(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Lana :
    • 311/2014 Ebazpena, uztailaren 3koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2015eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

311/2014 Ebazpena, uztailaren 3koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2015eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena

 

(2014ko 149. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 31n)

Atarikoa

Martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 37.2 artikuluan ezarrita daude urtero lan egutegian egun baliogabetzat hartzen diren nazio esparruko jaiegunak, uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. artikuluan xedatutakoarekin bat (azaroaren 3ko 1346/1989 Errege Dekretuak onetsitako idazketaren arabera); izan ere, artikulu horrek indarra du oraindik, irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarraren arabera.

Autonomia erkidegoek tradizioz berenak dituzten jaiegunak finkatzen ahal dituzte, urtero hamalau gehienez (horietako bi herrietakoak izanen dira).

Azaldutakoaren ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko 2015. urteko jaiegunak ezartzen dira, eta beste jaiegun bat gehituko da, herri bakoitzekoa, udal bakoitzaren proposamenaren arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, ebatzi dut:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2015. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago Eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberria.

Aurreko zerrenda horretan sartuta dago, aipatutako errege dekretuaren 46. artikuluak dioen bezala, eta Nafarroako Foru Komunitate osorako, abenduaren 3a, San Frantzisko Xabierkoaren jaia, Nafarroaren eguna baita.

2. Herri bakoitzari dagokion bigarren jaieguna udalek proposatuko dute. Horretarako, udalei eskatzen zaie heldu den 2014ko azaroaren 15a baino lehen herriko jaieguna proposatu diezaiotela Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiari, ongi finkatuta bai data bai zer ospatzen den. Udalerrian kontzejurik baldin badago, haietako jaiegunak ere adierazi beharko dira.

Ezarritako epean herriko jaiegunaren berri ematen ez bada, departamentu honek finkatuko du: 2013ko abenduaren 24ko 246. NAOn eta 2014ko otsailaren 3ko 22. zenbakian ageri dena hain zuzen. Nolanahi ere, data hori edo udalak adierazten duena igandea edo jaieguna bada, jaia hurrengo lanegunera aldatuko da.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioari igortzea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa