(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

109/2008 Foru Agindua, uztailaren 4koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean hasierako lanbide kualifikaziorako programak arautzen dituena

 

(2008ko 104. NAOn argitaratutako testua, abuztuaren 25ean)

Atarikoa

Espainiako egungo hezkuntza sistema Konstituzioaren balioen arabera eratua dago eta bertan aitortzen diren eskubide eta askatasunen errespetuan oinarritua. Zenbait printzipiotatik abiaturik lortu nahi dituen helburuek zerikusia dute, funtsean, ikasleen nortasunaren, ahalmenen eta gaitasunen garapen osoarekin.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren aitzinsolasean lege horren printzipio nagusiak azaltzen dira: gizonezko zein emakumezko herritar guztiei kalitatezko hezkuntza ematea hezkuntzaren maila guztietan; hezkuntza komunitateko kide guztiak batera lan egitea, kalitatea eta ekitatea uztartuz, ezarritako helburuak lortzeko, eta Europar Batasunak hezkuntzaren arloan hurrengo urteetarako ezarri dituen helburuen aldeko konpromiso irmoa.

Nahitaezko eskolatzea hamasei urteko adinera arte luzatu eta bestelako ikasle taldeak hezkuntza sisteman sartu izanaren ondorioz, oinarrizko hezkuntzako ikasleen kopurua nabarmen handitzeaz gainera, hizkuntza eta kultura askotako ikasle taldeak sortu dira, gaitasun eta jarrera oso desberdinak dituztenak, gainera, eta behar bezala erantzun behar zaio ikasleen heterogeneotasun eta aniztasun horri. Hala, legeak berak dioenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan guztientzako hezkuntzaren printzipioa eta ikasleen aniztasunari erantzuteko arreta batu behar dira. Curriculum aniztasuneko programak eta hasierako lanbide kualifikaziorako programak garatu behar dira, beste neurri batzuen artean, eta arautu egin behar dira hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako laguntza eta bestelako hezkuntza-eskaintza egokituak, derrigorrezko hezkuntzako helburuak lortu ezin dituzten ikasleak gizarteratu eta laneratzeko.

Hori horrela, aipatu legearen 30. artikuluak ezartzen duenez, hezkuntza administrazioek hasierako lanbide kualifikaziorako programak eskaini behar dizkiete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulurik lortzen ez duten ikasleei, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko lehen mailako kualifikazioari dagozkion gaitasunak lor ditzaten, gizartean eta lan munduan ongi sar daitezen eta beren oinarrizko gaitasunak gara ditzaten, ikasketak egiten jarraitu ahal izateko.

Lanbide kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kualifikazioen Katalogo Nazionala sortu du, produkzio sisteman dauden lanbide kualifikazioen gida moduan erabiltzeko, eta gainera 12. artikuluan hauxe dio: administrazio publikoek, pertsona edo talde behartsuak lan merkatuan errazago sar daitezen, hezkuntza eskaintzak egokituko dituzte, eskolan porrot egiten duten gazteen, ezgaitasuna dutenen eta gutxiengo etnikoen berariazko premiei erantzuteko.

Irailaren 5eko 1128/2003 Errege Dekretuak Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala arautzen du, lanbide heziketaren eskaintzak eta produkzio sistemaren eskariak bateratu ahal izateko; mailaka antolatzen du katalogoa, maila bakoitzean behar den lanbide gaitasunarekin zerikusia duten irizpideak eta Europar Batasunaren irizpideak erabiliz, eta lehenbiziko kualifikazio maila identifikatzen du.

Programa hauek aplikatu beharra aipatzen da, halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gutxieneko ikasketak ezartzen dituen abenduaren 29ko 1631/2006 Errege Dekretuaren 14. artikuluan eta hezkuntza sisteman Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 29ko 1538/2006 Errege Dekretuan.

Ekintza ildo horretan, 1982 urteaz geroztik Nafarroan erantzun egokiak eman izan dira eskola mundutik lan mundurako urratsa egiten laguntzeko eskola sistema arautuan ikasketak amaitu ez dituzten ikasle gazteenei. Mota horretako jarduketak izan dira Nafarroako Foru Diputazioak eta hainbat toki administraziok abian jarritako lanbide lantegiak. Arautu gabeko lanbide heziketako programak ziren, lanbide prestakuntza nahi zuten gazte eskolatu gabeentzat antolatuak, eta haien helburu nagusia zen lan munduan berehala sartzea.

Gerora, horrelako beste prestakuntza ekintza batzuk ere garatu dira Nafarroako Foru Komunitatean, lanbide hastapeneko programak deituak, hain zuzen ere. Eskaintza honen bidez Nafarroako gizarteari bermatu egiten zaio gazte guztiak lan munduan sartzeko prestatu ahal izanen direla, beren emaitza akademikoak gorabehera.

Orain arteko ekintza horien haritik datoz hasierako lanbide kualifikaziorako programak. Profesionalizatzaileak dira, eta horrela enplegurako eta geroko kualifikaziorako ateak zabaltzen dizkiete gazteei eta lan bizitzarako sarrera errazten diete.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen ) artikuluak xedatzen duenarekin bat, agindu dut:

Lehena

Hasierako lanbide kualifikaziorako programak arautzea Nafarroako Foru Komunitatean, ondoren azaltzen diren artikuluen bidez.

I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak

1. artikulua. Helburua eta aplikazio eremua.

Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean garatzen diren hasierako lanbide kualifikaziorako programen antolaketarekin eta funtzionamenduarekin zerikusia duten alderdiak arautzea.

2. artikulua. Helburua eta printzipioak.

1.-Hasierako lanbide kualifikaziorako programek helburu hauek dituzte: ikasleei gizartean eta lan munduan sartzeko behar dituzten garapen pertsonala eta gaitasunak lortzen laguntzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko bidea eta bizitza osoan ikasten jarraitzeko aukera ematea, eta herritartasuna ongi baliatzera bultzatzea.

2.-Hasierako lanbide kualifikaziorako programen oinarrian printzipio hauek daude:

a) Kalitatea eta ekitatea. Printzipio horrek aukera berdintasuna, hezkuntza-inklusioa eta bereizkeriarik eza bermatzen ditu eta desberdintasun pertsonal, kultural, ekonomiko eta sozialak konpentsatzen ditu.

b) Eskaintza nahikoa eta egonkorra, ikasleek benetako aukera berdintasuna izan dezaten hezkuntzako, prestakuntzako eta laneratzeko sarreran, prozesuan eta emaitzetan, beren egoera eta inguruabarrak edozein direla ere.

c) Irakaskuntzaren pertsonalizazioa, banakako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen inguruan antolatu behar dena, programaren hasieran ikasleak dituen gaitasunak eta oinarrizko premiak ezagutu eta gero.

d) Modalitate bakoitzeko curriculuma osatzen duten modulu guztietako ikaskuntzen integrazioa, lanbide gaitasunen, trebetasunen eta balioen aldetik hezkuntza osoa sustatzeko, gizarte eta lan ingurune jakin batean.

e) Kulturartekotasuna. Hizkuntza eta kulturen aniztasuna errespetatu eta onartzeko hezkuntza.

f) Hezkuntzaren ardura partekatzea: hezkuntza administrazioak, gizarte zerbitzuak, inguruko komunitatea, enpresak eta ikasleak berak hezkuntzaz arduratzea.

3. artikulua. Programen helburuak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 30.2 artikuluan ezartzen zaien helburuaren arabera, lanbide kualifikaziorako programen bitartez ikasle guztiek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren egungo egiturako lehen mailako kualifikazioari dagozkion lanbide gaitasunak lortu behar dituzte, gizartean eta lan munduan ongi sartzeko aukera izan behar dute eta beren oinarrizko gaitasunak garatu behar dituzte ikasketak egiten jarraitu ahal izateko. Horrez gain, programa hauek ondoko helburuak izanen dituzte:

a) Ikasleen garapena eta heldutasuna erraztea. Horretarako, gazteek lanean eta gizarte eta kultur jardueran modu arduratsuan parte hartzea ahalbidetuko dieten ohiturak eta gaitasunak bereganatu behar dituzte. Gizarte trebetasunak eta autoestimua arreta bereziz landu behar dira.

b) Oinarrizko prestakuntzari dagozkion eta aukeratutako lanbidearekin zerikusia duten gaitasunen garapena ahalbidetzea, gazteak lanbide, kultur eta gizarte jarduerarako prestatzea helburu nagusia dela.

c) Segurtasunez lan egiteko eta laneko arriskuei aurrea hartzeko behar diren ohiturak eta jarrerak erakustea.

d) Lan esperientziak eskaintzea enpresetako praktiken bitartez, lortutako prestakuntzaren eta lanbide gaitasunen arabera.

e) Gazteen laneratzea erraztea, tutoreen laguntza eta banakako gizarte orientabidea, lan orientabidea eta ikasketetarako orientabidea direla medio, arreta berezia emanez haien garapen pertsonalari, ikaskuntzei, lan merkatuen ezagutzari eta lan bilaketa aktiboari.

f) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunen garapena erraztea eta, horrenbestez, titulua lortzeko aukera ematea, bai eta beste ikasketa batzuk egiten jarraitzeko aukera ere, bizitza osoan ikasten segitzeko.

g) Erdi mailako heziketa zikloetako ikasketak egiteko aukera ematea, titulazio horietarako sarrera probaren bitartez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak lortu ez dituzten ikasleei.

4. artikulua. Ikasleak eta sartzeko baldintzak

1.-Programa hauetan sartu ahal izanen dira, oro har, hamasei urtetik gorako eta hogeita batetik beherako adina duten pertsonak (programan hasten diren urteko abenduaren 31 baino lehenago betea), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulurik lortu ez badute.

2.-Salbuespenez, ebaluazio egokiaren ondoren eta bai ikaslea bai guraso edo tutoreak ados egonez gero, adin hori hamabost urtera murriztu ahal izanen da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa egin eta etapa horretan jada behin errepikatu eta hirugarrenera igarotzeko moduan ez dauden ikasleei.

3.-Hezkuntza premia bereziak izan eta oinarrizko eskolatzea ikastetxe arruntetan edo hezkuntza bereziko ikastetxeetan egin duten gazteak ere sartu ahal izanen dira, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 75. artikuluan ezarritakoarekin bat.

4.-Programa hauek egiteko ezinbesteko baldintzak izanen dira aurretik hasierako lanbide kualifikaziorako beste programa bat gainditu gabea izatea eta, kasua bada, indarra duen legerian aniztasunari erantzuteko ezarrita dauden bide arruntak agortuak izatea.

5. artikulua. Modalitateak.

Hasierako lanbide kualifikaziorako programetako ikasleei berariazko erantzunak emateko, haien hezkuntza egoeraren, egoera pertsonalaren eta gizarte egoeraren ondorio diren aldagaiak aintzat hartuz, modalitate hauetako programak eskainiko dira:

A) HLKPen oinarrizko modalitatea. Modalitate honetako gazteak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eskolatuak dira, eta, laneratzeari begira lehen mailako kualifikazioko lanbide gaitasunak eskuratzeaz gainera, konpromisoa hartzen dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzea helburu duten borondatezko moduluak egiteko.

B) Lanbide Lantegien modalitatea Modalitate honek bi antolamendu eredu izanen ditu:

B1) Lanbide lantegi arrunta. Laneratzeari begira lehen mailako kualifikazioko lanbide gaitasunak lortu nahi dituzten gazteentzako eredua da, funtsean. Aldi berean ikasleek beren oinarrizko gaitasunak garatu ahal izanen dituzte errazago gizarteratu eta laneratzeko eta, kasua bada, beste ikasketa batzuk egiteko.

B2) Lanbide lantegi egokitua. Portaeraren nahaste larriak edota eskola/lan ingurunera moldatzeko zailtasun nabarmenak dituzten gazteentzat da, batik bat. Gazteok, laneratzeari begira, lehen mailako kualifikazioari dagozkion lanbide gaitasunak eskuratu ditzakete programaren bidez. Aldi berean ikasleek beren oinarrizko gaitasunak garatu ahal izanen dituzte errazago gizarteratu eta laneratzeko eta, kasua bada, beste ikasketa batzuk egiteko.

C) HLKPen modalitate berezia. Modalitate honetako gazteek hezkuntza premia bereziak dituzte, aldi baterakoak edo iraunkorrak, eta beren ezgaitasunaren ondorioz hezkuntzarako zenbait laguntza eta atentzio behar dituzte. Badute autonomia pertsonal eta sozial nahikoa zenbait lanpostutarako zentzuzko aukerak izateko.

6. artikulua. Programan sartzeko prozedura.

1.-HLKPen oinarrizko modalitatera sartzeko, ikasleek prozedura hau bete behar dute:

a) Ikaslea 16 urtetik gorakoa bada edo inskripzioa egiten duen urteko abenduaren 31 baino lehen adin horretara iristekoa bada:

-Irakasle taldeak ikastetxeko zuzendariari txostena aurkeztuko dio ikaslea HLKPen oinarrizko modalitateko programa batean sar dadila proposatzeko. Txosten horretan aintzat hartuko da neurri hori egokiena izan daitekeela ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lor dezan eta lehen mailako kualifikazioari dagozkion lanbide gaitasunak eskuratu ditzan. Proposamen-txostena foru agindu honen I.1 eranskineko ereduari jarraituz eginen da.

-Zuzendariak ebaluazio psikopedagogikoa egiteko eskatuko dio Orientabide Departamentuari. Ebaluazio horretako txostena foru agindu honen I.2 eranskinean ezarritako ereduaren arabera eginen da eta ikastetxeko zuzendariari aurkeztuko zaio.

-Zuzendariak bi txosten horiek aztertu eta gero, zuzendaritza taldeko kide bat eta tutorea ikaslearekin eta guraso edo legezko tutoreekin bilduko dira, ikaslea HLKPen oinarrizko modalitateko programa batean sartzea komeni dela adierazteko. Ikasleak idazki bat sinatu beharko du, I.3 eranskineko ereduaren arabera egina. Bertan konpromisoa hartuko du HLKPen oinarrizko modalitateko programa osatzen duten borondatezko moduluak egiteko.

-Zuzendariak proposamena bidaliko dio, I.4 eranskineko ereduaren arabera egina, ikastetxeko ikuskatzaileari. Proposamena aztertu ondoren, ikastetxeari adieraziko zaio hura onartzen den ala ez.

b) Ikasleak 15 urte baditu edo inskripzioa egiten duen urteko abenduaren 31 baino lehen adin horretara iristekoa bada:

-Kurtsoko bigarren ebaluazioa amaitutakoan, tutoreak, irakasle taldearen proposamenari jarraituz, honako ikasle hauek HLKPen oinarrizko modalitateko programa batean sartzeko txosten-proposamena eginen du: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa edo curriculum egokituko programa bat egin, Bigarren Hezkuntzan behin errepikatuta eta etapa horretan aniztasunari erantzuteko ezarritako neurri guztiak agortuta, hirugarrenera igarotzeko modurik ez eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulurik gabe geratzeko arrisku nabarmena dutenak. Txosten horretan aintzat hartuko da neurri hori egokiena dela ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lor dezan eta lehen mailako kualifikazioari dagozkion lanbide gaitasunak eskuratu ditzan.Proposamen-txostena, foru agindu honen II.1 eranskineko ereduari jarraituz egina, ikastetxeko zuzendariari aurkeztuko zaio.

-Zuzendariak ebaluazio psikopedagogikoa egiteko eskatuko dio Orientabide Departamentuari, ikaslea proposatzen den neurrirako egokia ote den zehazteko. Ebaluazioak atal hauek izanen ditu gutxienez:

-Ikaslearen eskola historiala eta aurretik hartutako neurriak.

-Etapako arloetan lortu duen curriculum maila.

-Ikasteko gaitasunean eragina izan dezaketen ezaugarri pertsonalak.

-Eskola, gizarte eta familia inguruneen ezaugarriak, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eragina izan dezaketenak.

Ebaluazio horretako txostena foru agindu honen I.2 eranskinean ezarritako ereduaren arabera eginen da eta ikastetxeko zuzendariari aurkeztuko zaio.

-Zuzendariak bi txosten horiek aztertu eta gero, zuzendaritza taldeko kide bat eta tutorea ikaslearekin eta guraso edo legezko tutoreekin bilduko dira, ikaslea HLKPen oinarrizko modalitateko programa batean sartzea komeni dela adierazteko.

-Programan sartzeko proposamena onar dadin, ikasleak eta haren guraso edo legezko ordezkariek horretarako konpromisoa hartu beharko dute, foru agindu honen II.3 eranskineko ereduari jarraituz egindako idazkian, eta hor, halaber, HLKPen oinarrizko modalitatea osatzen duten borondatezko moduluak egiteko konpromisoa ere jaso behar da.

-Proposatzen den HLKPen oinarrizko modalitateko programa ikaslearen ikastetxean ematen bada, zuzendariak II.4 eranskineko ereduaren arabera egindako proposamena bidaliko dio ikastetxeko ikuskatzaileari, azter dezan eta ikastetxeari jakinaraz diezaion onartzen duen ala ez.

-Ikaslearen ikastetxeak une horretan HLKPen oinarrizko modalitateko programarik ez badu, zuzendariak II.5 eranskineko ereduaren arabera egindako proposamena bidaliko die ikastetxeko ikuskatzaileari eta Eskolatze Batzordeari, batera aztertu eta onartzen duten ala ez jakinaraz dezaten.

2.-Lanbide lantegien modalitatera sartzeko, ikasleek prozedura hau bete behar dute:

-Ikasleak ikastetxeko zuzendariari eskatuko dio lanbide lantegi batean sartzeko proposamen-txostena.

-Zuzendariak proposamen-txosten hori eginen du, foru agindu honen III.1 eranskineko ereduari jarraituz. Eskatzaileak zein kurtso egin duen eta zein maila lortu duen azalduko da txostenean, bai eta lanbide lantegietarako orientabide psikopedagogikoa ere.

-Ikastetxeko zuzendariak proposamen-txosten hori ikastetxeko ikuskatzaileari igorriko dio, eta ikuskatzaileak, proposamena aztertu ondoren, oniritzia emanen du ikaslea modalitate horretako programa batean sar dadin.

-Programan sartu aurreko ikasturtean eskolatu gabe egon bada, ikasleak matrikulaturik egon zen azken ikastetxeko zuzendariari eskatu beharko dio egindako azken kurtsoaren ikasketa ziurtagiria, foru agindu honen III.2 eranskinean ezarritako ereduaren arabera egina.

3.-Ikasleak HLKPen modalitate berezian sartzeko prozedura NHBBZren esku-hartzearen bidez ezarritakoa izanen da.

4.-Prozedurak garaiz bukatu behar dira, ikasleak ikasturtearen hasieran sar daitezen programetan.

II. KAPITULUA. Programen diseinua eta antolaketa

7. artikulua. Ikasketen antolaketa hasierako lanbide kualifikaziorako programetan.

Hasierako lanbide kualifikaziorako programetako ikasketak bi motatako moduluetan antolatuko dira:

a) Nahitaezko moduluak. Honela sailkatuko dira:

-Lanbide moduluak. Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko lehen mailako kualifikazioei dagozkien gaitasun unitateak dituzte.

-Oinarrizko moduluak. Oinarrizko gaitasun orokorrak handitzeko eta hezkuntza sistematik lan mundurako urratsa errazteko dira.

b) Borondatezko moduluak. HLKPen oinarrizko modalitateko moduluak dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzea xede dutenak, eta ez dira nahitaezkoak ikasleentzat, 16 urtetik beherakoentzat izan ezik.

8. artikulua. HLKPen oinarrizko modalitatearen hezkuntza-egitura eta antolaketa

1.-HLKPen oinarrizko modalitatearen xedeak dira lehen mailako kualifikazioari dagozkion lanbide gaitasunak lortzea eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzea. Modalitate horrek ondoko moduluak ditu:

a) -Lanbide moduluak.

-Lanbide modulu bat edo gehiago, lehen mailako lanbide kualifikazioei dagozkien gaitasun unitateei lotuak. Asteko orduak hamabost izanen dira.

-Praktikak enpresa batean, aukerakoak. Programaren azken hiruhilekoan eginen da, eta 150 ordu iraunen du.

b) Oinarrizko/borondatezko moduluak. Haien edukiek zerikusia izanen dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasgaiekin. Modulu hauek astean hamabost ordu izanen dituzte.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gutxieneko ikasketak ezartzen dituen abenduaren 29ko 1631/2006 Errege Dekretuaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, modulu hauek ondoko esparruetan garatuko dira:

-Komunikazio esparrua. Lau ordu astean

-Gizarte esparrua. Bi ordu astean.

-Zientzia eta teknologia esparrua. Sei ordu astean.

-Lanerako eta enplegurako orientabidea. Ordubete astean.

-Osaera libreko modulu bat edo bi. Bi ordu astean. Hauen artean aukeratzeko:

-Taldeko tutoretza, lehentasunezkoa; eta

-Gaztelania bigarren hezkuntza gisa.

-Gorputz jarduera eta kirola.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera indartzea.

-Osasunerako hezkuntza indartzea.

2.-Modalitate honek ikasturte bat edo bi iraunen du

3.-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edota Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxe publiko eta itunduetan garatuko dira.

9. artikulua. Lanbide lantegien modalitatearen hezkuntza-egitura eta antolaketa.

1.-Lanbide lantegien modalitateak gazteak gizarteratu eta laneratzea du helburu nagusia. Honako modulu hauek biltzen ditu:

a) -Lanbide moduluak.

-Modulu bat edo gehiago, lehen mailako lanbide kualifikazioei dagozkien gaitasun unitateei lotuak. Zenbait programatan horiek handitu ahal izanen dira, lehen mailako kualifikazioei ez dagozkien lanbide moduluak gehituz. Astean hamabost ordukoa izanen da eredu arrunta eta hemezortzi ordukoa eredu egokitua.

-Praktikak enpresa batean, aukerakoak. Programaren azken hiruhilekoan eginen da, eta 150-200 ordu iraunen du.

b) -Oinarrizko moduluak. modulu hauen edukiek zerikusia izanen dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako irakasgaiekin eta aurreko letran aipatutako lanbide moduluen garapenak sortzen dituen beharrekin. Asteko orduen kopurua zazpi eta erditik hamabostera bitartekoa izanen da.

Oinarrizko modulu hauek ondoko esparruetan garatuko dira:

-Komunikazio esparrua. Astean bi ordutik lau ordura bitartean.

-Gizarte esparrua. Astean ordubetetik bi ordura bitartean.

-Zientzia eta teknologia esparrua. Astean hiru ordutik sei ordura bitartean.

-Lanerako eta enplegurako orientabidea. Astean hiru ordu laurdenetik ordu eta erdira bitartean.

-Osaera libreko modulu bat edo bi. Astean hiru ordu laurdenetik ordu eta erdira bitartean. Hauen artean aukeratzeko:

-Taldeko tutoretza, lehentasunezkoa; eta

-Gaztelania bigarren hezkuntza gisa.

-Gorputz jarduera eta kirola.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera indartzea.

-Osasunerako hezkuntza indartzea.

2.-Modalitate honek ikasturte bat edo bi iraunen du.

3.-Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxe publiko eta itunduetan garatuko dira, bai eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetan ere, behar den baimena eta gazteak gizarteratu eta laneratzeko arloan esperientzia onartua badute.

10. artikulua. HLKPen modalitate bereziaren hezkuntza-egitura eta antolaketa.

1.-HLKPen modalitate bereziaren helburu nagusia da beren ezgaitasunaren ondorioz hezkuntzarako zenbait laguntza eta atentzio behar dituzten gazteak gizarteratu eta laneratzea.

a) Lanbide moduluak.

-Modulu bat edo gehiago, lehen mailako lanbide kualifikazioei dagozkien gaitasun unitateei lotuak. Zenbait programatan, ikasleen berariazko premiei egokitutako lanbide moduluak sartu ahal izanen dira. Asteko orduak hamabost izanen dira.

-Praktikak enpresa batean, aukerakoak. Programaren azken bi ikasturteetan garatu ahal izanen dira, eta 150-200 ordu iraunen dute.

b) Oinarrizko moduluak: modulu hauen edukiek zerikusia izanen dute Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasgaiekin, aurreko letran aipatutako lanbide moduluen garapenak sortzen dituen beharrekin eta ikasleen berariazko premietarako egokiak diren beste eduki batzuekin. Asteko orduak hamabost izanen dira.

Oinarrizko modulu hauek ondoko esparruetan garatuko dira:

-Komunikazio esparrua. Lau ordu astean.

-Gizarte esparrua. Hiru ordu astean.

-Zientzia eta teknologia esparrua. Bost ordu astean.

-Lanerako eta enplegurako orientabidea. Ordubete astean.

-Osaera libreko modulu bat edo bi. Bi ordu astean, hauen artean aukeratzeko:

-Taldeko tutoretza, lehentasunezkoa; eta

-Gaztelania bigarren hezkuntza gisa.

-Gorputz jarduera eta kirola.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera indartzea.

-Osasunerako hezkuntza indartzea.

2.-Modalitate honek hiru ikasturte iraunen du, eta lau ikasturtera luza daiteke 21 urtetik beherako ikasleentzat, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 74.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.-Ikastetxe publiko eta itundutako ikastetxe arruntetan garatuko dira, bai eta hezkuntza bereziko ikastetxeetan ere.

11. artikulua. Taldeak eratzea.

Oro har, taldeko ikasle ratioa honakoa izanen da:

a) HLKPen oinarrizko modalitatean eta lanbide lantegi arruntetan, gutxienez sei ikasle eta gehienez hamabi.

b) Lanbide lantegi egokituetan eta HLKPen modalitate berezian, gutxienez bost ikasle eta gehienez hamar.

12. artikulua. Irakaslana eta irakasleak.

1.-Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 95. artikuluan ezarritakoarekin bat, lanbide moduluetan irakasle aritu ahal izateko beharrezkoak izanen dira lanbide heziketarako eskatzen diren titulazioa eta prestakuntza.

2.-Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 93. artikuluan ezarritakoarekin bat, oinarrizko moduluetan irakasle aritu ahal izateko beharrezkoak izanen dira Lehen Hezkuntzarako eskatzen diren titulazioa eta prestakuntza. Halaber, borondatezko moduluetan aritzeko legezko gaitasuna duten irakasleak oinarrizko modulu hauetan ere aritu ahal izanen dira.

3.-Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 94. artikuluan ezarritakoarekin bat, borondatezko moduluetan irakasle aritu ahal izateko beharrezkoak izanen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako eskatzen diren titulazioa eta prestakuntza.

4.-Foru agindu honek arautzen dituen hasierako lanbide kualifikaziorako programetan irakasle talde bana eratuko da. Kideetako batek koordinatuko du taldea, eta oro har ikasle taldearen tutorea ere izanen da, programazioaren, horren garapenaren eta balorazioaren arduraduna. Hezkuntza talde horiek ondoko eginkizunak izanen dituzte:

a) Urteko programazioa edo programazio didaktikoa egitea, ezarritako curriculumetik abiatuta.

b) Irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa garatzea eta horren jarraipena egitea.

c) Ikasleen ebaluazioa egitea.

d) Amaierako memoria egitea.

13. artikulua. Erakundeen lankidetza.

Hasierako lanbide kualifikaziorako programak abiatu eta garatzeko, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zilegi izanen du lankidetza akordioak egitea Gobernuko gainerako departamentuekin eta beste erakunde, entitate eta irabazi-asmorik gabeko elkarteekin, gazteak gizarteratu eta laneratzearen arloan esperientzia egiaztatua baldin badute.

14. artikulua. Hasierako lanbide kualifikaziorako programak emateko baimena

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari dagokio hasierako lanbide kualifikaziorako programen modalitate guztien eskaintza planifikatzea eta halako programak emateko baimenak ematea. Baimena urtero emanen da, eta programa hauen eskaintza nahikoa, kalitatezkoa eta egonkorra izatea bermatuko du.

III. KAPITULUA. Alderdi pedagogikoak

15. artikulua. Hezkuntza proiektua

1.-Hasierako lanbide kualifikaziorako programak ematen dituzten ikastetxeek, beren autonomia erabiliz, ikastetxeko hezkuntza proiektua egin beharko dute, eta bertan kontuan hartuko dituzte ondoko alderdiak:

a) Hezkuntza printzipioak, balioak, helburuak eta lehentasunezko jarduerak.

b) Ematen diren programen antolaketa, haien curriculuma.

c) Programazio didaktikoak.

d) Ikasleei banakako laguntza emateko neurriak.

e) Ikastetxeko tutoretza plana.

2.-Ikastetxe arruntek ikastetxeko hezkuntza proiektuan sartuko dute hasierako lanbide kualifikaziorako programen curriculum proiektua. Ikasketa hauek emateko baimena duten erakundeek, berriz, Hezkuntza Departamentuko Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari igorriko diote, ezartzen den egunean.

16. artikulua. Curriculuma.

1.-Curriculuma deritzo ikasketa bakoitzak bereak dituen helburu, oinarrizko gaitasun, eduki, metodo pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari.

2.-Hezkuntza Departamentuak ezarriko ditu hasierako lanbide kualifikaziorako programetako nahitaezko moduluen curriculumak, lanbide moduluenak, oinarrizko moduluenak eta borondatezko moduluenak. Ikastetxeek osaera libreko moduluen curriculumak diseinatu ahalko dituzte, eta curriculum horiek Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko dute.

3.-HLKP berezien modalitateko programek curriculumaren egokitzapen garrantzitsuak izanen dituzte, ikasketak ikasleen ezaugarri, premia eta gaitasunei egokitzeko.

4.-Hezkuntza Departamentuak enpresetako praktiken funtzionamendua arautuko du hasierako lanbide kualifikaziorako programetan ari diren ikasleentzat.

5.-Enpresetako praktiken modulua ez da nahitaezkoa izanen. Programa bakoitzeko irakasle taldeak erabakiko du ikasleek parte hartuko duten ala ez, lortu dituzten lanbide gaitasunak eta programan izan duten errendimendua eta agertu duten jarrera orokorra kontuan harturik. Enpresetako praktiken modulua egiten ez duten ikasleek ikastetxeko irakasjardueretan jarraituko dute ikasturtea bukatu arte.

17. artikulua. Programazio didaktikoak.

1.-Programazio didaktikoetan curriculuma zehaztu egiten da. Hasierako lanbide kualifikaziorako programa ematen duen irakasle taldeari dagokio haiek egitea.

2.-Programazio didaktikoek osagai hauek izanen dituzte:

a) Helburuak, gaitasunei edo ikaskuntzaren emaitzei dagokienez

b) Edukiak.

c) Ikas-irakaskuntzaren jarduerak.

d) Metodologia eta baliabide didaktikoak

e) Ebaluatzeko prozedurak eta irizpideak.

f) Enpresetako praktiketako prestakuntza plana

3.-Programazio didaktikoetako helburuak, lehentasunez, lagungarriak izanen dira ikasleek oinarrizko gaitasunak lor ditzaten beren bizitza pertsonaleko eta lan bizitzako interes, motibazio eta beharrekin zerikusia duten erabakiak hartu eta arazoak ebazteko, eta haien oreka afektibo eta soziala sustatuko dute, beren buruaz iritzi zuzena eta positiboa izatetik abiatuta.

18. artikulua. Tutoretza. Laguntza psikopedagogiko eta soziala.

1.-Programa ematen duen irakasle taldeko kide guztiek parte hartuko dute ikasleen tutoretza eta orientazio lanetan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoan zehar. Hala ere, taldeko tutoretzako jardueren modulu bat ezarri ahalko da, ikastetxeak proposaturiko osaera libreko modulu gisa, eta jarduera horien xedea programako helburuak lortzea izanen da.

2.-Ikasle talde bakoitzak tutore bat izanen du, tutoretzari dagozkion eginkizunak beteko dituena ikasleekin, guraso edo legezko tutoreekin, programako irakasle taldearekin eta ikastetxearekin berarekin.

3.-Tutoretza planak ikastetxeko bizikidetza hobetzeko neurriak bilduko ditu.

4.-Ikasleren baten edo ikasle taldearen beharrak direla-eta, ikastetxeak eskatu ahalko du esku-hartze psikopedagogikoan, gizarte lanean, osasunean eta abarretan adituek esku har dezatela.

19. artikulua. Printzipio metodologikoak.

1.-Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak banakakoa izan behar du, eta ikasleen behar eta ezaugarrietarako egokia. Horretarako, tutoreak, irakasle taldearekin batera, banakako prestakuntza planak diseinatuko ditu.

2.-Banakako prestakuntza planak programako moduluetako curriculuma ikasle bakoitzari egokituko dio, eta hezkuntza taldeak partekatutako tutoretza lana izanen du ardatz.

3.-Banakako prestakuntza planean bilduko dira ikasleak programan ziurtagiria lortzeko lehentasunez garatu beharko dituen oinarrizko gaitasunak, eta kontuan hartuko dira ikasleak dituen gaitasunak, interesak eta oinarrizko beharrak, behin ikasturte hasierako ebaluazioa eta jatorrizko ikastetxeak, familiak eta abarrekoek emandako beste datu jakingarri batzuk aztertu ondoren.

4.-Oinarrizko moduluetan metodologia egokitua erabiliko da, tarte handia eginez jarduera praktikoei eta lanbide moduluen edukiekin zerikusia duten problemen ebazpenari, modulu horiek izanen baitira estrategia metodologikoaren ardatz.

5.-Ikasleen konpromisoa lortzeko ahalegina eginen da, beren heziketa pertsonalaren eta lanbide prestakuntzaren prozesuaz jabetu eta arduratu daitezen.

6.-Ikasleengan bertute hauek sustatuko dira: ekimena, autonomia, beren buruarekiko konfiantza, ahaleginaren balioa eta lanean saiatua izatea.

7.-Teknologia berriak funtsezko tresna pedagogikoak izanen dira ikasle hauek motibatu eta gaitzeko.

8.-Programazio didaktikoetan bildu beharko da oinarrizko moduluen eta borondatezko moduluen arteko koordinazio metodologikoa HLKPen oinarrizko modalitatean.

20. artikulua. 7.-Baliabide didaktikoak. espazioak eta ekipamenduak.

Hasierako lanbide kualifikaziorako programetako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak garatzeko behar diren gutxieneko espazio eta ekipamenduak Hezkuntza Departamentuak zehaztuko ditu, dagozkien curriculumekin batera.

21. artikulua. Ebaluazioa eta ebaluaziorako agiriak

1.-Ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioa banakakoa, etengabea eta hezitzailea izanen da. Ebaluazioan erreferentzia hauek erabiliko dira: ikaslearen hasierako egoera, programa hasi aurretik ikastetxeak egindako ebaluazio psikopedagogikoaren emaitzen gaineko txostenean azaltzen dena; curriculumean ezarritako ebaluazio irizpideak, eta programazio didaktikoetan hezkuntza taldeak sartutako irizpideak.

Modalitate bakoitzean, hura osatzen duten modulu guztiak ebaluatuko dira, osaera librekoak barne, eta esparruak ere bai, moduluak esparrutan banatuta dauden kasuetan.

Ebaluazioaren emaitzak honela adieraziko dira: gutxiegi (G), nahikoa (N), ongi (O), oso ongi (OO) eta bikain (B). Zenbakizko kalifikazioa ere emanen da, 1etik 10era bitartekoa, hamarrenik gabe, eta positibotzat joko dira 5eko kalifikazioa eta hortik gorakoak. Baliokidetasun hauek aplikatuko dira.

Gutxiegi: 1, 2, 3 edo 4.

Nahikoa: 5.

Ongi: 6.

Oso ongi: 7 edo 8.

Bikain: 9 edo 10.

