(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Landa garapena :
    • Nekazaritza :
      • Landare ekoizpena :
        • 303/2014 Foru Agindua, abuztuaren 29koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, patataren ekoizpen integraturako erregelamendu teknikoa onesten duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

303/2014 Foru Agindua, abuztuaren 29koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, patataren ekoizpen integraturako erregelamendu teknikoa onesten duena

 

(2014ko 181. NAOn argitaratutako testua, irailaren 16an)

Atarikoa

Ekoizpen integratua kontrolatutako ekoizpen sistema bat da, sargaien arrazoizko aplikazio murriztua bermatzen duena, baita nekazaritza sistemari hobekien egokitutako labore txandaketen konbinazioak aukeratzea ere. Horrela, begi bistakoak dira ekoizten diren elikagaien kalitaterako eta ingurumenerako onurak, baita nekazaritzako ustiategietarako ere, haien ekoizpena onartutako logotipo desberdindu baten menpe merkaturatzen ahal baitute.

Maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuaren bidez arautu ziren Nafarroan ekoizpen integratua eta haren produktuen desberdintzea. Foru dekretu horrek ekoizpen integratuaren definizioa, desberdintze sistemak eta laborantzako erregelamenduen norainokoa ezartzen ditu, baita kontrol eta ziurtapen entitateen onarpena eta Nafarroako Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordearen sorkuntza ere.

1997ko maiatzetik igarotako denbora honetan ekoizpen integratuko hainbat erregelamendu tekniko berariazko onetsi dira, hala nola zainzuriarena, fruitu hezurdunena, fruitu pipitadunena, kruziferoena, urazarena, orburuarena, industriako tomatearena, industriako tomate eraldatuarena, arrozarena, neguko zerealena eta kiwiarena; bestetik, abeltzaintzaren sektorean, hegazti-hazkuntzarena, esne ekoizpenarena eta zaldikumeen eta zerrikumeen haragiarena.

Hazitarako patataren laborantzak azalera handia hartu zuen Nafarroan Pirinio aldean, zenbait milaka hektarea, altitudearen ondoriozko baldintza klimatikoek lagunduta, landare-zorriek hedatutako birosietatik babesten baitzuten, eta hazitarako tuberkuluen tamaina mugatzen, abantaila emanez. Gaur egun ez du azalera handirik hartzen, 230 hektarea inguru, eta beste ekoizpen gune bat sortu da Lizarrerriko mendialdean, baita Izarbeibarren ere. Gune berri horiek ezin izan dute saihestu zenbait urtetatik hona gertatzen ari den beherakada, baina lortu diren uztak osasun kalitate handikoak dira, eta patataren laborantzak garrantzia du mendialdeko nekazaritza sisteman.

Jateko patataren ekoizpena 100 hektarea inguruan mantentzen da Nafarroan, ez du zailtasun teknikorik, ekoizpenak konformatzeko modukoak dira, beste eskualde batzuetako ekoizpenarekiko lehia erabakigarria da prezioak apalak izateko; hortaz, produkzio desberdindua helburu logiko eta zilegia da, ingurumenaren gaineko eragin txikiko ekoizpen tekniketan zaildutako nekazari nafarren profesionaltasunean oinarriturik.

Beheranzko prozesu hori bukatzen ahal da, baldin eta gelditzen diren ustiategiek hobekiago merkaturatzen badute beren ekoizpena, gaur egun bitartekarien bidez egiten baita. Beraz, marka desberdindu bat erabiltzea lortu daitekeen helburua da; izan ere, gelditzen diren ekoizleen profesionaltasuna handia da eta Nafarroan egon badaude aholku emateko eta kontrolatzeko egiturak.

Alde horretatik, hazitarako zein jateko patataren ekoizpen integraturako erregelamendu esparrua sortzeak ingurumenarekiko begirunea bultzatzen du eta, aldi berean, haren babesean lortutako produktuak desberdintzeko aukera ematen du.

Maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen du erregelamendu tekniko berariazkoa ezarriko dela labore bakoitzerako, eta bertan bilduko direla ekoizpen integratu gisa onartzeko behar diren baldintzak, baita behartu, aholkatu, baimendu eta debekatzen diren praktikak ere.

Nekazaritza Zerbitzuak jakinarazi du Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordeak adostasun txostena eman duela patataren ekoizpen integraturako erregelamendu teknikoari buruzko proiektuaren gainean.

Ekoizpen integratua eta produktuen desberdintzea arautzen dituen maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuak ezartzen dituen baldintzak betetzen ditu erregelamenduaren proiektu horrek.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindu dut:

Artikulu Bakarra. Patataren ekoizpen integraturako erregelamenduaren onespena.

Patataren ekoizpen integraturako erregelamendu teknikoa onesten da, foru agindu honen eranskinean ageri den moduan.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2014ko otsailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

ERANSKINA. Nafarroako patataren ekoizpen integraturako araudi berariazkoa

INDIZEA

1.–Lurzatiaren aurrekariak.

2.–Lurzoruak.

3.–Laborea sartzea.

3.1. Landare-ekaia (Haziaren ezaugarriak).

3.2. Laborantza lanak (Lurra prestatzea).

3.3. Ongarritzea. Hondoko ongarritzea.

3.4. Ereitea.

3.5. Ureztatzea.

3.6. Laborea babestea.

3.7. Ingurunearen kontserbazioa.

3.8. Sasi garbitzea.

4.–Uzta-biltzea.

5.–Biltegiratzea eta kontserbatzea.

1. eranskina.–Izurriak eta gaitzak, esku hartzeko irizpideak.

Ekoizpen integratua beste bide bat da ohiko nekazaritzaren eta nekazaritza ekologikoaren artean, eta aukera ematen du nekazaritza bizia eta iraunkorra, inguruneari begirunea diona, errentagarria nekazariarentzat eta gizartearen eskaerei erantzuteko modukoa egiteko.

Sistema honetan, metodo biologikoak, kimikoak eta laborantzaren gainontzeko edozein teknika kontuz aukeratu eta orekatzen dira, ingurumenaren babesa, ustiategien errentagarritasuna eta kontsumitzaileen eskakizunak aintzat hartuta elikagaien kalitateari eta segurtasunari dagokienez.

Ekoizpen integratuak ez ditu nekazaritzaren ohiko teknikak baztertzen, praktika berritzaileekin konbinatuta erabiltzen baititu. Baliabideen integrazio horrek ekoizpen sistema arrazionalago batera eramaten du, begirune handiagoa dio natur inguruneari eta, horrenbestez, jasangarriagoa da.

Ekoizpen integratuaren printzipioak bete daitezen segurtatzeko, Nafarroako Ekoizpen Integratuaren Erregistroan inskribatuta dauden ustiategien arduradunek gutxieneko ezaguera batzuk izan beharko dituzte ekoizpen sistema honi buruz, edo konpromisoa hartu beharko dute prestakuntza prozesuetan sartzeko eta “Aholkularitza Teknikoko Egitura” baten laguntza izateko.

Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Institutuak, kontrol eta ziurtapen entitatea baita, kontrolatzen du ekoizpen prozesu guztia, ezarrita dagoen kontrol programa baten arabera.

Bestetik, nahitaezkoa da Ustiategiaren Koadernoa betetzea. Koaderno horretan, erabiltzen diren lurzatiak, laborantzaren datuak, egin diren laborantza lanak, zenbait jarduketatarako arrazoi diren aldez aurreko behaketak, gaitutako teknikarien aginduak eta erabilitako lehengaiak jasoko dira, baita aipagarri litzatekeen beste edozein ekintza ere, laborean egindakoa. Hori guztia, dokumentu honetan jasotako arau teknikoekin eta gaitutako teknikariak emandako jarraibideekin bat.

Jarduera egin eta astebete igaro baino lehen eguneratu beharko da ustiategiaren koadernoa, uzta-bilketaren eta ureztatzearen ataletan izan ezik, horietan bi asteko epea onartzen baita, gehienez ere.

Koaderno horrek kontrol eta ziurtapen entitateko edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko teknikarien eskura egon beharko du, egin ditzaketen azterketen zain.

143/1997 Foru Dekretuak eta erregelamendu tekniko berariazkoek arautzen dute ekoizpen integratua Nafarroan. Erregelamendu honi dagokionez, ekoizpen integratuaren logotipoak babestutzat joko dira gizakiak zuzenean jatekoa, animaliek jatekoa eta industriarakoa, eta hazi ziurtaturakoa.

1.–Lurzatiaren aurrekariak.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Lugorriarekin txandakatzea edo solanazeoak ez diren beste labore batzuekin, 2 urtez gutxienez ere berriz patata erein arte.

Txandaketan urte anitzeko laboreak baztertzea.

Txandaketa luzea, patata lau urtean behin, gehienez ere, ereinez.

Aurretik erremolatxa ereitea.

2.–Lurzoruak.

AHOLKATUA

EZ DA AHOLKATZEN

NAHITAEZKOA

60 cm-tik gorako sakonera erabilgarria.

PH balio onena: 6-7

Testurak: limoa eta limo hareatsua.

Drainatze ona, sustraiek itotzeko arazoak izan ez ditzaten.

Istiltze arazoak dituzten lurzoruak, nibelazio, drain edo subsolatuen bidez zuzendu gabeak, erabiltzea.

3.–Laborea sartzea

3.1. Landare-ekaia. Landarearen ezaugarriak.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Landare-ekaia ofizialki baimendutako ekoizleena izanen da, eta bere agiri fitosanitarioa izanen du.

Hazi ziurtatua erabiliko da, A motakoa edo hobea.

Eskualdean portaera ezaguna duten barietateak, sentikortasun txikikoak birosien, gorrinaren, kistea sortzen duen nematodoaren eta eskualdean maiz arazoak sortzen dituzten beste bizkarroi batzuen aurrean.

Hazia puskatzea.

Kimu luzeko haziak.

3.2. Laborantza lanak. Lurra prestatzea.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUAK

Ildo-bizkarrek lur oso soltea, baina irmoa eta ongi aireztatua izanen dute, eta altu izanen dira gutxienez ere.

Solarizazioa, biofumugazioa edo lurzorua desinfektatzeko beste teknika natural batzuk, beharrezkotzat joz gero.

Lurzoruaren malda kontuan hartuta egitea laborantza lanak.

Lurzoruaren desinfektatze kimikoa, salbu txosten tekniko baten bidez frogatutako aparteko kasuetan, nematodoen edo lurreko harren arazoak egoteagatik.

3. Ongarritzea.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Ongarritze nitrogenatuak ez ditu lurzatirako guztira aurreikusitako ekoizpenari dagozkion labore erauzketak gaindituko, eta lurraren testura ere kontuan izanen du.

Limoa edo limo hareatsua bada, %20 handitzen ahalko dira muga hauek:

Erauzketak:

Jateko eta industriarako patatan:

Nitrogeno (N): , espero den uzta tona bakoitzeko.

Fosforo (P2O5): , espero den uzta tona bakoitzeko.

Potasio (K20): , espero den uzta tona bakoitzeko.

Hazitarako patatan.

Nitrogeno (N): 100 OU/ha.

Fosforo (P2O5): 100 OU/ha. Potasio (K20): 200 OU/ha.

Nekazaritzako lurzati* bakoitzeko lurzoruaren analisia egin, aurreko 5 urtean horrelakorik egin ez bada.

Analisietako mantenugaien kopuruak kontuan hartzea ongarritze beharrak kalkulatzeko, laborerako aurreikusitako erauzketekin eta beste galera batzuekin batera.

Simaur ondua zabaltzea; ahal dela, behi edo ardi aziendarena, %2 materia organiko lortu arte lurzoruaren profilaren lehen 25 cm-an.

60 tona baino gehiagoko simaur dosia, hektarea bakoitzeko.

Laboreko erauzketak baino dosi handiagoak.

Ongarria euri garaian zabaltzea, herrestan eramateko edo garbitzeko arriskuz.

Gaizki erregulatutako makinak, edo ur ibilguetan eraginez ongarria zabaltzea.

Uzta biltzeko 20 egun baino gutxiago falta denean ongarria zabaltzea.

Ongarria disolbatuta duela, lurra urez estaltzea.

(*) Nekazaritzako lurzatia: modu berean lantzen diren katastroko lurzati mugakideen multzoa.

3.4. Ereitea.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

60.000 erein-tokitik beherako ereite dentsitatea, ha bakoitzeko.

10- sakoneran ereitea, barietateen eta lurzoru motaren arabera.

Ereitearen dentsitatea egokia izanen da, barietate, ziklo, laborantza eremu eta ekoizpen helburuaren arabera.

Tamaina homogeneoko tuberkuluak erabiltzea.

Hazitarako tuberkuluak hondatuko ez dituzten ereiteko makinak erabiltzea.

Lurra sasoian dela eta tenperatura 7 ºC-tik gorakoa denean ereinen da, alorraren %80an baino gutxiagoan.

Loteak nahastea hazia prestatzeko eragiketetan edo ereiten denean.

Salbuespen gisa, lote bat baino gehiago erabiltzen badira lurzati batean, poliki mugatuko da non ereiten den lote bakoitza, trazabilitatea errazteko.

Identifikazio hori begi bistakoa izanen da lurzatian, uzta bildu arte.

3.5. Ureztatzea.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Urak kalitateko ezaugarri analitikoak izatea ureztatzeko.

Ahalik eta efizientzia handienaz erabiliko da ureztatzeko ura. Horretarako, ureztaketaren dosiak laborearen beharrei eta lurraren testurari eta drainatzeari egokituko zaizkie.

Lurraren egoera hidrikoa mantentzea, tentsiometroak, zundak edo bestelako neurgailuak erabiliz.

INTIAk gomendatzen dituen ureztatze kopuruak kontuan hartzea, nekazaritza eta klima aldetik antzekoenak diren eremuetan.

2,5 dS/m-ko edo gehiagoko eroankortasun elektrikoa duen ura baliatu ureztatzeko.

Lurra urez estaltzea nibelazio akatsa edo drainatzeko arazoak dituzten lurzatietan, ez dadin jariatzerik izan edo lurra istildu.

3.6. Laborea babestea.

NAHITAEZKOA

Lurzati bakoitzean kalte egiteko arriskua kalkulatuko da ebaluazio hauek aldian behin eginez: organismo kaltegarriaren populazio edo infestazio mailak, izurrien eta fauna onuragarriaren garapenaren egoera, laborearen fenologia eta klima baldintzak, 1. eranskineko informazioa kontuan hartuta.

Organismo kaltegarrien populazio mailak esku hartzeko atalasea gainditzen duenean edo/eta gaitzen kasuan arriskuaren estimazioak hala adierazten duenean bakarrik aplikatuko dira izurriak kontrolatzeko zuzeneko neurriak, eta lehentasuna emanen zaie metodo biologikoei, laborantzakoei eta fisikoei metodo kimikoen aldean.

Esku-hartze kimikoa beharrezkoa denean, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Fitosanitarioen Erregistroan inskribatutako produktu fitosanitarioak bakarrik erabiliko dira.

Gaitutako teknikari batek agindu beharko ditu produktu fitosanitarioen aplikazioak.

Aplikatzaileak, produktu fitosanitarioak aplikatzeko oinarrizko txartela izan beharko du, gutxienez ere.

2016ko azaroaren 30etik aurrera, langarreztagailuek ikuskapen teknikoa gainditua izan beharko dute azken 3 urtean.

Herbiziden tratamenduak lurretik 60 zentimetro baino hurbilago aplikatuko dira, aho-muturretik neurtuta.

AHOLKATUA

Esku-hartze kimikoen kasuan, ahal bada, tratamendu lokalizatuak eginen dira, gune edo unadak bakarrik tratatuz. Orobat, materia aktiboak txandakatzen saiatuko da.

Kontrol biologikoa, feromonak, erabiltzea, kimikoak ez diren metodoei lehentasuna emanez.

Belar gaiztoak kontrolatzea, ahal den aldiro, baliabide mekanikoekin edo/eta estalki geldoekin.

DEBEKATUA

Baimendu gabeko produktuak edo etiketan agindu gabeak erabiltzea.

Tratamenduen egutegia erabiltzea.

Debekatuta dago haziak murgilduz tratatzea.

Landu gabeko eremuak tratatzea, non ez den beharrezkoa laborea babesten duten hesi fisikoak mantentzeko.

3.7. Ingurunearen kontserbazioa.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Material plastikoak edo/eta substratu artifizialak erabiliz gero, kudeatzaile baimendu baten bidez kenduko dira eta eginen da tratamendua.

SIGFITO sistemaren edo antzeko beste baten bidez kudeatuko dira produktu fitosanitarioen ontziak.

Plastiko hondarrak, ontziak eta beste hondakin batzuk lurzatien barrenean, alboetan edo inguruan uztea.

3.8. Sasi garbitzea.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Agindu teknikoa, herbizidak erabiltzen direnean.

Metodo mekanikoak hobestea, eta ez kimikoak.

4.–Uzta-biltzea.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

Lurzatian bildutako barietatea eta kilogramoak, eta haien destinoa koadernoan jasotzea.

Ondua dagoenean eginen da, merkatuak eskatzen duen kalitatea izan dezan, azala behar bezala gogortua duela, eta ahalik eta polikien, ez dezaten tuberkuluek lesiorik izan kalitatea ez galtzeko eta infekziorik ez izateko; horretarako, uzta biltzeko makinek eta lanabesek ongi erregulatuta egon beharko dute.

Kolpeak moteltzen dituen sistema bat erabiltzea atoietan.

Uzta bildu ondoren, tuberkulu eta landare hondarrak kentzea.

Tuberkuluaren mamia 10-18 ºC-ko tenperaturan dela eta lurrak %60-65 ur duenean uzta biltzea.

5.–Ustiategian eta elaborazio establezimenduan biltegiratzea eta kontserbatzea.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Biltegia sakon garbitzea, uzta berria ekarri aurretik.

Ekoitzitako barietateak fisikoki bereizita biltegiratu eta kontserbatzea.

Patata pilak gehienez ere altu izanen dira, eta aireztatze behartua bada, 4 m-ra iristen ahalko da.

Kaxak erabiliz gero, 3 metroko altuera gainditzen ahalko da.

Loteak argi identifikatuta izatea.

Erneketaren kontrako tratamenduak egitekotan, teknikari arduradunak agindua eman beharko du.

Ahal den aldiro, kimikoak ez diren metodoekin desinfektatuko da lokala.

Ekartzen diren patata lote hezeak aireztatzea, biltegiratu baino lehen.

Biltegiko tenperaturak errespetatzea, patataren destinoaren arabera: 4-, zuzenean, bere horretan jateko; 8-, industriarako. Biltegiko tenperatura baino gehiago ez jaistea egunean.

Ona da biltegiek argiztatze egokia izatea, ez daitezen tuberkuluak berdatu.

Biltegian %85etik %90era arteko hezetasun erlatiboa izaten saiatuko da.

Lurzoruan edo hormetan hezetasuna duten lokalak, edo teilatu, leiho edo paramentuetatik ura sartzen zaienak, horrexek tuberkuluen kontserbazioan eragina baitu.

I. ERANSKINA. Izurriak eta gaitzak

IZURRIA / GAITZA

ESKU HARTZEKO IRIZPIDEA

Patata-zomorroa

Leptinotarsa decemlineata

Izurriak edozein alditan harrapatutako 3 landare, hektarea batean behatutako 15 landaretan. Chrysoperla carnea eta Bacilus thuringiensis gomendatzen dira, fauna laguntzaile gisa.

Lurreko harrak edo har arreak

Agrotis spp

Kaltea zurtoinetan, hektarea bakoitzean behatutako 25 landareetatik %10ean.

Kaltea tuberkuluetan.

Bacilus thuringiensis gomendatzen da.

Arteak feromonekin jartzea gomendatzen da, ale helduak kontrolatzeko.

Alanbre harrak

Agriotes spp.

Aurreko kanpainetan kaltea egin izana. Arto eta gari aleak eta vermiculita duten ontziekin erakartzea gomendatzen da.

Bare txikiak

Arion hortensis

Kalteak izatea. Beitak metaldehidoa duela erabiltzea gomendatzen da, haiek 25 x 25 cm-ko kartoizko xaflen azpian babestuta.

Landare-zorria

Hazitarako patata: hazia tratatu behar da, nahitaez. Produktuan adierazitako iraupenaldia gainditu ondoren, arte edo lurzati bakoitzean zorri bat izatea.

Fauna laguntzaile hauek gomendatzen dira: Chrysoperla carnea, Cochinellla septempunctata, Scymnus spp.

Nematodoak

Globodera spp.

Hazitarako patata: egin beti laginketa erein aurretik. Atalasea: 0 nematodo (Glob. pallida eta Rostochiensis).

Jateko patata eta beste erabilera batzuetarakoa: Nafarroako Gobernuko zerbitzu ofizialek erabakitzen dutenean. Izurririk bada, erabili barietate erresistenteak.

69/465 EE Zuzentarauaren eta 920/2010 Errege Dekretuaren arabera egin behar da laginketa.

Alternaria

Alternaria solani

Lehen sintomak agertzea alorrean.

Tratamendu kimikoa baldintza klimatiko egokietan.

Usteldurak

Botrytis Sclerotinia

Sintomak agertzea alorrean.

Prebentzioko tratamendua biltegian, agindu teknikoarekin.

Gorrina

Phytophthora infestans

Tratamendu kimikoa, baldintza klimatiko egokietan edo sintomak agertzea eremuko lurzatietan.

Rhizotocnia

Rhizotocnia solani

Hazian agertzen ahal diren sintomak behatzea.

Zurina

(Erysiphe cichoracerum)

Ukitutako azaleraren %15 behatzea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa