Castellano | Euskara | Français | English
(2010eko 19. NAOn argitaratutako testua, otsailaren 10ean)
Atarikoa
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak eskatu dute bulego jakin batzuen atxikipena aldatzeko, atal eta bulego mailako antolaketa arrazoiak direla medio.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3.d) artikuluan ezarritakoarekin bat, ebatzi dut:
Lehena
Artxiboen eta Erregistroaren Bulegoa (8291 lanpostua) Kontrol Ekonomiko-Administratiboaren Atalari atxikitzea (4578 lanpostua).
Bigarrena
Lurralde Plangintzarako Administrazio Laguntzako Bulegoa (7566 lanpostua), Udalen Plangintza Estrategikoaren Atalari atxikitzea (7994 lanpostua).
Hirugarrena
Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari eta Etxebizitza Zerbitzuari, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileen Gastuen Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.