Oinarrizko moduluen eta borondatezkoen guztizko kalifikazioa lortzeko, haien esparru eta prestakuntza modulu guztien batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da. Kalkulu hori egin dadin beharrezkoa izanen da horietan guztietan kalifikazio positiboa lortu izana.

Lanbide moduluen guztizko kalifikazioa lortzeko, haien prestakuntza modulu guztien batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da. Kalkulu hori egin dadin beharrezkoa izanen da horietan guztietan kalifikazio positiboa lortu izana.

Enpresa batean praktiken modulua egiten bada, bereiz ebaluatuko da, gai edo ez-gai kalifikazioa emanez. Hori ez da kontuan hartuko lanbide moduluen multzoko batez bestekoa kalkulatzeko.

2.-Gutxienez hiru ebaluazio saio eginen dira programako ikasturte bakoitzean. Haien emaitzen berri emanen zaie ikasleari eta, kasua bada, haren familiari edo legezko tutoreari, ezarritako helburuak zenbateraino lortu diren jakin dezaten. Informazio horretan garrantzia emanen zaie programen helburuarekin bat datozen jarrera eta portaerei.

3.-Ebaluazio prozesuaren berri emateko banakako hiru txosten mota eginen dira: hasierakoa, etengabekoa eta programaren amaierakoa. Hurrenez hurren, ikasleak programan sartzerakoan zuen egoera, programan zehar egin duen aurrerabidea eta amaierako balorazioa azalduko dira txosten horietan, berariaz ezartzen diren ereduei jarraituz.

4.-Amaierako ebaluazioa hezkuntza talde osoaren ardura izanen da. Hasierako lanbide kualifikaziorako programa gainditzeko, ebaluazio positiboa lortu behar da programa osatzen duten modulu guztietan, lanbide moduluetan, oinarrizkoetan zein borondatezkoetan. HLKPen oinarrizko modalitateko programetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzeari buruzko erabakiak hezkuntza taldeko kideen artean hartuko dira, etapako oinarrizko gaitasunak eta helburuak noraino lortu diren kontuan harturik.

5.-Azken ebaluazioaren aktak izanen dira ebaluazio agiri ofizialak.

6.-Ikasturte bat baino gehiago irauten duten hasierako lanbide kualifikaziorako programetan matrikulatutako ikasleak automatikoki igaroko dira hurrengo kurtsora, beren banakako prestakuntza planari jarraituz. Programa amaitutakoan, ezarritako helburu guztiak lortu ez dituzten ikasleek, programako hezkuntza taldearen proposamenez eta Nafarroako Eskolatze Batzordearen baimenarekin, beste ikasturte bat egin ahal izanen dute programan.

22. artikulua. Ikasketa eta lanbide ziurtagiria.

1.-HLKPen oinarrizko modalitateko ikasleek borondatezko moduluak gaindituz gero Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortuko dute, betiere programako lanbide moduluak eta oinarrizko moduluak ere gaindituak badituzte.

2.-HLKPen oinarrizko modalitateko, lanbide lantegi arruntetako eta lanbide lantegi egokituetako ikasleek, programako lanbide moduluak eta oinarrizkoak gaindituz gero, Hezkuntza Departamentuak emandako ikasketa ziurtagiria lortuko dute. Bertan berariaz agertuko dira hasierako lanbide kualifikaziorako programa osatzen duten lanbide moduluak eta gaitasun unitateekin duten korrespondentzia.

3.-Ziurtagiri hori dutenek, halaber, Lan arloko Administrazioari dagozkien lanbide ziurtagiriak eskatu ahal izanen dizkiote.

4.-HLKPen modalitate bereziko ikasleek, programa gaindituz gero, modalitaterako egin diren curriculum egokitzapenen araberako ikasketa ziurtagiria eskuratuko dute. Gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluren bat gainditzen badute, dagokien lanbide ziurtagiria eskatzeko eskubidea izanen dute.

5.-Edozein modalitatetan, programa osatzen duten modulu guztiak gainditzen ez dituzten ikasleek, eskatuz gero, agiri bat lortuko dute non gainditutako moduluak bakarrik agertuko baitira.

6.-Hezkuntza Departamentuak salbuespenak ezarriko ditu erdi mailako heziketa zikloetarako sarrera probetan, hasierako lanbide kualifikaziorako programaren bat gainditu duten ikasleentzat.

23. artikulua. Programaren amaierako memoria.

1.-Programa amaitutakoan hezkuntza taldeak amaierako memoria eginen du, hasierako programazio didaktikoarekin lotua, gutxienez hurrengo atalak bilduko dituena:

a) Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren emaitzak; ikasleen aurrerabideari buruzko txosten orokorra eta emaitzen balorazioa.

b) Ikasleen datu estatistikoak.

c) Erabilitako langileak, baliabide materialak eta baliabide komunitarioak.

d) Gizarteratzea eta laneratzea, eta, kasua bada, ikasketa arautuetan berriro sartzea.

e) Familien parte-hartzea, eta jakingarritzat jotzen diren beste datu batzuk.

f) Programaren balorazio orokorra.

g) Zailtasun eta beharren identifikazioa eta hobetzeko proposamenak.

2.-Programaren amaierako memoria hori ikastetxeek Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari gainbegiratzeko bidaltzen diotenaren atal izanen da. Erakunde baimenduek programaren amaierako memoria zuzenean bidaliko diote aipatu zerbitzuari.

IV. KAPITULUA. Ikasleen eskubideak eta betebeharrak

24. artikulua. Ikasleen eskubideak eta betebeharrak

Hasierako lanbide kualifikaziorako programetako ikasleen eskubide eta betebeharrei dagokienez, funts publikoekin ordaindutako ikastetxe edo erakundeei, araudi honetan eta beren barne araudietan arautu gabeko orotan, ikasleen eskubide eta betebeharrei buruz indarra duen araudia aplikatuko zaie.

Xedapen Gehigarri Bakarra. Hasierako lanbide kualifikaziorako programen garapena gainbegiratzea.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari dagokio hasierako lanbide kualifikaziorako programen garapena gainbegiratzea, bereziki ikasleak onartzeko prozedurari dagokionez. Ikasleak programetan inskribatzeko baimena emanen du, araudiak hala ezartzen duen kasuetan.

Xedapen Iragankor Bakarra. Hasierako lanbide kualifikaziorako oinarrizko modalitateko programen ezarpena.

2008-2009 ikasturtetik hasita progresiboki ezarriko dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen hasierako lanbide kualifikaziorako programak.

Azken Xedapenetan Lehena. Arauak garatzeko ahalmena ematea.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio behar diren ebazpenak eta jarraibideak eman ditzan foru agindu honetan xedatutakoa garatzeko.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Bigarrena

Foru agindu honen eta eranskinen berri ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialari, argitaratzeko.

Hirugarrena

Foru agindu hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalari eta Hezkuntza Premia Berezien Atalari.

HASIERAKO LANBIDE KUALIFIKAZIORAKO PROGRAMETAN SARTZEA

Oinarrizko modalitatea

I.1 ERANSKINA. 16 urtetik gorako ikasleak sartzeko proposamen-txostena

IKASLEAREN DATU PERTSONALAK

Izen-abizenak:

Jaioteguna: NANa:

Helbidea: , Posta kodea:

Herria: Telefonoa

IKASLEAREN DATU AKADEMIKOAK

Ikastetxe honetan matrikulatua:

Egindako kurtso edo programa:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:

Maila errepikatu du? [ ] BAI [ ] EZ

Hala, bada. Zein maila? DBHko 1.a 2.a 3.a 4.a

(Zirkulu batez inguratu)

Kurtso batean edo gehiagotan gainditu gabe dituen irakasgaiak:

Aipatu ikaslearen ebaluazio prozesuaren ardura izan duen irakasle taldeak haren ikaskuntza baloratu du, kontuan izanik lortutako oinarrizko gaitasunak eta hezkuntza helburuak, haren gaitasunak eta egindako lana eta ahalegina, eta uste du ikasle hori hasierako lanbide kualifikaziorako programa batean sartzea, oinarrizko modalitatean, neurririk egokiena izan daitekeela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortuko duela bermatzeko, bai eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide gaitasunak lortzeko ere, laneratzeko aukera izan dezan.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Ikus-onetsia, zuzendaria.

Hezkuntza taldea. Ikaslearen tutorea

I.2 ERANSKINA. Txosten psikopedagogikoa 16 urtetik gorako ikasleentzat

IKASLEAREN DATU PERTSONALAK

Izen-abizenak:

Jaioteguna: NANa:

Helbidea: , Posta kodea:

Herria: Telefonoa

DBH-KO ESKOLATZE DATUAK

(1) Kurtsoa errepikatzea, curriculum egokituko programa. Curriculum aniztasuna, beste batzuk (adierazi zein)

GARAPEN PERTSONALA ETA HEZKUNTZA

(Ikaslea HLKPan sartzeko garrantzia duen informazioa jarri: motibazioa, interesak, lanerako eta ikasteko lehentasunak eta igurikapenak, gizarte egokitzapena eta harremanak, lan ohiturak, autokontzeptua/autoestimua, eta beste datu jakingarri batzuk)

FAMILIARI ETA GIZARTE INGURUNEARI BURUZKO DATUAK

(Ikaslea HLKPan sartzeko garrantzia duten datuak jarri: familiak eta gizarte inguruneak ikaslearen garapenean duten eragina eta prestakuntza-hezkuntza prozesurako garrantzia duten datu guztiak)

HASIERAKO LANBIDE KUALIFIKAZIORAKO PROGRAMAN SARTZEKO PROPOSAMENA

Programaren modalitatea:

[ ] HLKP. Oinarrizkoa

[ ] Lanbide lantegiak. Arrunta

[ ] Lanbide lantegiak. Egokitua

[ ] HLKP. Berezia

Programak (lehentasun ordena)

1.a

2.a

3.a

(Ikus Hezkuntza Departamentuaren eskaintza)

TXOSTENA EMATEA

Ikastetxe honetako Orientabide Departamentua:

Txostena eman duen pertsona:

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Sinadura:

Ikastetxeko zuzendaria

I.3 ERANSKINA. Borondatezko moduluak egiteko konpromisoa. 16 urtetik gorako ikasleak

KONPROMISOA

Ikaslea

NANa:.................................

Jaioteguna:

......................... ikasleak, ....... NANa duenak, ...(e)ko ........ aren .... (e)an jaioak, adierazten du prest dagoela hasierako lanbide kualifikaziorako programa batean sartzeko, oinarrizko modalitatean, eta konpromisoa hartzen du modalitate horretako curriculumeko borondatezko moduluak eginen dituela, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzeko, eta eskoletara joanen dela eta jarrera positiboa izanen duela.

Eta horrela jasota gera dadin, agiri hau sinatzen dute

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

I.4 ERANSKINA. Sartzeko azken proposamena. 16 urtetik gorako ikasleak

IKASLEAREN DATU PERTSONALAK

Izen-abizenak:

Jaioteguna: NANa:

Helbidea:

Herria: Posta kodea:

Telefonoak:

Ikasturtea: Egindako kurtso edo programa:

Eskolatzeko ikastetxea:

Ikastetxeko zuzendariak, hezkuntza taldeak eta Orientabide Departamentuak, Nafarroan hasierako lanbide kualifikaziorako programak arautzen dituen ebazpenean ezarritako prozedura bete ondoren, aipatu ikaslea honako programan/modalitatean sartzea proposatzen dute:

Proposamen honi agiri hauen kopia erantsi zaio:

-Hezkuntza taldearen proposamen-txostena

-Orientabide Departamentuaren txosten psikopedagogikoa

-Ikaslearen konpromiso pertsonala.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Ikastetxeko ikuskatzailearen oniritzia

Zuzendaria

Ikastetxeko ikuskatzailea:

II.1 ERANSKINA. 15 urtetik gorako ikasleak sartzeko proposamen-txostena

IKASLEAREN DATU PERTSONALAK

Izen-abizenak:

Jaioteguna: NANa:

Helbidea: , Posta kodea:

Herria: Telefonoa

IKASLEAREN DATU AKADEMIKOAK

Ikastetxe honetan matrikulatua:

Egindako kurtso edo programa:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:

Maila errepikatu du? [ ] BAI [ ] EZ

Hala, bada. Zein maila? DBHko 1.a 2.a 3.a 4.a

(Zirkulu batez inguratu)

Kurtso batean edo gehiagotan gainditu gabe dituen irakasgaiak:

Irakasle taldeak goian aipatutako ikaslearen ikaskuntza prozesuari buruzko informazioa aztertu du, behaketa sistematikoaren, lanen balorazioaren eta berariazko proben bidez bildua, eta hau uste du:

1. Ikasle horrek zailtasun handiak izanen dituela etapako oinarrizko gaitasunak eta helburuak lortzeko, hala talde arrunt batean nola curriculum aniztasunean.

Erabakiaren oinarri diren zailtasun pedagogikoak eta jarreraren ingurukoak, labur azaldurik:

2. Ikaslearen interesa eta motibazioa nahikoak direla hasierako lanbide kualifikaziorako programa batean, oinarrizko modalitatean, etapako oinarrizko gaitasunak garatu eta helburuak lortu ahal izateko eta, horrenbestez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko.

Horregatik guztiagatik, irakasle taldeak, ...(e)ko ........ aren ....(e)an egindako bilkuran, ikasle hori hasierako lanbide kualifikaziorako oinarrizko modalitateko programa batean sar dadila proposatzea erabaki du, neurri hori egokiena delakoan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskura dezan eta, halaber, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide gaitasunak lor ditzan, laneratzeko aukera izateko.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Irakasleak:

Tutorearen sinadura

Ikastetxeko zuzendaria

II.2 ERANSKINA. Txosten psikopedagogikoa 15 urtetik gorako ikasleentzat

IKASLEAREN DATU PERTSONALAK

Izen-abizenak:

Jaioteguna: NANa:

Helbidea: , Posta kodea

Herria: Telefonoa

DBH-KO ESKOLATZE DATUAK

(1) Kurtsoa errepikatzea, curriculum egokituko programa. Curriculum aniztasuna, beste batzuk (adierazi zein)

GARAPEN PERTSONALA ETA HEZKUNTZA

(Ikaslea HLKPan sartzeko garrantzia duen informazioa jarri: programan sartzerakoan etapako arlo bakoitzean duen curriculum maila, motibazioa, interesak, lanerako eta ikasteko lehentasunak eta igurikapenak, gizarte egokitzapena eta harremanak, lan ohiturak, autokontzeptua/autoestimua, eta beste datu jakingarri batzuk)

FAMILIARI ETA GIZARTE INGURUNEARI BURUZKO DATUAK

(Ikaslea HLKPan sartzeko garrantzia duten datuak jarri: familiak eta gizarte inguruneak ikaslearen garapenean duten eragina eta prestakuntza-hezkuntza prozesurako garrantzia duten datu guztiak)

HEZKUNTZA PREMIEN IDENTIFIKAZIOA

(Ikaslea HLKPan sartzeko garrantzia duen informazioa jarri: curriculum atzerapena, garatu behar dituen oinarrizko gaitasunak, eskola ingurunerako egokitzapena, azken ikasturteko absentismo maila eta beste datu jakingarri batzuk)

IKASLEAREKIKO IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESURAKO ORIENTABIDEAK

HASIERAKO LANBIDE KUALIFIKAZIORAKO PROGRAMAN SARTZEKO PROPOSAMENA

Programaren modalitatea:

[ ] HLKP. Oinarrizkoa

[ ] Lanbide lantegiak. Arrunta

[ ] Lanbide lantegiak. Egokitua

[ ] HLKP. Berezia

Programak (lehentasun ordena)

1.a

2.a

3.a

(Ikus Hezkuntza Departamentuaren eskaintza)

TXOSTENA EMATEA

Ikastetxe honetako Orientabide Departamentua:

Txostena eman duen pertsona:

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Sinadura:

Ikastetxeko zuzendaria

II.3 ERANSKINA. Borondatezko moduluak egiteko konpromisoa. 15 urteko ikasleak

IKASLEAREN KONPROMISOA

Ikaslea

NANa: ................................

Jaioteguna:

......................... ikasleak, ....... NANa duenak, ...(e)ko ........aren ....(e)an jaioak, adierazten du prest dagoela hasierako lanbide kualifikaziorako programa batean sartzeko, oinarrizko modalitatean, eta konpromisoa hartzen du modalitate horretako curriculumeko borondatezko moduluak eginen dituela, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzeko, eta eskoletara joanen dela eta jarrera positiboa izanen duela.

Eta horrela jasota gera dadin, agiri hau sinatzen dute

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

GURASO EDO LEGEZKO TUTOREEN KONPROMISOA

....................... jauna NANa:

.... andrea NANa:

Goian aipatutako ikaslearen gurasoak/legezko tutoreak diren aldetik, adierazten dute ados daudela ikasle hori hasierako lanbide kualifikaziorako programa batean sartzearekin, oinarrizko modalitatean.

Eta horrela jasota gera dadin, agiri hau sinatzen dute

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Stua. Stua.

II.4 ERANSKINA. Norberaren ikastetxeko programa batean sartzeko azken proposamena. 15 urteko ikasleak

IKASLEAREN DATU PERTSONALAK

Izen-abizenak:

Jaioteguna: NANa:

Helbidea:

Herria: Posta kodea:

Telefonoak:

Ikasturtea: Egindako kurtso edo programa:

Eskolatzeko ikastetxea:

Ikastetxeko zuzendariak, hezkuntza taldeak eta Orientabide Departamentuak, Nafarroan hasierako lanbide kualifikaziorako programak arautzen dituen ebazpenean ezarritako prozedura bete ondoren, aipatu ikaslea honako programan/modalitatean sartzea proposatzen dute:

Proposamen honi agiri hauen kopia erantsi zaio:

-Hezkuntza taldearen proposamen-txostena

-Orientabide Departamentuaren txosten psikopedagogikoa

-Ikaslearen konpromiso pertsonala.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Ikastetxeko ikuskatzailearen oniritzia

Zuzendaria

Ikastetxeko ikuskatzailea:

II.5 ERANSKINA. Beste ikastetxe bateko programa batean sartzeko azken proposamena. 15 urteko ikasleak

IKASLEAREN DATU PERTSONALAK

Izen-abizenak:

Jaioteguna: NANa:

Helbidea:

Herria: Posta kodea:

Telefonoak:

Ikasturtea: Egindako kurtso edo programa:

Eskolatzeko ikastetxea:

Ikastetxeko zuzendariak, hezkuntza taldeak eta Orientabide Departamentuak, Nafarroan hasierako lanbide kualifikaziorako programak arautzen dituen ebazpenean ezarritako prozedura bete ondoren, aipatu ikaslea honako programan/modalitatean sartzea proposatzen dute:

Proposamen honi agiri hauen kopia erantsi zaio:

-Hezkuntza taldearen proposamen-txostena

-Orientabide Departamentuaren txosten psikopedagogikoa

-Ikaslearen konpromiso pertsonala.

-Ikaslea ikastetxean sartzeko egindako azken proposamena

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Zuzendaria

Ikastetxeko ikuskatzailearen oniritzia

Eskolatze Batzordearen oniritzia

Nafarroako Eskolatze Batzordeko burua

HASIERAKO LANBIDE KUALIFIKAZIORAKO PROGRAMETAN SARTZEA

Lanbide Lantegien modalitatea

III.1 ERANSKINA. Programetan sartzeko proposamen-txostena, eskolatutako ikasleentzat

IKASLEAREN DATU PERTSONALAK

Izen-abizenak:

Jaioteguna: NANa:

Helbidea: , Posta kodea

Herria: Telefonoa

IKASLEAREN DATU AKADEMIKOAK

Ikastetxe honetan matrikulatua:

Egindako kurtso edo programa:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:

Maila errepikatu du? [ ] BAI [ ] EZ

Hala, bada. Zein maila? DBHko 1.a 2.a 3.a 4.a

(Zirkulu batez inguratu)

Kurtso batean edo gehiagotan gainditu gabe dituen irakasgaiak:

Aipatu ikaslearen ebaluazio prozesuaren ardura izan duen irakasle taldeak haren ikaskuntza baloratu du, kontuan izanik lortutako oinarrizko gaitasunak eta hezkuntza helburuak, haren gaitasunak eta egindako lana eta ahaleginak, eta uste du ikasle hori hasierako lanbide kualifikaziorako programa batean sartzea, lanbide lantegien modalitatean, neurririk egokiena izan daitekeela Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide gaitasunak lortzeko, laneratzeko aukera izan dezan, eta, halaber, gizarteratzea erraztuko dioten oinarrizko gaitasunak handitzeko eta, kasua bada, beste ikasketa batzuk egiten jarraitzeko.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Zuzendaria

Ikastetxeko ikuskatzailearen oniritzia

III. 2 ERANSKINA. Txosten akademikoa eskolatu gabeko ikasleentzat

IKASLEAREN DATU PERTSONALAK

Izen-abizenak:

Jaioteguna: NANa:

Helbidea: , Posta kodea

Herria: Telefonoa

EGINDAKO AZKEN KURTSOKO IKASKETA ZIURTAGIRIA

...................................... jauna/andrea

Ikastetxeko zuzendaria

.............. ziurtatzen du aurreko tituluan aipatutako ikaslea ....-......ikasturtean matrikulatua egon dela, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ............ mailan, ........... ikastaro, programan, ............ eta .............. kalifikazio orokorra lortu duela.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Zuzendaria

Ikastetxean dauden txostenak:

[ ] Ebaluazio psikopedagogikoa

[ ] Psikiatriko edo psikologikoak

[ ] Sozialak

[ ] Intereseko beste batzuk

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa