(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Foru Agindua, 2003ko apirilaren 23koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritza sektorearentzat Estatuak ematen dituen laguntzei buruzko Erregelamenduko "Elikagaien Kalitateko Deituren ...

FORU AGINDUA, 2003ko apirilaren 23koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritza sektorearentzat Estatuak ematen dituen laguntzei buruzko Erregelamenduko "Elikagaien Kalitateko Deituren Kontseilu arau-emaileentzako laguntzak" izeneko 25. artikulua betearazi eta garatzekoa. Erregelamendu hori abenduaren 30eko 280/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2003ko 57. NAOn argitaratua, maiatzaren 7an. Aldaketak: 105/2007 Foru Agindua, apirilaren 16koa)

Atarikoa

Nafarroako Komunitateko nekazaritza sektorearentzat Estatuak ematen dituen laguntzei buruzko Erregelamenduko 25. artikuluan (abenduaren 30eko 280/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsia) Elikaduraren Kalitateko Deituraren Kontseilu arau-emaileei laguntzak emateko bidea ezartzen da, baita ardoaren jatorrizko deituren kontseilu arau-emaileei eta Nafarroako Nekazaritza Ekologikoaren Ekoizpenaren Kontseiluari ere. Lehenbizikoen kasuan, Nafarroako Foru Komunitatean jardutea eta Jatorrizko Deitura Babestuen eta Adierazle Geografiko Babestuen Europako Batasuneko Erregistroan, Kontseiluaren 2081/1992 Erregelamenduan aipatzen den horretan, inskribaturik edo inskribatze bidean egotea eskatzen da.

Foru Agindu hau abenduaren 30eko 280/2002 Foru Dekretuko azken xedapenetako lehenbizikoan adierazitakoaren babesean eman da eta haren xedea 25. artikulua betearazi eta garatzeko arauak ezartzea da.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1993 Foru Legearen 36.2 artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

1. artikulua

Laguntzetarako eskabideak ondoko toki hauetan aurkeztu ahalko dira: Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen horrek, baimendutako gainerako erregistroetan.

2. artikulua

Harreman publikoak lantzeaz beste asmorik ez duten sustapen ekintzak ez dira diruz lagunduko.

3. artikulua

Nafarroako Nekazaritza Ekologikoaren Ekoizpenaren Kontseiluak ekoizpen ekologikoaren metodoen erabilera bermatzeko kontrolak finantzatzeko gastuetarako laguntzak jaso ahalko ditu; gastu horien %50 gehienez.

4. artikulua

Nolanahi ere, 2007an kontseilu arau-emaile bakoitzak edo Nafarroako Nekazaritza Ekologikoaren Ekoizpenaren Kontseiluak 175.000 euro jasoko ditu gehienez abenduaren 30eko 280/2002 Foru Dekretuaren 25.2.c) artikuluan aipatzen diren kontrolen gastuak finantzatzeko. Diru-kopuru hori urtez urte handitu ahalko da, aurreko urtean KPIk Nafarroan izan duen igoeraren arabera.

5. artikulua

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak, aurkezten diren eskaerak ikusita, erabakiko du laguntzak nori eman eta zenbatekoak izanen diren, aurrekontuetan dagoen diru-baliabideen arabera, eta, hala bada, dirulaguntzetarako gehieneko zenbateko osoa dirulaguntzaren onuradunen artean hainbanatuz.

Xedapen Gehigarri Bakarra

Laguntza hauen gastua 2003. urtera luzatu den 2002ko aurrekontuko ondoko kontusailen kargura eginen da: 721001-72220-7459-716100, "Kontseilu arau-emaileentzako transferentziak", inbertsioetarako; 721001-72220-4459-716100, "Sustapenerako kanpaina generikoak"; sustapen eta publizitate ekintzetarako; 721001-72220- 4459-716102, "Kontseilu arau-emaileentzako transferentziak", kontrolen gastuetarako, edo hurrengo aurrekontu-ekitaldietan helburu berberetarako ezartzen diren kontusailen kargura.

Azken Xedapen Bakarra

Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa