(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

287/1992 Foru Dekretua, irailaren 28koa, ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako Zuzendariei ziurtagiriak luzatzeko eta agiriak kautotzeko ahalmena ematen diena

 

(1992ko 122. NAOn argitaratutako testua, urriaren 9an)

Atarikoa

Maiatzaren 16ko 50/1984 Foru Dekretuak, Departamentuetako Idazkaritza Teknikoak arautzen dituenak, ezarri du, 2. D artikuluan, ziurtatzeko, askiesteko eta kautotzeko Idazkari Teknikoen titularrei dagozkien eginkizunak zeintzu diren.

Abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuaren ondorioz irakaskuntza ez-unibertsitarioaren arloan eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzearekin batera heldu da ikastetxe publiko ez-unibertsitario askoren kudeaketa ekonomikoaz arduratzeko erantzukizuna. Arindu egin behar da ziurtagiriak luzatu eta kautotzeko lana eta administrazio tarifak ezarri.

Hori horrela, Hezkuntza eta Kultura Kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeitamabiko irailaren hogeitazortzian hartutako Erabakiaren bat.

Dekretatu dut:

1. artikulua

Eman egiten zaie unibertsitatetik kanpoko ikastetxe publikoetako Zuzendariei ziurtagiriak luzatzeko eta agiriak kautotzeko ahalmena, beti ere ikastetxeko espedienteei dagokienean.

2. artikulua

Aurreko artikuluan aipatzen diren zerbitzuek uztailaren 24eko 144/1987 Foru Dekretu Legegilearen 76. artikuluan ezarritako tasak sortuko ditu.

3. artikulua

1. artikuluko zioengatik jasotzen den dirua, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuaren 23. artikuluan ezarri bezala, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimena jasoa duen finantza erakundean irekitako kontu murriztuan sartuko da, edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuan.

Azken Xedapen Bakarra

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa