Castellano | Euskara | Français | English
(1999ko 129. NAOn argitaratutako testua, urriaren 15an)
Atarikoa
Maiatzaren 14ko 811/1999 Errege Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren zerbitzu eta eginkizunak, Enplegu Institutu Nazionalak (INEM) lan, enplegu eta prestakuntzari dagokionez kudeatzearen arlokoak.
Zerbitzu eta eginkizun horien edukia kontuan hartuta, bidezkoa da horiek Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari esleitzea, Nafarroako Enplegu Zerbitzua izeneko erakunde autonomoari, hain zuzen ere.
Horrenbestez, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren lauan egin bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, dekretatu dut:
1. artikulua
Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari esleitzea Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatu zitzaizkion zerbitzu eta eginkizunak, Enplegu Institutu Nazionalak (INEM) lan, enplegu eta prestakuntzari dagokionez kudeatzearen arlokoak.
2. artikulua
Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren, zehazkiago, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren esku uzten dira eskualdaturiko zerbitzuetako giza baliabideak eta baliabide materialak.
Azken Xedapen Bakarra
Foru Dekretu honek 1999ko urriaren 1ean hartuko du indarra.