titularrei dagozkien atxikipenak egitea.

d) Ordainketak burutzeko behar diren dokumentazioa eta euskarri magnetikoak prestatu eta unitate egokira bidaltzea.

e) NBEUFren eta LGENFren kargura egindako ordainketei buruzko txostenak prestatu eta Nekazaritzako Bermearen Espainiako Funtseko Koordinazio Erakundeari jakinaraztea, Batasunaren araudian ezarritako epeetan eta koordinazio erakundearekin hitzartutako edukiaren arabera.

f) Bidegabeki egindako ordainketak eta dagozkien korrituak berreskuratzea.

g) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

20. artikulua. Informazioaren Teknologiaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuko Informazio Sistema Integratuan dagoen informazioaren tratamendua eta lantzea.

b) Departamentuko informazio sistemen inguruko baliabideak koordinatzea.

c) Departamentuak behar dituen eta bulego honen ardurapekoak diren aplikazio informatikoak sustatu eta gainbegiratzea.

d) Departamentuko datu base erlazionalak kudeatzeko sistema kudeatzea eta administratzea.

e) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

21. artikulua. NBEUFren eta LGENFren Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) NBEUFren eta LGENFren laguntzak kudeatzeko behar diren programa, bloke, prozesu eta aplikazioen inguruko lanak koordinatu eta gainbegiratzea: diseinua, garapen informatikoa, saiakuntzak, abian jartzea, dokumentazioa, ekoizpenera igarotzea, mantentzea eta eguneratzea.

b) NBEUFren eta LGENFren laguntzak kudeatzeko behar diren informatikako prozesu guztien dokumentazioa eguneraturik eta erabilgarri mantentzea eta funtzionalitateak kontrolatzea.

c) Informazioaren Teknologiaren Bulegoarekin elkarlanean aritzea Nafarroako Foru Komunitatean NBEUFren eta LGENFren laguntzak ordaintzen dituen erakundearen informazio sistemetako prozedurari eta segurtasun arauei buruzko eskuliburua eguneratu eta zabaltzeko eta haren arauak betetzeko.

d) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

22. artikulua. Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuko eta haren mendeko erakunde autonomoetako ingurune mikroinformatikoetan sistemei eustea.

b) Barneko eta kanpoko giza baliabideak koordinatzea Departamentuko laguntza eta mantentze-lan mikroinformatikoen arloan.

c) Eskuratu beharrekoen zerrenda egitea, eta organo eskudunen aurrean kudeaketa lanak egitea, tresneria informatikoa egokitu eta mantentzeko behar direnak eskuratzeko.

d) Departamentuko informazio sistemen segurtasunerako beharrezkotzat jotzen diren neurriak nola betetzen diren berrikustea.

e) Departamentuko ekipamendu mikroinformatikoaren inbentarioa eguneratzea.

f) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

23. artikulua. Informazioaren Segurtasunari laguntzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Erakunde ordaintzailearen informazioaren segurtasunaren arloan behar diren neurriak ezarri eta jarraipena egitea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiak finkatutako politika eta irizpideekin bat.

b) Laguntza eta sostengua ematea Departamentuak Informazioaren eta Komunikazioen Segurtasunerako Batzorde Korporatiboan duen kideari.

c) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

24. artikulua. Nekazaritzako Estatistikaren eta Azterlanen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Foru Komunitatearen interesekoak diren nekazaritzako eta ingurumen arloko eragiketa estatistikoak egin eta koordinatzea, baita beste estatistika organo batzuekiko lankidetza erabakien ondorio direnak ere.

b) Nafarroako nekazaritzari buruzko informazio estatistikoa biltegiratzeko prozedura egokienak garatu eta mantentzea.

c) Erabakitzen diren nekazaritza-politiken ondorioei buruzko analisi orokor eta partzialak egitea.

d) Nekazaritzaren eta ingurumenaren arloko estatistiken eta horien ondoriozko analisien zabalkundea sustatzea.

e) RICAN sarea (Nafarroako nekazaritzako kontabilitatearen informazio sarea) ezarri, zuzendu eta ikuskatzea.

f) Nekazaritzako ustiategien eta ekoizpen sistemen ezaugarri tekniko-ekonomikoak aztertzea, bai eta nekazaritzako ustiategien garapen teknologikoari eta ekonomizitateari buruzko azterlanak ere.

g) Azterlan teknikoak eta ekonomikoak egitea jarduera arloen arabera, edo gai eta proiektu zehatzen gainean.

h) Nafarroako nekazaritza sektorearekin zerikusia duten argitalpenak sustatu eta egitea.

i) Departamentuaren liburu funtsak kudeatzea bertako liburutegiaren bidez.

j) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

25. artikulua. Nekazaritzako Informazio Sistemen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako Informazio Sistema diseinatu, mantendu eta ustiatzeko lanak koordinatzea, Nafarroako Lurraldeko Informazio Sistemaren (SITNA-NLIS) esparru orokorrean.

b) Departamentuko gainerako unitate organikoei informazio geografikoko sistemak ezartzen laguntzea.

c) Nekazaritzako natur baliabideei buruzko datu baseak garatu, mantendu eta ustiatzea.

d) Nekazaritzaren eta nekazaritzako natur baliabideen gaineko kartografia prestatu eta zabaltzea.

e) Lurzoruaren okupazioari buruzko kartografiarekin zerikusia duten lanak sustatu eta koordinatzea.

f) Laboreei eta aprobetxamenduei buruzko kartografiarekin zerikusia duten lanak sustatu eta koordinatzea.

g) Nekazaritzako natur baliabideen inbentarioan eta ebaluazioan urrutiko detekzioa erabiltzearekin zerikusia duten lan ildoak bultzatzea.

h) Departamentuak eta Nekazaritzako eta Elikagaien arloko Ikerketa eta Teknologiaren Institutu Nazionalak nekazaritzako ikerketarako ematen dituzten laguntzak kudeatzea.

i) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

26. artikulua. Lurzoru eta Klimatologia Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Agroklimatologiari, edafologiari eta, oro har, Nafarroako nekazaritzako natur baliabideen inbentarioari eta ebaluazioari buruzko azterlanak egitea. Klimaren eta lurzoruaren gaineko datu bankuak mantendu eta kudeatzea.

b) Meteorologia eta klimatologia arloko jarraipena eta garapena. Estatuko Meteorologia Agentziarekiko harremanak. Beste departamentu batzuekin koordinatzea meteorologiarekin eta klimatologiako informazioarekin zerikusia duten jarduketetan, eta Nafarroako Meteorologia Sarea sustatu eta mantentzea.

c) Lurzoruak nekazaritzaren ondoriozko degradazio prozesuetatik (higadura, gazitzea eta beste batzuk) babesteko azterlanak egitea.

d) Nekazaritzako natur baliabideen arloan aholku ematea Nafarroako Gobernuko departamentuei eta Departamentuak zehaztuko dituen entitate eta erakunde publikoei eta haiekin elkarlanean aritzea.

e) Nafarroako Nekazaritza Arro Esperimentalen Sarea sustatu, mantendu eta kudeatzea, nekazaritzak eragindako higadura eta kutsadura ikertzeko.

f) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

2. atala. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

27. artikulua. Nekazaritzako Elikagai Industrien Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Estatuko Aurrekontu Orokorretan eta Nafarroako Aurrekontu Orokorretan nekazaritzako gaien merkaturatzea sustatzearekin eta eskaintzaren antolamenduarekin zerikusia duten programak eta jarduketak garatzeko ezartzen diren diru-laguntzak kudeatzea.

b) Nekazaritzako finantzaketari buruzko foru legeriaren babesean ematen diren laguntzen espedienteetako txostenak eta tramiteak egitea, nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen merkaturatzeari dagozkionak. Era berean, nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen biltegiratze eta egokitzapenerako instalazio eta ekipoak eskuratu, modernizatu eta egokitzeari dagozkionak, betiere, eskatzaileak nekazari edo abeltzain elkarteak baldin badira.

c) Honako gai hauei buruzko eskabideak informatu eta tramitatzea:

a) Auditoretzak eta kontabilitatearen eguneratzea eta kudeaketa-txostenak kooperatibetan.

b) Elkarteetako teknikari eta bazkideen prestakuntzarako laguntzak.

c) Nekazaritzako kooperatibak berregituratzeko pizgarriak.

d) Nekazaritzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko baldintzak hobetzeko laguntzei buruzko espedienteak tramitatzea, LGENFetik heldu badira kooperatiben arlorako.

e) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

28. artikulua. Nekazaritzako Gaiak Merkaturatzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Estatuko Aurrekontu Orokorretan eta Nafarroako Aurrekontu Orokorretan nekazaritzako gaien merkaturatzea sustatzearekin eta eskaintzaren antolamenduarekin zerikusia duten programak eta jarduketak garatzeko ezartzen diren diru-laguntzak kudeatzea.

b) Nekazaritzako finantzaketari buruzko foru legeriaren babesean ematen diren laguntzen espedienteetako txostenak eta tramiteak egitea, nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen merkaturatzeari dagozkionak. Era berean, nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen biltegiratze eta egokitzapenerako instalazio eta ekipoak eskuratu, modernizatu eta egokitzeari dagozkionak, betiere, eskatzaileak nekazari edo abeltzain elkarteak baldin badira.

c) Honako gai hauei buruzko eskabideak informatu eta tramitatzea:

a) Auditoretzak eta kontabilitatearen eguneratzea eta kudeaketa-txostenak kooperatibetan.

b) Elkarteetako teknikari eta bazkideen prestakuntzarako laguntzak.

c) Nekazaritzako kooperatibak berregituratzeko pizgarriak.

d) Nekazaritzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko baldintzak hobetzeko laguntzei buruzko espedienteak tramitatzea, LGENFetik heldu badira kooperatiben arlorako.

d) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

29. artikulua. Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Eraldakuntzako Nekazaritza Sozietateen Erregistro Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako elikagai industriak instalatu, aldatu edo legeztatzeko espedienteak tramitatu eta ebazpena proposatzea, eta haiek inskribatzea dagokien erregistroan.

b) Nekazaritzako elikagai industrien erregistroa ikuskatu, kontrolatu eta mantentzea.

c) Nekazaritzako elikagai industrien instalazioetan indarra duen legeria betetzen ote den ikuskatu eta egiaztatzea.

d) Enpresa Sailkapenaren agiria emateko proposamena egitea.

e) Eraldakuntzako Nekazaritza Sozietateak (ENS) sustatzea.

f) Kontrolatzea jardueraren iraupena eta entitatearen ezaugarriak, ENS gisa.

g) SATen kalifikazioa proposatzea, eta, bidezkoa denean, ENSen deuseztapenerako proposamena jurisdikzio zibilean sustatzea.

h) Nafarroako ENSen erregistroa mantentzea.

i) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

30. artikulua. Nekazaritzako Ustiategietan Inbertitzeko Laguntzen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Informazio eta zabalkunde ekintzak koordinatzea Nafarroako nekazaritzako ustiategietan ekoizpen egiturak sortu eta modernizatzeko, eta halaber inbertsio programa osagarriak egiteko laguntza ematea.

b) Estatuko Aurrekontu Orokorretan eta Nafarroako Aurrekontu Orokorretan nekazaritzako ustiategien antolamenduarekin eta sustapenarekin, nekazari gazteen sarrerarekin eta nekazaritzako jarduera garaia baino lehen uztearekin zerikusia duten programak eta jarduketak garatzeko ezartzen diren diru-laguntzak kudeatzea.

c) LGENFek ustiategiak modernizatzeko eta nekazari gazteen lehen instalazioetarako ematen dituen laguntzen espedienteak tramitatzea.

d) Txostenak egitea nekazaritzako ustiategiei buruz eta haien ekoizpen egituretako inbertsioei buruz.

e) Nekazaritzako ustiategietan inbertitzen laguntzeko neurrien jarraipena eta ebaluazioa egitea.

f) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

31. artikulua. Kontrol eta Iruzurren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako produktuen kalitatea ikuskatzea.

b) Nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen normalizazioari dagozkion erregelamenduzko xedapenak betetzen ote diren kontrolatu eta begiratzea.

c) Pestizidak fabrikatu, merkaturatu eta erabiltzeko erregelamenduzko xedapenak betetzen ote diren ikuskatu eta begiratzea.

d) Abereen elikaduran sartzen diren gai eta produktuen kontrola.

e) Ongarrien arloko erregelamenduzko xedapenak betetzen ote diren kontrolatzea.

f) Artikulu honek eta harekin lotutakoek aipatzen dituzten gaietako zehapen espedienteak ireki eta ebazten laguntzea.

g) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

32. artikulua. Landare Biologiaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Laguntza ematea landare biologiaren arloan, batez ere determinazio analitikoak aplikatuz, Departamentuko zerbitzuei, EVENAri eta sozietate publikoei.

b) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

33. artikulua. Abeltzaintzako Laborategiaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Abereen gaixotasunak atzemateko analisiak egitea.

b) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

34. artikulua. LEADER Kudeaketa Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Tokiko ekintza taldeak hautatzeko deialdiko arauak eta haiek garatzeko jokabideak prestatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan.

b) Administrazioaren eta tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza hitzarmenak egitea, baita horiek gauzatzeko behar diren jarduketak ere: kontrolen sistema, laguntza araubideak, prozedurari buruzko eskuliburuak etab.

c) Landa Garapenerako Programaren barnean Tokiko ekintza taldeek kudeatzen dituzten LEADER neurri eta proiektuen jarraipena eta kontrola egitea.

d) Tokiko ekintza taldeekin koordinaturik eta lankidetzan aritzea Landa Garapenerako Programako LEADER neurriak ongi garatzeko behar diren jarduketetan.

e) Zerbitzuko beste unitate batzuekin lankidetzan aritzea Landa Garapenerako Programaren betearazpenari buruzko urteroko txostenak prestatzen.

f) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

3. atala. Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia

35. artikulua. Ingurumenaren Kontrolari Laguntzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Uraren kalitateari buruzko datu baseak mantentzea.

b) Airearen kalitateari buruzko datu baseak mantentzea.

c) Ekoizle txikien eta garraiolarien erregistroak eta hondakin sortzaile eta kudeatzaileen datu baseak mantentzea.

d) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

36. artikulua. Baimenen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen espedienteetako txostenak, kontrola eta tramitazioa.

b) Ingurumena babesteko jarduera sailkatuei buruzko araudiaz aholku teknikoa ematea toki entitateei.

c) Industria jardueren ingurumenaren gaineko eragina deklaratzeko proposamena.

d) Aurreko jarduerekin lotuta dauden alorretan laguntzen eta diru-laguntzen espedienteak tramitatzea.

e) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

37. artikulua. Kontrol Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Industrien isurketak eta emisioak kontrolatzea.

b) Azaleko uren kalitatea kontrolatzeko sareak kudeatzea.

c) Airearen kutsadura zaindu eta kontrolatzeko sarea kudeatzea.

d) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

38. artikulua. Ingurumenaren Integrazioari Laguntzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zerbitzuko zuzendaritzari lagundu eta harekin elkarlanean aritzea.

b) Atal eta bulegoen lan administratiboa antolatzea.

c) Aurrekontuen betetze-mailaren egoera-orriez arduratzea.

d) Zerbitzuaren liburu eta agiriak kudeatu eta zaintzea.

e) Zerbitzuaren jardueren estatistika eta adierazleak lantzea.

f) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

39. artikulua. Ibaietako Obren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ibai bazterrak lehengoratzeko proiektuak kontrolatu eta zuzentzea, bai ubide nagusietan bai uraldietan gainezkabiderako balia daitezkeen ubide berrietan ere.

b) Nafarroako Foru Komunitatean ura bideratzeko lanak eta ibaiak babestekoak kontrolatzea.

c) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

40. artikulua. Ingurumenaren Ebaluazioari Laguntzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Atalari buruzko agirien sarrera-irteerak kontrolatu eta erregistratzea.

b) Ingurumenaren gaineko ukipenak aztertzeko espedienteen tramitazioak, ingurumena zaintzeko programak, ukituriko ingurumena lehengoratzeko proiektuak eta Atalaren argibide eskaerak eta kontratazioak kontrolatu eta erregistratzea.

c) Atalaren agirien artxiboa kontrolatu eta kudeatzea.

d) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

41. artikulua. Ingurumenaren gaineko Eraginaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Planak eta programak estrategikoki ebaluatzea, ingurumenari dagokionez.

b) Ingurumenaren gaineko eragina adierazteko proiektu eta proposamenak ebaluatzea, ingurumenari dagokionez.

c) Ingurumenaren gaineko ukipenak ebaluatzeko prozedurak garatu eta haietan ezarririko neurri zuzentzaileak kontrolatu eta neurri horien jarraipena egitea.

d) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

42. artikulua. Industria Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Hondakinen kudeaketa kontrolatu eta haren jarraipena egitea.

b) Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratuaren jarraipena egitea, ingurumenari dagokionez.

c) Hondakinak kudeatzeko sistema integratuak baimendu eta haien jarraipena egitea.

d) Lurzoru kutsatuak kontrola eta jarraipena.

e) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

43. artikulua. Pirinioetako Eskualdeko Bulegoa.

Bere lurralde eremuan eginkizun hauek beteko ditu:

a) Mendi antolatuak ustiatu eta hobetzeko urteroko planak prestatu eta haien jarraipena egitea.

b) Mendi antolatugabeetan mozketak egiteko baimenak prestatu eta haien jarraipena egitea.

c) Oihangintzako jarduketak prestatu eta proposatzea, hala nola, oihanberritzekoak, oinegiturak, suteei aurrea hartzekoak, etab.

d) Toki entitateek eta partikularrek proposaturiko oihangintzako jarduketen gainean txostenak ematea.

e) Oihanetako zorua ukitzen duten egintza, plan eta proiektuen gainean txostenak ematea.

f) Mendi katalogatuen jarraipena egitea.

g) Nafarroako Oihan Ondareko finkak kudeatzea.

h) Oihanak kudeatzeko planak prestatu eta haien jarraipena egitea eta Natura 2000 Sarean oihangintzaren arlorako aurreikusiriko neurrien gainean txostenak ematea.

i) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

44. artikulua. Kantaurialdeko Bulegoa.

Bere lurralde eremuan eginkizun hauek beteko ditu:

a) Mendi antolatuak ustiatu eta hobetzeko urteroko planak prestatu eta haien jarraipena egitea.

b) Mendi antolatugabeetan mozketak egiteko baimenak prestatu eta haien jarraipena egitea.

c) Oihangintzako jarduketak prestatu eta proposatzea, hala nola, oihanberritzekoak, oinegiturak, suteei aurrea hartzekoak, etab.

d) Toki entitateek eta partikularrek proposaturiko oihangintzako jarduketen gainean txostenak ematea.

e) Oihanetako zorua ukitzen duten egintza, plan eta proiektuen gainean txostenak ematea.

f) Mendi katalogatuen jarraipena egitea.

g) Nafarroako Oihan Ondareko finkak kudeatzea.

h) Oihanak kudeatzeko planak prestatu eta haien jarraipena egitea eta Natura 2000 Sarean oihangintzaren arlorako aurreikusiriko neurrien gainean txostenak ematea.

i) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

45. artikulua. Erdialdeko eta Iruñerriko Bulegoa.

Bere lurralde eremuan eginkizun hauek beteko ditu:

a) Mendi antolatuak ustiatu eta hobetzeko urteroko planak prestatu eta haien jarraipena egitea.

b) Mendi antolatugabeetan mozketak egiteko baimenak prestatu eta haien jarraipena egitea.

c) Oihangintzako jarduketak prestatu eta proposatzea, hala nola, oihanberritzekoak, oinegiturak, suteei aurrea hartzekoak, etab.

d) Toki entitateek eta partikularrek proposaturiko oihangintzako jarduketen gainean txostenak ematea.

e) Oihanetako zorua ukitzen duten egintza, plan eta proiektuen gainean txostenak ematea.

f) Mendi katalogatuen jarraipena egitea.

g) Nafarroako Oihan Ondareko finkak kudeatzea.

h) Oihanak kudeatzeko planak prestatu eta haien jarraipena egitea eta Natura 2000 Sarean oihangintzaren arlorako aurreikusiriko neurrien gainean txostenak ematea.

i) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

46. artikulua. Erriberako Bulegoa.

Bere lurralde eremuan eginkizun hauek beteko ditu:

a) Mendi antolatuak ustiatu eta hobetzeko urteroko planak prestatu eta haien jarraipena egitea.

b) Mendi antolatugabeetan mozketak egiteko baimenak prestatu eta haien jarraipena egitea.

c) Oihangintzako jarduketak prestatu eta proposatzea, hala nola, oihanberritzekoak, oinegiturak, suteei aurrea hartzekoak, etab.

d) Toki entitateek eta partikularrek proposaturiko oihangintzako jarduketen gainean txostenak ematea.

e) Oihanetako zorua ukitzen duten egintza, plan eta proiektuen gainean txostenak ematea.

f) Mendi katalogatuen jarraipena egitea.

g) Nafarroako Oihan Ondareko finkak kudeatzea.

h) Oihanak kudeatzeko planak prestatu eta haien jarraipena egitea eta Natura 2000 Sarean oihangintzaren arlorako aurreikusiriko neurrien gainean txostenak ematea.

i) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

47. artikulua. Oihan Plangintzarako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Oihanak antolatzeko proiektuak gauzatzen eta haien jarraipena egiten laguntzea.

b) Bertizko eta Urbasa eta Andiako natur parkeak kudeatzen eta mantentzen laguntzea.

c) Nafarroako natur monumentuak mantentzea eta haien jarraipena egitea.

d) Oihan ziurtagiriarekin zerikusia duten jarduketak.

e) Oihan ikerketarako eta esperimentuetarako laguntza.

f) Oihanen arloko hezkuntza eta prestakuntza jarduerak abian jartzea.

g) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

48. artikulua. Arrantza Kudeatu eta Animaliak Babesteko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Arrantza debekatzeko aginduen proposamenak prestatzea.

b) Arrain populazioen jarraipena egitea.

c) Arrantzako beste jarduerak kudeatzea.

d) Basa faunako espezieak osasunari dagokionez kontrolatzea.

e) Animaliak Babesteko 7/1994 Foru Legearen ondoriozko jarduketak tramitatzea.

f) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

49. artikulua. Ehiza Kudeatzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ehiza espezieen populazioen jarraipena egitea.

b) Ehiza debekatzeko aginduen proposamenak prestatzea.

c) Ehiza barrutiak eta ehiza antolatzeko planak tramitatu eta haien jarraipena egitea.

d) Ehiztarien azterketa egitea.

e) Ehizarako animaliek eginiko kalteari aurrea hartzeko jarduketak tramitatzea.

f) Ehizako beste jarduerak kudeatzea, Ehizarako Plan Estrategikoa bereziki.

g) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

50. artikulua. Ehiza eta Arrantzarako Laguntzako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ehizari eta arrantzari buruzko agirien sarrerak kontrolatu eta erregistratzea.

b) Ehiza barruti eta ehiza antolatzeko planetako erregistro, artxibo eta datu basea eguneratu eta mantentzea.

c) Ehiza eta arrantzarako batzorde aholku-emaileei buruzko agiriak artxibatu eta erregistratzea.

d) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

51. artikulua. Laguntzak Kudeatzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Mendi publikoetarako oihan arloko laguntzen kudeaketa administratiboa.

b) Partikularrentzako oihan arloko laguntzak kudeatzea.

d) Alorrak oihanberritzeko laguntzak kudeatzea.

e) Nafarroako Landa Garapeneko Planean aurreikusiriko jarduketak koordinatzea, Zerbitzuari badagozkio.

f) Nafarroako Landa Garapeneko Planari loturiko espediente administratiboak kontrolatu eta haien jarraipena egitea.

g) Plan hari loturiko txosten eta estatistikak egitea.

h) Nafarroako Landa Garapeneko Planaren edo Europar Batasuneko beste programa batzuen jarraipenari loturiko eginkizun guztiak.

i) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

52. artikulua. Kontserbaziorako Guneen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako naturguneen sarea eta Natura 2000 sarea kudeatzen laguntzea.

b) Biodibertsitatearen kontserbaziorako interesa duten beste arlo batzuk kudeatzen laguntzea.

c) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

4. atala. Idazkaritza Tekniko Nagusia

53. artikulua. Langileria Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuko langileak ukitzen dituzten aferetan tramitazioa eramatea.

b) Departamentuko Erregistro Orokorraz arduratzea eta erregistro osagarriak koordinatzea.

c) Nekazaritza Ganberarekiko eta Departamentuko eskualdeetako eta arloetako bulegoekiko harremanak koordinatzea.

d) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

54. artikulua. Zerbitzu Orokorren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuaren instalazioen mantentze osoa, aurreneurrizkoa eta zuzentzailea.

b) Segurtasunerako eta laneko arriskuei aurrea hartzeko neurrien ezarpena eta jarraipena.

c) Departamentuari atxikitako finketako beharrei erantzutea.

d) Departamentuaren bulegoetarako bulego-materialen hornidura kudeatu eta kontrolatzea.

e) Posta zerbitzuaz arduratzea.

f) Kopiak egiteko zerbitzua.

e) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

Lehen Xedapen Gehigarria. Lehendik egindako izendapenak.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoetan izan ziren eta foru agindu honetan bulegoetarako ezarritako egituran lehengo izenari eutsi dioten bulegoetako buruen izendapenak berretsi edo sendotzen dira, egin ziren baldintza berberetan, baita Abeltzaintzako Langelen Bulegoko burua eta Hondakinak Kudeatzeko Bulegoko burua ere. Lehen bulegoa aurrerantzean Elikagaien Segurtasuneko Bulegoa izanen da, eta bigarrena, Industria Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen Bulegoa.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Indargabetutako arauak.

Indarrik gabe gelditu dira 33/2003 Foru Agindua, irailaren 1ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko bulegoak ezarri zituena; 2001eko urriaren 21eko Foru Agindua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak emana, Enologia Laborategiaren Arloa sortzen duena, eta, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiari dagokionez, 1087/2003 Foru Agindua, abuztuaren 5ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikoa ezarri zuena bulego mailan.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa