Castellano | Euskara | Français | English
85/2011 EBAZPENA, irailaren 19koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Administrazioa eta Kudeaketa lanbide arlokoak diren "Bulegoko laguntzailea" eta "Bulegoko eta oinarrizko informatikako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetako lanbide moduluen lanbide profila eta egitura onesten dituena
(2011ko 205. NAOn argitaratutako testua, urriaren 17an)
Atarikoa
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 30. artikuluak Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak ezartzen ditu, derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu titulua lortu ez duten ikasleei zuzenduak, horrela ikasleek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren egungo egiturako lehen mailako kualifikazioari dagozkion lanbide gaitasunak lor ditzaten -Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak sortu zuen-, eta gizartean eta lan munduan ongi sartzeko aukera izan eta beren oinarrizko gaitasunak gara ditzaten ikasketak egiten jarraitu ahal izateko.
Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen azken xedapenetako hogeita laugarrenak ezartzen du Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetako lanbide moduluak hezkuntza sistemako lanbide heziketaren barnean daudela.
Uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren bidez arautzen dira Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak Nafarroan.
Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, "Bulegoko laguntzailea" eta "Bulegoko eta oinarrizko informatikako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetako lanbide moduluen egitura eta lanbide erreferentea/lanbide profila ezartzeari dagokionez.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:
Lehena
Ebazpen honen xedea da Administrazioa eta Kudeaketa lanbide arlokoak diren "Bulegoko laguntzailea" eta "Bulegoko eta oinarrizko informatikako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetako lanbide moduluen egituraren eta lanbide profilaren erreferentea onestea, Nafarroako Foru Komunitaterako.
Nafarroan programa horiek garatzen dituzten ikastetxe eta entitate baimenduetan aplikatuko dira.
Ebazpen honen bidez onetsitako erreferentea aldatzeko beharrezkoa izanen da Hezkuntza Departamentuaren baimena lortzea, ezartzen den prozeduraren bitartez.
Bigarrena
"Bulegoko laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen egituraren identifikazioa eta lanbide profila I. eranskinean ageri dira.
"Bulegoko eta oinarrizko informatikako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetako lanbide moduluen egituraren identifikazioa eta lanbide profila II. eranskinean ageri dira.
Hirugarrena
Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialari jakinaraztea, argitara daitezen.
Laugarrena
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Bosgarrena
Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari, Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Nafarroako Kualifikazioen Institutua-Lanbide Kualifikazioen Atalari eta Ikasketak Antolatzeko Atalari.
I. ERANSKINA. "Bulegoko laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen lanbide profila eta egitura
1.-Programaren identifikazioa.
"Bulegoko laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa elementu hauen bidez identifikatzen da:
a) Izena: Bulegoko laguntzailea.
b) Maila: 1-Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa.
c) Lanbide arloa: Administrazioa eta Kudeaketa.
d) Iraupena: ikasturte bat; 500 ordu, programako lanbide moduluetarako.
e) Programaren modalitatea: LHKP Lanbide Lantegia.
2.-Lanbide profila.
"Bulegoko laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa horri dagozkion lanbide kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.
3.-Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa horri dagozkion kualifikazioen eta gaitasun unitateen zerrenda.
Lanbide kualifikazio osoak:
a) Zerbitzu administratibo eta orokorretako zeregin lagungarriak, ADG305, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:
UC0969-1: oinarrizko laguntza administratiboko zereginak egin eta integratzea.
UC0970-1: informazio eragilea eman eta jasotzea antolakuntzatik kanpoko agenteekin, ohiko kudeaketetan.
UC0971-1: erreprodukzioko eta artxiboko zeregin lagungarriak egitea ohiko euskarrian edo euskarri informatikoan.
4.-Gaitasun orokorra.
Programa honen gaitasun orokorra zeregin administratiboetan eta kudeaketakoetan, barnekoak zein kanpokoak izan, behar diren informazioa eta dokumentazioa banatu, erreproduzitu eta hedatzea da, baita funtsezko tramiteak egitea ere datuak eta dokumentuak egiaztatzeko, goragoko mailako teknikariek eskatuta, eraginkortasunez eta ezarritako jarraibide edo prozedurak betez.
5.-Berariazko lanbide gaitasunak.
Berariazko lanbide gaitasunak honako hauek dira:
a) Antolakuntzari, departamentuei eta alorrei, eta haiei esleitutako langileei buruzko informazio berritua aldian behin erregistratzea, hartutako jarraibideen arabera, zerbitzu egokia eskaintzeko behar den informazioa izatearren.
b) Gutuneria, barnekoa eta kanpokoa, ohikoa edo elektronikoa, eta paketeria, azkar eta eraginkor, kudeatzen laguntzea, hartutako jarraibideen arabera, dagokionari helarazteko.
c) Merkataritzako, administrazioko, diruzaintzako edo antolakuntzaren beste eremu batzuetako dokumentuak alderatu eta erregistratzea, hartutako jarraibideen arabera, aplikazio informatiko berariazko edo orokorren bidez, informazioaren fidagarritasuna ziurtatzearren.
d) Goragoko norbaitek gainbegiratuta, erakunde, bezero, hornitzaile edo beste agente batzuekiko kobrantza, ordainketa, diru sarrera edo itzulketari lotutako oinarrizko kudeaketak egitea, hartutako prozedura eta jarraibideen arabera, diruzaintzarekin zerikusia duten hirugarrenekiko eskubide eta betebeharrak betetzearren.
e) Zerbitzu edo bulegoko ohiko baliabide materialak antolatzea, haien banaketa kudeatuta, beti izan daitezen bermatuta eta zainduta, hartutako jarraibideen arabera.
f) Laguntza administratiboko norberaren jarduketa lantaldean edo departamentuan integratzea, hartutako jarraibideen arabera eta emaitzei begira, lan giro emankorra sortzen lagunduz, ezarritako helburuak betetzearren.
g) Jakinarazpenak, oharrak, informazioko errotuluak edo barneko eta ohiko beste dokumentu batzuk, komunikazio prozesuaren ondoriozkoak direnak eta zailtasunik ez dutenak, egitea, hartutako jarraibideen arabera eta ohiko baliabideak zein informatikakoak erabilita, esaten zaizkion euskarri informatiboetan jartzeko.
h) Harreman pertsonalei eustea, beren jarduketa esparruko lanbide jardueretan eraginkorrak izatearren.
i) Antolakuntzako ohiko solaskideen egunean eguneko informazio operatiboa aurrez aurre eman eta hartzea, argi eta zehatz, antolakuntzaren korporazio irudia erakutsiz, oinarrizko komunikazioko kudeaketak burutzearren.
j) Bezero edo erabiltzaileen telefono eta telematika bidezko deiak hartu eta egitea, haien egunean eguneko informazio operatiboari buruzko eskaerei kasu eginez, antolakuntzak jarduteko dituen protokoloak aplikatuta eta eskura dauden telefoniako ekipoak zehatz erabilita.
k) Erreprodukzio eta artxiboko ekipo eta baliabideak funtzionamenduko baldintzarik hoberenean mantentzea, gorabeherak atzemanez eta zuzenduz, edo haien konponketa kudeatuz, gidaliburuan azaltzen denari eta jasotako jarraibideei segituz, bulegoak ohiko funtzionamendua izan dezan.
l) Dokumentazioa, ohiko euskarrikoa edo digitala, artxibatzea eta eskuratzea, behar diren kodeak sartuz eta antolaketaren prozedurak eta jasotako jarraibideak errespetatuz, bilaketa azkarra egin ahal izateko.
m) Ohiko moduan edo elektronikoki artxibatutako dokumentuak lekualdatzea eta xahutzea, arau eta epeekin eta jasotako jarraibideekin bat, artxibo sistema eguneratua eta eraginkor manten dadin.
n) Informazio mota desberdinak eguneratu eta ateratzea, datu baseen aplikazio informatikoak edo beste batzuk erabiliz, ezarritako arauekin eta jasotako jarraibideekin bat, bildutako informazioa erakutsi eta kontsultatzeko eta eskatzen duenari emateko.
ñ) Laneko dokumentuen beharrezko kopiak lortzea ohiko euskarrian edo euskarri informatikoan (kopurua eta kalitatea dokumentuaren beraren ezaugarrien araberakoak), eta jasotako jarraibideei segituz, ingurumena babesteko arauak errespetatuz betiere.
o) Azaleztatze funtzionaleko oinarrizko lanak egitea -grapatzea, enkanutatzea, beste batzuk-, dokumentua ongi jarri eta ordenatua dagoela ziurtatuz eta formaturik egokienak erabiliz, eta jasotako jarraibideei segituz.
p) Kasuan kasuko dokumentuak eskaneatzea edo formatu digitalean erreproduzitzea, haien kalitaterik handiena bermatuz, jasotako gidaliburuei eta jarraibideei segituz, kontserbatu eta artxibatzeko.
6.-Gaitasun pertsonal eta sozialak.
Gaitasun pertsonal eta sozialak honako hauek dira:
a) Norberaren jarduketa lantaldeko edo departamentuko laguntza administratiboko jardueretan integratzea, lan giro emankorra sor dadin bultzatuz, ezarritako helburuak betez, ordena, txukuntasun, puntualtasun, erantzukizun eta koordinazioaren printzipioei jarraituz.
b) Antolakuntzaren korporazio irudia erakustea, haren jarduketaren protokoloak aplikatuta. Non egin behar duen adieraztea.
c) Azkar eta eraginkor izatea, ahalik eta kalitaterik handiena bermatuz eta antolakuntzaren prozedurak, ezarritako arauak eta hartutako jarraibideak errespetatuz.
d) Lanpostuan, laneko segurtasun arauak betetzea, arrisku pertsonalei eta produktuen, aparatuen edo instalazioen arriskuei aurrea hartuz.
e) Ingurumena babesteko arauak errespetatzea, eta harreman egokia eta hezibide onekoa izatea lankide, arduradun eta bezeroekin.
f) Norberaren lanbide gaitasunean konfiatuz jokatzea, eta jarrera sortzailea erakustea lanpostuaren eskakizuen aurrean.
7.-Lanbide moduluak: izena eta iraupena.
"Bulegoko laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluak eta haien iraupena taula honetan azaltzen dira:
LANBIDE MODULUAK
KODEA |
IZENA |
ORDUAK, GUZTIRA |
KLASEAK ASTEAN |
ADG01 |
Bulegoko oinarrizko teknika administratiboak |
167 |
5 |
ADG02 |
Komunikazioko oinarrizko zereginak |
167 |
5 |
ADG03 |
Erreprodukzioa eta artxiboa |
166 |
5 |
Enpresako praktikak (borondatezkoak) |
150-200 | ||
GUZTIRA |
500 |
15 |
Programako lanbide moduluen eta Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko gaitasun unitateen arteko korrespondentzia.
LANBIDE MODULUAK |
GAITASUN UNITATEAK | ||
KODEA |
IZENA |
KODEA |
IZENA |
ADG01 |
Bulegoko oinarrizko teknika administratiboak |
UC0969-1 |
oinarrizko laguntza administratiboko zereginak burutu eta integratzea. |
ADG02 |
Komunikazioko oinarrizko zereginak |
UC0970-1 |
Informazio eragilea eman eta jasotzea antolakuntzatik kanpoko agenteekin, ohiko kudeaketetan. |
ADG03 |
Erreprodukzioa eta artxiboa |
UC0971-1 |
Erreprodukzioko eta artxiboko zeregin lagungarriak egitea ohiko euskarrian edo euskarri informatikoan. |
II. ERANSKINA. "Bulegoko eta oinarrizko informatikako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen lanbide profila eta egitura
1.-Programaren identifikazioa.
"Bulegoko eta oinarrizko informatikako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa elementu hauen bidez identifikatzen da:
a) Izena: "Bulegoko eta oinarrizko informatikako laguntzailea"
b) Maila: 1-Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa.
c) Lanbide arloa: Administrazioa eta Kudeaketa.
d) Iraupena: bi ikasturte; 1.000 ordu, programako lanbide moduluetarako.
e) Programaren modalitatea: LHKP. Oinarrizkoa.
2.-Lanbide profila.
"Bulegoko eta oinarrizko informatikako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa horri dagozkion lanbide kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.
3.-Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa honi dagozkion kualifikazioen eta gaitasun unitateen zerrenda.
Lanbide kualifikazio osoak:
a) Zerbitzu administratibo eta orokorretako zeregin lagungarriak, ADG305, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:
UC0969-1: oinarrizko laguntza administratiboko zereginak egin eta integratzea.
UC0970-1: informazio eragilea eman eta jasotzea antolakuntzatik kanpoko agenteekin, ohiko kudeaketetan.
UC0971-1: erreprodukzioko eta artxiboko zeregin lagungarriak egitea ohiko euskarrian edo euskarri informatikoan.
b) Datu eta Dokumentuen Grabazio eta Tratamendu Eragiketak, ADG306-1. Gaitasun unitate hauek jasotzen dira:
UC0973-1: datuak eta testuak sartzea terminal informatikoetan eta, horretarako, segurtasun, kalitate eta eragimen baldintzak betetzea.
UC0974-1: datuen eta testuen tratamenduko oinarrizko eragiketak egitea, baita dokumentazioa prestatzekoak ere.
UC0971-1: erreprodukzioko eta artxiboko zeregin lagungarriak egitea ohiko euskarrian edo euskarri informatikoan.
4.-Gaitasun orokorra.
Programa honen gaitasun orokorra zeregin administratiboetan eta kudeaketakoetan, barnekoak zein kanpokoak izan, behar diren informazioa eta dokumentazioa banatu, erreproduzitu eta hedatzea da, baita funtsezko tramiteak egitea ere datuak eta dokumentuak grabatu eta tratatzeko, goragoko mailako teknikariek eskatuta, eraginkortasunez eta ezarritako jarraibide edo prozedurak betez.
5.-Berariazko lanbide gaitasunak.
Berariazko lanbide gaitasunak honako hauek dira:
a) Antolakuntzari, departamentuei eta alorrei, eta haiei esleitutako langileei buruzko informazio berritua aldian behin erregistratzea, hartutako jarraibideen arabera, zerbitzu egokia eskaintzeko behar den informazioa izatearren.
b) Gutuneria, barnekoa eta kanpokoa, ohikoa edo elektronikoa, eta paketeria, azkar eta eraginkor, kudeatzen laguntzea, hartutako jarraibideen arabera, dagokionari helarazteko.
c) Merkataritzako, administrazioko, diruzaintzako edo antolakuntzaren beste eremu batzuetako dokumentuak alderatu eta erregistratzea, hartutako jarraibideen arabera, aplikazio informatiko berariazko edo orokorren bidez, informazioaren fidagarritasuna ziurtatzearren.
d) Goragoko norbaitek gainbegiratuta, erakunde, bezero, hornitzaile edo beste agente batzuekiko kobrantza, ordainketa, diru sarrera edo itzulketari lotutako oinarrizko kudeaketak egitea, hartutako prozedura eta jarraibideen arabera, diruzaintzarekin zerikusia duten hirugarrenekiko eskubide eta betebeharrak betetzearren.
e) Zerbitzu edo bulegoko ohiko baliabide materialak antolatzea, haien banaketa kudeatuta, beti izan daitezen bermatuta eta zainduta, hartutako jarraibideen arabera.
f) Laguntza administratiboko norberaren jarduketa lantaldean edo departamentuan integratzea, hartutako jarraibideen arabera eta emaitzei begira, lan giro emankorra sortzen lagunduz, ezarritako helburuak betetzearren.
g) Jakinarazpenak, oharrak, informazioko errotuluak edo barneko eta ohiko beste dokumentu batzuk, komunikazio prozesuaren ondoriozkoak direnak eta zailtasunik ez dutenak, egitea, hartutako jarraibideen arabera eta ohiko baliabideak zein informatikakoak erabilita, esaten zaizkion euskarri informatiboetan jartzeko.
h) Harreman pertsonalei eustea, beren jarduketa esparruko lanbide jardueretan eraginkorrak izatearren.
i) Antolakuntzako ohiko solaskideen egunean eguneko informazio operatiboa aurrez aurre eman eta hartzea, argi eta zehatz, antolakuntzaren korporazio irudia erakutsiz, oinarrizko komunikazioko kudeaketak burutzearren.
j) Bezero edo erabiltzaileen telefono eta telematika bidezko deiak hartu eta egitea, haien egunean eguneko informazio operatiboari buruzko eskaerei kasu eginez, antolakuntzak jarduteko dituen protokoloak aplikatuta eta eskura dauden telefoniako ekipoak zehatz erabilita.
k) Erreprodukzio eta artxiboko ekipo eta baliabideak funtzionamenduko baldintzarik hoberenean mantentzea, gorabeherak atzemanez eta zuzenduz, edo haien konponketa kudeatuz, gidaliburuan azaltzen denari eta jasotako jarraibideei segituz, bulegoak ohiko funtzionamendua izan dezan.
l) Dokumentazioa, ohiko euskarrikoa edo digitala, artxibatzea eta eskuratzea, behar diren kodeak sartuz eta antolaketaren prozedurak eta jasotako jarraibideak errespetatuz, bilaketa azkarra egin ahal izateko.
m) Ohiko moduan edo elektronikoki artxibatutako dokumentuak lekualdatzea eta xahutzea, arau eta epeekin eta jasotako jarraibideekin bat, artxibo sistema eguneratua eta eraginkor manten dadin.
n) Informazio mota desberdinak eguneratu eta ateratzea, datu baseen aplikazio informatikoak edo beste batzuk erabiliz, ezarritako arauekin eta jasotako jarraibideekin bat, bildutako informazioa erakutsi eta kontsultatzeko eta eskatzen duenari emateko.
ñ) Laneko dokumentuen beharrezko kopiak lortzea ohiko euskarrian edo euskarri informatikoan (kopurua eta kalitatea dokumentuaren beraren ezaugarrien araberakoak), eta jasotako jarraibideei segituz, ingurumena babesteko arauak errespetatuz betiere.
o) Azaleztatze funtzionaleko oinarrizko lanak egitea -grapatzea, enkanutatzea, beste batzuk-, dokumentua ongi jarri eta ordenatua dagoela ziurtatuz eta formaturik egokienak erabiliz, eta jasotako jarraibideei segituz.
p) Kasuan kasuko dokumentuak eskaneatzea edo formatu digitalean erreproduzitzea, haien kalitaterik handiena bermatuz, jasotako gidaliburuei eta jarraibideei segituz, kontserbatu eta artxibatzeko.
q) Norberaren lanbide jarduketa antolatzea grabazio helburuen eta jasotako jarraibideen arabera, lan taldean txertatuz eta prozesua lan arloko segurtasun eta osasun arauei egokituz, lan giro emankorra sortzen eta helburuak lortzen laguntzeko.
r) Datuak eta testuak azkar eta zehatz grabatzea, jasotako jarraibideei eta arau ergonomikoei segituz, grabazioa zuzena ahalik eta denbora gutxienean eginen dela ziurtatzeko.
s) Grabatutako datuak eta testuak zuzenak direla ziurtatzea, jatorrizkoekin erkatuz, akatsak nabarmenduz eta zuzenduz arau ortografikoen eta/edo mekanografikoen arabera, hartzaileari kalitatezko lana eman ahal izateko.
t) Dokumentuak tratatzea jatorrizkoetatik edo zirriborroetatik abiatuta, testuak prozesatzeko edo aurkezteko aplikazio informatikoak erabiliz, formatuak zorrotz doitzeko, jasotako jarraibideekin eta irudi korporatiboaren arauekin bat.
u) Taulak eta grafikoak prestatzea jasotako dokumentazioaren arabera, kalkulu orriko aplikazio informatikoak eta beste batzuk erabiliz, espero diren emaitzak lortu ahal izateko, jasotako jarraibideetan oinarriturik.
v) Lan dokumentuak lortzea eskuragarri dauden utilitate informatikoen bitartez, barne hartzaileei eraginkortasunez igortzeko, eskatutako formatu, kopuru eta kalitatearen arabera.
6.-Gaitasun pertsonal eta sozialak.
Gaitasun pertsonal eta sozialak honako hauek dira:
a) Norberaren jarduketa lantaldeko edo departamentuko laguntza administratiboko jardueretan integratzea, lan giro emankorra sor dadin bultzatuz, ezarritako helburuak betez, ordena, txukuntasun, puntualtasun, erantzukizun eta koordinazioaren printzipioei jarraituz.
b) Antolakuntzaren korporazio irudia erakustea, haren jarduketaren protokoloak aplikatuta. Non egin behar duen adieraztea.
c) Azkar eta eraginkor izatea, ahalik eta kalitaterik handiena bermatuz eta antolakuntzaren prozedurak, ezarritako arauak eta hartutako jarraibideak errespetatuz.
d) Lanpostuan, laneko segurtasun arauak betetzea, arrisku pertsonalei eta produktuen, aparatuen edo instalazioen arriskuei aurrea hartuz.
e) Ingurumena babesteko arauak errespetatzea, eta harreman egokia eta hezibide onekoa izatea lankide, arduradun eta bezeroekin.
f) Norberaren lanbide gaitasunean konfiatuz jokatzea, eta jarrera sortzailea erakustea lanpostuaren eskakizuen aurrean.
7.-Lanbide moduluak: izena, iraupena eta sekuentziazioa.
"Bulegoko eta oinarrizko informatikako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluak, horien iraupena eta sekuentziazioa taula honetan ageri dira:
LANBIDE MODULUAK
KODEA |
IZENA |
ORDUAK, GUZTIRA |
ASTEKO KLASEAK |
MAILA |
ADG01 |
Bulegoko oinarrizko teknika administratiboak |
167 |
5 |
1.a |
ADG02 |
Komunikazioko oinarrizko zereginak |
133 |
4 |
1.a |
ADG03 |
ADG03a.-Erreprodukzioa eta artxiboa I |
134 |
4 |
1.a |
ADG04 |
ADG04a.-Datuen grabazioa |
66 |
2 |
1.a |
ADG03 |
ADG03b.-Erreprodukzioa eta artxiboa II |
66 |
2 |
2.a |
ADG04 |
ADG04b.-Datuen grabazioa |
134 |
4 |
2.a |
ADG05 |
Datuen, testuen eta dokumentazioaren tratamendua |
300 |
9 |
2.a |
Enpresako praktikak (borondatezkoak) |
150 |
|
| |
GUZTIRA |
1.000 |
15/astea |
|
ADG03 eta ADG04 lanbide moduluak bi ikasturtetan banatuta daude arrazoi akademikoengatik eta antolaketa arrazoiengatik.
8.-Programako lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, egiaztatzeko.
GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK |
EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK |
ADG01. Bulegoko oinarrizko teknika administratiboak |
UC0969-1. Oinarrizko laguntza administratiboko zereginak burutu eta integratzea. |
ADG02. Komunikazioko oinarrizko zereginak |
UC0970-1. Informazio eragilea eman eta jasotzea antolakuntzatik kanpoko agenteekin, ohiko kudeaketetan. |
ADG03 a) eta b). Erreprodukzioa eta artxiboa |
UC0971-1 Erreprodukzioko eta artxiboko zeregin lagungarriak egitea ohiko euskarrian edo euskarri informatikoan. |
ADG04 a) eta b). Datuen grabazioa |
UC0973-1. Datuak eta testuak sartzea terminal informatikoetan eta, horretarako, segurtasun, kalitate eta eragimen baldintzak betetzea. |
ADG05. Datuen, testuen eta dokumentazioaren tratamendua |
UC0974-1. Datuen eta testuen tratamenduko oinarrizko eragiketak egitea, baita dokumentazioa prestatzekoak ere. |