Castellano | Euskara | Français | English
79/2005 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiaren, Landa Garapenerako zuzendari nagusiaren, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko zuzendari kudeatzailearen eta departamentuko idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, departamentu bakoitzaren titularrak, foru agindu bidez, zuzendari nagusien, idazkari tekniko nagusiaren eta haren menpeko bestelako organoetako titularren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan direnean edo eritasun nahiz aldi baterako ezintasun bat dutenean. Artikulu horretako 6. puntuaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten dena izan ezik.
Horrenbestez, aipatu legezko aginduarekin bat,
AGINDU DUT:
1. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, hura falta denean eta eri edo ezinean dagoenean, haren ordezkoa izanen da, aldi baterako, Landa Garapenerako zuzendari nagusia. Biak falta badira, zerbitzu horretako zuzendariek ordezkatuko dute, hurrenkera honen arabera:
a) Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria.
b) Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendaria.
2. Landa Garapenerako zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, hura falta denean eta eri edo ezinean dagoenean, haren ordezkoa izanen da, aldi baterako, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia. Biak falta badira, zerbitzu horretako zuzendariek ordezkatuko dute, hurrenkera honen arabera:
a) Nekazaritzako Azpigituren Zerbitzuko zuzendaria.
b) Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuko zuzendaria.
3. EVENAko zuzendari kudeatzailearen kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan denean edo eritasun nahiz ezintasun bat duenean, haren menpeko atalburuak ariko dira haren izenean aldi baterako, ondoko hurrenkerari jarraikiz:
a) Enologia Ataleko burua.
b) Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua.
c) Mahastizaintza Ataleko burua.
4. Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, hura falta denean eta eri edo ezinean dagoenean, haren ordezkoa izanen da, aldi baterako, Informazio eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuko zuzendaria. Biak falta badira, atal horretako buruek ordezkatuko dute, hurrenkera honen arabera:
a) Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
b) Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua.
5. Foru agindu honen berri ematea interesatuei, departamentuko zerbitzuei, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroari, departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Kontu Hartzailetza Delegatuari.
AZKEN XEDAPENA
Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean izanen ditu ondorioak.