(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Zerbitzuen antolaketa :
    • 51/2000 Foru Agindua, abuztuaren 8koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Etxebizitza kontseilariak emana, Gizarteratzeko Egoitza Gizarte Zerbitzuen zentrotzat jotzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

51/2000 Foru Agindua, abuztuaren 8koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Etxebizitza kontseilariak emana, Gizarteratzeko Egoitza Gizarte Zerbitzuen zentrotzat jotzen duena

 

(2000ko 107. NAOn argitaratua, irailaren 4an)

Atarikoa

Maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuak azaroaren 13ko 9/1990 Foru Legea garatu zuen. Foru Lege honen bidez Gizarte Zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenen araubidea arautu zen. 209/1991 Foru Dekretuaren bidez gizarte zerbitzuen arloko zentro eta zerbitzuak sailkatu ziren, haren eranskinean ageri den bezala.

Beharrezkoa da Gizarteratzeko Egoitza zentro mota berritzat jotzea, ez baitago besteekin parekatzerik. Horregatik beste sail batean antolatu behar da, maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuko 4. artikuluan ezarri bezala.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Etxebizitza kontseilariak, agindu du:

Lehena

Gizarte Zerbitzuen zentrotzat jotzea, Foru Agindu honen eranskinean agertu bezala, Gizarteratzeko Egoitza.

Bigarrena

Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Hirugarrena

Foru Agindu hau igortzea Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Zuzendaritza Nagusira eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutura, behar diren ondorioak sor ditzan.

ERANSKINA

4.5. Gizarteratzeko Egoitza.

-Definizioa:

Elkarrekin bizi diren helduendako egoitza. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak babesten ditu. Heldu batzuk Nafarroako umezurztegi zaharretik datoz, abenduaren 19ko 256/84 Foru Dekretuaren babesean; beste batzuk premia gorrian daude. Denek tratamentu osatu baten beharra daukate, gizarteratu ahal izateko.

-Erabiltzaileak:

Helduak dira. Heldu batzuk Nafarroako umezurztegi zaharretik datoz, abenduaren 19ko 256/84 Foru Dekretuaren babesean; beste batzuk premia gorrian daude. Denek tratamentu osatu baten beharra daukate, gizarteratu ahal izateko.

-Zerbitzuak:

a) Ostatua eta mantenua.

c) Lan bidezko terapia.

c) Gizarteratzeko laguntza.

d) Aisialdiko jarduerak.

-Langileak:

a) Arduradunek gradu ertaineko unibertsitate titulua izanen dute edo hiru urteko esperientzia antzeko kategoriako lanpostuetan, gehienez ere 50 plazako zentroetarako. 50 plazatik goitiko zentroetan arduradunek goi mailako titulua izan beharko dute edo antzeko kategoriako lanpostu batean bost urteko esperientzia edo, bestela, gradu ertaineko unibertsitate titulu bat eta bi urteko esperientzia.

b) Hezitzailea, zaindaria, teknikariak eta zerbitzu orokorretako langileak arduratzen dira zuzeneko laguntzaz.

c) Zuzeneko laguntzako langileen proportzioa 0,35 izanen da erabiltzaileko.

d) Entitate nagusiko arduradunak arituko dira zuzendaritzan, ikuskapenean eta jarraipenean.

-Berariazko baldintzak.

a) Gelek bat, bi edo hiru plaza izanen dituzte eta gutxienez ere 8, 12 eta karratu hartuko dituzte, hurrenez hurren.

b) Higieneko zerbitzuak erabiltzaileen ezaugarrietara egokituko dira.

c) Egoiliar bakoitzak tresna hauek izanen ditu bere gelan: ohea, sarrailako armairua, argien etengailua, lokia eta irakurri ahal izateko argi sistema bat.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa