Castellano | Euskara | Français | English
(2012ko 180. NAOn argitaratua, irailaren 12an)
Atarikoa
Aurrekontuetako diru erabilgarriaren arabera, departamentu honek ikastetxe itunduetan "A" ereduan eskolatuta dauden ikasleei behar bezala laguntzeko baliabideak eman izan dizkie ikastetxeei eta hala segitzeko borondatea du, nahiz eta, zenbait kasutan, "A" eredua ezartzearen ondorioz "G" ereduko ikasleei laguntzeko behar diren irakasle batzuk sobratu.
Hori helburu, urtero-urtero, euskara irakasleentzat behar diren eskola orduak onesten dira. 2011-2012 ikasturteari dagozkionak, orain arte azkenak direnak, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 339/2011 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.
Ikastetxez ikastetxe eta urtez urte aldatzen diren inguruabarrak kontuan hartuta, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariak proposatu du 2011-2012 ikasturteko eskola orduak iraungitzea eta, 2012-2013 ikasturteari begira, A eredua duten ikastetxe itunduetan euskara irakasten duten irakasleek behar dituzten eskola orduak ematea, Euskara Atalak aurretik egindako txostena aztertu ondoren.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:
1. Ikastetxe itunduetan "A" ereduan euskara irakasten duten irakasleentzako eskola orduak onetsi zituen ekainaren 23ko 339/2011 Ebazpenaren ondoriozko beharkizunak, ebazpen horren eranskinean agertu zirenak, betetzat jotzea.
2. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan "A" eredua duten ikastetxe itunduetan euskara ematen duten irakasleen eskola orduak onestea, 2012-2013 ikasturterako. Ikastetxe bakoitzari dagozkionak ebazpen honen eranskinean azaltzen dira.
3. Ebazpen honen 2. atalean aipatutako eskola orduak hurrengo ikasturteetan luzatu, iraungi edo aldatzen ahalko dira, ikastetxe bakoitzean gertatzen diren inguruabarren arabera.
4. Ebazpen honetan aipatu diren "A" ereduko ikastetxeetan, itundutako unitateen behin betiko egitura eta "A" edo "G" ereduan matrikulatutako ikasleen kopurua direla kausa, Hezkuntza Itunean adierazten den irakasle kopurua "G" ereduko ikasleei laguntzeko gehiegizkoa baldin bada, irakasle ratioa murriztuko da.
Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari baimena ematen zaio, beharrezkoak diren kasuetan, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan "G" ereduan ari diren irakasleen ratioa murriztu dezan.
5. Ebazpen honen bidez baimendu diren eskola orduak ematen dituzten irakasleen soldatak hezkuntza administrazioak ordainduko ditu, hilero, ikastetxe bakoitzaren entitate titularraren izenean eginen den ordainketa delegatuaren bidez. Ordainketa delegatu horrek, hala ere, ez du inolako lan harremanik sortuko Hezkuntza Departamentuaren eta aipatu irakasleen artean.
Euskara emateko ebazpen honetan baimentzen diren eskola orduak eta "G" ereduko gehiegizko irakasleen ratioaren murrizketa, klausula gehigarri gisa agertuko dira Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak eta dagokion ikastetxearen titularrak edo behar bezala kreditatutako legezko ordezkoak sinatuko duten hezkuntza itunaren agiri administratiboan.
6. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
7. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
Ebazpen hau eta eranskina igortzea ikastetxe interesdunei, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Euskara Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Itunpeko Ikastetxeen Nomina Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
ERANSKINA. Euskara irakasteko asteko eskola orduak
HERRIA |
IKASTETXEA |
2011/12 |
2012/13 |
Aiegi |
Mater Dei |
21 |
21 |
Bera |
Sagrado Corazón (B eredua) |
23 |
23 |
Burlata |
Amor de Dios |
31 |
31 |
Burlata |
Regina Pacis |
31 |
31 |
Lizarra |
Santa Ana |
46 |
38 |
Mendabia |
Nuestra Señora de los Dolores |
9 |
9 |
Iruña |
Calasanz |
44 |
44 |
Iruña |
Cardenal Larraona |
49 |
48,5 |
Iruña |
Esclavas del Sagrado Corazón |
65,5 |
62,5 |
Iruña |
Hijas de Jesús |
37 |
37 |
Iruña |
Santo Tomás |
62 |
62 |
Tafalla |
Escuelas Pías |
37 |
40,5 |
Tafalla |
San José |
18 |
18 |
Atarrabia |
La Presentación |
59 |
55,5 |
GUZTIRA |
532,5 |
521,0 |