Castellano | Euskara | Français | English
(2009ko 146. NAOn argitaratutako testua, azaroaren 27an)
Atarikoa
Europako Kontseiluak, 1991ko abenduaren 12an, 91/676/CEE Zuzentaraua onetsi zuen. Horren xedea zen nekazaritzako nitratoek sortutako edo eragindako kutsadura murriztea eta horrelako kutsadura berriei aurrea hartzea.
Ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteko otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuak xedatu zuen zuzentarau horren transposizioa Espainiako antolamendu juridikora.
Errege Dekretu horren 4. artikuluaren 4. atalak ezartzen duenez, autonomia erkidegoetako organo eskudunek, zeinek bere esparruan, kutsa daitezkeen eremuak zehaztuko dituzte. Nafarroako Foru Komunitatean, urriaren 21eko 220/2002 Foru Dekretuaren bidez, nekazaritzako nitratoez kutsa daitezkeen uren eremuak zehaztu ziren eta jarduera programa onetsi zen.
Artikuluaren 2. atalak xedatzen duenez, kutsa daitezkeen eremu horiek aztertuko dira eta, beharrezkoa bada, aldatu edo handituko dira. Hori autonomia erkidegoetako organo eskudunek eginen dute, egokitzat jotzen duten epean eta gutxienez lau urtean behin. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ekainaren 5ean emandako 188/2006 Foru Aginduaren bidez, kutsa daitezkeen eremuak mantentzea onetsi zuen, izan ere lau urteko lehen epealdia 2006an iraungi zen. Urriaren 21eko 220/2002 Foru Dekretuan zehaztu ziren nekazaritzako nitratoez kutsa daitezkeen uren eremuak.
Berriki, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak martxoaren 20an emandako 128/2009 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako nitratoez kutsa daitezkeen eremuak berrikusi dira eta eremu berri bat zehaztu da Cidacos arroko ureztalurretan. Halaber, handitu egin dira aurretik Cortesko eta Fontellasko udalerrietan zeuden ureztalurretakoak eta Vianakoa kendu da. Aldaketa horiek egiteko aintzat hartu zen udalerri horietako lurpeko uretako nitratoen kontzentrazioaren bilakaera.
Otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren 6. artikuluak xedatzen duenez, autonomia erkidegoetako organo eskudunek jarduera programak ezarriko dituzte kutsa daitezkeen eremuetan, nekazaritzako nitratoek eragindako kutsadura saihestu eta murrizte aldera. Ildo horretatik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak jarduera programa aurrera eraman du nekazaritzako nitratoez kutsa daitezkeen eremuetan.
Indarreko jarduera programa aurten amaituko da, derrigorrezkoa izanik hori berrikustea eta 2010-2013 lau urteko epealdirako onestea. Zentzu horretan, bidezko da programa aldatzea, lortutako esperientzia, aurrerapen zientifikoak eta teknikoak eta Europako Batzordeak emandako oharrak aintzat hartuta. Horren guztiaren ondorioz, zehaztapen eta informazio erabilgarriak gehituko zaizkio, jarduera programa zuzenean aplikatu ahal izateko.
Jarduera programa eraginkorra izan dadin, beharrezkoa da jarduera programetan ezarritakoa betetzen dela kontrolatu eta, hala balitz, betetzen ez dela hauteman ahal izateko planak definitzea. Plan horiek nekazaritzako nitratoez kutsatutako lurpeko uren alorreko Aholku Batzordeak onetsiko ditu.
Halaber, egokitzat jo da kutsa daitezkeen eremuetan kokatzen diren lurzatien titularrek egindako ongarritze praktikak erregistratzeko ustiategiko liburuaren eredua mantentzea. Ildo horretatik, ustiategiek beste xede batzuetarako dituzten erregistroak (euskarri gisa papera edo bitarteko informatikoak erabiliz) ustiategiko liburu gisa balioztatu ahal izanen dira, gutxienez informazio bera jasotzen badute.
Jarduera programak ez betetzeagatik ondoriozta daitezkeen inplikazioei dagokienez, aintzat hartu beharra dago zuzeneko laguntzak arautzen dituen Kontseiluaren urtarrilaren 19ko 73/2009 Erregelamenduaren eta landa garapenerako laguntzak ezartzen dituen 1999ko maiatzaren 17ko 1257/1999 Erregelamenduaren arabera, derrigorrezkoa dela errespetatzea abenduaren 12ko 91/676/EEE Zuzentaraua, nekazaritzan erabilitako nitratoez kutsa daitezkeen urak zaintzeari buruzkoa. Hori guztia ingurumen arloko arau-hausteei dagozkien zehapenak kaltetu gabe.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindu dut:
1. artikulua. Jarduera programa.
1. Nekazaritzako jardueretako nitratoek uretan eragindako kutsadura murriztu eta saihesteko jarduera programa onesten da. Hori foru agindu honen I. eranskinean jaso da, 2010-2013 epealdirako.
2. Jarduera programa kutsa daitezkeen hiru eremutan aplikatuko da. Eremu horiek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 20ko 128/2009 Foru Aginduan daude jasoak, foru agindu horren bidez berrikusten baitira nekazaritzako nitratoez kutsa daitezkeen eremuak.
2. artikulua. Ustiategiko liburua.
Kutsa daitezkeen eremuetan kokatutako nekazaritzako ustiategiek ustiategiko liburua izanen dute eta bertan erregistratuko dituzte ongarritze planak eta praktikak, laboreen araberakoak. Liburu hori eskura daiteke Nafarroako Gobernuaren Atarian: www.navarra.es (zerbitzuen katalogoa/ zerbitzu guztiak/ landa eremua) eta nekazaritzako bulegoetan. Halaber, ustiategiko liburuaren balioa izanen dute ustiategiak erregulartasunez mantentzen dituen erregistroek, gutxienez informazio bera jasotzen badute.
3. artikulua. Kontrol planak. Ez-betetzeak.
Jarduera programetan ezarritakoa betetzen dela egiaztatze aldera, urtero kontrol plan bat prestatuko da. Hori nekazaritzako nitratoez kutsatutako lurpeko uren arloko Aholku Batzordeak onetsi beharko du. Pertsona fisiko edo juridikoek beharrezkoak diren kontrolak eta ikuskapenak egin beharko dituzte, jarduerak erraztuz eta eskatzen zaien dokumentazioa emanez.
Kontroletan hautemandako ez-betetzeak baldintzazkotasun kontrolen koordinazioaz arduratzen den aginteari (Kontseiluak 2009ko urtarrilaren 19an onetsitako 73/2009 Erregelamendua) jakinaraziko zaizkio, bai eta indarreko landa garapeneko programaren laguntzak kudeatzen dituzten unitateei, kasu bakoitzari aplikatu beharreko murrizketak zehatz ditzaten.
Xedapen gehigarri bakarra.-Foru Agindu honetan agertzen ez den orotan, ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteko otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuan xedatutakoa aplikatuko da.
Azken Xedapen Bakarra
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA. Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritzako nitratoez kutsa daitezkeen eremuetan jarduteko programa. 2010-2013 aldia
Nekazaritzan erabilitako nitratoez kutsa daitezkeen urak zaintzeari buruzko abenduaren 12ko 91/676 Zuzentarauaren eta ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteko otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren arabera -horrek xedatu zuen aurreko zuzentarauaren transposizioa Espainiako antolamendu juridikora-, programa hau definitu da bi eremuetarako:
1.-Oinarrizko printzipioak.
1.1. Nekazaritza Praktika Egokietarako Kodea.
Derrigorrezkoak izanen dira Nafarroako Nekazaritza Praktika Egokietarako Kodean jasotako neurriak, otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren 7. artikuluan xedatuari eta 1999ko azaroaren 22ko Foru Aginduari jarraikiz. Azken horren bidez argitaratu zen Nafarroako Nekazaritza Praktika Egokietarako Kodea.
1.2. Ongarri nitrogenatuak, 261/1996 Errege Dekretuaren arabera definituak, laboreek bizi-zikloan dituzten beharren arabera zabalduko dira.
1.3. Ongarri nitrogenatuak laboreek nitrogeno gehien ateratzen duten uneetara ahalik eta gehien hurbilduz zabalduko dira.
2.-Neurri orokorrak.
2.1. Lurzoruari aplika dakizkiokeen simaurraren edo bestelako ongarri organikoen gehieneko kantitatea.
Lau urterako prestatzen den hirugarren jarduera programa denez, lurzoruari aplika dakizkiokeen simaurraren edo bestelako ongarri organikoen (mindak, lohiak eta abar) gehieneko kantitatea izanen da 170/ha urtekoaren parekoa.
Kalkulua egiteko, aintzat hartuko dira nitrogenoaren batez besteko kontzentrazio hauek, kg-tan tona bakoitzeko:
ESPEZIEA |
SIMAURRA |
MINDA |
Hegaztiak |
15,0 |
10 |
Untxiak |
8,5 |
8 |
Txerriak |
7,2 |
5 |
Ardi- eta ahuntz-azienda |
6,5 |
7 |
Behi-azienda |
5,0 |
5 |
Zaldi-azienda |
4,2 |
6 |
Kantitate horiek ordezkatu ahal izanen dira abeltzaintzako ustiategiak sortzen duen minda edo simaurraren azterketa eguneratuaren emaitzekin. Nolanahi ere, simaurtzat edo ongarri organikotzat joko dira abereen ohe gisa erabilitako materialak, elikagaien hondakinak eta bestelako hondakinak.
2.2. Aldi batzuetarako debekatzea lurzoruari nitrogenoa ematen dioten ongarrien erabilera.
Ebro ibarraren ureztalurretan laborantza etengabea da. Hortaz, horrelako ezaugarriak dituen eremu kaltebera batentzat, ez da bidezko eremu osoan ongarri nitrogenatuen aplikazioa aldi batzuetarako debekatzea modu orokorrean. Nolanahi ere, Nafarroako Nekazaritza Praktika Egokietarako Kodeari jarraikiz, ondoko murrizketa hauek ezartzen dira, produkzio orientazioen eta ongarri moten arabera antolatuak:
2.2.1. Landu gabe dauden nekazaritzako azaleretan debekatua dago ongarri nitrogenatuak, mineralak eta organikoak erabiltzea.
2.2.2. Ereindako, landutako edo hazkunde-garaian dauden lurzatietan debekatua dago ongarri mineralak edo organikoak erabiltzea ondoko taula honetan adierazitako aldietan:
PRODUKZIO ORIENTAZIOA |
ONGARRI ORGANIKOAK (SIMAURRAK, MINDAK ETA ABAR) |
ONGARRI NITROGENATU MINERALAK |
Udazkeneko eta neguko zerealak |
Lurra erein aurreko bi hilabete baino lehenagotik |
ekainaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte |
Artoa |
Lurra erein aurreko bi hilabete baino lehenagotik |
abuztuaren 15etik laborantza amaitu arte |
Barazkiak |
Ez da bidezkoa |
Debekatutako aldirik ez |
Fruta-arbolak eta mahastiak |
azaroaren 1etik otsailaren 15era |
urriaren 1etik urtarrilaren 31ra |
Lekadunak (ilarrak, lekak, babak) |
Lurra erein aurreko bi hilabete baino lehenagotik |
Ez da bidezkoa, hainbat labore eta ziklo dituelako |
Alpapa |
Lurra erein aurreko bi hilabete baino lehenagotik |
apirilaren 1etik urtarrilaren 15era |
Eguzkilorea |
Lurra erein aurreko bi hilabete baino lehenagotik |
abuztuaren 1etik laborantza amaitu arte |
Arroza |
Lurra erein aurreko bi hilabete baino lehenagotik |
uztailaren 31tik bildu arte |
Olibondoa |
azaroaren 1etik otsailaren 15era |
azaroaren 1etik otsailaren 15era |
Koltza |
Lurra erein aurreko bi hilabete baino lehenagotik |
Loraketatik aurrera |
Oihanekoak |
azaroaren 1etik otsailaren 15era |
urriaren 1etik urtarrilaren 31ra |
Labore babestuak |
Ez da bidezkoa |
Debekatutako aldirik ez |
2.2.3. Debekatua dago ondoko ongarri hauek erabiltzea elkarren segidako laboreen artean, salbu Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusian behar bezala arrazoitzen bada:
Simaurrak eta mindak, lurra erein edo laborea landatu aurreko bi hilabete baino lehenagotik.
Bestelako ongarri nitrogenatuak, lurra erein edo laborea landatu aurreko hilabetea baino lehenagotik.
2.3. Simaur eta minden biltegien edukiera.
Otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuak xedatzen duenez, kutsa daitezkeen eremuetan kokatutako abeltzaintzako ustiategien titularrek simaurra biltzeko instalazioak izan beharko dituzte. Instalazio horiek lurzoruan simaurrak aplikatzea debekaturik dagoen eperik luzeenean sortzen den simaurra biltzeko modukoak izanen dira.
Ildo horretatik, kutsa daitezkeen eremu horiek ureztalurrak direnez, teknikoki ez da debeku orokorrik jarri behar ukitutako azalera osoarentzat, baina zehaztu da instalazioek gutxienez lau hilabeteko simaurra biltzeko edukiera izan beharko dutela.
Dena den, ez da beharrezkoa kopuru hori abeltzaintzako hondakinen kudeaketa arautzen duen foru araudian ezarritakoa baino handiagoa izatea, baldin eta frogatzen bada instalazioaren benetako edukiera gainditzen duen simaur-kopurua ingurumenean kalterik ez egiteko moduan tratatzen dela edo, lagapen kontratu baten bidez, simaurra eremu kalteberatik kanpo eramaten dela, ongarri organiko bihurtzeko, tratatzeko edo bere balioa handitzeko, betiere, ingurumenari kalterik eragin gabe.
2.4. Mugak, lurrean ongarri nitrogenatuak aplikatzeko.
Otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuan ezarritakoa eta Nafarroako Nekazaritza Praktika Egokietarako Kodea aintzat hartuz, mugak ezarri dira kutsa daitezkeen eremuetan ongarri nitrogenatuak aplikatzeko. Xedea da nitratoen soberakinak eta horien lixibazioak murriztea. Hori horrela, ondoko taula honetan ageri diren kopuruak balioespen hauen arabera prestatu dira:
a) Lurzoruan dagoen nitrogeno-kopurua laboreak nitrogeno horren behar handia izaten hasten direnean.
b) Lurzoruaren erreserba organikoen mineralizazioak sorturiko nitrogenoa.
Aurreko urteko laborea alpapa denean, aintzat hartuko den lurreko nitrogeno kantitatea 80 kg/ha izanen da.
c) Ongarri organikoetatik datorren nitrogenoa. Balio hauek hartuko dira kontuan:
Eragin zuzeneko ongarri nitrogenatuaren baliokidetasun-koefizienteak, hori aplikatzen den urtean.
BANAKETA EGITEKO URTEA |
NEGUKO ZEREALAK |
ARTOA | |
UDAZKENA |
UDABERRIA |
UDABERRIA |
|
A |
0.20 |
0.3 |
0.3 |
B |
0.25 |
0.4 |
0.45 |
C |
0.30 |
0.5 |
0.6 |
Produktu mota:
A.-Behi, ardi, ahuntz eta zaldi simaurra.
B.-Behi minda, txerri simaurra, hegaztien simaurra, azpigaiz aberatsa.
C.-Txerri eta hegazti minda, hegaztien simaurra, azpigairik gabe.
Eraginkortzat hartuko da aplikatutako nitrogenoaren partea bider bere koefizientea eta lortutako kantitatea kenduko zaio ongarri mineralaren dosi osoari.
d) Ongarri kimikoetatik datorren nitrogenoa.
e) Ureztaketarako uretik datorren nitrogenoa.
Ongarri nitrogenatuak aplikatzeko mugak.
LABOREA EDO LABORE TALDEAK |
NITROGENO KANTITATE GEHIENEKOA (OU/ha.) |
APLIKATZEKO MODUAK (BANAKETARAKO MURRIZKETAK) |
NEGUKO ZEREALAK | ||
Gari biguna artoaren ostean |
200 |
Ereintzan ez gainditu gehienekoaren %30 |
Gari biguna barazkien ostean |
160 |
Aurrekoaren berdina |
Gari gogorra |
210 |
Aurrekoaren berdina |
Garagarra |
180 |
Aurrekoaren berdina |
UDAKO ZEREALAK | ||
Artoa barazkien ostean |
250 |
Ereintzan ez gainditu %30, gehienez ere |
Artoa artoaren ostean |
300 |
|
Arroza |
160 |
Estalgarriarekin ez gainditu %50 |
LABORANTZA ESTENTSIBOAK | ||
Alpapa |
50 |
Hazkunde-garaian |
Behin behineko larreak |
200 |
Ereintzan ez gainditu %30 |
Eguzkilorea |
100 |
Mugarik gabe |
Koltza |
220 |
Mugarik gabe |
BARAZKIAK | ||
Orburua |
250 |
Plantazioan ez gainditu gehienekoaren %40 |
Kruziferoak |
220 |
Aurrekoaren berdina |
Ziazerba |
220 |
Aurrekoaren berdina |
Tomatea (industria) |
150 |
Aurrekoaren berdina |
Piperra |
130 |
Aurrekoaren berdina |
Zerba eta borraja |
200 |
Aurrekoaren berdina |
Kardua |
200 |
Kabailoiak prestatzean eta hazkunde-garaian |
Zainzurien ekoizpena |
200 |
Plantazioan ez gainditu %40 |
Baratxuria |
140 |
Aurrekoaren berdina |
Alberjinia |
170 |
Aurrekoaren berdina |
Kuiatxoa |
170 |
Aurrekoaren berdina |
Tipula |
160 |
Aurrekoaren berdina |
Lekadunak |
60 |
Aurrekoaren berdina |
Uraza |
140 |
Aurrekoaren berdina |
Meloia |
160 |
Aurrekoaren berdina |
Porrua |
250 |
Aurrekoaren berdina |
Tomatea (plaza) |
210 |
Aurrekoaren berdina |
Azenarioa |
100 |
Aurrekoaren berdina |
Beste barazki batzuk |
200 |
Aurrekoaren berdina |
BABESTUTAKO BARAZKIAK | ||
Uraza |
100 |
Mugarik gabe |
Eskarola |
100 |
Mugarik gabe |
Kukulua |
100 |
Mugarik gabe |
Zerba |
100 |
Mugarik gabe |
Borraja |
60 |
Mugarik gabe |
Tomatea |
250 |
Mugarik gabe |
Piperra |
250 |
Mugarik gabe |
Lekak |
150 |
Mugarik gabe |
ZUREZKO LABOREAK | ||
Hezurdun fruta-arbolak |
140 |
Otsailetik hazkunde-garaia amaitu arte |
Hazidun fruta-arbolak |
140 |
Otsailetik hazkunde-garaia amaitu arte |
Ureztalurreko olibondoa |
80 |
Otsailetik hazkunde-garaia amaitu arte |
Ureztalurreko mahastia |
80 |
Urtarriletik ekainera (biak barne) |
Ureztalurreko almendrondoa |
80 |
Otsailetik hazkunde-garaia amaitu arte |
Zuhaixkak egurra egiteko |
170 |
Otsailetik hazkunde-garaia amaitu arte |
3.-Nekazaritza Praktika Egokietarako Kodearen aplikaziotik ondorioztatutako neurriak.
Jarraian, Nekazaritza Praktika Egokietarako Kodean sartutako neurriak definitzen dira. Horiek aurreko puntuetan jaso ez direnez, beharrezkoa da jarduera programa honetan sartzea. Horretarako, aintzat hartuko da kutsa daitezkeen eremu horien ezaugarri nabariena dela ureztalurrak direla.
3.1. Ongarriak aplikatzea urak, izotzak edo elurrak estalitako eremuetan.
Debekatua dago ongarri nitrogenatuak aplikatzea, oro har, urak, izotzak edo elurrak estalitako lurzoruetan, baldintza horiek dirauten bitartean.
Debeku horretatik kanpo geratuko da urpean geratutako lurzoruko arroza laborantza, eta ongarri nitrogenatu mineralen aplikazioa izoztutako lurzoruetan (hurrengo 24 orduetan erabat urtzen badira).
3.2. Aplikazioak ur-ibilgu naturalen edo ur-hornidurarako guneen inguruan.
Banaketak egitean, ziurtatu beharko da ez dela ongarri nitrogenaturik zabaltzen ur-ibilgu naturalen ertzean, luzerako tartean.
Ez da ongarri nitrogenatu mineralik aplikatuko giza kontsumorako ura nahiz edateko ura izatea eskatzen duten egoeretan erabiliko den ura hornitzen duen putzu, iturri edo zulaketa batetik baino gutxiagora.
Ongarri organikoei dagokienez, aplikazioak ez dira eginen ur-ibilgu naturaletatik eta edateko uraren hoditeria edo gordailuetatik baino gutxiagora. Gainera, tartea ezin izanen da baino gutxiagokoa izan edateko ura hornitzen duten putzu eta iturburuen kasuan. Nolanahi ere, tarte horiek ez dira izanen abeltzaintzako hondakinak kudeatzeari buruzko foru araudian ezarritakoak baino txikiagoak.
3.3. Isurketa eta lixibazio kutsadurari aurrea hartzeko neurriak, ureztatze sistemetan.
3.3.1. Berdindutako lurzatiak.
Lurrak urez gainezkatzean, ongarri nitrogenatuak ez dira nahasiko ureztaketarako urarekin.
3.3.2. Maldan dauden lurzatiak.
Ureztaketarako urari ongarri nitrogenatuak gehitzen zaizkionean, ezin izanen da azaleko isurketarik egin hustubide edo drainatzeetan, ez eta putzurik edo uholderik ere lurzatien beheko aldean.
Lurzatian malda % 10ekoa baino handiagoa duten zatietan, muga ur-ibilgu batekin egiten badute, ezin izanen da mindarik aplikatu. Edonola ere, ezin izanen da mindarik aplikatu malda % 20koa baino handiagoa duten zatietan.
3.4. Uzta-hondakinen kudeaketa.
Neguko zerealen, eguzkiloreen, artoaren, aletarako eta bazkarako leken eta koltzaren laboreek eragindako uzta-hondakinak zuzenean erabili ahal izanen dira abeltzaintzako ustiapenerako, edo bildu ahalko dira fardoak egin ostean. Ez da inolaz ere derrigorrezkoa izanen horiek lurrean zabaltzea. Edozein motatako hondakin begetalak erretzeari dagokionez, praktika hori arautzen duen foru araudian ezarritakoa beteko da.
3.5. Abeltzaintzako instalazioak.
Aurreko ataletan simaurrak eta mindak biltzeari eta zabaltzeari buruz aurreikusitakoaz gain, kutsa daitezkeen eremuetan kokatutako abeltzaintzako instalazioek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte, berariazko araudian ezarritakoari kalterik egin gabe: eta arreta berezia jarriz erabilitako materialen kalitateari, segurtasunari, iragazgaiztasunari, iraupenari eta mantentze eta erabilera baldintzei:
-Kanpoan itxaron eta jarduteko eremuak iragazgaitz mantentzea. Horiek malda nahikoa izanen dute, ziurtatu ahal izateko efluenteak edo, horrelakorik ezean, simaurrak eta mindak biltegietara eramanen direla.
-Garbitzeko urak ibilbide estanko batetik isuriko dira eta beste efluenteak biltzeko guneetan bilduko dira.
-Gorozki solidoak siloratu eta biltzeko instalazioak azalera estankoen gainean eutsiko dira. Horien behealdean jariatutako likidoak jasoko dituen puntu bat egonen da, efluenteak biltzeko instalazioetara bidaliko dituena.
-Euriak teilatuetan utzitako ura natur ingurunera isuriko da, gainerako efluenteen parte bihurtu gabe.
-Efluenteak biltzeko lanak estankoak izanen dira eta urrun eginen dira, ur-lasterretatik eta hoditeriatik 35 metrora gutxienez.
3.6. Mindak aplikatzea.
Debekatua dago mindak horiek garraiatzeko upelaren ahotik lurzorura zuzenean aplikatzea, banagailurik gabe, hots, banaketa egiteko abanikorik edo tutu malgurik gabe, edota hodi esekirik gabe.
3.7. Simaur solidoa soroan biltzea.
Baimenduta dago simaur solidoa lursailetan metatzea horiek ongarritzeko. Simaur solidoaren kantitatea bat etorriko da lursailaren azalerarekin eta beharrekin, eta aintzat hartuko da ondoko muga: urteko nitrogeno hektareako, gehienez bi hilabetez. Hala erabilitako simaurraren bolumena ezin izanen da aintzat hartu sortu zuen abeltzaintzako ustiapenaren biltegi gisa.
Pilatutako simaurra ur-ibilguetatik 35 metrora egonen da gutxienez. Ezin izanen da lurzoru alubialetan jarri, ez eta pitzadurak edo karstifikazioak dituzten material porotsuetan.
4.-Neurri osagarriak.
Aipatutako eta zehaztutako otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuan eta, bereziki, 4.2 eta 6.3 eta 6.4 artikuluetan ezarritakoa betearazteko, abian jarriko dira ondoko neurri osagarri hauek:
4.1. Ikerketa proiektuak.
Ikerketa proiektuak garatuko dira nitrogenoaren, lurzoruaren eta uraren arteko harremanaren ezagutza zientifiko-teknikoa hobetze aldera, eta erabakitzeko sistemak garatze aldera, aukera emanen dutenak ongarri nitrogenatuak behar bezala erabiltzeko, lurzati mailan, errentagarritasun ekonomikoaren eta ingurumenaren babesaren irizpideak bateragarri eginez.
4.2. Dibulgazio jarduerak.
Nekazaritza Praktika Egokietarako Kodearen eta jarduera programaren gaineko prestakuntza, informazio eta dibulgazio jarduerak prestatuko dira, kutsa daitezkeen eremuetako nekazariei eta abeltzainei zuzenduak. Horretarako, ohiko baliabideak erabiliko dira: ikastaroak, mintegiak, sentsibilizazio jardunaldiak, argitalpen teknikoak, Interneteko informazioa, eta abar.
Halaber, astero informazioa eskainiko da laboreen ureztaketa beharrei buruz, ureztaketen programazio hobea ahalbidetze aldera.
Nekazarien prestakuntzari erreparatuko zaio bereziki, ondokoei dagokienez: ureztaketen kudeaketa eta instalazioen eta ekipoen erabilera ureztaketa berriko eremuetan eta ureztaketa tradizionalak eraldatu eta hobetzeko eremuetan.
4.3. Nekazaritzako makineriaren erosketa sustatzea banaketa optimizatzeko.
Kutsa daitezkeen eremuetan zehazki ongarriak zabaldu eta banatzeko nekazaritzako makineria erostea sustatuko da. Makineria hori erregulatzeko erraza izanen da eta produktua lursail osotik behar den moduan zabalduko dela ziurtatuko du, ingurumenari kalteak egiteko arriskua murriztuz.
4.4. Jarduerak ureztalurretan.
Kutsa daitezkeen eremuetako ureztalurretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak presio bidezko ureztatze sistemak bakarrik lagunduko ditu.
4.5. Ingurumenaren babesarekin bateragarriagoak diren ekoizpen sistemen sustapena: Ekoizpen Ekologikoa eta Ekoizpen Integratua.
Kutsa daitezkeen eremuetan ingurumena gehien errespetatzen duten ekoizpen sistemak sustatu eta abiaraziko dira, zehazki, ekoizpen ekologikoa eta ekoizpen integratua. Aldi berean, nekazarien parte-hartzea sustatuko da sistema horietan, kasuan kasuko nekazaritza eta ingurumen arloetako programen bidez.