(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Egitura organikoa :
    • 61/2008 Foru Agindua, otsailaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Kudeatzeko Bulegoa kendu eta Leader Kudeaketa Bulegoa sortzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

61/2008 Foru Agindua, otsailaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Kudeatzeko Bulegoa kendu eta Leader Kudeaketa Bulegoa sortzen duena

 

Nafarroako Gobernuko lehendakariak, abuztuaren 16ko 12/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen egitura finkatu zuen, hauen artean Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarena.

Irailaren 3ko124/2007 Foru Dekretuaren bidez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, irailaren 1eko 33/2003 Foru Aginduaren bitartez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Bulegoak ezarri zituen. Gerora egitura hori aldatu egin zen, bulegoak unean uneko egitura premietara egokitzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak kontseilari bakoitzaren esku uzten du bere departamentuko bulegoak sortu, aldatu edo kentzeko eskumena.

Horrenbestez, aipatu 15/2004 Legearen 24.4 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Kudeatzeko Bulegoa kentzea eta Leader Kudeaketa Bulegoa sortzea.

Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Kudeatzeko Bulegoa kenduko da eta Leader Kudeaketa Bulegoa sortuko, Landa Aniztasunerako Atalera atxikitakoa.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa