(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ingurumena :
    • Flora eta Fauna :
      • Fauna :
        • 259/2006 Foru Agindua, abuztuaren 10ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren egitura organikoa bulegoen mailan ezartzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

259/2006 Foru Agindua, abuztuaren 10ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren egitura organikoa bulegoen mailan ezartzen duena

 

(2006ko 110. NAOn argitaratutako testua, irailaren 13an. Apirilaren 29ko 141/2010 Foru Aginduak indargabetua, 15., 16. eta 17. artikuluak izan ezik).

V. KAPITULUA. Kontsumo Zerbitzua

1. atala. Kontsumo Atala

15. artikulua. Kontsumoko Ikuskatzailetzaren Bulegoa.

Kontsumoko Ikuskatzailetzaren Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:

-Establezimenduak, industriak, produktuak edo zerbitzuak, bertan saltzeko prest daudenak edo kontsumitzaile eta erabiltzaileen esku daudenak, zaindu, kontrolatu eta ikuskatzea, haien jarduketa indarra duten legeetara egokitzeko.

-Ikuskapen ekitaldiak planifikatu eta burutzea.

-Informazio-alertak kudeatzea.

-Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen alde beharrezkotzat jotzen diren ikerketa edo ikuskapen guztiak.

16. artikulua. Laguntza Juridikoaren Bulegoa.

Laguntza Juridikoaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Kontsumo arloko arautegia prestatzea.

-Kontsumitzaileek salaketei buruz aurkezteko kontsultak hartzea.

-Kontsumo Atalari laguntza juridikoa ematea.

-Zehapen espedienteen tramitazioa kontsumo gaietan.

-Bere jardueraren esparruaren barrenean ematen zaizkion gainerako eginkizunak.

2. atala. Kontsumoko Arbitrajearen Atala

17. artikulua. Laguntza Administratiboaren Bulegoa.

Laguntza Administratiboaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Kontsumoko arbitrajeko espedienteen tramitazio administratiboa.

-Foru Komunitateko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko Idazkaritzak Kontsumoko Arbitraje Sistemari buruzko arautegiak eskatzen dituen jarduketa guztiak egin ahal izateko behar direnak.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa