(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Arau orokorrak :
    • Erabakia, Nafarroako Gobernuak 2011ko apirilaren 11n hartua, Nafarroan Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Batzordeko kideak izendatzen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Erabakia, Nafarroako Gobernuak 2011ko apirilaren 11n hartua, Nafarroan Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Batzordeko kideak izendatzen dituena

 

(2011ko 78. NAOn argitaratua, apirilaren 26an)

Zioen azalpenean dioenez, Foru lege horren kezka nagusia da ETAren terrorismoaren biktimei aitorpena egitea eta babesa ematea; izan ere, bereziki Foru Komunitateko herritarrek terrorismoaren laztasuna, iraunkortasuna eta errealitate tristea pairatzen jarraitzen dute. Horrekin, ordea, ez dira gutxietsi behar beste errealitate tamalgarri batzuk, hala nola nazioarteko terrorismoa, ez eta ahantzi ere gaur egun zorionez desagertu diren indarkeria terroristaren beste egoera batzuk, esaterako GAL taldearena eta eskuin muturreko taldeena, eta halaxe dago jasota foru lege horren xedean.

Biktimenganako aitorpena eta erreparazioa ahalik eta osoena izan behar da; nafar guztiok dugu, izan ere, biktimenganako zor moral eta material bat, kasu askotan nekez ordain daitekeena; baina, gutxienez ere, ahalegina egin daiteke aintzatespena, laguntza eta elkartasuna ahalik eta handienak izan daitezen.

Terrorismoaren biktimei laguntzeko apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legeak 29. artikuluan ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak, foru lege honen behar bezalako garapena lortze aldera, Nafarroan terrorismoaren biktimei laguntzeko batzordea sortuko du. Batzordea kide anitzekoa izanen da eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikiko zaio.

Era berean, Batzordea lehendakari batek, lehendakariorde batek eta zazpi kidek osatuko dutela ezartzen da. Lehendakaria Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria izanen da eta lehendakariordea, Barne zuzendari nagusia.

Foru Legeak horrelakoak esaten dituen arren, terrorismoaren biktimentzako laguntzari buruzko gaiak Barne Departamentuak kudeatu dituela aintzat hartuta, benetan eskumen hori 2003. urteaz geroztik eskumen hori Justizia Zuzendaritza Nagusiak erabiltzen du Justiziako Gizarte Zerbitzuaren bitartez. Bere garaian Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 266/2003 Foru Dekretuaren bidez sortu zen zerbitzu horrek, urtero, xede hori duten laguntzak ordaintzeko kredituak Justizia Zuzendaritza Nagusiaren aurrekontu-programari esleitzen zaizkiola egiaztatzen du.

Araudi horrekin bat eginez, eta nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik, bidezkoa da interpretatzea Batzorde honetako lehendakariordea Justizia zuzendari nagusia izan behar dela, are gehiago kontuan hartuta Barne Zuzendaritza Nagusiak batzordekide gisa parte hartzen duela.

Batzordekideei dagokienez, foru legeak dio honako Departamentu hauetako kide bana izanen dela: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua, Familia, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentua, Osasun Departamentua, Hezkuntza Departamentua, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua eta Ekonomia eta Ogasun Departamentua. Horiek guztiak Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izan behar dira, arloko buru karguarekin, eta xede horretarako izendatuko ditu adierazi den arlo bakoitzeko kontseilariak. Izendapen horiei, Enpresa eta Enplegu Departamentuko ordezkari bat gehitu zaie zazpigarren batzordekide gisa.

Halaber, foru legeak aurreikusten duenez, Batzordeko idazkaria Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikitako funtzionario bat izanen da, batzordeko lehendakariak izendatua. Hain zuzen ere, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Gizarte Zerbitzuaren titularra izanen da izendatutako idazkaria.

Batzordearen funtzionamendua batzordeak berak ezarriko du deitzen den lehenengo bileran.

Terrorismoaren biktimei laguntzeko batzordearen eginkizunei dagokienez, foru legean bertan definituta daude. Dena dela, foru lege honen babesean Nafarroako Gobernuak espresuki erabakita esleitzen ahal zaizkion beste zeregin batzuk izan ditzake.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, erabaki du:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroan Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Batzordeko kideak:

-Epaimahaiburua: Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria.

-Lehendakariordea: Justiziako zuzendari nagusia.

-Batzordekideak:

-Barneko zuzendari nagusia, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren ordezkari gisa.

-Familiaren Sustapenerako Zerbitzuko zuzendaria, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren ordezkari gisa.

-Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Hezkuntza Departamentuaren ordezkari gisa.

-Nafarroako Osasun Agentziako zuzendaria, Osasun Departamentuaren ordezkari gisa.

-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Idazkari Nagusi Teknikoa.

-Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuko zuzendaria, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ordezkari gisa.

-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendaria, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren ordezkari gisa.

-Idazkaria: Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Gizarte Zerbitzuko zuzendaria.

2. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa