Castellano | Euskara | Français | English
(1995eko 57. NAOn argitaratutako testua, maitzaren 3an)
Atarikoa
Ugatzak (Gypaetus barbatus L.) behiala Iberiar Penintsulako mendialde guzia okupatzen zuen. XIX. mendeaz geroztik, ordea, gainbeherako prozesu bat hasi zen, gure mende honetan biziagotu egin dena, harik eta espezie hau Pirinioen mendikatean zokoraturik gelditu den arte. Han hirurogeita hamabost bikoteko populazio ugalkorra dago eta horietatik berrogeita hemezortzi hegoaldeko ixurialdean.
Kopuru hau, luzera begira bizirik irauteko moduko populazio genetiko bideragarritzat jotzen denaren muga-mugan dago.
Nafarroan ere gainerako Pirinioan bezala urritu da ugatza. Ugatz gazteen multzo ttiki bat dago Pirinioko ibarretan barreiatua, aldian behin mendialdeko beste aiekaren batera ere aldatzen dena. Bikote heldu finkoak nonbait bosten bat dira, eta haietatik bat edo bi besterik ez dira noizik behin habia egiten dutenak. Hazkunde eremu hau da Pirinioko populazioaren mendebaldeko muturrean dena.
1991.ean onetsi zen apirilaren 4ko 130/1991 Foru Dekretua, ugatza Nafarroan ugaltzeko I. plana onetsi zuena.
Aipatu ugaltzeko planean aurrikusitako xede eta iharduketak arrakastaz jarraitu eta bete dira, espezie honek hartzen duen lurraldea Nafarroako mendebaldera hedatu eta hegazti ugalkorren kopurua handitu delarik.
Ugaltzeko I. planean eskuratu den informazio baliosoari esker hura berrikusteko aukera ematen du, oraingoan Urbasa-Andia eta Aralar mendietarainoko lurraldeak hartzen direla. Orobat, helburu orokorrak eta plana garatzen duten iharduketak birdefinitu egin dira.
Europar Batasunak LIFE finantza erakundearen bidez Ugatza Proiektuari emandako laguntza ekonomiko dela medio lortu dira ugaltzeko I. planean zehaztutako xedeak, haren onura proposatzen den plan berri honi ere heltzen zaiola.
Hori horrela delarik, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro kontseilariak hala proposaturik, eta 1995.eko apirilaren 10eko bilkuran Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:
1. artikulua
Ugatza (Gypaetus barbatus L.) Nafarroan ugaltzeko II. plana, Foru Dekretu honen eraskinean agertzen dena, onetsi egiten da.
2. artikulua
Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuari dagokio ugatza ugaltzeko planak agintzen dituen eta beragandik heldu diren iharduketak kudeatzea.
3. artikulua
1. Ugaltzeko Plana urtez urteko ekintza programen bidez eramanen da aurrera, eta horrela zehaztuko ditu denboran eta espazioan bere aurrikuspenen kunplimendua.
2. Ugaltzeko planean aipatzen diren neurriak ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak beste elkarte autonomoren batean honekin lotutako plan edo ekintzarik garatzen ari bada, hango erakunde eskudunekin kontsulta eta koordinazioa egiteko bide egokiak paratuko ditu.
Azken Xedapenetako Lehenbizikoa
Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro kontseilariari esku ematen zaio Foru Dekretu hau garatzeko behar diren xedapen guztiak emateko.
Azken Xedapenetako Bigarrena
Nafarroako ugatza (Gypaetus barbatus L.) ugaltzeko plana onesten duen 130/1991 Foru Dekretua indargabetu egiten da.
Azken Xedapenetako Hirugarrena
Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
ERASKINA. Ugatza Nafarroan Ugaltzeko II. Plana
1.-Helburua.
Ugatza Nafarroan ugaltzeko II. planaren helburua da espezie honen beherakadan esku hartu duten faktoreak desagertzea, espezieak etorkizunera begira luzaro irauteko adinako populazio-tamaina bereganatu eta bere habitat potentziala berriz kolonizatzeko aukera izan dezan.
2.-Ezartze eremua.
Ugaltzeko plan honen aginduak ugatzak Nafarroan duen bizileku natural osoan ezarriko dira. Eremu hori lau alderditan zatiturik dago, honako mugak dituztenak:
1. alderdia.-Ekialdera Huesca eta Zaragoza ditu muga, tziako mugatik hasita hegoalderantz CN-240arekin gurutzatu arte. Kamio horrek hegoko muga definitzen du Urrozko kamio lokalarekin gurutzatu arte. Urroztik iparrera joaten da muga Erro errekaren lerroa hartuta CN-135arekin gurutzatu arte. Kamio horrek mendebaleko muga markatzen du Bizkarreta-Gerendiaineraino. Handik mugak iparrera egiten du zuzen Aurizberritik Linduxko leporaino. Aipatu lepotik tziako marra hori segitzen du iparraldeko mugak ekialdera Huesca eta Nafarroako mugaraino.
2. alderdia.-Iparreko eta ekialdeko muga tziarekiko muga bera da, Dantxarineatik hasi eta Izpegiko gaineraino. Hortik, hegoko mugak Erratzuko kamio lokala segitzen du CN-121 B-arekin gurutzatu arte, zeina mendebal muga baita iparrerantz tziako mugaraino.
3. alderdia.-Petilla de Aragongo muga administratiboen barreneko eremua.
4. alderdia.-Hegoko muga NA-132-A kamioak ezartzen du Nafarroan Zuñigan sartzen denetik Lizarraraino. Hegoekialdeko muga berriz NA-120 errepideak, Lizarratik Abartzuzara eta Abartzuzatik Iberoraino. Ekialdekoa Arakil ibaiak egiten du Iberotik Irurtzunaino. Iparrekialdeko mugak N-130 errepidea jarraitzen du, Irurtzundik Gipuzkoan sartu arteino. Iparmendebaldeko muga Nafarroak Gipuzkoa eta Arabarekin duen muga bera da.
2. Ugaltzeko, hazteko eta elikatzeko eremu dira eta, beraz, Basa Faunaren Babesgunetzat joko dira, martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen ondorioetarako, ondoko hauek:
-Natur Erreserbak: Itxusi (2-NR), Iñarbeko arroila (9-NR), Arbaiungo arroila (16-NR), Benasako arroila (17-NR), Burgiko arroila (18-NR), eta San Adriango labarrak (24-NR) eta Irunberriko arroila (25-NR).
-Basa Faunaren Babesguneak: Iparla (BFBE-1), Arrollandieta (BFBE-2), Izaga mendia (BFBE-3), Mendibeltza (BFBE-4), Rala (BFBE-5), Illarga (BFBE-6), Larraun (BFBE-7), Bezea mendia (BFBE-9), Itzalleko Ateak (BFBE-10), Arrigorria (BFBE-11), Bazabala (BFBE-12) eta Arabarko (BFBE-13).
3.-Indarraldia.
Ugaltzeko plan hau bere osoan aplikatuko da indarrean sartzen denetik harik eta espeziea "desagertzeko arriskuan" bezala katalogatuetatik ken daitekeen arte. Espeziearen edo haren habitataren kontserbazio egoeran mamizko aldaketarik izaten bada, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak zilegi izanen du berrikuste prozesu bati ekitea, eta horren buruan bai planaren helburu orokorrak eta bai plana burutzeko ekintza xehetuak berriz definitzea. Nolanahi ere, laur urtetik behin berrikusiko da.
4.-Planaren helburuak eta ekintzak.
A) Kontserbazio ekintzak.
Planarekin lortu nahi diren helburuak ondoko ekintza bakoitzean:
1. helburua: ugatz heldu eta ugatz gazteen hiltze kausa ez naturalak ezabatzea.
1.1. Ugatzak elektrizitate sareko lineekin ez jotzeko eta ez elektrokutatzeko behar adina neurri zuzengarri hartzea.
1.1.1. Ugatzaren babesguneetan elektrokuzio arriskua sortzen duten lineak kendu eginen dira hamar urteko epean, gehienez ere. Ezin izanen da linea berririk jarri.
1.1.2. Planaren aplikazio eremuan, hegazti-fauna babesteko instalazio elektrikoak bete beharreko arau teknikoak ezartzen dituen apirilaren 4ko 129/1991 Foru Dekretua zehatz-mehatz bete dadin begiratuko da.
1.2. Ugatz populazio ez-egonkorrari eusteko eta populazio ugalkorrak ugaltze arrakastatsua izan dezan adina mantenu eskura izatea bermatuko da.
1.2.1. Ugatzaren banaketa-eremu batean behar adina mantenu eskuragai ez badago gaur egun, beharrezko neurriak hartuko dira ehiza planen bitartez ungulatu basatien populazio finkoak sortzea bultzatu eta sustatzeko, bertako iharduera tradizionalarekin bateragarriak diren heinean.
1.2.2. Iraitzez eta aurreko helburua bete gabe dagoen artean, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamenduak martxan edukiko ditu behar diren azterlanetan zehaztu eta ekintza programa bakoitzean proposatzen diren emendiozko bazkatze puntuak.
1.2.3. Aurrekoaren osagarrizko neurritzat, planaren ezartze eremuan dauden usteltokiak txukundu eta martxan edukiko dira.
2. helburua: populazio ugalkorraren ugaltze tasa haunditzea.
2.1. Bikote habiagileen lasaitasuna bermatzea, ugaltzearen porrota sortzen duten eragozpenak deuseztuz.
2.1.1. Ugatzaren babesguneetan, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro kontseilariak Foru Agindu bidez ezarri ahalko ditu sartzeko mugapenak aldi baterako, tradiziozko bide eta pistetako jende-emana gutxitzeko tresnak ezarriz. Traba horiek zorrotzagoak izan daitezke abandonatutako bideen kasuan, erabat itxiz alegia.
2.1.2. Ugatzaren babesguneetan, administrazioaren baimena beharko da kirol eta josteta ihardueretan aritzeko, bai eta fotografia, filmazioa eta hazilekuen begirapena baldin bada ere, martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen arabera, espeziearen kontserbazioaren kaltetan izan ez daitezen.
2.1.3. Kabiegite-eremu bat oraintxe jende-eman handikoa baldin bada edo hala izateko arriskutan badago, etengabeko begiramendua izanen du denboraldi kritiko osoan.
Ondorio horietarako ugatza ugaltzeko denboraldi kritikotzat jotzen da inkubazioaldia eta kumeak hazitzen hasteko garaia, hau da urtarrilaren 1etik apirilaren 15a arte.
2.2. Espezie hau eduki duten eta berriz kolonizatzeko modukoak izan daitezkeen eremuetara zabal dadin aisatzea.
2.2.1. 6.1.2. helburua garatzerakoan habitat potentzialtzat jotzen diren eremuei azterketa zorrotza eginen zaie zein faktore dauden zuzendu beharrean zehazteko.
2.2.2. Partikularzki, azterketa horrek salatzen badu mantenu eskasia izanen dela, handik aurrerako urteroko ekintza planetan emendiozko bazkatze puntuak abiarazi eta mantentzeko agindua sartuko da.
2.2.3. Nolanahi ere den, behin eremu horiek zehaztuz gero, plana berrikusteari ekinen zaio bere ezartze eremuaren barrenean hartzeko aukera izateko moduan.
3. helburua: ugatzaren babesguneak benaz babestea bermatu.
3.1. Basa Faunaren Babesguneetarako ezarritako arauak aplikatzea.
3.2. Planaren eremuetan begiramendua eta babesa bermatzeko moduko langile kualifikatuak eta beharrezko baliabideak kokatzea.
B) Jarraipen eta kontrol iharduerak.
4. helburua: ugatz populazioaren bilakaeraz informazio fidagarria eguneratua eta etengabea eskura izatea.
4.1. Espezieak Nafarroan zer egoera duen taxuz antzemateko eta baloratzeko behar diren datuak biltzea.
4.1.1. Urtero bikote habiagile egonkorren eta bikote egin berrien errolda egitea eta bikote habiagiletan izan litezkeen aldaketenak.
4.1.2. Ugaltze parametroen segimendua egitea, ugaltzearen porrotak zer kausa izan dituen zehaztuz, halakorik bada.
4.1.3. Epez epe kolonizakizun diren eremuak arakatu eta igarri zenbateraino agertzen diren han ugatz gazteak, heldu bakartiak edo bikote egin berriak.
4.1.4. Planaren ezartze eremuan sai arrearen populazioak zer bilakaera duen monitorizatu eta hortik antzeman ugatzaren ugaltze arrakastatsuan eta eremu berriak kolonizatzean zer eragin izan dezakeen horrek.
4.1.5. Hildako ugatz baten berri izan orduko, ahaleginean gorputza jasotzea, bai eta gurasoek abandonatutako arraultzeak ere, behar diren analisiak eginaz heriotzaren edo ugaltze porrotaren kausak aurkitzeko.
4.1.6. Epez epe baliabide trofikoak badiren eta eskuragarri ote diren ala ez ebaluatu, ugaltze planaren eremuan, eta ugatzaren demografian zer eragin duen aztertu.
4.2. Beste elkarte autonomoekin koordinaturik egiten diren lanetan parte hartu, ugatzaren Pirinioko populazio osoa hobeki kontrolatu eta jarraipena egiteko.
5. helburua: plan honen barrenean hartutako neurriak zenbateraino diren eraginkorrak urtero begira dadila finkatzea.
5.1. Ugaltze planeko helburuak zenbateraino bete diren ebaluatu, emaitzak indarra hartu baino lehenagoko datuekin erkatuz.
5.1.1. Emendiozko bazkatze puntuak noraino dauden onartuak eta erabiliak konprobatu, bai eta haien garrantzia populazio ez-egonkorraren elikaduran eta bikote habiagileen eraketan eta eremu potentzialen kolonizatze prozesuan zer eragin duten neurtu.
5.1.2. Aldian aldian ugatzak Nafarroan duen hiltze tasa eta haren zergatiak ebaluatu. Orobat bikote habiagileetako hegazti ugalkorren artean gertatzen diren aldaketak.
5.1.3. Populazioaren osasun egoeraren islagarri ontzat jotzen diren parametroak aukeratu eta II. ugaltze plan honek indarra hartu baino lehenagoko datuekin erkatu.
5.2. Populazioak eta planaren eragina jasaten duten gizarte sektoreek plana zenbateraino onartzen duten ebaluatu.
C) Ikerketa lanak.
6. helburua: gero batean ugatza kontserbatzeko estrategiak birdefinitzeko aukera emanen duten kudeaketara aplikatutako ikerketa lerroak garatzea sustatu. Zehazki, honako hauek bultzatuko dira:
6.1. Ugatza Nafarroan hobeki kudeatzeko behar diren ikerketak egin daitezen sustatzea.
6.1.1. Banakoak markatuz hegazti ugalkorrek espazioa eta habitata nola erabiltzen duten jakitea.
6.1.2. Espeziearen habia-egite eremua zehaztu eta zein eremu berkoloniza litezkeen finkatu.
6.1.3. Ugatzaren arrautzetan eta banakoetan zer pestizida edo bestelako kutsagai maila izaten den jakitea, hala nola horrek espeziearen ugaltze arrakastatsuan eta hiltze tasan zer eragin duen ere.
6.1.4. Egun planaren eremuan diren linea elektrikoen eragina neurtzea.
6.2. Autonomiaz gaindiko ikerketa proiektuetan parte hartzea, Pirinio osoko ugatz populazioari buruz egiten direnetan, alegia.
6.2.1. Ugaltzearen biologia eta ugaltze porrota eragiten duten faktoreak hobeki ezagutzea.
6.2.2. Gazteen dependentziaz, familiaren berezte prozesuaz eta gazteen sakabanatzeaz dauden ikerketak osatzea.
6.2.3. Pirinioko ugatz populazio ez-egonkorraren mugimenduen eta espazioaren erabileraren berri izatea, hego-markaketaz eta radiotelemetriaz baliatuz.
6.2.4. Emendiozko bazkatze puntuen sarearen eraginkortasuna neurtzea, puntu berriendako kokagune egokienak bilatuz oinarrizko bi helburuen arabera: eskasia garaietan bazka izateko ahalbideak handitzea eta bikote berriak habitat egokietan ezartzea.
6.2.5. Pirinioko populazioaren bilakaera aztertzea, horretarako populazioaren adinen egituran, batez besteko ugalkortasunean eta helduen eta gazteen biziraupen indizean oinarritutako simulazio demografikoko eredu matematiko bat sortuz.
6.2.6. Banako berriak populazio ugalkorrean sartzeko prozedura eta birkolonizazio eremuetan bikote berriak eratzeari eta ezartzeari dagokiona sakonki aztertzea.
6.2.7. Ugatzen artean ematen den poliandria kooperatiboaren zergatiei buruzko ezagupenak handitzea, baita Pirinioko populazioaren benazko tamainan, aldakortasun genetikoan eta bilakaera demografikoan duen eraginari buruzkoak ere.
6.2.8. Aldakortasun genetikoa aztertzeza eta honen eragina gutxieneko tamaina bideragarrian eta Pirinioko ugatz populazio isolatuaren iraupenerako ahalbidean.
6.2.9. Ugatzak izan ditzakeen eritasunak aurrikustea, Pirinioko populazioaren osasun egoera kontrolatuz eta antzemandako patologien kontrolerako aurrikuspen metodoak garatuz.
D) Hezkuntza eta dibulgazio iharduerak.
7. helburua: gizarte talde guzien interesa handitu eta ugatzak Nafarroan dituen arazoekiko eta kontserbazioaren aldeko jarrera hobetzea.
7.1. Espezieari eta haren arazoei buruzko dibulgazio kanpaina eta iharduerak antolatzea, eskolumeendako eta plana aplikatzeko eremuan ukituak izan daitezkeen populazio sektoreendako.
7.1.1. Nafarroako Gobernuaren meneko natura interpretatzeko zentroen barrenean, planaren aplikazio eremuan diren horietan, alegia, berariazko panelak eta ekintzak antolatzea espeziearen biologia, behar diren babes neurriak eta Nafarroan ugatza berreskuratzeko planaren berri emateko.
7.1.2. Ikastetxeetan eta, batez ere, planaren aplikazio eremuaren barrenean direnetan, hezkuntza kanpainak antolatzea ume eta gazteen sentsibilizazioa handitzeko Nafarroako ugatza kontserbatzearekiko.
7.1.3. Unitate didaktikoak eta dibulgazio materiala prestatzea. Horiek eskola programazioetan sartu nahi dituzten irakasleen esku egonen dira.
7.1.4. Ukitutako gizarte talde guztiendako dibulgazio liburuxkak prestatzea. Horietan, laburturik, honako hauek sartuko dira: espeziearen ezaugarri biologikoak, behar ekologikoak, haren egoera Foru Komunitatean, ugatza Nafarroan ugaltzeko planaren lerro nagusiak eta hura kontserbatzeko hartu beharreko neurriak.
7.2. Ugaltzeko planaren edukina eta haren aginduen ezagupen sakona eta aplikazioa bultzatzea.
7.2.1. Inguruzainentzako birziklapen etengabea erraztea prestakuntza ikastaro berariazkoak emanez.
7.2.2. Ugaltzeko planaren testu irazkindu bat hedatzea gai horretan esku duten erakundeen artean, sailka aplikatzeko neurriak har ditzaten galdatuz.
5.-Ekintza programa.
Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak, ahal dela urtero, ekintza programa prestatuko du, izandako ekintzak bilduko dituena. Programan xehetasun hauek aurkeztuko dira:
-Kanpaina bakoitzean lehentasuna duten helburuak, ugaltzeko plan honen 4. atalean aipatu helburu orokorren barrenean.
-Nahi diren helburuak lortzeko kanpaina berrian kabinete eta landa lanen egutegi behin-behinekoa.
-Langileen arloan, ibilgailuetan eta bestelako materialetan izanen diren premien aurrikuspena.
-Ekintza programa gauzatzeko behar den aurrekontu dotazioaren kalkulu xehetua, eta Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Departamentuaren aurrekontuetan horretarako kontusailak sartzea.
Aurreko kanpainan garatutako ihardueren laburpena, gutxienez ondoko hauek bilduko dituena: 1.) neurketa, planteatu diren helburuak noraino lortu direnaren gainekoa, 2.) populazioaren bilakaera, 3.) ugaltze arrakastaren urteroko parametroak, 4.) egindako azterketa osagarrien laburpena eta 5.) aurreko ekintza programako aurrekontuko kontusailetan agertzen diren gastuak, xeheki emanak.