(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Zerbitzuen antolaketa :
    • Erabakia, 1999ko abenduaren 13koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Gizarte eta Osasun Laguntzako Foru Plana prestatzeko agindua ematen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Erabakia, 1999ko abenduaren 13koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Gizarte eta Osasun Laguntzako Foru Plana prestatzeko agindua ematen duena

 

(2000ko 4. NAOn argitaratua, urtarrilaren 10ean)

Atarikoa

Nafarroako Osasun Planak eta Plan Gerontologikoak beren estrategia eta helburuetan ezarri dute populazioaren zahartzearen ondorioei erantzun egokia eman beharra, gizartearen eta osasunaren arloan, era integratuan, bai eta populazioaren sektore behartsuen edo arazo bereziak dituztenen gizarte eta osasun laguntzen beharra ere.

Nafarroan gizarte eta osasun laguntzak izan duen garapenaren esperientziak erakusten digunez, populazioaren gizarte eta osasun beharrak osasunaren babes sistemak eta gizarte zerbitzuak koordinatu gabe bete nahi izatearekin baliabideak alferrik xahutzen direla eta aldi berean populazioa eskasian ibiliko dela, bere beharrizanak ez sistema batean ez bestean betetzen ez direlako.

Komeni da gizarte eta osasun laguntza zehaztea eta arlo horretan botere publikoek eskaini beharreko erantzuna era arautuan artikulatzea egokia eta behar bestekoa izan dadin. Helburu hori gauzatzeko ezinbestekoa da gizarte eta osasun laguntzako Foru Plan bat prestatu eta burura eramatea, gizarte eta osasun zerbitzuen eskaintza pertsonei zuzentzeko eta patologia kronikoen, ezintasun fisiko edo adimenekoaren eta minusbaliotasun fisiko, psikiko eta zentzumenezkoen ondoriozko beharrizanei erantzuteko, pertsona zaintzaileendako laguntza berariazkoa ahantzi gabe, betiere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Osasun kontseilariak eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak batera proposaturik, erabaki du:

Lehena

Osasun Departamentuari eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuari Nafarroako gizarte eta osasun Laguntzako Foru Plana elkarrekin presta dezatela agintzea.

Bigarrena

Erredakzio Batzorde bat sortzea aipatu Plana prestatzeko, zeina kide hauek osatuko baitute:

Batzordeburua: Osasun Departamentuko zuzendari nagusia.

Batzordeburuordea: Gizarte Ongizateko zuzendari nagusia.

Batzordekideak:

Osasun kontseilariak hautaturiko lau kide. Horietarik bi Osasun Zuzendaritza Nagusiko zentro eta zerbitzuei dagozkie, zuzendari nagusiak proposatuta eta beste biak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro eta zerbitzuei, zuzendari kudeatzaileak proposatuta.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak hautaturiko lau kide. Horietarik bi Gizarte Ongizate Zuzendaritza Nagusiko zentro eta zerbitzuei dagozkie, zuzendari nagusiak proposatuta eta beste biak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zentro eta zerbitzuei, zuzendari kudeatzaileak proposatuta.

Hirugarrena

Aurreko puntuan aipatutako erredakzio Batzordeak bere lanak 2000ko lehen hiruhilekoan bukatu beharko ditu.

Laugarrena

Gizarte eta osasun Laguntzako Foru Planak bere jarduketa lerroetan adineko pertsonei, minusbaliotasun fisiko, psikiko eta zentzumenezkoak dituztenei (buru eritasun kronikoak dituzten eriak barne) etxeetan nahiz instituzioetan laguntza emateko bideratutako neurriak zein diren zehaztu beharko du eta orobat horiek zaintzen dituztenenei. Plan horren bidez aurrera eramanen dira gizarte eta osasun Laguntzaren gainean Lan Talde Teknikoak prestatzen duen dokumentu teknikoan jarritako konklusioak.

Bosgarrena

Osasun Departamentuaren eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuaren menpeko zentro eta zerbitzu guztiek behar den laguntza emanen dute Plana erredaktatzeko.

Seigarrena

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa