(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ingurumena :
    • Flora eta Fauna :
      • Flora :
        • 97/1991 Foru Dekretua, martxoaren 21ekoa, Nafarroako lurraldeko zenbait naturgune Lekune Natural deklaratzen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

97/1991 Foru Dekretua, martxoaren 21ekoa, Nafarroako lurraldeko zenbait naturgune Lekune Natural deklaratzen dituena

 

(1991ko 49. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 19an)

Atarikoa

Lurraldea Babestu eta Erabiltzeko Herrialdeko Hirigintza Arauei buruzko apirilaren 10eko 6/1987 Foru Legeak, naturgune interesgarrien artean lurzoru kategoriarekin Lekune Naturalak bereizten ditu, ekologia edo paisaia aldetik zenbait balioren jabe diren espazio gisa definituz, eta horrela deklaratzen dira haien zainketa edo hobekuntza lortzeko, eta hori, bertako balioak galdu gabe, haien esparruan behar bezala antolaturiko iharduerak egitea galerazi gabe.

Aipatu Foru Legearen 6. artikuluaren arabera, lurzoruek Lekune Natural bezala definituriko lurzoru ez urbanizagarriaren kategoria hartu edo galtzea, Foru Dekretu bidez egin beharko da.

Biologia eta ekologiaren aldetik balore nabarmenen jabe diren zenbait naturgune izateak, beste batzuk hondatu edo galtzeko mehatxupean egoteak, haiei legearen babesa emateko jabe batzuek adierazi interesak, edo faktore horien multzoak, Lekune Natural deklaratzea gomendatzen du, horrela Foru Komunitateko espazio babestuen sarean sartuz.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeitamaikako martxoaren hogeitabatean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz, dekretatu dut:

Artikulu Bakarra

1. Apirilaren 10eko 6/1987 Foru Legearen 6. eta 18. artikuluetan agindutakoarekin bat etorriz, Lekune Natural deklaratu dira hurrengo naturgune hauek: Campo Llanoko Zaltua, Bionako Zaltua, Escueraleko Zaltua, Sequero Zaltua, Artika Zaltua, Arenales Zaltua, Valporres Zaltua-Bajo Zaltua, Erradako Zaltuak, Mugako Zaltua, Santa Eulaliako Zaltua, Alto Zaltua, Giraldelli Zaltua eta Morako Zaltua.

2. Lekune bakoitzeko esparruaren mugapena eta adierazpen grafikoa Foru Dekretu honen I. eta II. Eranskinetan bildu da.

Xedapen Iragankor Bakarra

Foru Dekretu honek indarra hartu baino lehen, Lekune Natural deklaratu diren naturguneetan egiten ziren eraikuntzaz besteko iharduera eta erabilerak aurrerantzean ere egin ahalko dira, Erabilpen eta Gestiorako Planak, babes erregimenarekin bateraezinak izateagatik, debekatzen ez dituen bitartean.

Azken Xedapenetako Lehenbizikoa

Ahalmena ematen zaio Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Kontseilariari Foru Dekretu hau bete eta garatzeko behar diren hainbat xedapen eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

CAMPO LLANOKO ZALTUA (LN-14)

Zarrakazteluko udalerrian.

Aragoa ibaiaren ezkerraldean kokatua, Zarrakazteluko Mendebaldean eta Iparraldean.

Mugak:

Ekialdean.-Aragoa ibaiaren bazterretik, Zarrakazteluko 4 katastro poligonoaren 88 zenbakidun lurzatiaren ekialdeko muturrean, 88 lurzati horrek 90 eta 89 lurzatiekin egiten duen mugan, azken honen mendebaldeko muturreraino, eta hemendik norabide berean segituz 86 lurzatiaren Iparraldeko muturrera doan lerroan barna, azken lurzati horrek 87.arekin duen mugari segitzen dio, 85 eta 86 lurzatien arteko mugatik barna jarraitzeko bideraino iritsi arte, zeini jarraitzen baitio H-HMko norabidean, Abejar edo Portillada izeneko troka eta 4 eta 1 poligonoen arteko muga zeharkatuz; 1 Poligonaren barrenean, bidearen ertzari segitzen dio 24 lurzatiaren Ekialdeko mugaraino.

Hegoaldean.-Trokari dagokion zenbakitu gabeko lurzatiak 24 lurzatiarekin egiten duen mugan barna H-HMra biratzeko, 22A azpilurzatiak 24 lurzatiarekin duen mugari segituz HMko muturreraino, Aragoa ibaiaren bazterreraino Mendebaldera segitzen duen bidearekin bat eginik.

Mendebaldean.-Aragoa ibaiaren ezkerraldeko bazterra.

Iparraldean.-Aragoa ibaiaren ezkerraldeko bazterra.

BIKO ZALTUA (LN-15)

Zarrakazteluko udalerrian.

Aragoa ibaiaren ezkerraldeko bazterrean kokatua, Zarrakazteluko M-HMan, Murillo el Frutoko mugaren ondoan.

Mugak:

Ekialdean.-Aragoa ibaiaren ezkerraldeko bazterra, X 624.826, Y 4,692.292, Z 328 UTM koordenatuak dituen punturaino.

Hegoaldean.-Mendebaldera doan lerroa, berezko zaltua eta landatutako makaldia banatzen dituena, X 624.400, Y 4.692.373, Z 328 koordenatuak dituen punturaino.

Mendebaldean.-Iparraldera doan lerroa, 55 m-takoa, X 624.400, Y 4.692.427, Z 328 koordenatuak dituen punturaino, bertan Mendebaldera biratzeko, berezko zaltuaren mugatik barna uharte-barra baten mendebaldeko muturreraino, X 624.252, Y 4.692.445, Z 328 koordenatuak dituen punturaino.

Iparraldean.-Aragoa ibaiaren ezkerraldeko bazterra.

ESCUERALEKO ZALTUA (LN-16)

Santacara eta Murillo el Frutoko udalerrietan.

Aragoa ibaiaren eskuinaldeko bazterrean kokatua, gehi haren uharte bat, Murillo el Frutoko HMan.

Mugak:

Ekialdean.-X 623.268, Y 4.693.146, Z 326 UTM koordenatuak dituen puntuan, Murillo el Frutoko 4 katastro poligonoko , 807E eta 807D azpilurzatiak elkar bat egiten duten puntutik abiatuta, HMko norabidean doan lerroari segituz X 623.235, Y 4.693.117, Z 326 koordenatuak dituen punturaino, bertan IEra egiten du landatutako makaldiaren bazterretik barna eta Santacarako dermiora pasatzen da X 623.125, Y 4.693.212, Z 326 koordenatuak dituen puntuan, eta hemendik H-HEko norabiderantz egiten du 127A eta azpilurzatien arteko mugara X 623.148, Y 4.693.040, Z 326 koordenatuak dituen puntuan; muga horri jarraitzen dio H-HEko norabidean azpilurzatiaren hegoaldeko muturreraino; hemendik, landatutako makaldia eta berezko zaltua banatzen dituen HEko norabidean harat-honat eginez, Santacara eta Murillo el Frutoen arteko dermioen muga iragaten du X 623.500, Y 4.692.685, Z 326 koordenatuak dituen puntuan, Aragoa ibaiaren eskuinaldeko bazterrera iristeko X 624.095, Y 4.692.490, Z 326 koordenatuak dituen puntuan.

Hegoaldean.-Aragoa ibaiaren eskuinaldeko bazterra.

Mendebaldean.-Aragoa ibaiaren eskuinaldeko bazterra, X 622.722, Y 4.693.394, Z 325 koordenatuak dituen punturaino.

Iparraldean.-Lerro kurbatua E-IEko norabidean, Santacara eta Mu- rillo el Frutoko dermioen arteko muga iragaten duena eta azken honen barrenean HEko norabidean segitzen du 257A, 257B eta azpilurzatien arteko mugan barna hasierako punturaino.

Aragoa ibaiko uhartea ere sartzen da; bere lau aldeetatik aipatu ibaiarekin egiten du muga eta ezker bazterreko 126A eta eskuinaldeko 127A azpilurzatien artean kokatua dago.

SEQUERO ZALTUA (LN-17)

Melidako udal dermioan.

Aragoa ibaiaren uhartea eta ezkerraldeko bazterrean kokatua, Melidaren IEan, Santacarako dermioarekin mugatuz.

Mugak:

Ekialdean.-Melida eta Santacarako dermioen arteko mugan kokatua, X 621.255, Y 4.692292, Z 321 UTM koordenatuak dituen puntutik abiatuta, H-HEko norabidea duen lerroa, 1A eta 1B azpilurzatien arteko muga eta gero, 1Bren barrenean, X 621.375, Y 4.691.960, Z 319 koordenatuak dituen punturaino; hemendik Ekialdera biratzen du X 621.175, Y 4.691.960, Z 321 punturaino, H-HMko norabidera doan Sequero Zaltuko bidean kokatua dagoena.

Hegoaldean.-Sequero Zaltuko bidea HMko norabidean X 621.175, Y 4.691.580, Z 320 koordenatuak dituen punturaino.

Mendebaldean.-I-IEko norabidean doan lerroa, Aragoa ibaiaren ekialdeko adarra iragan eta uhartearen mendebaldeko bazterretik barna segitzen duena, haren Iparraldeko muturreraino eta berriro iragaten du ibaiaren adar bera sortzen den puntu berean ezkerraldeko bazterreraino, zeinak Santacarako dermioaren mugaraino segitzen baitu.

Iparraldean.-Santacarako dermioa, hasierako punturaino.

ARTIKA ZALTUA (LN-18)

Santacarako udalerrian.

Aragoa ibaiaren eskuinaldeko bazterrean kokatua, Santacarako HEan eta Melidaren IEan.

Mugak:

Ekialdean.-X 621.150, Y 4.691.837, Z 320 UTM koordenatuak dituen puntutik, Aragoa ibaiaren bazterra.

Hegoaldean.-Aragoa ibaiaren bazterra

Mendebaldean.-Aragoa ibaiaren eskuinaldeko bazterra, X 620.530, Y 4.692.230, Z 318 koordenatuak dituen punturaino.

Iparraldean.-146D azpilurzatiak eta azpilurzatiekin egiten duen mugatik, X 620.682, Y 4.692.036, Z 318 koordenatuak dituen punturaino; hemendik, 146D azpilurzatiaren barrenean, makaldiak berezko zaltuarekin duen muga, X 620.689, Y 4.691.805, Z 318, - X 620.838, Y 4.691.696, Z 318, - X 620.853, Y 4.691.738, Z 318, koordenatuak dituzten puntuen barna iragaten dena, Aragoa ibaiaren bazterreraino hasierako puntuan.

ARENALES ZALTUA (LN-19)

Melida eta Santacarako udalerrietan.

Aragoa ibaiaren eskuinaldeko bazterrean kokatua Melidaren iparraldean.

Mugak:

Ekialdean.-X 619.775, Y 4.691.520, Z 312 UTM koordenatuak dituen puntutik abiatuta, Aragoa ibaiaren eskuinaldeko bazterrean, Santacarako udalerrian; bazterrari Hegoaldeko norabidean segituz eta Melidako udalerrian sartuz.

Hegoaldean.-Aragoa ibaiaren eskuinaldeko bazterrari segituz X 618.742, Y 4.690.774, Z 312 koordenatuak dituen punturaino.

Mendebaldean.-I-IEko norabidean doan lerroa, IEko norabideari segitu eta 11A eta 11B azpilurzatiak, eta azken tartean Melidako 1 Poligonoko 11B azpilurzatia eta 12 lurzatia banatzen dituen bideraino, Santacarako dermioaren mugaraino.

Iparraldean.-Aipatu bideak eta Santacarako dermioaren mugak (X 619.155, Y 4.691.430, Z 316) elkar bat egiten dutenetik, lerro zuzenean X 619.280, Y 4.691.355, Z 316 UTM koordenatuak dituen punturaino. Hemendik, lerro zuzenean X 619.435, Y 4.691.345, Z 316 koordenatuak dituen punturaino eta hemendik lerro zuzenean hasierako punturaino Ekialdeko mugan, Aragoa ibaiaren eskuinaldeko bazterrean.

VALPORRES ZALTUA - BAJO ZALTUA (LN-20)

Murillo el Cuende eta Melidako udalerrietan.

Aragoa ibaiaren ezkerraldeko bazterrean kokatua, Melidaren IMan, Murillo el Cuende eta Melidako dermioen arteko mugaren ondoan. Bajo eta Valporres izeneko Zaltuak hartzen ditu.

Mugak:

Ekialdean.-Melidako dermioan, Aragoa ibaiaren ezkerraldeko bazterrean, X 617.560, Y 4.691.695, Z 310 UTM koordenatuak dituen puntutik abiatuta, lerro zuzenean X 617.440, Y 4.691.635, Z 312 koordenatuak dituen puntura, lurzati planoaren 1 poligonoaren Ekialdeko muga egiten duen bidean.

Hegoaldean.-Azken aipatutako UTM puntutik, IMko norabidean 1 poligonoko 2A, 3, 4, 5 eta 6 lurzatiekin muga egiten duen bidetik barna, uztai bat eginez eta lurzatien muga beretik barna X 616.255, Y 4.690.605, Z 312 koordenatuak dituen punturaino, Murillo el Cuendeko udalerriarekin egiten duen mugan. Murillo el Cuende eta Melidako dermioen arteko mugan barna segitzen du, Hko norabidean X 617.030, Y 4.691.310, Z 314 koordenatuak dituen punturaino. Murillo el Cuendeko dermioaren barrenean sartzen da eta 19 lurzatiak 11, 12, 13, 14, 15, 16 eta 17 lurzatiekin duen banaketa lerroari segitzen dio X 616.785, Y 4.690.905, Z 315 koordenatuak dituen punturaino. Eta hemendik zuzenean, Mendebaldeko norabidean Aragoa ibaiaren ezkerraldeko bazterreraino.

Mendebaldean.-Aragoa ibaiaren eskuinaldeko bazterra Iparraldeko norabidean, Murillo el Cuende eta Melidako dermioen arteko mugarekin jo arte.

Iparraldean.-Puntu horretatik, Aragoa ibaiaren ezkerraldeko bazterrari Ekialdera segituz, hasierako UTM koordenatuak dituen punturaino.

ERRADAKO ZALTUAK (LN-21)

Campo-Errada I Zaltua

Murillo el Cuendeko udalerrian.

Aragoa ibaiaren eskuinaldeko bazterrean kokatua Traibuenasen HEan.

Mugak:

Hegoaldean.-Aragoa ibaiaren eskuinaldeko bazterra, X 615.797, Y 4.690.320, Z 306, eta X 614.476, Y 4.689, Z 304 UTM koordenatuak dituzten puntuen artean.

Mendebaldean.-210 m-tako lerroa IEko norabidean, landutako alorra eta biderainoko zaltuaren arteko muga.

Iparraldean.-Ekialdeko norabidean doan bidea, 50 lurzatiaren muga, hasierako punturaino.

Campo-Errada II Zaltua

Murillo el Cuendeko udalerrian.

Aragoa ibaiaren eskuinaldeko bazterrean kokatua Traibuenasen HEan.

Mugak:

Ekialdean.-X 616.466, Y 4.691.410, Z 310 UTM koordenatuak dituen puntutik, Aragoa ibaiaren eskuinaldeko bazterra.

Hegoaldean.-Aragoa ibaiaren eskuinaldeko bazterra, X 616.480, Y 4.690.430, Z 308 koordenatuak dituen punturaino.

Mendebaldean.-Lerro zuzena Iparraldeko norabidean, Iparraldeko norabidean segitzen duen eta hurbil den bideraino, 81 eta 17 lurzatiek muga egiten duten bihurguneraino.

Iparraldean.-Lerro zuzena Ekialdera, abiapuntua den Aragoa ibaiaren bazterreraino.

MUGAKO ZALTUA (LN-22)

Azkoiengo udalerrian.

Arga ibaiaren arro zaharrean kokatua, Azkoien eta Falces artean.

Mugak:

Ekialdean.-Falcesko dermioaren mugan, X 599.837, Y 4.691.950, Z 290 UTM koordenatuak dituen puntutik abiatuta, Hegoaldeko norabidean X 599.885, Y 4.691.780, Z 290 koordenatuak dituen punturaino, hemendik Aragaren arro zaharreko ezkerraldeko bazterrari segitzen dio 503A eta 503B azpilurzatien arteko mugaraino, ekialderantz segitzen du 477 lurzatiaren mugaraino, Hegoaldera segitzeko; 476, 406, 504, 506, 508, 510, 513, 517, 519, 522, 523, 525 eta 526 lurzatiak, 558 lurzatiaren mugaraino, eta hemendik, arro zaharreko ezkerraldeko bazterrari segituz X 600.445, Y 4.690.405, Z 290 koordenatuak dituen punturaino. Arroa alde batera uzten du, Ekialdeko norabidean, 558B eta 559 lurzatien mugari segituz, X 600.815, Y 4.690.350, Z 280 koordenatuak dituen punturaino, arro zaharrarekin elkartzen den tokian. Hemendik eta ezkerraldeko bazterrean barna arroaren bukaeraraino, non lurraz bete baita.

Hegoaldean.-Arro zaharraren hegoaldeko muturra eskuinaldeko bazterreraino.

Mendebaldean.-Argaren arro zaharraren eskuinaldeko bazterretik, ibaian gora, X 600.685, Y 4.689.865, Z 280 koordenatuak dituen punturaino, eta hemendik Iparralderantz 821 eta 822 lurzatien mugan barna, lerro zuzenean X 600.785, Y 4.690.175, Z 285 koordenatuak dituen punturaino arro zaharrarekin elkartzen den tokian. Arro zaharrari segitzen dio ibaian gora Argaren ubide berriaren dikeraino, zeinak Iparralderantz egiten baitu Falcesko mugaraino.

Iparraldean.-Falcesko muga ekialderantz abiapunturaino.

SANTA EULALIAKO ZALTUA (LN-23)

Azkoiengo udalerrian.

Azkoiengo IEan eta Arlasko Mendebaldean kokatua, Arga ibaiaren meandro zahar batean.

Mugak:

Ekialdean.-Argaren arro zaharra iragaten duen zubitik, 562, 563 eta 559 lurzatiak elkartzen diren puntutik, HE eta Hegoalderantz uztaia egiten duen bide bazterrean barna X 601.067, Y 4.690.370, Z 280 UTM koordenatuak dituen punturaino, eta hemendik HMko norabidean lerro bati segitzen dio landutako alorraren eta arro zaharraren artean, ur librea duen arroaren gainontzeraino, X 600.941, Y 4.690.294, Z 285 koordenatuak dituen punturaino; arro honen bazterrari segitzen dio, Hegoalderantz, haren hegoaldeko muturreraino.

Mendebaldean.-Ura duen arro zaharraren bazterretik doan bidea I-IMko norabidean eta gero arroaren bazterra, mendebaldeko muturreraino, eta hemendik lerro zuzenean IEko norabidean landutako alorren hegoaldeko muturreraino; hemendik, arro zaharraren eskuinaldeko bazterra IEko norabidean X 601.103, Y 4.690.651, Z 288 koordenatuak dituen punturaino; hemendik, lerro zuzena M-IMko norabidean makaldiaren ekialdeko muturreraino, hura iparraldetik inguratuz hegoaldeko muturreraino; hemendik, lerro zuzena IMko norabidean 558 lurzatiaren mugaraino: 558 eta 559 lurzatien mugari jarraitzen dio Ipar eta Mendebalderantz 559 lurzatiaren mendebaldeko muturreraino X 600.700, Y 4.690.720, Z 280 UTM koordenatuak dituen puntuan. Hemendik lerro zuzenean X 600.565, Y 4.690.765, Z 280 koordenatuak dituen puntura, 558A, 538 eta 539 lurzatiak elkartzen diren puntuan. Iparralderantz egiten du 558A eta 539 lurzatien mugari segituz, 558A, 556 eta 557 lurzatiekin muga egiten duen isurbidearekin elkartu arte.

Iparraldean.-Isurbideari segitzen dio, Ekialderantz, 557, 560, 561 eta 562 lurzatien mugan barna.

ALTO ZALTUA (LN-24)

Valtierrako udalerrian.

Ebro ibaiaren ezkerraldeko bazterrean, Ekialdean eta Autopistako zubiaren ondoan.

Mugak:

Ekialdean.-Ebro ibaiaren ezkerraldeko bazterrean, X 610.782, Y 4.670.315, Z 260 UTM koordenatuak dituen puntutik, bazterrari segituz ibaian gora, lehorretik oso hurbil dagoen uharte bat barne.

Hegoaldean.-Ibaiaren ezkerraldeko bazterrean, bertan dagoen uhartea, Autopistako zubiaren proiekzioraino.

Mendebaldean.-Autopistako zubiaren proiekzioa Iparralderantz, 584 lurzatiaren mugaraino.

Iparraldean.-584 lurzatiaren muga Ekialdeko norabidean X 610.285, Y 4.669.859, Z 257 koordenatuak dituen punturaino, bertatik, 584 lurzatiaren barrenean, Iparraldeko norabidean segitzeko, landatutako makaldiaren eta berezko zaltuaren mugan barna, bide bat pasatzen den defentsa dikeraino: bide horren bazterrari segituz Ekialderantz, abiapunturaino.

GIRALDELLI ZALTUA (LN-25)

Castejongo udalerrian.

Ebro ibaiaren eskuinaldeko bazterrean kokatua, Castejongo iparraldean, Valtierrako dermioarekin egiten duen mugan.

Mugak:

Ekialdean.-Ebro ibaiaren eskuinaldeko bazterra, bertan dauden uharteak barne direla, X 611.120, Y 4.669.386, Z 260 UTM koordenatuak dituen punturaino, azken uhartearen hegoaldeko muturrean.

Hegoaldean.-Mendebaldeko norabidea duen lerroa, ibaiaren adarra iraganez, eskuinaldeko bazterreraino.

Mendebaldean.-Iparraldeko norabidea duen lerroa, ibaiaren eskuinaldeko bazterrean barna, 11A azpilurzatiaren mugan barna landatutako makaldiaren eta berezko zaltuaren mugaraino; hemendik, 11A azpilurzatiaren barrenean I-IM norabideko lerroan, makaldia eta berezko zaltua banatuz, 11A eta azpilurzatien mugaraino, honi segitzen dio defentsa dikearen gainetik doan bideraino, eta honen bazterrari segitzen dio HMrantz X 610.714, Y 4.670.000, Z 260 koordenatuak dituen punturaino. Hemendik lerro zuzen bat Mendebaldeko norabidean Ebro ibaiaren eskuinaldeko bazterrera iristen da, eta horri segitzen dio ibaian behera.

Iparraldean.-Ebro ibaiaren eskuinaldeko bazterra.

MORAKO ZALTUA (LN-26)

Buñuel eta Cortesko udalerriak.

Ebro ibaiaren eskuinaldeko bazterrean kokatua, Buñuel eta Cortesko udalerrien arteko mugaren alde banatan.

Mugak:

Ekialdean.-Ebro ibaiaren bazterrean, X 632.170, Y 4.646.842, Z 233 UTM koordenatuak dituen puntutik abiatuta, HMko norabidea duen lerroari segituz, defentsarako lur piloaren gaineko bideraino X 632.150, Y 4.646.824, Z 236 koordenatuak dituen puntuan.

Hegoaldean.-Defentsarako lur piloaren gaineko bidearen bazterrari segituz X 631.945, Y 4.646.861, Z 236 koordenatuak dituen punturaino, hemen bidea utzi eta M-IMko norabideari segitzen dio berezko zaltua eta landatutako makaldia banatzen dituen lerroan barna, lur piloaren gaineko bidearekin berriz topo egin arte X 631.700, Y 4.646.900, Z 236 koordenatuak dituen puntuan, Cortes eta Buñueleko dermioen arteko mugan eta, Buñuelen sarturik, bidearen bazterrari segitzen dio M-IMko norabidean X 631.410, Y 4.646.968, Z 236 koordenatuak dituen punturaino.

Mendebaldean.-I-IEko norabidea duen lerroa, X 631.432, Y 4.646.037, Z 235 koordenatuak dituen punturaino, hemen M-IMrantz biratzeko X 631.367, Y 3.647.070, Z 236 koordenatuak dituen punturaino.

Iparraldean.-Ebro ibaiaren eskuinaldeko bazterra, abiapunturaino.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa