(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Landa garapena :
    • Nekazaritza :
      • Landare ekoizpena :
        • Foru Agindua, 2000ko uztailaren 17koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nafarroako produkzio integratuaren bidez ekoizten diren produktuak bereizteko etiketetan erabili ahalko den ikur edo logotipoa onesten duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Foru Agindua, 2000ko uztailaren 17koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nafarroako produkzio integratuaren bidez ekoizten diren produktuak bereizteko etiketetan erabili ahalko den ikur edo logotipoa onesten duena

 

(2000ko 124. NAOn argitaratutako testua, urriaren 13an)

Atarikoa

Produkzio integratua eta hortik sortutako produktuen bereizketa arautzen dituen maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuak ezartzen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak marka, hitz, ikur edo logotipo bat onetsiko duela produkzio integratuaren bidez lortzen diren produktuak bereizteko.

Foru Dekretu horrek Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeari esleitzen dio, besteak beste, Foru Dekretuaren inguruan interesgarriak diren gai guztien berri emateko eginkizuna, eta bereziki bere ustez produkzio integratuaren erregulazio, praktika eta sustapena hobe ditzaketen neurrien berri.

Nekazaritza eta Nekazaritzako Finantzaketaren Zerbitzuaren txostena ikusi da. Horren arabera, Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordea Nafarroan produkzio integratuaren bidez lortzen diren produktuak bereizteko logotipoaren alde agertu da eta onetsi dezatela proposatu du.

Logotipoaren proiektuak maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuak ezartzen dituen baldintzak betetzen ditu.

Horrenbestez, agindu dut:

Lehena

Nafarroako produkzio integratua bereizteko logotipoa onestea.

Bigarrena

Hona hemen diseinuaren ezaugarriak:

a) Kolorezko logotipoa: inguru irregularra duen zirkulu berde bat eta barrenean, zentroan, tximeleta itxura duen irudi bat. Tximeletak bi hegal hori ditu; horien ingurua gakotua da eta ertza zorroztua. Hegalek zerrenda beltz estua dute kanpoko aldean, eta bien artean, bi hegalak ukitzen dituela, marra lodi beltz bat ikusten da, mutur bietan biribildua. Marra horren mutur batean, zertxobait bereizita, puntu zirkular handi bat dago, nondik arku itxurako bi trazu fin ateratzen diren, muturrean zabaltze zirkular txikia dutenak. Bi hegaletan, barreneko ertzetik hurbil, puntu beltz bat ageri da eta, beheraxeago, trazu okertu bat, ertzetik barrenerantz, goranzko joera apala duena eta gero eta estuagoa dena. Logotipoak tximeleta irrifartsu bat irudikatzen du eta, horren osagarri, PRODUKZIO INTEGRATUA eta NAFARROA hitzak agertzen dira tximeletaren marrazkiaren inguruan zirkulu bat osatuz, negatiboan, atzealde berde baten gainean. Erreferentziako koloreak (Pantone) honako hauek dira: atzealdean, berdea; "PRODUKZIO INTEGRATUA" eta "NAFARROA" hitzentzat txuria; tximeletaren hegalen atzealdean, horia; eta tximeletaren marrazkiaren gainerako trazuak, beltzak.

b) Logotipoaren atzealdean erabiltzen den kolorea dela eta, hura bereiztea zaila gertatzen denean, logotipoaren inguruan koroa zirkular bat jarriko da, kolore leun batekoa, atzealdeko kolorearekin kontraste handiagoa egin dezan. Koroa zirkular horren zabalera ez da logotipoaren diametroaren hamarrena baino handiagoa izanen.

c) Logotipoaren neurria, berez edo etiketetan jarria, txikitu beharra badago, diametroa, gutxienez, 20 milimetrokoa izanen da.

Hirugarrena

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazten denetik hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera.

Laugarrena

Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa