(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

351/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, nekazaritzako makineria erabiltzeko kooperatibak arautu eta horiendako laguntzak onesten dituena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 1993ko 155. NAOn argitaratua, abenduaren 22an. Aldaketak: 280/2002 Foru Dekretua, abenduaren 30ekoa)

Atarikoa

 

Nekazaritzako ustiapenetan kostuak gutxitzeko behar haundia dago gaur egun, eta mekanizazioak sortutako gastuak dira murrizgarrienak produktibitateari kalterik egin gabe. Murrizte hori lortzeko bideetako bat makinak eta ekipoak amankomunean erabiltzea da.

Makineria amankomunean erabiltzeko egin daitezkeen elkarteak aztertu ondoren ikusi da, tzian arrakasta haundia izan duen "nekazaritzako makineria erabiltzeko kooperatiba" (NMEK) dela formularik egokiena Nafarroako nekazari eta abeltzainen ezaugarriak eta izakera kontutan hartuta. Makineria NMEK-ek erosten du, eta bazkideak urteko erabileraren konpromezua hartzen du, beti ere urte kopuru zehatz baterako. Makinen gastu finkoak urteko konpromezuen baturaren artean banatzen dira; gastu aldakorrak, aldiz, egiazki egin den erabilera kontutan hartuz.

NMEK-aren eta produkzio eta merkaturatze kooperatiben arteko ezberdintasuna beraien helburuan datza: makineria erabiltzea soilik; NMEK-aren estatutuetan garbi azaldu behar da hori dela kooperatibaren helburu bakarra. Lurraren ustiapen amankomuneko kooperatibarekin duen ezberdintasuna, berriz, horretan zenbait nekazariren ustiapenak amankomunean landatzen direla eta NMEK-n nekazari bakoitzak bere ustiapena bakarka landatzen duela, NMEK-ko makineria beste nekazari batzuekin konpartituz.

NMEK, bere helburua medio, Nafarroako Kooperatibei buruzko Foru Legearen 61. artikuluan azaldutako nekazaritzako kooperatiben barruan sartzen da; hala ere, bere ezaugarri bereziak direla eta, batez ere bazkideek makineria erabiltzeko hartzen duten konpromezua, arauteria bidez garatzea eskatzen du, beti ere Foru Legean finkatutako mugen barnean, Nafarroan era horretako kooperatibak izan eta gara daitezen.

Bestalde, bidezko dirudi NMEK-ek makineria erosteko laguntzak jasotzea, hain zuzen ere irailaren 28ko 297/1992 Foru Dekretuan kooperatiben inbertsioetarako ezarrita dauden laguntzen zenbateko berekoak izanen direnak. Foru Dekretu horren bidez Nafarroako nekazaritza egituren eraginkortasuna hobetzeko laguntzen Erregelamendua onetsi zen. Horretaz gainera, erabilitako makineria erosteko laguntzak emateko aukera ere azaldu da, dagoen nekazaritza makineriaren parkea arrazionalizatzeko asmoz, neurrizgainezka baitago.

Era berean, figura berria denez, komenigarri dirudi kooperatiba horien osaketarako gastuak arintzeko laguntza bereziak ezartzea.

Hori horrela, eta Nafarroako Kooperatibei buruzko uztailaren 3ko 12/1989 Foru Legearen azken xedapenetako bigarrenean ezarritakoari jarraikiz, aldez aurretik Nafarroako Kooperatiba Kontseiluaren txostena izanda, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Kontseilariak eta Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamahiruko azaroaren hogeita biko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat, dekretatu dut:

1. artikulua. Helburua.

Foru Dekretu honen helburua, Nafarroako Kooperatibei buruzko uztailaren 3ko 12/1989 Foru Legea garatu eta aplikatuz, Nekazaritzako Makineria Erabiltzeko Kooperatiben berariazko ezaugarriak arautzea da, bai eta ezartzen diren laguntzen bitartez horiek sustatzea ere.

2. artikulua. Definizioa.

Nekazaritzako Makineria Erabiltzeko Kooperatibak (NMEK) dira, Nafarroako Kooperatibei buruzko uztailaren 3ko 12/1989 Foru Legearen 61. artikuluak, Nekazaritzakoen sailean sartu ahal izateko ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten kooperatiba elkarteak, baldin eta beraien helburu bakarra nekazaritzako makina edo ekipo bat nahiz gehiago amankomunean erosi eta erabiltzea baldin bada.

3. artikulua. NMEK-en estatutuetako nahitaezko aipamenak.

Nekazaritzako Makineria Erabiltzeko Kooperatiben Estatutuek, Nafarroako Kooperatibei buruzko uztailaren 3ko 12/1989 Foru Legearen 13 eta 61. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan orokorrean ezarritakoaz gainera, nahitaez zehaztuko dituzte honako arlo hauek:

a) Bazkideak behartuta daude beraien ustiapenetan, beharren arabera, kooperatiba elkartearen helburu nagusi diren makina, ekipo eta zerbitzu teknikoak osoki erabiltzera. Horretarako, bazkide gisa onartu aurretik, beharkizun horiek zehazten dituzten agiri pribatuak sinatu beharko dituzte, estatutuetako arauetan denbora, azalera etabarreko unitateen bidez finkatutako partehartze moduluen arabera.

Nolanahi ere, makina edo ekipoari buruzko konpromezu ekonomikoa izan beharko da, harik eta guztiz amortizatzen den arte, eta NMEK horren jabea den bitartean, beti ere indarra duen legeriak ezarritakoa gainditu gabe.

b) Bazkideek kooperatiba elkartean jarraitu beharko dute epe batean zehar, gutxienez kooperatibako makineria amortizatzeko denbora eta gehienez ere 10 urteko epea izanen dena. Horretan salbuespen izanen dira estatutuetan aurrikusitako baja frogatuko kasuak.

c) Kontseilu Zuzendariak Kooperatibei buruzko Foru Legearen 45.4.b) artikuluak baimendutako kenkarien gainean gehikuntza portzentaia ezartzen ahal du, 100eko 10a baino haundiagoa izanen ez dena, kapital sozialean egindako ekarpenak itzultzen zaizkionean aurreko atalak aipatutako konpromezua ez betetzeagatik frogatu gabeko baja ematen duen bazkideari.

d) Baja ematen duen bazkideak NMEK-ko makineriari buruz ordurarte hartutako konpromezuei dagokien zatia ordaindu beharko du.

e) Bazkidearen bajaren ondorioz kooperatibaren ondareari kalte egiten bazaio eta bere bideragarritasun ekonomiko edo finantzarioari zailtasunak sortzen bazaizkio, kooperatibaren etorkizun ekonomikoa zaintzeko beharrezko diren neurriak hartu beharko dira.

f) Bazkide bakoitzak kapital sozialean nahitaez egin behar duen ekarpenaren aplikazio moduluak, bai NMEK-n onartua izatean, bai ondoren makineria erostean, konpromezuko partehartzearen arabera.

g) Kooperatibaren zerbitzuak emateko Makinen eta ekipoen Erregistro liburua ordenean eta eguneratua izatea, eta era berean, Nafarroako Kooperatibei buruzko Foru Legearen 52. artikuluak orokorrean ezarritako agiri sozialak.

4. artikulua.

5. artikulua.  

6. artikulua.  

7. artikulua.  

8. artikulua.

9. artikulua.

Azken Xedapenetako Lehenengoa

Foru Dekretu honetan aurrikusitako laguntzak ematerakoan aurrekontuetako mugak kontutan izanen dira. Horregatik, eskabideen onarpena eten egin ahalko da, aurrekontuetako kontsignazioak aski izateari uzten dionean edo birtualki hitzartuta dagoenean.

Azken Xedapenetako Bigarrena

Ahalmena ematen zaie Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Kontseilariari eta Industri, Merkataritza, Turismo eta Lanekoari, Foru Dekretu honen garapen eta aplikaziorako beharrezko diren xedapenak eman ditzaten beraien eskumenen barruan, bai eta finantza entitateekin lankidetza hitzarmenak sina ditzaten, behar izanez gero, laguntza jaso dezaketen inbertsioak finantzatu ahal izateko.

Azken Xedapenetako Hirugarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa