(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

182/2005 Foru Agindua, urriaren 3koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren 1988ko martxoaren 17ko Aginduko laguntza, estatu mailakoa, Nafarroan aplikatzen duena. ...

182/2005 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren 1988ko martxoaren 17ko Aginduko laguntza, estatu mailakoa, Nafarroan aplikatzen duena. Haren bidez, laguntza emanen zaie, Nafarroako Foru Komunitateko lehiaketa-enkante nazionaletan, pirinioar, nafar eta latxa arraza autoktonoetako hazitarako abereak erosten dituzten abeltzainei

(2005eko 126. NAOn argitaratutako testua, urriaren 21ean)

Atarikoa

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza Ministerioa orain dela urte asko hasi zen pirinioar, nafar eta latxa arraza autoktonoak sustatzen, estatu mailako lehiaketa-enkanteen bidez. Ekimen horiek 1988ko martxoaren 17ko Aginduak arautzen ditu, izan ere, haren bidez eguneratu eta arautu egin ziren arraza garbiko abereen lehiaketa nazional eta nazioartekoak, eta haietan parte hartzeko pizgarriak ezarri ziren.

Agindu honek eta ondorengo aldaketek lehiaketa motak bereizten ditu eta haietan parte hartzeko gutxieneko baldintza batzuk eta osasun zein zootekniako oinarriak arautzen ditu. Bosgarren epigrafean arautzen ditu Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza Ministerioak estatu mailako enkanteetan parte hartu eta abereak erosteko ematen dituen laguntzak. Zenbatekoak apirilaren 4ko NAE 869/2003 Aginduak eta apirilaren 27ko 1146/2004 Aginduak eguneratu zituzten.

2005. urtean argitaratu zen martxoaren 30eko NAE 847/2005 Agindua, 1988ko martxoaren 17ko Agindua aldatu zuena. Azken honen bidez eguneratu eta arautu egin ziren arraza garbiko abereen lehiaketa nazional eta nazioartekoak, eta haietan parte hartzeko pizgarriak ezarri ziren. Aldaketa nagusia Estatuko dirulaguntzaren finantzazioari dagokio, bosgarren epigrafeko 5. atala kendu eta Estatuko aurrekontu orokorretan xede horretarako ezarritako kredituen eskualdez eskualdeko banaketa aplikatzen baitu, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza Ministerioaren kargura, Aurrekontu Orokorrei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Legearen 86. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Lurralde-banaketa berri honen arabera, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza Ministerioak, dagokion mintegi sektorialean, ez zuen inolako funtsik esleitu Nafarroan, nazio mailako lehiaketetako enkantean abereak erosten dituzten abeltzainei Estatuko laguntza pagatzeko.

Abereen salerosketan aukera gutxiagoko egoerak saihestu eta Foru Komunitateko arraza autoktonoen estatu mailako lehiaketak egiten jarraitzeari begira, foru agindu hau onetsi da, 1988ko martxoaren 17ko Aginduko laguntzak Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzeko. Agindu horren bidez eguneratu eta arautu egin ziren arraza garbiko abereen lehiaketa nazional eta nazioartekoak, eta haietan parte hartzeko pizgarriak ezarri ziren.

Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 48/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duen ekainaren 9ko 42/2005 Foru Legearen 5. artikuluari dagokionez, esleitu dizkidaten eskumenak erabiliz, agindu dut:

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honek xede du 1988ko martxoaren 17ko Aginduko Estatuko laguntza Nafarroan aplikatzea. Agindu horren bidez eguneratu eta arautu egin ziren arraza garbiko abereen lehiaketa nazional eta nazioartekoak, eta haietan parte hartzeko pizgarriak ezarri ziren, Nafarroako Foru Komunitateko lehiaketa-enkante nazionaletan, pirinioar, nafar eta latxa arraza autoktonoetako hazitarako abereak erosten dituzten abeltzainentzat.

2. artikulua. Laguntzen azalpena.

1. Laguntzen funtsa hauxe da: diru bat emanen da Nafarroako Foru Komunitateko lehiaketa-enkante nazionaletara agertu eta bertan saltzen den hazitarako behi aziendako buru bakoitzeko, betiere, 1988ko martxoaren 17ko Aginduko baldintzak, eta aurrerantzean ezartzen direnak, betetzen badira. Agindu horren bidez eguneratu eta arautu egin ziren arraza garbiko abereen lehiaketa nazional eta nazioartekoak, eta haietan parte hartzeko pizgarriak ezarri ziren, Nafarroako Foru Komunitateko lehiaketa-enkante nazionaletan.

2. Dirulaguntzapeko hazitarako abereen gehieneko kopurua eta jasoko den zenbatekoa, arrazen arabera zehaztuak, hauek dira:

Arraza: piriniarra. Eros daitekeen hazitarako abere kopurua, gehienez: Arrak: 30. Emeak: 60. Gehieneko zenbatekoa animalia bakoitzeko: Arrak: 760. Emeak: 400.

Arraza: nafarra. Eros daitekeen hazitarako abere kopurua, gehienez: Arrak: 60. Emeak: 270. Gehieneko zenbatekoa animalia bakoitzeko: Arrak: 175. Emeak: 65.

Arraza: latxa. Eros daitekeen hazitarako abere kopurua, gehienez: Arrak: 10. Emeak: 150. Gehieneko zenbatekoa animalia bakoitzeko: Arrak: 175. Emeak: 65.

3. artikulua. Onuradunak.

Laguntzen onuradun dira, Nafarroako lehiaketa-enkante nazionaletan, hazitarako azienda erosten duten abeltzainak, baldin eta Ministerio Aginduko oinarriak betetzen badituzte. Honakoak dira baldintzak:

1. Abeltegien Erregistroan inskribatutako ustiategi baten titularra izatea, hain zuzen ere, zer espezietarako eskatu den laguntza, horren azpiustiategi batena.

2. Legearen arabera ezarritako abereen saneamendu ofizialerako programak betetzea, bai eta osasunari buruzko lege indardunak ere.

3. Enkantea baino lehen liburu genealogiko bakoitzean ezarritako gutxieneko kopuruak izatea ustiategi bakoitzean, edo bestela, enkantean erositako emeekin osatzea.

4. artikulua. Ustiategien eta abereen betebeharrak.

Jatorriko ustiategiek eta lehiaketa-enkanteko animalia parte hartzaileek bete beharko dituzte Ministerio Aginduko baldintzak, foru agindu honen eranskinean ageri direnak.

5. artikulua. Eskabideak.

1. Dirulaguntza jasotzeko eskabideak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Erregistroan (Iruñeko Tutera kalea, 20, 31003) aurkeztuko dira, edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen (4/1999 Legeak aldatu zuena) 38.4 artikuluan aipatu bulegoetako edozeinetan.

2. Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da, animaliak erosi eta biharamunetik. Horretarako, xede horrekin banatuko den inprimakia osorik bete beharko da. Urteko azken hiruhilekoan eskuratutako animalien kasuan, eskabidea hurrengo urteko urtarrilean aurkeztuko da.

3. Laguntza eskabideari agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Eskatzailearen NANaren edo IFZren fotokopia.

b) Abereak enkantean erosi izanaren egiaztagiriak.

c) Finantza erakundearen ziurtagiria, eskatzailea kontuaren edo libretaren titularra dela dioena.

d) Ustiategiko hazitarako abereen zentsuaren deklarazioa, enkantearen garaikoa.

4. Aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago edo deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, eskatzaileari eskaera eginen zaio hilabete bateko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ezetsi eginen dela bere eskaera, 30/1992 Legearen 71. artikuluak dioen bezala.

6. artikulua. Eskaerak izapidatu eta ebaztea.

1. Eskaerak izapidatu ondoren, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez emanen da laguntza.

2. Laguntzen ebazpen hori sei hilabeteko epean emanen da, eskaera Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko erregistroan sartzen denetik hasita. Epe horretan eskatzaileari berariazko ebazpenik jakinarazi ezean, ezetsitzat joko da.

7. artikulua. Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Halaber, hura betetzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

8. artikulua. Ez betetzeak eta zehapenak.

1. Abeltzaintza Zerbitzuak laguntza hauen segimendua eginen du, egoki iruditzen zaizkion kontrolen bitartez. Onuradunek kontrol lan horietan lagundu egin beharko dute.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorrari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeko 21., 27., 28. eta 30. artikuluek arautuko dituzte diru-itzulerak, arau-hausteak eta zehapenak.

3. Arau-hausteak zehaztu eta zehapenak jartzeko prozedura abenduaren 9ko 369/1997 Foru Dekretuari lotuko zaio, nekazaritza, abeltzaintza eta elikadura arloko zehapen prozedura administratiboa onesten baitu.

9. artikulua. Laguntzei uko egitea.

Abeltzainen bati eman zaion dirulaguntza interesatzen ez bazaio, laguntzari uko egiten diola idatziz jakinarazi beharko dio Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari, laguntza ematen duen ebazpena jakinarazi eta hogeita hamar eguneko epean. Bestela, laguntza eta hartarako baldintzak onartzen dituela ulertuko da.

Lehendabiziko 

Foru agindu honetan ezarrita ez dagoen orotan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean xedatutakoari men eginen zaio.

Bigarren Xedapen Gehigarria

Foru agindu honetan aurreikusitako laguntzak aurrekontuetako mugen araberakoak dira, eta "Arraza autoktonoak eta ustiategi estentsiboak erosketa bidez sustatzea" izeneko kontusailaren edo beste kontusail baliokide baten kargura ordainduko dira, 2006. urteko Nafarroako aurrekontu orokorretatik eta hurrengo ekitaldietatik. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren urriaren 20ko 145/2003 Foru Aginduko laguntzak ere aurrekontuko kontusail horren kargura pagatuko dira. Foru agindu horren bidez, aurrerako behi pirenaikoak eta nafarra zein latxa arrazetako ardiak erosteko laguntzak arautzen dira.

Azken Xedapen Bakarra

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

ERANSKINA. Ustiategiek eta lehiaketa-enkanteko animalia parte hartzaileek bete beharreko baldintzak

1.-Lehiaketa-enkanteetan azienda saltzen ahalko dute bakarrik beren ustiategian jaio eta hazitako abereak dituzten abeltzainek. Animaliek dagokien liburu genealogikoan inskribaturik egon beharko dute.

2.-Ustiategiei dagokienez:

2.1. Abereen jatorriko ustiategi guztiek legearen arabera ezarritako osasunari buruzko programak burutzea.

2.2. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ezarri edo ezartzen dituen hazitarako abereen balorazio genetikoaren gaineko programa ofizialetan parte hartzea.

2.3. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ezarri edo ezartzen dituen berariazko programetako baldintzak betetzea.

3.-Animaliei dagokienez:

3.1. Zooteknikako oinarriak.

3.1.a) Dagokien liburu genealogikoan inskribaturik egotea.

3.1.b) Aberearen arraza Nekazaritza Ekoizpenaren Zuzendaritza Nagusiak onetsitako urteko egutegian sartua egotea.

3.1.c) Balorazio tekniko-ekonomikorako, eta dirulaguntza aplikatzeko, ondokoa kontuan hartuko da:

-Hazitarako abere baten ondorengoa izatea, ondorengoen gaineko baloraziorako edo hazitarako animalia dela frogatzeko proba ofizial baten arabera.

-Haragitarako arren kasuan, balorazio proba indibidualaren emaitzak edo haien ondorengoa izatea.

-Esnetarako arrazetako arren kasuan, aita testen arabera positiboa izatea eta amaren balio genetikoa ere positiboa, betiere beren arrazaren hautapen eskemari jarraikiz baloratuak, edo pedigri indize positiboekin.

3.1.d) Banan-banan identifikatuta egotea, Liburu Genealogikoari buruzko berariazko arauei jarraikiz.

3.1.e) Hazitarako animaliak Behin betiko erregistroan inskribaturik egonen dira. Hori genealogiaren gaineko agiriaren bidez egiaztatuko da, lortutako kalifikazioarekin batera. Ez da inola ere onartuko Behin betiko erregistroan sartzeko eskatzen den adina baino urtebetetik goiti duten hazitarako abererik.

3.1.f) Emeak Jaiotzeen erregistroan edo antzeko batean egonen dira inskribaturik. Halaber, titulu ofizial eta agiriekin egiaztatuko da estaliak izan direla, dela estaltze naturalaren bidez, dela intseminazio artifizialaren bidez. Agiri horietan agertuko dira zerbitzua egin zen eguna edo aldia, bai eta erabili den hazitarako arraren agiri genealogikoa ere. Arrak Behin betiko erregistrokoa beharko du izan.

3.1.g) Haragitarako behiak hogei eta hogeita hamasei hilabete bitartekoak izanen dira. Ardiak, berriz, lau hilabetetik hamabira artekoak. Arraza edozein dela ere, pisua ez da inoiz 30 kilotik beherakoa izanen. Kasua bada, estali gabeko emeak ere onartzen ahalko dira.

3.2. Osasun oinarriak:

3.2.a) Behi-azienda:

-Ofizialki behien tuberkulosiak, leukosi enzootikoak edo bruzelosiak jo ez dituen ustiategietatik etortzea.

-Osasuna Frogatua duen Azienda eta Osasun txartela duen azienda tituluak dituztenak; tuberkulosi eta bruzelosirako adierazitako izendapenetan sartzen ahalko dira.

-Haragitarako zein esnetarako animaliak Estatu mailako enkanteetara eraman ahal izateko, beren jatorriko behi-ustiategia paratuberkulositik libre egonen da eta, ustiategitik atera aurreko hogeita hamar egunetan inolako gaixotasun infekto-kutsakorrik ez dela egon frogatuko da.

-Aurreko puntuetan agindutako baldintzez gain, behi-aziendek, kontzentrazio horietara joateko, ondoko proba ofizialak emaitza negatiboekin gainditu beharko dituzte: tuberkulinizazioa eta Campbell eta Turner motako bruzelosiaren, behien leukosiaren eta paratuberkulosiaren gaineko kontrol serologikoak.

3.2.b) Ardi-azienda.

-Garraiatu aurreko hogeita hamar egunetan arraza horren inolako gaixotasun infekto-kutsakorrik izan ez duten ustiategietatik etortzea.

-Bruzelosirik (epidiemitis enzootika barne) edo paratuberkulosirik gabeko ustiategietatik etortzea.

-Bruzelosia (brucella ovis barne) eta paratuberkulosia atzemateko proba ofizialetan negatibo ematea.

-Abere guztiek elektronikoki identifikatuta eta PrP generako genotipatuta egon beharko dute, eta datu horiek aziendaren agiri genealogikoan jarri beharko dira. Arrak baldin badira, bakarrik onartuko dira ARR/ARR, ARR/AHQ, AHQ/AHQ, ARR/ARQ, ARR/ARH, ARQ/AHQ eta AHQ/ARH genotipoak dituztenak, eta emeak izanez gero, aurrekoez gainera, ARH/ARH eta ARQ/ARH genotipodunak.

3.2.c) Orokorra.

-Behi eta ardi aziendaren kasuetan, diagnostikatzeko probak zein parasitoen kontrako tratamenduak, barnekoak eta kanpokoak, enkantea egin aurreko hogeita hamar egun horietan eginen dira.

-Azienda mugitu behar denean, Jatorri eta Osasuneko Gida eraman beharko da, non garraiatzen den animalia bakoitzaren identifikazioa agertuko baita.

-Ezin izanen dira kontzentrazioetan sartu dagokien Jatorri eta Osasuneko Gida ez dutenak, ez eta Autonomia Erkidegoetako Zerbitzuek agindu honetako osasun baldintzak bermatzearren luzatzen dituzten agiririk gabeak ere.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa