(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ikastetxeen gaineko beste arau batzuk :
    • 186/1993 Foru Agindua, maiatzaren 11koa, Hezkuntza eta Kultura Kontseilariak emana, Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako eskola jantokiak arautzeari buruzko uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan xedatutakoa garatzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

186/1993 Foru Agindua, maiatzaren 11koa, Hezkuntza eta Kultura Kontseilariak emana, Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako eskola jantokiak arautzeari buruzko uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan xedatutakoa garatzen duena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 1993ko 67. NAOn argitaratua, maiatzaren 31n. Aldaketak: 160/2010 Foru Agindua, urriaren 15ekoa)

Atarikoa

Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako eskola jantokiak arautzeari buruzko uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan xedatutakoa 1991/92 eta 1992/93 ikasturteetan aplikatzeko zenbait neurri zehatz hartu dira, hau da, apirilaren 4ko 603/1991, uztailaren 31ko 285/1992 eta martxoaren 24ko 52/1992 Foru Aginduen bidez aurrikusitakoak. Lehenengo bi horiek, hurrenez hurren, aipatu ikasturteetan eskola jantokien kudeaketa eta funtzionamendurako jarraibideak ematen zituzten eta hirugarrenak Nafarroako eskualde eskoletako jantokietan zerbitzu kontratatuaren sistema hautatzeko epeak ezarri zituen.

Kontutan izanik Hezkuntza eta Kultura Departamentuak jantokien kudeaketa erregimenaren behin betiko sailkapena 1993.eko uztailaren 1a baino lehenago jendaurrean jarri behar duela eta oso komenigarri izanik jantokien funtzionamendu eta finantzazio erregimena zehaztu eta hobetuko duen arauzko esparrua, bi ikasturte hauetan garatutako ihardueretan oinarrituz,

Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

1. artikulua. Jantokiei baimena ematea eta kudeaketa erregimena.

1. 1993/94 Ikasturerako baimena eskuratu duten ikastetxeen jantokiak Foru Agindu honen I. Eraskinean azaldutakoak dira.

Jantokien zerrendan eskualdeko jantoki bakoitzak behin betikoz aukeratu duen kudeaketa erregimena ezartzen da.

Kudeaketa kontratatu duten eskualdeko jantokiek aukeran izanen dute "catering" modalitatean sartzea, ikastetxean berean janaria prestatzea edo tarteko beste irtenbidetik abiatzea.

2. Ohizko eskola jantokiak ireki eta martxan jartzeko, uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraituko zaio.

3. Eskola Kontseiluek ikasturtea bukatu baino lehen jantokiak ireki eta martxan jartzeko baimen eskabideak bidaliko dituzte. Baimenek hurrengo ikasturtea hasten denetik hartuko dute indarra.

4. 1993/94 Ikasturtea hasi baino lehen, ohizko jantoki guztiek kudeaketa kontratatuko erregimenean sartuko dira, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak espreski bestelako baimena ematen ez badu, behintzat.

5. 246/1991 Foru Dekretuaren eta hori garatzen duten xedapenen aplikazio esparruan Hezkuntza Bereziko ikastetxeak ere sartzen dira. Ostatua duten ikastetxeen jantokiak 246/1991 Foru Dekretuaren eta hori garatzen duten arauen aplikazio esparrutik baztertutzat jo dira.

2. artikulua. Jantokien kontratatzea.

1. Kudeaketa kontratatu duten jantokien kasuan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lehiaketari ekin eta kontratuak izenpetuko ditu, edo, bestela, Eskola Kontseiluei aholkua eskatu ondoren, ordurartekoen luzapena burutuko du.

2. Kontratatutako enpresek sukaldeko langileak ordezkatuko dituzte, horrelakorik egonez gero.

3. Jantoki zerbitzuak aurrekoa ez den beste bati esleitzen bazaizkio, Guraso Elkarteek Zerbitzu Osagarrien Bulegora bidaliko dute jantokiak erabiltzeko lagapenari buruzko Akordioaren proposamena.

Akordioa Hezkuntza Zuzendari Nagusiak eta Guraso Elkarteburuak sinatuko dute.

Enpresekin sinaturiko kontratu guztien fotokopia bana Zerbitzu Osagarrien Bulegora bidaliko da.

3. artikulua. Jantokien funtzionamendua.

1. Eskolako jantokia hezkuntza zerbitzu osagarri bat da, ikasleak goizez eta arratsaldez eskolatu behar izateagatik ezartzen dena. Hortaz, eskolaldia zatitua duten egunetan baizik ez da izanen ofiziala.

Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan, ikasleen ezaugarri bereziak kontuan harturik, jantokia ikasturteko egun guztietan izanen da ofiziala.

2. Jantokia martxan ez dagoen egunetan, beti ere ikasturte bakoitzeko eskola egutegiaren barrenean, uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretua argitara eman baino lehen kontratatutako sukaldeko langileek ontziak eta sukaldeko instalazioak garbitu eta desinfektatzen arituko dira, bai eta Jantokiko Arduradunak agintzen dien beste edozein lanetan ere.

3. Ikastetxeak erosiko du garbitzeko materiala, ikastetxearen funtzionamendurako gastuen kontusail orokorraren kargura.

4. Ikastetxea zein udalerritan kokatzen den, bertako udala arduratuko da sukaldeko instalazioen eta jantokiaren aretoa garbitzeaz, beste aretoekin gertatzen den bezala, haiek ere ikastetxeko instalazio propioak baitira.

5. Jantokiez arduratzen direnen artean aldaketarik balego, Zerbitzu Osagarrien Bulegoari jakinarazi beharko litzaioke eta, jantokiko kontu korrontea erabiltzeko baimena duen sinadura alda dezan, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari.

6. Eskolako jantokian lanean aritzen diren langileak, bai eta ordezkatutako langile edo enpresek kontratatuak ere, beren zereginetan Jantokiaren Arduradunaren menpean egonen dira.

4. artikulua. Zaindariak.

1. Jantoki zerbitzua erabiltzen duten berrogei ikasleen talde bakoitzeko, gutxienez ere, zaindari bat egonen da.

2. Zerbitzu kontratatua duten eskualdeko jantokien kasuan, enpresa esleipen-hartzaileak aipatu proportzioaren arabera behar den zaindari kopuru zehatza jarriko du, beti ere, hori egin nahi duen irakaslerik ez badago.

3. Ohizko jantokien kasuan, Gurasoen Elkarteak izanen du bere gain zaindarien zerbitzua eta zuzenean edo besteen bidez antolatuko du, hau da, Batzarreak aukeratu gurasoek zerbitzua emanez edo jantoki zerbitzuaz arduratzeko kontratatu enpresaren bidez.

4. Eskola Kontseiluak onetsi jantokiko iharduerak garatu asmoz, zaindariek bazkalorduan eta hortik lehenago eta geroagoko aisa denboran emanen dituzte zerbitzuak.

Jantoki zerbitzuak eduki behar duen hezkuntza izaera dela eta, zaindarien lana haurrei ikasgeletan ematen zaienaren luzapena izan beharko du.

Horrenbestez, zaindarien egitekoen artean egon behar dute haurreei jaten irakastea, taldean behar bezala egoten edo mahaian ohitura egokiak izaten.

Zaindariek jantokiko haurrek zintzo egon daitezen begiratuko dute eta bazkalorduan, hortik lehenago eta geroagoko aisa denboran emanen dituzte zerbitzuak, eskola Kontseiluak onetsi jantokiko iharduerak garatu asmoz.

5. Haur gutxi izaten duten jantokietan Eskola Kontseiluak edo Guraso Elkartearen organo eskudunak jantokiko Arduradunari zaindariaren eginbeharrak eman diezaizkioke.

6. Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako jantokietan ez da arestian ezarritako erabiltzaile eta zaindari proportzioa aplikagarri izanen.

7. Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan plantilako langile espezializatuak egon beharko dute jantokiko zerbitzuan aritzeko eta, horregatik, enpresek ez dute zaindaririk eramango.

5. artikulua. Funtzionamendu gastuen finantzaketa eta ordainketa.

1. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak jantoki eta maila bakoitzeko dirulaguntza moduluak ezarriko ditu, kontutan izanik jantoki mota, jantokiko kudeaketa erregimena eta jantokia erabiltzen duten ikasle kopurua.

2. Aipatu moduluak aurrikusi eginen ditu jantokiko arduradunek izan beharreko lansariak eta dirulaguntza jaso duten ikasle erabiltzaileek ordaindu beharreko diru kopuruari dagokion kenkaria.

3. Jantoki bakoitzeko erabiltzaile eta eguneko prezio-minuta enpresa esleipen-hartzaileekin prezioak egokituz gero ezarriko da, eta erreferentzitzat hartu ahal izanen da ohizko jantokietan dirulaguntzak finkatzeko.

4. Guraso Elkarteak kontratatu eta finantzatuko du nolanahiko zabalkuntza edo sukalde eta jantokiko langileen egoera edota zerbitzuari dagokion beste edozein hobekuntza.

5. Aurrekontu kontsignazioen arabera, eskualdeko jantokiek lehentasuna izanen dute dirulaguntza jasotzeko eta, era berean, ohizko jantokiek, baldin eta uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuaren 3. artikuluan aurrikusi ezaugarri bereziak dituen ikaslerik jantoki horiek erabiltzen baditu.

6. Ezin da ezarri Eskola Kontseiluak onetsitako zenbatekoa aldatzen duen kuota osagarririk.

7. Eskola Kontseilu eta Guraso Elkarte bakoitzak begiratu eginen du emandako dirulaguntza guztiak dagokien ikasleen onerako, ez beste ezertarako, izan daitezen.

Aipatu dirulaguntzak ez du ikasleek eduki ditzaketen beste edozein dirulaguntza edo bekarekin zerikusirik eta horregatik ez da konturen arteko konpentsaziorik egonen. Dirulaguntza hauek jantokiari dagokion kontu bakarrean ez bestetan erregistratuko dira.

8. Eskola jantokiak finantzatzeko laguntza gisa, Nafarroako Gobernuak eman dirulaguntzak ikastetxe bakoitzeko jantokiaren kontuan zuzenean sartuko dira eta kontu horrek ez du funtzionamendu gastu orokorrekin zerikusirik.

9. Dirulaguntzak hiruhilabetetik ordainduko dira, hilabete horien lehendabizikoan, Ikastetxeetako Zuzendariek eta Guraso Elkarteburuek jantokirako dirulaguntzaren eskea egin duten ikasleen izen-zerrenda Zerbitzu Osagarrien Bulegora bidali eta gero, beti ere, eskabidearen arrazoia zehazten baldin bada.

10. Igarotako hilabete bakoitzeko, jantokien administratzaileek enpresei eta zerbitzu horretako langileei jantoki gastuen ordainketa eginen die.

11. Urte bakoitzeko irailaren 30a baino lehen, jantokien arduradunek Zerbitzu Osagarrien Bulegora aurreko ikasturtearen jantokiko balantze ekonomikoa bidaliko dute, Eskola Kontseiluak onetsi eta gero.

12. Kudeaketa edo lansarietako soberakinak egonez gero, sukaldeko tresna eta ekipoa berritu eta hobetzeko erabil daitezke, baita erabiltzaileen kuotak murrizteko ere.

Xedapen Derogatzailea

1993/94 Ikasturtean Nafarroako Gobernuak emanen duen dirulaguntza Foru Agindu honen II. Eraskinean aipatzen diren moduluen arabera kalkulatuko da.

Azken Xedapena

Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERASKINA. 1993-94 ikasturterako baimena duten jantokiak, eta, kudeaketaren mota zein modalitatea

****************imagen*********

II. ERASKINA. 1993/94 ikasturterako baimena duten tarifa eta konpentsazioak, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak jasotzeari begira

*****************imagen*******************

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa