(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Foru Agindua, 2001eko irailaren 17koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, behi aziendarako "Ustiategiko Erregistro Liburua" egiteko formatoa eta eguneratzeko prozedura ezartzen dituena

 

(2001eko 139. NAOn argitaratutako testua, azaroaren 16an)

Atarikoa

Abereen osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legeko 6. artikuluaren arabera, erregelamenduz ezartzen diren abeltegien titularrek abeltzaintzako ustiategiko Liburua eguneratuta eduki beharko dute, bana espezie guztiendako. Liburuak ustiategiko abereen zerrenda edukiko du, abereen mugimendu, heriotza, edo trukaketen ondoriozko altak eta bajak eta belarrietako arrakaden edo abereak identifikatzeko beste sistema objektiboen aldaketak barne. Abeltzaintzako Ustiategiko Liburua oinarrizko agiritzat joko da estatistika, epizootiologia eta osasun arloetako argibideak lantzeko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari dagokio Liburua egitea.

Europako Batasuneko arautegiari dagokionez, 1992ko azaroaren 27an Kontseiluak eman 92/102/EEE Zuzentarauan abereen identifikazioari eta erregistroari buruzko gutxieneko baldintzak ezarri ziren. Ondoren, Parlamentuak eta Kontseiluak 2000ko uztailaren 17an emandako 1760/2000 (EE) Erregelamenduan, Kontseiluaren 820/97 (EE) Erregelamendua indarrik gabe utzi zuen horretan, behi azienda identifikatu eta erregistratzeko sistema bat, hala nola behi haragiaren eta hartatik sorturiko produktuen etiketei buruzko arauak ezarri ziren.

Estatuko oinarrizko arauei dagokienez, otsailaren 9ko 205/1996 Errege Dekretuan behi, txerri, ardi eta ahuntz aziendako abereak identifikatu eta erregistratzeko sistema bat ezarri zen, 92/102/EEE Zuzentarauaren barne araudi juridikoa aplikatzeko. Irailaren 18ko 1980/1998 Errege Dekretuan abelgorriak identifikatu eta erregistratzeko sistema bat ezarri zen, bai eta abelgorriak identifikatu eta erregistratzeko sistemaren oinarriak ere. Sistema hori 1998ko urtarrilaren 1etik aplikatzen da, 820/97 (EE) Erregelamenduaren 1. artikuluko 1. atalean ezarritakoari jarraikiz. Aipatu Errege Dekretua otsailaren 11ko 197/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen. Dekretu horretako 11. artikuluaren arabera, agintari eskudunak Erregistro Liburuaren formatua onetsiko du. 12. artikuluari jarraikiz, agintari eskudunak Erregistro Liburua eguneratu ahalko du, bertan aipatzen den datu basean dagoen informazioa oinarritzat hartuta.

Gaur egun, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioak Abeltzaintzako datu base informatizatu bat du eta bidezko jotzen da ustiategi baten titularra base horretan bildutako hainbat datuz baliatzea, horrela kenduko baita ustiategiaren titularrak Abeltzaintzako datu basean informatizatuta eta grabaturik dauden datuak bere liburuan eskuz idatzi beharra.

Halaber, beharrezkotzat jo da behi aziendarako Ustiategiko Erregistro Liburua eguneratzeko modua eta ezaugarri partikularrak arautzea, Ustiategiko Liburuaren eredu horri behar duen ofizialtasuna ematearren.

Horrenbestez, agindu dut:

1. artikulua. Behi aziendarako Ustiategiko Erregistro Liburua.

Behi aziendarako Ustiategiko Erregistro Liburuak, hemendik aurrera "Ustiategiko Liburua" izenarekin aipatuko denak, karpeta bat izanen du edo, bestela, datuak biltzeko beste sistema bat, ondoko azpikarpetak edo artxiboko unitateak izanen dituena:

1.-Sarrerako agiriak.

2.-Irteerako agiriak.

3.-Ustiategian dauden abereen identifikazio agiriak.

4.-Baja emandako abelgorrien identifikazio agiriak.

5.-Ustiategian dauden abereen zerrenda.

6.-Baja emandako abereen zerrenda.

7.-Identifikatzeko bestelako agiriak.

8.-Ikuskapenak.

9.-Abeltzaintzako primak.

Ustiategiari buruzko bestelako agiriak jaso behar direla uste baldin bada, zilegi izanen da artxiboko unitate gehiago paratzea.

Artxibatzeko, Din A-4 tamainako orrietarako artxibategiak, uztaidunak, erabiliko dira.

2. artikulua. Sarrerako agiriak.

Beste ustiategietatik etorritako abereen sarrerari buruzko ziurtagiriak eskatuko dira. Agiriok ondoko hauek izanen dira: Nafarroako behi aziendako beste ustiategi batetik Garraiatzeko Agiria, Aberearen Jatorri eta Osasuneko Gida edo Europako Batasunaren barreneko Trukerako Osasun Ziurtagiria.

Agiri horiek hurrenkera kronologikoan ordenatuko dira, ustiategira sartzeko egunaren arabera.

3. artikulua. Irteerako agiriak.

Ustiategitik ateratzen diren abere guztiei buruzko ziurtagiriak eskatuko dira. Agiriok ondoko hauek izanen dira: Nafarroako behi aziendako beste ustiategi batera Garraiatzeko Agiria, Aberearen Jatorri eta Osasuneko Gida edo Europako Batasunaren barreneko Trukerako Osasun Ziurtagiria.

Aurretik, ustiategiko titularrak behar diren osasun ziurtagiriak emateko eskatuko dio agintari eskudunari, eta, horretarako, Behi Azienda Identifikatzeko Agiriaren 1 zenbakiko aleak emanen dizkio.

Ustiategiaren titularrak Hiltegira Garraiatzeko Agiriak erabiltzen baldin baditu, haren kopia bat emanen dio agintari eskudunari, 7 eguneko epean.

Agiri horiek hurrenkera kronologikoan ordenatuko dira, abeltegitik ateratzeko egunaren arabera.

4. artikulua. Ustiategian dauden abereen identifikazio agiriak.

Ustiategian dauden abereen Abelgorriak Identifikatzeko Agiri guztiak, 1 eta 2 zenbakietako aleak, artxibatuko dira.

Agiri horien hurrenkera ezartzeko irizpidea ustiategiaren titularraren esku egonen da.

Abere bat jaiotzen denean, ustiategiaren titularrak dagokion belarrietako arrakada erosi beharko du, eta jaiotza horren berri emanen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko bulegoetan. Agintari eskudunak Simogan-en alta emanen die abere horiei eta dagokien Identifikazio Agiriak (1. eta 2. aleak) luzatuko ditu, titular berriaren izenean.

Abere bat erosten baldin bada, ustiategiaren titularrak abere horren sarreraren berri emanen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko bulegoetan, zazpi eguneko epean. Abereen sarreraren osasun agiriak eta Identifikazio Agiriak (1. alea) eramanen ditu. Agintari eskudunak Simogan-en alta emanen die abere horiei eta dagokien Identifikazio Agiriak (1. eta 2. aleak) luzatuko ditu, titular berriaren izenean.

5. artikulua. Baja emandako abelgorrien identifikazio agiriak.

Gutxienez, azken hiru urteetan ustiategian baja eman zaien abelgorrien Identifikazio Agiri guztiak, 2. aleak, artxibatuko dira.

Abelgorrien Identifikazio Agiri horiek baja egunaren araberako hurrenkeran ordenatuko dira. Ustiategiaren titularrak behar bezala beteko ditu agiriak, ondoko datu hauekin:

-Bajaren eguna.

-Bajaren zergatia: heriotza, irteera (nora).

-Ustiategiaren titularraren sinadura.

Era berean, ustiategiaren titularrak "Heriotzari buruzko datuak" izeneko atala beteko du Abelgorrien Identifikazio Agiriaren 1. alean. Horren berri emanen dio agintari eskudunari, gehienez zazpi eguneko epean.

6. artikulua. Ustiategian dauden abereen zerrenda.

Zerrenda hori Abeltzaintzako Datu Basearen (Simogan-en) programa informatikoak egin eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko bulego guztietan edo Interneten bidez ematen da.

Zerrenda horretan hiru atal daude:

a) Ustiategiko abere guztien zerrenda, ondoko datu hauek biltzen dituena: belarrietako arrakada ofizialen datuak, arrakada genealogikoarenak, ukuiluko idunekoarenak, jaioteguna, sexua, arraza, ustiategira zein egunetan sartu den. Bi lauki zuri egonen dira, abere bati baja emanez gero, abeltzainak bajaren egunaren eta zergatikoaren berri eman dezan; horrela zerrenda eguneratua egonen da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko bulegoan berria ateratzen den arte.

b) Ustiategiko abere arren eta emeen artean zer balantze dagoen.

c) Zerrenda zuri bat, abereren bati alta emanez gero, belarrietako arrakadaren zenbakiaren, altaren egun eta zergatikoaren berri eman dezan; horrela zerrenda eguneratua egonen da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko bulegoan edo eko programetan berria ateratzen den arte.

7. artikulua. Baja emandako abereen zerrenda.

Zerrenda hori Abeltzaintzako Datu Basearen (Simogan-en) programa informatikoak egin eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko bulego guztietan emititzen da.

Zerrenda horrek egun jakin batetik beste batera izandako bajen berri ematen du, ondoko datu hauek biltzen baititu: belarrietako arrakada ofizialen datuak, arrakada genealogikoarenak, ukuiluko idunekoarenak, jaioteguna, sexua, arraza, ustiategian noiz eman zaion baja, zein ustiategitara eraman den, zergatik eta mugimenduaren sailkapena.

Zerrenda horretan azken hiru urteetako bajak ageriko dira. Horretarako, hasierako zerrenda bat eginen da azken hiru urteetako bajekin, eta ondoren, hurrengoak erantsiko zaizkio hasierako zerrenda horri, ustiategiko azken liburua atera zenetik izandako bajen berri emateko.

8. artikulua. Identifikatzeko bestelako agiriak.

Hemen identifikaziorako bestelako agiriak artxibatuko dira, besteak beste ondoko hauek:

-Jaiotzaren jakinarazpenaren kopia.

-Arrakaden eskaera.

-Arrakada bikoiztuen eskaera.

-Abelgorriak Identifikatzeko Agiriaren bi aleren eskaera.

-Abelgorriak Identifikatzeko Agiri baten datuak aldatzeko eskaera.

-Beste batzuk.

9. artikulua. Ikuskapenak.

Ustiategian egiten diren ikuskapen guztien aktak artxibatuko dira. Ikuskapenak ondoko arrazoi hauengatik egiten ahal dira:

-Abeltzaintzako primak (behi hazleak, aratxeak, hiltzea, mendialdeko kalte-ordaina, etab.).

-Abereen identifikazioa.

-Hondakinak Aztertzeko Plan Nazionala.

-Esnearen kalitatea.

-Abereen babesa.

-Bestelakoak.

10. artikulua. Abeltzaintzako primak.

Behi hazleetarako primak, aratxeetarako osagarriak, hiltzeagatikoak, mendialdeko kalte-ordaina eta bestelako primak eskuratzeko eskabideak artxibatu eginen dira.

11. artikulua. Ustiategiko Liburuaren eguneratzea.

Ustiategiko liburua eguneratzeko, ustiategiko abereen zerrenda berri bat eginen da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko bulegoetan, eta beste bat azken eguneratzetik izandako bajak biltzen dituena. Ustiategian aldaketa garrantzitsuak gertatzen direnean eginen dira zerrenda horiek, eta, arau orokor gisa, urtean lau aldiz gutxienez.

Zerrenda berria ateratzen den bitartean, abeltzainak hura eguneratuko du, Foru Agindu honen 6. artikuluan aipatu oharren bidez. Simogan-eko zerrendak en bitartez lortzerik bada, ez du eguneratze hori egin beharko, edozein unetan lortzen ahal baitu bere ustiategiko zerrenda eguneratua. Halaber, abereen sarrera eta irteerako agiriak artxibatuko ditu, hala nola Abelgorriak Identifikatzeko agiriak, Foru Agindu honetako 2., 3., 4. eta 5. artikuluetan azaldu bezala.

12. artikulua. Liburuaren eskuragarritasuna.

Ustiategiko Liburua ustiategian egonen da agintari eskudunak eskatzen duenean ikusi ahal izateko, hiru urteko epean.

Azken Xedapen Bakarra

Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa