(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Lana :
    • 341/2013 Ebazpena, uztailaren 23koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2014ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

341/2013 Ebazpena, uztailaren 23koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2014ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena

 

(2013ko 147. NAOn argitaratutako testua, abuztuaren 1ean)

Atarikoa

Martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 37.2 artikuluan ezarrita daude urtero lan egutegian egun baliogabetzat hartzen diren nazio esparruko jaiegunak, uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. artikuluan xedatutakoarekin bat (azaroaren 3ko 1346/1989 Errege Dekretuak onetsitako idazketaren arabera); izan ere, artikulu horrek indarra du oraindik, irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarraren arabera.

Autonomia erkidegoek tradizioz berenak dituzten jaiegunak finkatzen ahal dituzte, urtero hamalau gehienez (horietako bi herrietakoak izanen dira).

Azaldutakoaren ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko 2014. urteko jaiegunak ezartzen dira, eta beste jaiegun bat gehituko da, herri bakoitzekoa, udal bakoitzaren proposamenaren arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, ebatzi dut:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2014. urteko jaiegunak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

Apirilaren 21a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

Aurreko zerrenda horretan sartuta dago, aipatutako errege dekretuaren 46. artikuluak dioen bezala, eta Nafarroako Foru Komunitate osorako, abenduaren 3a, San Frantzisko Xabierkoaren jaia, Nafarroaren eguna baita.

2. Herri bakoitzari dagokion bigarren jaieguna udalek proposatuko dute.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioari igortzea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa