Castellano | Euskara | Français | English
(2008ko 64. NAOn argitaratutako testua, maiatzaren 23an)
Atarikoa
Nafarroako merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 18. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateko Saltoki Handien Lurralde Eredua Nafarroako Foru Komunitatean saltoki handiak ireki, eraiki eta handitzeko baimenak eman edo ukatzeko lege-irizpideak ezarri ahal izateko tresna dela aipatzen da.
Halaber, 19. artikuluan Ereduaren indarraldia gutxienez lau urterik behin berrikusiko dela ezartzen da, eta merkataritza arloan eskumena duen kontseilariak merkataritzako lizentzia berezien ematea deuseztea erabaki dezake eredua berrikusteko.
17/2001 Foru Legea garatzeko, martxoaren 29ko 150/2004 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Saltoki Handien Lurralde Ereduaren Erregelamendua onetsi zen.
Bestalde, 2006/123/EE Zuzentaraua, barne-merkatuaren zerbitzuei buruzkoa, 2006ko abenduaren 27an argitara emana eta hiru urteko transposizio epea duena, ezartzen du estatu kideek baimentzeko prozeduretan betebehar berriak sartu ahalko dituztela soilik zuzentarauak jasotzen dituen baldintzak betetzen badituzte.
Aurrekoa ikusirik, martxoaren 26ko 912/2008 Ebazpenaren bidez Nafarroako Saltoki Handien Lurralde Ereduaren balio ekonomikoak eguneratu eta bere arloak Nafarroako Lurralde Estrategiara egokitzeko kontratua esleitu da.
17/2001 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin bat, egoki jotzen da eredua eguneratzeko merkataritzako lizentzia berezien ematea deuseztea.
Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz, agindu dut:
1. Nafarroan saltoki handiei merkataritzako lizentzia berezien ematea deuseztea, Nafarroako Saltoki Handien Lurralde Ereduaren balore ekonomikoak eguneratu eta bere zonifikazioa Nafarroako Lurralde Estrategiara egokitzeko.
2. Deuseztea ereduaren eguneratzearekin iraungiko da eta, betiere, argitara eman eta sei hilabeteko epean.
3. Foru agindu honen berri eman departamentuko Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.