(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Merkataritza :
    • 346/2003 Foru Agindua, abenduaren 4koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean merkealdia arautzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

346/2003 Foru Agindua, abenduaren 4koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean merkealdia arautzen duena

 

(2003ko 160. NAOn argitaratutako testua, abenduaren 19an)

Atarikoa

Uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legeak, Nafarroan Merkataritza arautzen duenak, 46. artikuluko 2. idatz-zatian hauxe xedatzen du: "Merkealdiko salmenta urtean bi denboralditan soilik egin ahalko da: bata, urte hasieran, eta, bestea, uda inguruan, ohiturari eta salmenta handieneko epeei jarraikiz; gutxienez ere astebetekoa izanen da eta gehienez ere bi hilabetekoa. Denboraldi bakoitza hasteko eta bukatzeko egunak Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak ezarriko ditu foru agindu bidez".

Beste aldetik, 63.2 artikuluaren b) idatz-zatiak aipatzen du Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Kontseilu Aholku-emailearen eginkizuna dela merkataritza sektorea dela-eta Nafarroako Gobernuak prestatzen dituen foru lege proiektuei eta gainontzeko xedapenei buruz txostena egitea.

2003ko azaroaren 28an, Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Kontseilu Aholku-emailearen txostena eskuratu zen, nahitaezkoa baita.

Horrenbestez, agindu dut:

1. artikulua

Neguko merkealdia urtarrilaren 7an hasiko da eta martxoaren 6a arte iraunen du.

Udako merkealdia uztailaren 1ean hasiko da eta abuztuaren 31 arte iraunen du.

2. artikulua

Denboraldi bakoitzean merkatzeak gutxienez astebete eta gehienez bi hilabete iraunen du.

Merkatari bakoitzak aukeratutako egunak saltokiaren kanpoko aldean paratuko dira, toki agerian, baita itxita dagoenean ere.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra

Indarrik gabe gelditzen da Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak azaroaren 21ean emaniko 134/2002 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean merkealdia arautzen duena.

Azken Xedapen Bakarra

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa