(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Toki Administrazioa :
    • 288/1990 Foru Dekretua, urriaren 25ekoa, Nafarroako Entitate Lokalen Eregistroa sortzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

288/1990 Foru Dekretua, urriaren 25ekoa, Nafarroako Entitate Lokalen Eregistroa sortzen duena

 

(1990eko 136. NAOn argitaratutako testua, azaroaren 9an)

Atarikoa

Uztailaren 2ko Nafarroako Administrazio Lokalari buruzko 6/1990Foru Legearen 3.2 artikuluan ezarrita dago, Foru Komunitateko Administrazioak Erregistro bat sortuko duela, bertan, arautegi bidez erabakitzen diren datu guztiekin,Administrazio Lokal guztiak inskribatu beharko direlarik.

Foru Dekretu honen helburua aipatu legezko agindu hori betetzea da.

Hori horrela, Administrazio Lokaleko Kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeitamarreko urriaren hogeitabostean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz, dekretatu dut:

1.artikulua

Sortu egiten da Nafarroako Entitate Lokalen  Erregistroa,Administrazio Lokaleko Departamentuaren menpe egonen dena.

2.artikulua

Izaera publikoa ukanen duen Nafarroako Entitate Lokalen Erregistroan, foru lurraldean dauden entitate lokal bakoitzak behin bakarrik emanen du izena. Horretarako, entitate lokalak dira Nafarroako Administrazio Lokalari buruzko uztailaren 2ko 6/1990Foru Legearen 2. eta 3.1 artikuluetan aipatzen direnak.

3. artikulua

Erregistroko inskripzioan datu hauek bilduko dira:

A) Udalak

a) Izena

b) Lurralde zabalera

c) Herriburua

d) Egitatezko eta eskubidezko biztanle kopurua.

e) Funtzionamendu eraentza:ohizkoa, berarizkoa (arautegi organikoa), edo berezia (Kontzeju irekia).

f) Gobernu organoak

g) Beren lurralde barreneko kontzeju eta jendea bizi den tokiak.

h) Udal antolamenduari dagozkion beste berezitasunak.

B) Administrazio Barrutiak

a) Izena eta beroriek osatzen dituzten udalena ere.

b) Herriburua

c) Egin beharreko iharduera eta eman beharreko zerbitzuak

d) Funtzionamendu eraentza

e) Gobernu organoak

C) Kontzejuak

a) Izena

b) Zein udalen barrenean dauden

c) Lurralde zabalera

d) Biztanle kopurua

e) Gobernu eta administrazioa:Batzorde edo Kontzeju irekia

D) Tradiziozko Batasunak

a) Izena

b) Lurralde esparrua

c) Eskumen esparrua

d) Funtzionamendu eraentza (Arautegiak, Ordenantzak, Kotoak, Paramentoak, Hitzarmenak, Akordioak, Sententziak edo Itunak).

E) Udal Batasunak

a) Izena

b) Elkarturiko Udalen kopurua eta izenak

c) Xedea

d) Herriburua

e) Zein Foru Legeren bidez sortu diren

f) Bere gobernu organoen osaketa eta funtzionamendua

F) Mankomunitateak

a) Izena

b) Elkarturiko udalen kopurua eta izenak

c) Herriburua

d) Gobernu organoak

e) Bere eskumeneko obra edo/eta zerbitzuak

4. artikulua

Entitate lokal berriak sortzen direnean, alta emanen zaie Erregistroan, aurreko artikuluan ezarritakoari dagozkion datuak adieraziz, bai eta zein Foru Lege, Nafarroako Gobernuaren ebazpen edo korporazio erabakiz sortuak izan diren, eta horren data, eta zein Nafarroako Aldizkari Ofizialetan eta Estatukoan, horrela izan bada, argitara eman diren, eta eragina zein datatan hartu duten adieraziz.

Sorkuntza berriko udalen kasuetan, haien lurraldearen jatorria eta eraketa ere jasoko dira, zein entitatetatik datozen adieraziz.

5. artikulua

Nafarroako Entitate Lokalen Erregistroa behin eta berriro eguneratuko da, 3.artikuluan aipatutako datuen gaineko aldaketak, sortzen diren entitate lokal berrien inskripzioa, eta daudenak desagertzean ematen diren deuseztapenak kontutan hartu behar bait dira.

6. artikulua.

1. Nafarroako Entitate Lokalen Erregistroa, Administrazio Lokaleko Departamentuak eratu eta eguneratuko du ofizioz.

2. Koordinazio, lankidetza, partaidetza eta elkarren arteko informazio printzipioekin bat etorriz, Administrazio Lokaleko Departamentuak eskatzen ahalko dizkie entitate lokalei beroriek Nafarroako Entitate Lokalen Erregistroan inskribatu eta hau eguneratzeko behar diren datuak, espedienteak erakustea eta txostenak ematea ere eskatzen ahalko dielarik.

Lehen Xedapen Gehigarria

1. Gaur egun dauden entitate lokalak Nafarroako Entitate Lokalen Erregistroan inskribatu beharko dira sei hilabeteko epean, Foru Dekretu honek indarra hartzen duenetik kontatuta.Dena den, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen Lehen Xedapen Gehigarria garatzen dituzten arauak aplikatuz, desagertu behar diren entitate lokalak ez dira inskribatuko.

2. Foru Dekretu honek indarra hartu ondoren sortzen diren entitate lokalak Nafarroako Entitate Lokalen Erregistroan inskribatuko dira hilabete bateko epean, haien gobernu organoak eratzen diren egunetik kontaturik.

Bigarren Xedapen Gehigarria

1. Nafarroako Gobernuak, Estatuko Administrazio Lokaleko  Ministraritzaren Administrazio Lokaleko Zuzendaritza Nagusiari igorriko dizkio udal dermioen aldaketaren gaineko prozeduren ebazpenak, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 17.artikuluan aurrikusitako ondorioak izan ditzan.

2. Nafarroako Gobernuaren Administrazio Lokaleko Departamentuak, Geografi Institutu Nazionaleko Kartografi Erregistro Zentralari jakin eraziko dio sortu berriko udalen inskripzioa, hala nola eratu berriko kontzejuena ere, izena, herriburua, lurralde hedapena eta mugak aldatu eta izandako mudantzen inskripzioak eta aipatu entitate lokalei buruzko inskripzioen deuseztapena.

Azken Xedapenetan Lehena

Ahalmena ematen zaio Administrazio Lokaleko Kontseilariari Foru Dekretu hau bete eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa