(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Foru Agindua, 2003ko maiatzaren 26koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nafarroako Abere Arrazen Katalogo Ofiziala onesten duena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2003ko 88. NAOn argitaratua, uztailaren 9an. Aldaketak: 309/2014 Foru Agindua, abuztuaren 29koa)

Atarikoa

Nafarroako biodibertsitatea zaintzeko asmoz, ahalegin publiko handia egiten ari da Foru Komunitateko Administrazioa, abeltzaintzan dihardutenei bertako arrazen ondare genetikoa babesten eta kontserbatzen laguntzeko, arraza horiek gal ez daitezen eta kultur ondare hori etorkizuneko belaunaldietara irits dadin, ustiapenaren onura ekonomiko hutsa baino zerbait gehiago kontuan hartuz.

Nafarroako azienda-sail bertako eta estentsiboei babesa emateko beste urrats bat eginez, komenigarri ez ezik beharrezkotzat ere jotzen da Katalogo bat finkatzea eta bertan inskribatzea gure Erkidegoan bertakotzat dauzkagun azienda-arrazak, bereziki gaur egun "galzorian" kontsideraturik daudenak edo, halakotzat edukitzeko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren proposamenek aurrera egiten badute, egoera horretara irits daitezkeenak. Eta hori guztia Espainiako Abere Arrazen Katalogo Ofizialaren arabera, azaroaren 7ko 1682/1997 Errege Dekretuak onetsi baitzuen.

Nafarroako Foru Komunitateak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 50.1. artikuluak onartzen duenez.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1982 Foru Legearen 36. artikuluko 2. idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

1. artikulua

Nafarroako Abere Arrazen Katalogo Ofiziala onesten da, ondoko arraza hauek osatzen dutena:

A.–Behi aziendak:

–Piriniarra.

–Betizua.

–Nafar Kasta zezenketarako arraza.

B.–Ardi aziendak:

–Nafarroako arraza.

–Latxa.

–Sasi Ardia.

C.–Ahuntza aziendak:

–Piriniarra.

D.–Zaldi aziendak:

–Auritz.

–Nafarroako zaldikoa.

–Pottoka.

E.–Zerri aziendak:

–Euskal Txerria.

 

2. artikulua

Ondoko arraza autoktono hauek galzorian diren arrazatzat jotzen dira, eta, hortaz, babes berezia merezi dute:

a) Zaldi aziendak: Auritz, Nafarroako zaldikoa eta Pottoka.

b) Behi aziendak: Betizua eta Nafar Kasta zezenketarako arraza.

c) Ardi aziendak: Sasi Ardia.

d) Ahuntz aziendak: Piriniarra.

e) Zerri aziendak: Euskal Txerria.

3. artikulua

Bertako arrazen Katalogoan sartzea edo "galzorian" direla deklaratzea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren foru aginduz eginen da, egiten bada, eta Departamentuko Abeltzaintza Zerbitzuak beharrezko azterketa eta proposamenak egin ondoren, betiere.

4. artikulua

Abeltzaintza Zerbitzuari dagokio Nafarroako Bertako Abere Arrazen Katalogoaren kudeaketa, erroldaren urteroko eguneratzea eta sartzen diren arrazei buruzko txostenak egitea edo eginaraztea.

5. artikulua

Elkarteak aitortu eta kontrolatzeko eskumenak.

1. Elkarteak aitortzeko eskumenei buruzko abenduaren 26ko 2129/2008 Errege Dekretuaren 9. artikuluko 1. puntuko b) atalarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio arrazen liburu genealogikoak kudeatzeko elkarteak aitortzea:

a) Zaldi aziendak: Auritz eta Nafarroako zaldikoa.

b) Behi aziendak: Betizu eta Nafar Kasta zezenketarako arraza.

2. 1. puntuko arrazen kontrol teknikorako, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak arrazaren ikuskatzaile bat izendatuko du, abenduaren 26ko 2129/2008 Errege Dekretuaren 14. artikuluan zehaztu bezala.

Azken Xedapen Bakarra

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa